[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Irlanda

Koordenatuak: 53°21′04″N 7°55′16″W / 53.351°N 7.921°W / 53.351; -7.921
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Europako uhartea eta herrialde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlanda (argipena)».

Irlanda
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCarrauntoohil
Motauharte eta eskualde kultural
Luzera450 km
Zabalera260 km
Azalera84.421 km²
Geografia
Map
Koordenatuak53°21′04″N 7°55′16″W / 53.351°N 7.921°W / 53.351; -7.921
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daBritainiar uharteak
Zelta nazioak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Irlandako itsasoa
San Jurgi
Ipar kanala
Leku geografikoaBritainiar uharteak

Irlanda edo Irlanda uhartea[1] (ingelesez: Ireland;[2] irlanderaz: Éire;[3] eskozieraz: Airlann; latinez: Hibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusietako txikiena da. Britainia Handia uharte handiaren mendebaldean dago Politikari dagokionez, Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika deritzana[4]) uharteko bost seirenetan agintzen du eta gainontzeko ipar-ekialdeko seirena (Ipar Irlandako) Erresuma Batuaren zatia da eta haren agindupean dago.

Irlandako lehendabiziko bizilekuak K. a. 8.000 urte ingurukoak dira. K. a 200. urtean, zelten emigrazioak eta eraginak uharte osoa menperatu zuten. Erlatiboki maila txikiagokoak ziren erdi aroko bikingoen eta normandarren kokalekuek ondorengo 1600. urte inguruko Ingelesen nagusitasunari bidea eman zioten. Ingeles protestanteek irlandar katolikoen gehiengoaren gainetik gobernatu zuten, baita erabat alboratu ere. Uharteko ipar-ekialdean, Ulsterko kolonizazioaren ondorioz, protestanteek gehiengoa lortu zuten. 1801ean Irlandako uharte osoa Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati bihurtu zen. XIX. mendearen erdialdera Irlandako Gosete Handia gertatu zen: horren ondorioz, jende asko eta asko hil zen edo atzerrira emigratu. 1921ean, Irlandar Independentzia Gerra amaitu ostean, Britainiar Gobernuak akordio bat proposatu eta Itun Anglo-Irlandarra sinatu zen. Horrek Irlandako Estatu Askea sortu eta Britainiar Inperiotik atera zuen: herrialdeak bere barne independentzia eraginkorra berreskuratu zuen, nahiz eta oraindik konstituzionalki Britainiar Koroari loturik segitu[5]. 1920ko Irlandako Gobernuaren Agiriaren arabera, Irlandako 32 konderrietako seik osatu zuten Ipar Irlandako eskualde berria: handik gutxira, protestanteek eta unionistek gehiengoa zutenez, eskualde horrek aukera probestu eta Erresuma Batuari lotuta mantentzea erabaki zuen.[6] 1949an Irlandako Estatu Askeak behin betiko Commonwealth erakundea laga eta Irlandako Errepublika bilakatu zen: honela, artean Erresuma Batuarekiko zituen lotura politiko eta administratibo murritzak erabat eten ziren. 1973an, Irlandako Errepublika Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren. 1960ko hamarkadatik 1998 arte, Ipar Irlandako gatazka (ingelesez: The Troubles) izan zen; 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenarekin, nolabaiteko konponbidea eman zioten.

2006. urtean, uharteko populazioa gutxi gorabehera 6 milioikoa zen: haietako 4,5 milioi Irlandako Errepublikan bizi ziren;[7] eta gainerako 1,75 milioiak, Ipar Irlandan.[8] Beraz, biztanleria handitu egin da, 1960ko hamarkadan biztanle kopuruak behea jo eta gero; hala ere, XIX. mendearen erdialdean Gosete Handia gertatu aurretik, uhartean osoan bizi ziren 8 miloi biztanleko kopurutik oso urruti dago.[9]

Euskarazko Irlanda edo ingelesezko Ireland izena Irlandar mitologiako Ériu zeltiar jainkosatik omen dator (gaur egungo irlanderaz, Éire), horri gerora germaniar land (euskaraz, "lur") hitza itsatsita. Mendebaldeko Europako hizkuntza gehienetan, haren izendapena sustrai beretik dator: Irlanda gaztelaniaz, italieraz, errumanieraz, portugesez, katalanez eta galizieraz, Irlande frantsesez, Irland alemanez, danieraz, norvegieraz eta suedieraz, Ierland nederlanderaz eta Ирландия errusieraz.

Irlandako Ulster probintziako hainbat eremutan mintzatzen den Ulsterko eskozieraz Irlandak Airlann izena du.

Aldiz, beste hizkuntza zeltetan bestelako izenak ditu: Èirinn Eskoziako gaeleraz, Nerin manxeraz, Iwerddon galesez, Iwerzhon bretainieraz eta Wordhen edo Iwerdhon kornubieraz.

Bestalde, uharteak historian zehar ezizen ugari jaso ditu. Ospetsuenak hauexek dira: Uharte esmeralda ("The Emerald Isle"), Irlanda zaharra ("Auld Ireland" edo "Old Ireland") edota Santuen eta jakintsuen uhartea ("The Island of Saints and Scholars").

Sakontzeko, irakurri: «Irlandako historia»

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako monumentu megalitikoak»

Irlandako lehenbiziko jatorrizko biztanleak Mesolito garaian ehiztari-biltzaileak ziren eta harrizko lanabesak erabiltzen zituzten. K. a. 3000. mendean Brontze Arora iragan ziren, aleak ereini, abereak hezi eta brontzezko armak, lanabesak eta bitxiak landu zituzten. K. a. 2000. mendean, harrizko santutegi eta hilobi handiak eraiki zituzten (megalitismoa): gaur egun ere uharte osoan ikusgai daude. Irlandar mitologiaren arabera, garai hartako uharteko lehen biztanleak Fir Bolg herria omen ziren. Haietaz, gaur egun ezer gutxi dakigu.

Glendalough.

K. a. 1600 urtetik aurrera, uhartean Europatik iritsitako zelta herrien hainbat etorrera edo olakada izan ziren eta haietako azkena gael herriarena izan zen. Haiek eurekin aitzinirlandera erkarri zuten, gaur egungo irlanderaren arbasoa. Uharteak latinez Hibernia izena jaso zuen.

Gael herriaren latinezko izena Scoti edo Scotti zen, hots, eskotoak: horiek aurrerago eta jada IV. eta V. mendean gaur egungo Eskoziako mendebaldeko kostaldea konkistatu eta herrialdera euren izena eman zioten. Izan ere, eskotoen konkistaren aurretik, Eskozian piktoak bizi ziren eta erromatarrek latinez Caledonia deiten zuten, hots, Kaledonia. Bide batez, eskotoek Eskoziako mendebaldeko kostaldean Dál Riata erresuma sortu zuten; aldiz, Eskoziako ekialdean piktoak matendu ziren.

Zeltek uhartea politikoki lau erresumatan banatu zuten: Leinster, Munster, Ulster eta Connacht. Zeltak iritsi aurretik, uhartea Túath edo erresuma txiki ugaritan banaturik zegoen eta denera, garai hartako uharteko 500.000 inguru biztanleak 150 Tuath edo erresumatan banatuta zeuden. Denen nagusi Irlandako Errege Nagusia zen (Ard Rí na hÉireann). Historialari gehienen arabera, Errege Nagusia tituluaren zerrenda egitura sasi-historiko batean VIII. mendea garatu omen zen, bertan agertzen diren lehenbiziko Errege Nagusiak K. a. II. mendean kondairazko izaera erregeekin hasi eta mendeetan aurrera errege historikoekin nahasten delarik. Mende askotan Irlandako Errege Nagusia ohorezko titulua besterik ez zen izan, Errege Nagusia eta gainontzeko probintzietako erregeen arteko lege eraginik gabe, nahiz eta probintzietako errege horiek Irlandako Errege Nagusia onartu. Egoera jada Brian Borurekin aldatu zen, hots, praktikan Irlanda osoko errege izan zen buruzagiarekin.

Gallarus Oratory, Dingle penintsula.

1172. urtean, Irlandako normandar inbasioa jazo arte, hainbat erregeek zorte gehiago edo gutxiagorekin Errege Nagusi kargu horretan mantendu ziren. Errege horien artean nabarmenenak honako hauek izan ziren: Turlough O'Brien, Muirchertach O'Brien, Diarmait Mac Mail na mBo, Turlough O'Connor, Muirchertach MacLoughlin eta Rory O´Connor (azkena Irlandako errege nagusia izan zen).

Antzinaroan Irlanda osoa paganismoan murgildurik bizi izan zen. Egoera IV. mendean aldatu zen, Galestik itsaslpur eskoto edo irlandarrek Irlandara bahituta ekarri eta esklabo gisa saldu zuten San Patriziok herrialde hartako kristautze prozesuari ekin baitzion, horretarako lehenbiziko errege familietako kideak bataiatu eta kristautzeaz gain, fraideen eskola eta monasterioen sorkuntzan jardun zuen; horren ondorioz, latina ere sartu zen. Berehala, Irlanda osoki kristautuaz gain, Erdi Aroko kristautasun eta kulturaren gune garrantzitsua bihurtu zen, Europan irlandar fraideek ospe handia bereganatu izateaz gain, Irlandako uharteak Santuen eta jakintsuen uhartea ("The Island of Saints and Scholars") ezizena hartu zuen. Halere, kultura horren ondarearen zati handi bat IX. eta X. mendeetako bikingoen erasoaldietan galdu zen: guregana iritsi den antzinako irlandar kultura kristau horren adibide nagusietako bat Kellseko liburua bide da.

Brian Boru erregearen irudikapena.

X. mendean, Brian Boru erresuma txiki bateko errege zen, inguruko erresuma handiagoak bereganatuz joan eta azkenik Irlandako hegoaldeko errege boteretsuena bilakatu zen arte. Baina Irlandaren ekialdean zegoen Leinster erresumako Máel Mórda mac Murchada erregeak hura ikusirik, Dublingo Sigtrygg Silkbeard bikingo erregearekin akordio batetara ailegatu, eta biek Orkadak eta Man uharteko bikingoen laguntza jasoz Brian Boru erregearen aurka egin zuten. 1014ko apirilaren 23an bi gudarosteak Clontarfeko guduan borrokatu eta irlandarren garaipena jazo zen. Gudu hartan Brian Boru erregea hil eta heroi bilakatu zen.[10]

Normandiar eta ingelesen inbasioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1169ko maiatzaren 1ean Irlandako historia behin betiko aldatuko zuen gertakari bat jazo zen: Normandiar-Galestar zaldune eta seireun gerlariez osaturiko espedizio bat Galesko hego-mendebaldeko Pembroke udalerrian itsasoratu eta Wexfordeko konderrian dagoen Bannow Strand kokalekuan lehorreratu zen. Guzti hauen buruzagi nagusia Richard de Clare Strongbow zen, ezizena arkulari gisa zuen trebeziarengatik irabazia zuen. Aurretik, normandiar gerlari haiei Dermot Mac Murrough Leinstergo erregeak beste erresumetako erregeekin zituen gatazketan lagunduko ziotelako ustetan deitu omen zituen eta, horrela, inbasio horrekin Normandiar Aroa izenekoa hasi zen.

Irlanda osoko normandiar gaztelurik handiena den Trim gaztelua, Meatheko konderrian.

1166an Breifneko Tighearnán Ua Ruairc buruzagiarekin borrokatu ostean, Mac Morrough erregeak Frantziako Anjou eskualdera ihes egin zuen, han Angevinar erregea zen Henrike II.aren laguntza lortzeko. 1171an, Henrike II.a Irlandara iritsi zen, aurreko espedizioaren egoera orokorra gainbegiratzeko asmoz. Haren kontrolpetik at hedatuz zihoan inbasioaren gainetik, bere errege autoritatea ezarri nahi zuen. Azkenik, Henrike II.ak Strongbow eta normandiar-galestar buruzagiak bere errege nagusitzaren menpe jarri eta, horretaz gain, irlandar errege ugarik jaun nagusitzat onar zezaten ere lortu zuen. 1175eko Windsorreko Akordioan berretsi zen.

1155ean Adrian IV.a aita santuak argitaratutako Laudabiliter buldaren bidez inbasioa legezkotzat jo zen. Bulda horrek Henrike II.a oraindik gehiago kemendu eta Irlanda osoaren jabetza lortzeko saiakerara bultzarazi zuen, horretarako Irlandako Elizaren ekonomia eta administrazio sistema berrantolatu eta Erromako Elizaren barnean jartzen saiatu zen.

Batasuna Erresuma Batuarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandar klan bateko buruzagi batek antolatutako festa erakusten duen The Image of Irelande (1581) idazlaneko eszena bat ikusgai.

1542an Henrike VIII.a Ingalaterrakoak Irlandako Errege titulua berriz sortu zuen. XVI. mendearen azken aldera, Tudortarren Irlandako konskitak bultzaturik, Ingalaterrako legeak berrindartu eta hedatu ziren. XVII. mendean Bederatzi Urteko Gerra, Abenturazaleen Akta eta Kondeen ihesaren ondorioz, konkista hura egonkortu egin zen. Horri Ulsterko eskoziar eta ingelesen kolonizazio eraginkorrak ere gehitu behar zitzaizkion.

1649-1653 bitartean, Oliver Cromwell ingeles agintariak katolikoak menperatzeko sekulako sarraskiak egin zituen: Drogheda, Derry, Wexford, Waterford, Duncannon, New Ross, Carlow, Kilkenny, Clonmel, Limerick eta Galway hiriak konkistatu eta irlandar ugari hil zituzten.

XVIII. mendearen amaiera aldera, irlandar errepublikanismoa sortu zen. Buruzagi nagusiak Theobald Wolfe Tone, James Napper Tandy eta Thomas Russell izan ziren. 1798an Irlandar Batuen Elkarteak Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra eta Frantziako Iraultzan oinarriturik, 1798ko Irlandako matxinada antolatu zuten, baina ingelesek berehala zapuztu zuten.

1800eko Batasun Agiriaren ondorioz, Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresumaren arteko batasuna gertatu zen: 1801eko urtarrilaren 1tik 1922ko abenduaren 6ra bitartean, Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuaren zati izan zen.

XIX. mendearen lehen erdialdean, irlandarrak nagusiki patataz elikatzen ziren. 1845 eta 1849 bitartean. Irlandako patata uztak parasito plaga jasan eta Irlandako Gosete Handia jazo zen. Aurretik nahiko txiroa izan eta patata oinarrizko elikagai zuen biztanleriarentzat sekulako hondamendia izan zen; horren ondorioz, jende anitz gosez hil, etxe nahiz jabetzarik gabe geratu eta bide bazterretan norazean ibili ziren; gainera, askok eta askok AEBetara, Ingalaterrara, Australiara eta Eskoziara emigratu behar izan zuten.

Irlandar Batuen Elkarteko kideak.

1845. urtean, Irlanda osoan 8 milioi pertsona bizi ziren, baina gosetea, heriotza eta emigrazioaren ondorioz, 1849. urtearen amaieran biztanleria 4,5 milioira murriztu zela kalkulatu da[11]. 1848an uharte osoan 8 milioi pasatxo biztanle bizi baldin baziren, 2009an 6.300.000 lagun bizi ziren. Hortaz, oraindik ere Irlandak ezin izan du XIX. mendean zuen biztanleriaren kopurua berreskuratu: Europan, XIX. mendean baino biztanle gutxiago duen herrialde bakarra da.

Bestalde, Irlandako Gosete Handiak biztanlerian ez ezik, irlandar kulturan eta bereziki irlanderan ere sekulako eragina izan zuen. Goseteak usadioz irlandera hiztunen eremua eta nekazal eremua zen Irlandako mendebaldea oso modu berezian zigortu zuenez, irlanderazko makina bat hiztun hil edota atzerrira emigratu zuten. Horrela, berez poltikoki eta administratiboki aski zokoratuta geratu zen hizkuntza, hiztun asko galduta. Horrela, egun Gaeltacht deritzan eremura mugatu zen eta uhartearen eremu gehienetan ingelesa nagusitu.

Irlandar emigranteak 1868an itsasoratu eta euren herrialdea uzten.

1830. urtean, milioi bat hiztun elebakar zituen irlanderak. Aldiz, irlanderaz eta ingelesez hitz egiteko gai ziren elebidunak hiru miloi ziren. 1841ean, hizkuntzaren gainbehera latza izan zen:c irlanderazko hiztunen kopurua lau milioikoa zen, baina Gosete Handia eta Irlandar Emigrazio mugimendu handiaren ondoren, 1851. urterako hiztunen kopurua 1,7 milioira jaitsi zen. 1881erako 64.167 elebakar besterik ez zegoen; 1891. urterako, haien kopurua 38.193ra jaitsi zen eta 1901erako, 20.953 elebakar irlandar zeuden, haietako 12.000 Connacht eskualdeank.

Irlanderazko hiztunen kopuru osoa (elebakar eta elebidun guztiak barne) 1841ean lau miloikoa zen; 1851erako, 1,7 milioira jaitsi zen; 1901an 641.142 hiztunetara eta 1911n, 527.000ra.

1848ko Irlandako matxinada antolatu zen, baina ingelesek berriz ere boztizki eta berehala zanpatu zuten. Matxinatu gehienak Australiara preso atzerriratu zituzten, betiko.

Garai hartan zehar, Daniel O'Connell politikariak katolikoen eskubideak modu baketsuan defendatzeko kanpainia bati ekion zion. Ondore, Charles Stewart Parnell protestantea eta irlandar nazionalistak biztanleria guztiaren eskubideen berdintasuna eta Irlanda eta Erresuma Batuaren arteko banaketaren alde lan egin zuen.

1982an Charles Stewart Parnell irlandar nazionalistak Irlandako Alderdi Parlamentarioa sortu zuen, garai hartako alderdi nazionalista nagusia izan zena.

1884ko azaroaren 1ean, Micheal Cusack irakasleak Elkarte Atletiko Gaelikoa sortu zuen, irlandar herri kirolak suzpertu eta irlandar izaera mantentzeko. Elkarte horrek sekulako garrantzia izan du, batez ere egun Irlanda osoan futbol gaeliko eta hurling kirolek ospea harixe zor baitiote.

1893ko uztailaren 31n, Dublinen Conradh na Gaeilge elkartea sortu zen: haren helburu nagusia irlandaera biziraun eta bultzatzea zen, hizkuntza galtzen ari zelako.

XIX. mendearen hasieratik, Irlandako biztanle gehienek Gutxieneko Autogobernua (Home rule) eskatzen zuten. Irlandako Alderdi Parlamentarioak, ideia horri jarraiki, Londresko Komunen Ganberan zuen giltza politikoa izateko aukera erabiltzen zuen helburu hori lortzeko. 1886 eta 1893an, autogobernu proiektu bi onartu ziren arren, Lorden Ganberan atzera bota ziren. 1911n Erresuma Batuko Alderdi Liberalak bultzatutako erreforma parlamentarioaren ondorioz, Lorden Ganberak boterea galdu zuen Komunen Ganberaren aurrean. Horrek irlandar autogobernurako aukerak areagotu zituen.

Pazkoko matxinada edo altxamendua, irlandar errepublikarrak Dublingo postetxe nagusian.

Hala ere, Irlandan autogobernuaren aurka unionista asko oldartu ziren. Ulster eskualdearen izaera britainiarra azpimarratzen zuten. Unionista gehienak Iparraldean zeuden, nahiz eta Dublinen eta hiri garrantzitsuenetan nolabaiteko pisua ere bazuten. XX. mendearen hasieran Belfast Irlanda osoko hiri garrantzitsuena bihurtu zen, bai biztanleriari zegokionez, baita jarduera ekonomikoari zegokionez ere. Bertan katolikoak (orokorrean irlandar abertzale izateko joera gehiago dutenak) mendebaldeko auzoetan kontzentratuta bizi eta gutxiengoa ziren, batez ere Falls Road auzoan.

1912an Komunen Ganberak autogobernu proiektua onartu zuen (Hirugarren Home Rule proiektua), Lorden Ganberak ahal izan zuen beste murriztu arren. 1914an Ulsterreko 4 konderriri baimena eman zitzaien proiektu horretan sartu edo ez erabakitzeko. Gatazka horretako bi bandoek talde armatuak sortu zituzten: Ulster Volunteer Force unionista eta Irish Volunteers nazionalista. Hala ere, Lehenengo Mundu Gerran sektore biek bat egin zuten Britainiar Inperioa babestuz.

1916an irlandar abertzaleek Britainia Handiaren aurkako Pazkoko matxinada edo altxamendua egin zuten, nagusiki Dublin hiriburuan, baina baita beste hainbat hiritan ere. Antolatzaileak Irlandar Anaitasun Errepublikarra, Irlandako Hiritarren Armada eta Cumann na mBan erakundeak izan ziren.

Britainiar agintariek zigor modura altxamenduko buruzagi nagusiak fusilatu egin zituen, tartean Patrick Pearse eta James Connolly: bizia salbatu zuen bakarra Eamon de Valera izan zen. Altxamenduan parte hartu zuten gainontzeko ekintzaile guztiak Galesko Frongocheko barneratze esparruan preso sartu zituzten. Bertako presoen artean, Michael Collins ezkutuko buruzagi gisan nagusigoa hartzen hasi zen.

Irlandako independentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako Independentzia Gerra» eta «Irlandako Gerra Zibila»
1921eko Itun anglo-irlandarra eta sinatzaileen izenpeak.

Altxamenduaren ondoren eta bertan parte hartu zuten ekintzaileak aske geratu ondoren, irlandar errepublikanismoa eta nazionalismoa 1906an Arthur Griffith politikari nazionalistak sortutako Sinn Féin alderdiaren inguruan berrantolatzen hasi zen. Alderdi horrek bi urte eskasean ordu arte alderdi nazionalista nagusia zen Irlandako Alderdi Parlamentarioari lehentasuna kenduta, hauteskundeak oso emaitza onekin irabazi eta Irlanda osoko alderdi bozkatu eta garrantzitsuena bilakatu zen (nahiz eta Ulsterren alderdi unionistak eta protestanteak irabazleak izan). Berehala, Sinn Féinek legez kanpoko Dáil Éireann edo Irlandako Legebiltzarra eratu zuen.

1919-1922 bitartean Irlandar Independentzia Gerra jazo zen, bertan Michael Collinsen Irlandako Armada Errepublikarra (IRA) eta Britainiar Armada elkarren artean borrokatu ziren eta; halaber, Black and Tans talde unionistak uharte osoan izua hedatu zuen.

Azkenik, 1921an Itun anglo-irlandarra sinatu eta Irlandaren banaketa erabaki zen: alde batetik, Irlandako Estatu Askea izeneko estatu independientea eta beste aldetik, Ipar Irlanda sortu ziren. Horrek Irlandar errepublikanismoan ere banaketa sakona eragin zuen: alde batetik, akordioaren aldekoak; bestetik, haren aurkakoak. Horren ondorioz, Irlandako Gerra Zibila piztu zen, akordioaren aldekoek irabazi zutena.

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Irlanda» eta «Ipar Irlandako gatazka»

Irlandako Errepublika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako Errepublikaren historia»

Irlandaren banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako banaketa administratiboa»
Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda erakusten dituen Irlandako mapa politikoa.

Irlandako uhartea bi estatu edo erakunde politikoetan banatuta dago:

  • Irlandako Errepublika, sarritan ingeles hiztunek edo anglosaxoiek estatu subirano hura izendatzeko, Irlanda izendapen soila erabiltzen dute; hala ere, maiz, eta batik bat nazioartean edo barne gaietarako nazio estatu moduan egin beharreko eginkizunetan, Irlandako Errepublika izendapena erabiltzen da. Hiriburua Dublin du.
  • Ipar Irlanda, Erresuma Batuaren zati da eta uharteko lurraldearen seirenean hedatzen da. Haren hiriburua Belfast da.

Uharte osoko azpibanaketa historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usadioz eta historikoki, Irlandako uhartea lau probintziatan banatuta dago: Connacht, Leinster, Munster eta Ulster; horretaz gain, XIII. eta XVII. mende artean garatutako sistemaren ondorioz, hogeita hamabi konderritan ere banatuta dago[12]. Hogeita sei konderri Irlandako Errepublikaren barne daude eta beste seiak, Ipar Irlandan. Nahiz eta oker aipatuta egon, sarritan "Ulster" izendapena Ipar Irlandaren sinonimotzat erabiltzen da: nolanahi ere, Ulster eta Ipar Irlanda ez dira gauza bera: Ulster probintziako hiru konderri (Cavan, Donegal eta Monaghan) Irlandako Errepublikan daude eta beste seiak (Antrim, Armagh, Derry, Down, Fermanagh eta Tyrone), Ipar Irlandan.

Dublin, Cork, Limerick, Galway, Waterford eta Tipperaryko konderriak eremu administratibo are txikiagoetan banatu dira; halere, Irlandako Banaketa Administratiboaren arabera, oraindik konderri ofizialtzat hartzen dira. Izendapen horiek bertako gobernuek ez dituzte maiz erabiltzen, beren muga historikoak Joko Gaelikoen gisako kiroletan oraindik ere agertzen badira ere[13], bai eta kultura, ospakizun eta turismo gaietan ere[14].

Probintzia Populazioa[15] Azalera (km²) Azalera (sq mi) Hiririk handiena
Connacht 504,121 17,713 6,839 Galway
Leinster 2,295,123 19,774 7,635 Dublin
Munster 1,173,340 24,608 9,501 Cork
Ulster 1,993,918 24,481 9,452 Belfast
     Irlandako Errepublikaren barnean dauden konderriak      Ipar Irlandaren barnean dauden konderriak.
Irlandako Errepublika konderriz-konderri (Orlegiz).
  1. Dublingo Konderria/Contae Bhaile Átha Cliath
    Dublingo Hiria
    Dun Laoghaire-Rathdown
    Fingal
    Hego Dublin
  2. Wickloweko Konderria/Contae Chill Mhantáin
  3. Wexfordeko Konderria/Contae Loch Garman
    Wexford Hiria (Hirigunea)
  4. Carloweko Konderria/Contae Cheatharlach
  5. Kildareko Konderria/Contae Chill Dara)
  6. Meatheko Konderria/Contae na Mí
  7. Loutheko Konderria/Contae Lú
    Drogheda Hiria (Hirigunea)
  8. Monaghaneko Konderria/Contae Mhuineacháin
  9. Cavaneko Konderria/Contae an Chabháin
  10. Longfordeko Konderria/Contae an Longfoirt
  11. Westmeatheko Konderria/Contae na hIarmhí
  12. Offalyko Konderria/Contae Uíbh Fhailí
  13. Laoiseko Konderria/Contae Laoise
  14. Kilkennyko Konderria/Contae Chill Chainnigh
    Kilkenny Hiria (Hirigunea)
  15. Waterfordeko Konderria/Contae Phort Láirge
    Waterford Hiria
  16. Corkeko Konderria/Contae Chorcaí
    Cork Hiria
  17. Kerryko Konderria/Contae Chiarraí
  1. Limerickeko Konderria/Contae Luimnigh
    Limerick Hiria
  2. Tipperaryko Konderria/Contae Thiobraid Árann
    Ipar Tipperary
    Hego Tipperary
     Clonmel Hiria (Hirigunea)
  3. Clareko Konderria/Contae an Chláir
  4. Galwayko Konderria/Contae na Gaillimhe
    Galway Hiria
  5. Mayoko Konderria/Contae Mhaigh Eo
  6. Roscommoneko Konderria/Contae Ros Comáin
  7. Sligoko Konderria/Contae Shligigh
    Sligo Hiria (Hirigunea)
  8. Leitrimeko Konderria/Contae Liatroma
  9. Donegalgo Konderria/Contae Dhún na nGall



    Ipar Irlanda konderriz-konderri (Arrosaz).
    1. Fermanagheko konderria/Contae Fhear Manach
    2. Tyroneko konderria/Contae Thír Eoghain
    3. Derryko konderria
      Derry Hiria
    4. Antrimeko konderria/Contae Aontroma
      Belfast Hiria
    5. Downeko konderria/Contae an Dúin/Coontie Doun
      Belfast Hiria
    6. Armagheko konderria/Contae Ard Mhacha

Uharte osoko erakundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa konstituzionalaren gain doazen hainbat gaietan Irlandako uhartea bere osotasunean edo herrialde bakar baten gisa hartzen duten zenbait erakunde ere badaude. Hau zenbait salbuespen nabarmenetan gertatzen da, adibidez Irlandako erlijio nagusiek herrialde bakartzat hartzen dute, nahiz eta ekonomikoki uharteko bi aldeetan bi moneta ezberdin egon, hurling, futbol gaeliko, errugbi, golf, cricket, baseball, amerikar futbola eta belar hockeyan uharte osoa Irlanda izendapenean ordezkatua izan ohi da.

Salbuespena futbola da: 1921eko Irlandaren banaketaren ostean, Irlandar Futbol Elkarteak futbolaren kontrola Ipar Irlandan bakarrik mantendu zuen, gainontzeko irlandar lurraldean erakunde hartatik banandu eta eratu berria zen Irlandako Futbol Elkartea nagusitu zelarik. Azken urteetan uharte osorako futbol liga eta selekzio nazionala sortzeko aukera (errugbian irlandako errugbi selekzioarekin gertatzen den antzera) kirol eta politika mailako hainbat irlandar pertsonaien babesa izan du, esate baterako Irlandako gobernuko ministroa den Dermot Ahern[16]. Orain dela gutzi, irlandar futbolariek Irlanda Osoko Liga ("All-Ireland league") batentzako deia ere jaso zuten, dena dela babesle etxeekin dauden kontratuek eta futboleko bi elkarteen arteko interes sail batzk direla eta, etorkizun hurbil batean liga hau gauzatzeko aukera asko zaildu dute[17]. 2005ean irlandar talde ezberdinen arteko lehiaketa izango litzakeen Irlanda Osoko Futbol Kopa bat ere sortu zen.

Irlandako errugbi selekzioa 2009ko Sei Nazioen Torneoko partida batean.

Uharteko erlijio nagusienen antolakuntza ere Irlanda Osoan oinarritzen dira: bai Eliza Katoliko Erromatarra, Irlandako Eliza Metodista, Irlandako Eliza Anglikarra zein Irlandako Eliza Presbiteriarra. Zenbait sindikatu ere Irlanda edo Uharte Osoan oinarritzen dira euren erakundeen antolakuntza osatzeko, esate baterako Dublingo Irish Congress of Trade Unions (ICTU), aldiz Ipar Irlandako beste batzuk Erresuma Batuko Trades Union Congress (TUC) sindikatuaren barnean sarturik daude, eta sindikari batzuk uharteko nahiz Britainia Handiko sindikatuetan sarturik daude. Irlandako Union of Students in Ireland (USI) sindikatuak Erresuma Batukoa den National Union of Students (NUS) sindikatuarekin batera NUS-USI izendapenarekin Ipar Irlandan ekitaldiak antolatu ohi dituzte.

Cork hiriko 2004ko San Patrizio Eguneko ospakizunak.

1998ko Ostiral Santuko Akordioan agertzen den kapituluak Irlanda-Osoko erakundeak era ezberdinetan elkarlanean jarduteko aukera ematen du. Adibidez, Iparralde-Hegoaldeko Ministro Kontseiluak Irlandako gobernua eta Ipar Irlandako Agintaritzaren arteko eztabaidagunea ezarri zuen, bertan bi erakunde hauei eragiten dieten gaiei buruz eztabaidatu dezaketelarik: Irlanda-Osoko politikaren hogei "elkarlan atalen" proposamena, nekazaritza, garapena eta garraioak. transport. Politika atal hauetako seik berezko erakundeen sorkuntza gauzatu du, adibidez Food Safety Promotion Board erakundea. Turismoaren inguruko marketing eta gaiak ere Irlanda Osoan oinarritu eta jarduten du, Tourism Ireland erakundeak kudeatzen duelarik.

Sinn Féin eta Irlandako Alderdi Berdeak Irlandako Errepublika nahiz Ipar Irlandako hauteskundeetara aurkezten dira. Irlandako Errepublikako alderdi politiko handiena den Fianna Fáil alderdia ere Ipar Irlandako Hauteskunde Batzordean izen eman zuen, honela bere antolaketa Ipar Irlandara hedatuz, berharbada eskualde honetako Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista (SDLP) alderdi nazionalistarekin bat egiteko asmoz[18].

Merkatal jarduera berrien hazkundea Irlanda-Osoko ideian oinarrituta zabaldu da, Europar Batasuneko kide diren bi aldeetako administrazioek hazkunde honen garapenari erraztasunak eskeini dizkiotelarik. Mugako bi aldeetako negozio eta politikari taldeak "uharte-osoko ekonomia" sortzeko deituak izan dira, honela bi aldeetako administrazioen lehiakortasunaren hazkundea eta etekin ekonomikoen onura lortzeko asmoz[19]. Hau Irlandako Gobernua eta alderdi politiko nazionalisten estatu laguntzarekin gauzatzen Ipar Irlandako Legebiltzarrean[20]. Uharte osoak batera luzez lan egiten duen atal komertzialetako bat indar elektrikoaren merkatua da[21] eta uharte osoa hartuko lukeen gasaren merkatu bat sortzeko planak ere badaude[22].

Martxoaren 17an San Patrizio Eguna ere uharte osoan zehar Irlandako santu zaindaria den San Patrizioren omenez ospatu ohi den jai egun nazionala da. Irlandatik kanpo mundu osoan bizi diren irlandar eta irlandarren ondorengoek ere edonon daudelarik jai hau gogo bereziz ospatu ohi dute, eurak dioten moduan jaio honekin irlandar izatearen harrotasuna berrindartzen baita.

Irlandako geografiari buruzko maparen irudia (sakatu bertan handiagoa ikusteko).

Irlandako uhartea Europako mendebaldean dago eta 84.412 kilometro karratuko azalera du, Britainia Handia eta Islandia ondoren Europa osoko irlarik handiena delarik. Kokapen zehatzagoari dagokionez, Irlandako itsasoaz bestaldean, ipar-ekialdean Barruko Hebridak izeneko uharteak, Eskoziako lurralde nagusia eta Man uhartea ditu mugakide, ekialdean Gales eta hego-ekialdean Kornualles. Iparraldean, Kanpoko Hebridak, mendebaldean eta hegoaldean Ipar Ozeano Atlantikoa.

Uhartearen erdialdeko ordokia kostaldeko mendixka eta mendiz inguratuta dago. Mendi horietan garaiena Kerryko konderrian dagoen Macgillicuddy's Reeks mendikatean daude uharteko mendirik garaienak; Carrauntoohil (Carrán Tuathail, 1.039m), Beenkeragh (Binn Chaorach 1.010 m) eta Caher (Cathair na Féinne, 1.001 m).

Irlandako beste mendi esanguratsuak Croagh Patrick, Brandon mendia eta Mourne mendiak dira.

Irlandako ibairik luzeena den Shannon ibaiak uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du, ipar-mendebaldeko Cavaneko konderrian jaio eta 113 kilometro burutu ondoren erdi-mendebaldeko Limerick hiria zeharkatu ondoren, Clareko konderria, Limerickeko konderria eta Kerryko konderriaren artean itsasadar handi bat sortu eta bertan itsasoratzen delarik. Gainontzeko ibai luzeak Barrow ibaia (192 km), Suir ibaia (184 km), Blackwater ibaia (169 km) eta Nore ibaia (140 km) dira, denak uhartearen hegoaldean. Iparraldeko luzeena berriz Bann ibaia da (120 km).

Irlandan aintzirak oso ugariak dira eta lough deritze. Batzuk uhartearen barnean daude eta ur gezatakoak dira, beste batzuk aldiz ur gazitakoak dira eta badiak osatzen dituzte. Ur gezatakoen artean aipagarriena Ipar Irlandako Neagh aintzira da, izan ere 381 km²-ko azalerarekin Britainiar uharteetako aintzira handiena baita. Beste lough batzuk Corrib (Connachten 176 km²), Derg (Connachten 118 km²), Erne (Ulsterren 112 km²) eta Ree (Leinster eta Connacht artean 105 km²) dira.

Ur gaziko loughen artean garrantzitsuenak iparraldean daude, hala nola, Belfast, Foyle eta Strangford. Hauekin batera aipatzekoak dira Connachteko Galway badia eta Shannon estuarioa ere.

Uhartearen landaredi oparoa bertako klima heze eta ohiko euriteei esker sorturikoa da, hori dela eta, Irlandak Uharte Esmeralda ezizena bereganatu du. Dena dela, Irlandak klima ozeaniko goxo baino aldakorra du, muturreko tenperatura gutxiekin. Klima uharteko bateko ohikoa da, munduko latitude berdinetan dauden guneetako muturreko tenperaturetara saihestuz eta horietara iritsi gabe. Azken honen arrazoia Hego-mendebaldeko Ozeano Atlantikotik datozen haizeek berezko tenperatura gozatu egiten dutelakoan datza.

Down konderriko larreak, atzealdean Mourne mendiak daudelarik.

Euri jasak edonon eta urte osoz izan ohi dira, maiz ustekabean, halere hain euritsuak ez diren guneak ere baduade, bereziki ekialdean. Mendebaldea hezeagoa eta Atlantikotik datozen ekaitzak jasateko joera handiagoa du, bereziki udazken amaiera aldera eta neguan. Ekaitz hauek sarritan haize bortitzak eta euri-jasa izugarriak dakartzate, bereziki mendebaldeko kostaldean, batzuetan baita elurra eta kazkabarra ere. Galwayko konderriaren iparraldea eta Mayoko konderriaren ekialdeko eramuak uharteko ekaitz egunik gehien dituzten eremuak dira, eremu hauetan gutxi gorabehera urteko hamar egunetatik bost ekaitza dagoelarik. Hegoaldean dagoen Munster eskualdeak berriz iparraldeko Ulster eskualdeak baino elurte gutxiago jasaten ditu, azken hau uhartean elur gehien jasaten duen eremua delarik.

Udan lur barneko eremuak beroenak dira, aldiz neguan hotzenak. Sarritan urteko batez beste 40 egunetan barnealdeko eguraldi estazioetan 0 °C tenperatura inguruan ibili ohi dira, aldiz kostaldean 10 egunetan izan ohi da. Batzuetan Irlandak bero olatuak jasan ohi ditu, azkenak 1995, 2003 eta 2006 urtetakoak. Gainontzeko Europan ez bezala, Irlandan 20092010eko neguan Irlandan bereziki hotza izan zen. Leku askotan tenperatura -13 °C-ra jeitsi zen eta mendiguneetan ez ohiko metro bateko elurra ere egin zuen.

1600 eta XXI. mendearen hasiera bitartean Irlandako biztanleriaren bilakera irudikatzen duen grafikoa. Emigraketa kopuruaren gailurra XIX. mendea jazo zen (8 milioi biztanle), aldiz 1845-1849 artean biztanleri kopuruaren bapateko beherakada geldiezina jazo zen, hots, Irlandako Gosete Handia puri-purian zegoela.

XIX. mendean Irlandako biztanleriaren bilakaerak bapateko etena jasan zuen. 1841an uharteak 8 milioi biztanle izatetik 1921an 4 milioi biztanle bakarrik izatera iragan zen. Biztanleria murrizketa horren eragiletako bat 1845-1852 bitartean jazotako Irlandako Gosete Handia izan zen, milioi bat lagunen heriotza eragin zuelarik. Halere, biztanleriaren murrizketa handi horren eragile nagusiena uhartearen ekonomia kaxkarra izen zen, honen ondorioz ia XXI. mendearen hasiera arten uhartean emigraketaren kultura oso sustraitua egon zelarik.

XIX. mendetik aurrera irlandar gazte belaunaldi osoak Estatu Batuak, Eskozia, Ingalaterra, Australia, Kanada, Argentina eta hainbat herrialdeetara emigratu zuten, ondorioz herrialde hauetan Irlanda Diasporaren komunitate garrantzitsuak daude. Gaur egun kanadarren %14ak bere burua irlandar ondorengotzat du, 36 milioi estatubatuarrek irlandarren ondorengoak direla aldarrikatzen dute, hortaz herrialdearen biztanleri osoaren %14a eta biztanleri zuriaren %20a. Estatu Batuetako eremu irlandarrena Massachusetts da, bertako biztaleriaren &23.8ak irlandarren ondorengoa direla aldarrikatzen dutelarik. Irlandatik Amerikara edo Australiara atera ziren etorkinen jatorrizko eremu nagusiak Munster eta Connacht probintziak izan ziren, aldiz Ulstergo etorkinek Eskoziara joateko joera izan zuten. Gaur egun, Leinster eta Ulster probintziek orokorrean Munster edota Connacht probintziek baino biztanleria dentsitatea askoz ere handiagoa dute.

Irlandako emigrazio joera honek denbora luze jo zuen, halere 1990ko hamarkada eta 2000ko hamarkadan Irlandaren ekonomiak hobetze handia jasan zuen, maiz estatubatuar multinazionalen Europako ordezkarirzak Irlandan koktzen baiziren, Irlandako bizi kalitatea ere asko hobetu zen, fenomeno honi Zelta Tigrea deitu zitzaiolarik. Honela Irlanda usadioz etorkinen jaioterria zen herrialdea izatetik, beste herrialdeetako etorkinen helmuga izatera igaro zen. 2004an Irlandako etorkin komunitate handiena poloniarrena zen, denera uhartean 150.000 poloniar zeudelarik. Lituania, Letonia eta Txekiar Errepublikako etorkin komunitateak nabarmenak ere badaude. Haietatik gain, errumaniarrak ere badaude, eta ia kopuru txikiagoetan nigeriarrak, txinatarrak, italiarrrak, portugaldarrak, espainiarrak... ere bai. Etorkin komunitate hauek nagusiki hiri handietan daude: Dublin, Belfast, Cork, Limerick edota Galway.

Itxuraz etorkin komunitate handiena duen eremua Irlandako Errepublika da. 2006ko erroldaren arabera 420.000 etorkin zituen, hots, biztanleriaren %10a. Europar Batasunakoak ez diren etorkinen artean komunitate handienak txinatar eta nigeriarak dira, Afrikako beste herrialdeetako etorkinen komunitateak ere badaudelarik. 2008-2012ko krisialdi ekonomikoaren ondorioz, 2008ko amaieratik aurrera Ekialdeko Europako 50.000 inguru etorkinek Irlanda laga dutela uste da.

Irlandako Errepublika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Oireachtas», «Dáil Éireann» eta «Seanad Éireann»
Leinster etxea, Dáil Éireann legebiltzarra eta Seanad Éireann senatuaren egoitza.

Irlandako Errepublika edo Éire errepublika demokratiko eta parlamentarioa da. Irlandako presidentea (gaelikoz Uachtarán na hÉireann) estatuburua da, zazpi urtez behin hauteskunde bidez aukeratua. Gaur egun protokoloko funtzioak betetzen ditu gehienbat, baina konstituzioak zeregin berezi batzuk ematen dizkio. 2011tik presidentea Michael D. Higgins da (Alderdi Laboristakoa).

Oireachtas (Legebiltzarra) bi ganbera ditu: Seanad Éireann (Irlandako senatua edo goi ganbera) eta Dáil Éireann (Irlandako legebiltzarra edo behe ganbera). Senatuak 60 kide ditu, modu desberdinetan aukeratutakoak (lehen ministroak izendatuta, unibertsitateek izendatuta edo lanbide adarretako ordezkariek izendatuta. Ganbera honek boterea duen arren, gai gehienetan behe ganberak du nagusitasuna.

Áras an Uachtaráin jauregia, Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Lehen Ministroaren egoitza ofiziala.

Dáil Éireann lege biltzarrak 166 kide ditu (Teachtaí Dála) bost urtez behin aukeratzen da sufragio unibertsalaren bidez. Irlandako hauteskunde sistema berezia Boto Transferigarri Bakarra (Ingelesez Single Transferable Vote) bezala ezagutzen da; bertan, hautesle bakoitzak nahi beste hautagairi eman diezaioke botoa, gustukoenetik hasita zerrendatuz. Botoak zenbatzean kuota bat ezartzen da eserleku bat hartu ahal izateko, eta banan-banan boto gutxien dituztenak ezabatzen joaten dira eta soberakoak bigarren, hirugarren... hautagaiari batzen. Dáil Éireann legebiltzarrari dagokio, besteak beste, lehen ministroa (Taoiseach) aukeratzea, gobernua kontrolatzea eta legeak eta aurrekontuak onartzea. Gobernua gehienez 15 ministrok osa dezakete eta horietatik gehienak Dáil legebiltzarreko kideak izan behar dira.

2011ko hauteskundeen ondoren, gobernua Fine Gaelek eta Irlandako Alderdi Laboristak osatu zuten, Enda Kennyren gidaritzapean. Oposizioko alderdiak Fianna Fáil, Sinn Fein eta ezkerreko koalizioa dira.

Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Lehen Ministroaren egoitza Dublin hiriburuko Phoenix parkean dagoen Áras an Uachtaráin jauregia da. Dáil Éireann legebiltzarra eta Seanad Éireann senatuaren egoitza aldiz hiri bereko erdigunean dagoen Leinster etxea da.

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Irlandako Gobernua» eta «Ipar Irlandako Biltzarra»
Stormont jauregia.

Berez, Ipar Irlandako barrutira Ingalaterra, Eskozia eta Galesetik ezberdindua dagoen lege barrutia da.

19731974 eta 19821986 bitartean ere Ipar Irlandak hainbat lurralde gobernu izan ditu, baina denak arazo bat edo besterangatik ezagaitu edo ezeztatuak izan ziren. Gaur egun, Ipar Irlandak berezko gobernua du, betiere Erresuma Batuaren barnean.

Ipar Irlandako Gobernua (ingelesez Northern Ireland Executive) Ipar Irlandako Biltzarraren agintaritza eta Ipar Irlandako botere legegilea da. 1998ko Ostiral Santuko Akordioa edo Stormonteko itunaren ondorioz sortu zen.

Ipar Irlandako Biltzarra (ingelesez Northern Ireland Assembly, irlanderaz Tionól Thuaisceart Éireann eta Ulsterko eskozieraz Norlin Airlan Assemblie) Ipar Irlandako legebiltzarra da, Belfast hiriburu inguruan dagoen Stormont jauregian kokatzen delarik. Ipar Irlandako Biltzarra hainbat alditan desegina izan da, hauen artean denboraldi luzeena 2002ko urriaren 14tik 2007ko maiatzaren 7ra doana da. 2007an hauteskundeak ospatu eta 2007ko martxoaren 7an biltzarra berrezarri egin zen.

Legebiltzar hau 108 legebiltzakidez osatua dago, honek Ipar Irlandak dituen hainbat eskumenen inguruko erabakiak hartzen ditu eta bere osaketa Ipar Irlandako Hauteskundeetan bozkatzen da.

Bestalde, Ipar Irlandak Londres hiriburuko Lorden Ganberarako 18 kide (MP) hautatzen ditu. Ipar Irlandako Bulegoak Erresuma Batuaren gobernua eta hark dituen eskumenak Ipar Irlandan ordezkatzen du, bai eta Ipar Irlandako interesak Erresuma Batuko gobernuan ordezkatu ere, hortaz, zubilana egin ohi du. Ipar Irlandako Bulego hau Ipar Irlandako Estatu Idazkaria zuzentzen du Secretary of State for Northern Ireland), hau Erresuma Batuko Gabinetea edo Gobernuko kidea ere badelarik.

Sakontzeko, irakurri: «Irlandera», «Ulsterko eskoziera» eta «Ingelesa»
Sakontzeko, irakurri: «Irlandera» eta «Gaeltacht»

Irlandako gaelera,[23] Irlandako gaelikoa[23][24] edo irlandera[24][25] (hizkuntza hartan, Gaeilge) Irlandako jatorrizko hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen taldean sailkatzen da. Jatorria Irlandan du eta hizkuntza indoeuroparren familiako adar goidelikoan sailkatzen da. Historikoki irlandarrek hitz egin dute. Uhartean 20.000-80.000 dira Irlandako gaelera lehen hizkuntza dutenak, gehienbat mendebalde urruneko baserritar giroan. Irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922an Irlandako Errepublikak (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) independentzia lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez, eta ofizialtasun horren indarraldia 2007ko urtarrilaren 13an hasi zen. 2007ko urtarrilaren 22an, Irlandako Errepublikako ministro zen Noel Treacyk Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko bilera batean erabili zuen lehendabiziko aldiz.

Komunitate eta Baserri Giroko Gaeltacht Departamentuaren arabera, 2003an 1.500.000 pertsonak hizkuntza horretan mintzatzeko behar adina zekitela ziurtatzen zuten. 2007an, uharteak zituen 4,3 milioi bizilagunetatik % 40,8 ziren gaelera hitz egiteko gai.

Ulsterko eskoziera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ulsterko eskoziera» eta «Eskoziera»

Ulsterko eskoziera (hizkuntza hartan, Ulster Scots, Ullans, Hiberno-Scots edo Scotch-Irish) eskoziera hizkuntza zaharretik datorren hizkuntza da. Gaur egun Ulster probintzian hitz egiten da, Ipar Irlandan eta Irlandako Errepublikan. Lehenengoan, Antrim, Down eta Derryn mintzatzen da, eta Errepublikako lurraldeari dagokionez, Donegalgo konderrian.

Hiztun kopuruaz den bezainbatean, ez dago datu fidagarririk. Ehnologuen 10.000 hiztun aipatzen dira; 1999an egindako Ipar Irlandako Bizitzaren eta Denboren Inkestari erantzunez, Ipar Irlandako herritarren % 2k Ulsterko eskozieraz bazekitela adierazi zuten, eta horrek eskualde horretan 30.000 hiztun direla emango luke;[26] Ipar Irlandako Kultura, Arte eta Aisialdi Sailak dioenez, eskualde horretan 35.000 hiztun dira;[27] eta kalkulu «baikorra» 100.000 hiztunekoa da.

Sakontzeko, irakurri: «Shelta»

Shelta (hizkuntza honetako hiztunek Gammon deitua) Irish Travellers edo Irlandar "Ijituen" komunitateko berezko hizkuntza da. Nagusiki Irlandan eta Erresuma Batuko zenbait eremutan mintzatzen da.

Literatura eta arteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako literatura»
James Joyce idazlea 1918an.

Nahiz eta uharteko biztanlegoa erlatiboki txikia izan, Irlandak Nazioarteko Literaturari bere genero guztietan egin dion ekarpena handia izan da, nagusiki ingelesez izan delarik[28]. Irlanderazko olerkigintza Europako zaharrenetakoa da, bere jatorria VI. mendean duelarik. Jonathan Swift irlandarrak Gulliverren bidaiak eta A Modest Proposal idazlanak idatzi zituen, eta hauei esker gaur egun arte denon oroimenean gelditu da. Denboran hurbilago, Irlandak Literaturako Nobel Saridun idazle ugari eman ditu: George Bernard Shaw, William Butler Yeats, Samuel Beckett eta Seamus Heaney. Nahiz eta Nobel Saririk sekula irabazi ez izan, James Joyce irlandarra XX. mendeko idazle garrantzitsuenen artean kokatzen da; Samuel Beckett berak bere Nobel Saria jasotzeko ekitaldira joateari uko egin zion, ekintza honekin Joyceri sari hori ez eman izanaren aurkako protesta eginez. 1922ko Joycen Ulysses eleberria Literatura Garaikideko idazlan esanguratsuenen artean dago, eta bere omenez urtero ekainaren 16ean Dublin hirian Bloomsday eguna ospatu ohi da[29].

Kellseko liburuaren irudia.

Irlandako artearen historia Historiaurreko harri tailaketekin hasten da, adibideak Newgrange bezalako lekuetan topa genitzazke[30]. Brontze Aroko lanabesetan ere artearen arrastoa topa genezake, bereziki urrezko apaingarrietan. Gerora, Erdi Aroko eskuizkribu argiztatuek Europa Kristau guztia harrituko dute. Eskuizkribu hauen artean adibide ikusgarri eta bikainena Kellseko liburua da. XIX. eta XX. mendeetan zehar, bertako usadioan oinarritutako margolaritza sendo batek bere burua ezagutuarazi zuen, mugimendu honen barnean John Butler Yeats, William Orpen, Jack Yeats eta Louis le Brocquy nabarmendu daitezkelarik.

Irlandar Literatura Modernoa oraindik baserri edo landa giroari estuki loturik jarraitzen du, horren adibide John Millington Synge, John McGahern eta John B. Keane idazleak edota Seamus Heaney bezalako olerkariaren idazlan eta eleberriak dira.

Beste sonako irlandar idazle bat Oscar Wilde da, bere esaldi zorrotz eta biziak oso ospetsu bilakatu direlarik.

Antzerkigintzari dagokionez, Seán O'Casey, Brian Friel, Sebastian Barry, Conor McPherson eta Billy Roche bezalako antzerkigileek Irlanda munduko eszenatokian kokatzea lortu dute[31]. Herrialde osoan zehar nolabaiteko Antzerkigintzaren kultura bat badago, antzerki ekitaldi eta jaialdiak antolatzen dira eta hauetan nazioarteko nahiz irlandar antzerkilanak taularatzen dira. Dublingo Abbey Theatre antzokia Irlandar Antzerkingintzaren tenplutzat hartu ohi da. Bestalde, Galway hirian An Taibhdhearc antzokia dago, 1928an sortutako Irlanderazko Antzokia da[32][33].

Musika eta dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandako musika», «Irlandar dantzak» eta «Irlandako musika matxinoa»
The Dubliners taldea musika emanaldi batean zehar.
U2 taldeko partaideak.

Irlandako folk musika eta dantzen ondare herrikoia oso zabala da eta mundu osoan zehar aski ezaguna[34], Riverdance edo Lord of the Dance ikuskizunak oso ospetsuak bihurtu direlarik.[35].

XX. mendearen erdialdera, Irlandar gizartearen modernizatzen hasia zen, aldiz era berean musika herrikoiak gahinbehera bat pairatu zuen, bereziki hiriguneetan[36]. 1960ko hamarkadan zehar, Amerikar folk mugimenduan oinarrituta, Irlandar usadio eta ohiturenganako interesaren berpizkunde bat jazo zen. Berpizkunde honen bultzatzaile nagusiak Ceoltóirí Chualann, The Clancy Brothers, The Dubliners, The Chieftains, Emmet Spiceland, The Wolfe Tones, The Irish Rovers, Sweeney's Men bezalako taldeak, edota Seán Ó Riada eta Christy Moore bezalako pertsonak izan ziren[37].

Gerora Horslips, Van Morrison eta Thin Lizzy bezalako talde eta musikariek irlandar musika herrikoiaren elementuak euren rock musika eta abestigintzan sartu eta berezko soinu berezi bat sortu zuten. 1970 eta 1980ko hamarkadan zehar, folk eta rock musikarien arteko muga lausotzen hasi zen, musikari askok bi musika horien muga alde batetik zein bestetik zeharkatzen hasi baitziren. Hau U2, Enya, Flogging Molly, Moya Brennan, The Saw Doctors, Bell X1, Damien Rice, Planxty, The Corrs, Aslan, Sinéad O'Connor, Clannad, The Cranberries, Rory Gallagher, Westlife, The Script, B*witched, BoyZone, Gilbert O'Sullivan, Black 47, Stiff Little Fingers, VNV Nation, Rob Smith, Ash, The Thrills, Stars of Heaven, Something Happens, A House, Sharon Shannon, Damien Dempsey, Declan O' Rourke, The Frames eta The Pogues talde eta musikarien abestigintzan argi eta garbi ikus liteke.

1990eko hamarkadan zehar Irlandan folk metal azpigeneroa gailendu zen, honen bidez heavy metal eta Irlandar eta Zeltiar musiken arteko batasuna eman zen. Azpigenero honetako aitzindariak Cruachan, Primordial eta Waylander taldeak izan ziren.

Bere jatorri edo iturburuetara itzuliaz, Irlandar musikak sekulako ospea eta entzutea bereganatu izan du. Oraindik gaur egun ere musika garaikideko talde asko nolabaiteko soinu "herrikoiari" atxikitu ohi dira, hauen artean Altan, De Dannan, Téada, Danú, Dervish, Lúnasa edota Solas aipa daitezkelarik. Beste talde batzuk kultura anitzen estilo bateraketa egin ohi dute, esate baterako Afro Celt Sound System eta Kíla taldeak.

Eurovision Abesti Txapelketan ere Irlandak izen ona bereganatu du, bertan parte hartzen duten herrialdeen artean garaipen gehien lortu duena baita, denera zazpi izan direlarik: 1970an Dana, 1980 eta 1987an Johnny Logan, 1992an Linda Martin, 1993an Niamh Kavanagh, 1994an Paul Harrington eta Charlie McGettigan, eta azkenik 1996an Eimear Quinn.[38]

Irlanda mundu osoan ospetsuak diren aktore askore jaioterria da: Maureen O'Sullivan, Maureen O'Hara, Barry Fitzgerald, Richard Harris, Peter O'Toole, T. P. McKenna, Gabriel Byrne, Fionnula Flanagan, Brenda Fricker, Seán McGinley, Ciarán Hinds, Patrick Bergin, Bob Geldof, Stephen Rea, Fiona Shaw, Kenneth Branagh, Liam Neeson, Colm Meaney, Pierce Brosnan, Brendan Gleeson, Liam Cunningham, James Nesbitt, Alison Doody, Colm Ó Maonlaí, Aidan Gillen, Colin Farrell, Cillian Murphy, Jonathan Rhys Meyers, Katie McGrath...

Daniel Day-Lewis jaiotzez ingelesa izan arren irlandar nazionalizatea duen aktorea da; Sam Neill zeelandaberriar aktorea berez Ipar Irlandako Omagh hirian jaioa da; aita alemaniarra eta ama irlandar duen Michael Fassbender aktorea Alemanian jaio eta haurtzarotik Irlandan bizi izan da.

Zinema zuzendariei dagokionez, bi nabarmenenak Jim Sheridan eta Neil Jordan dira. John Ford estatubatuar zinema zuzendaria ere irlandar jatorrikoa zen, ama Inishmore uhartekoa eta aita An Spidéal udalerrikoa baitzituen.

Irlandan filma ospetsu ugari ere girotu izan dira: Man of Aran (1934), The Informer (1935), The Quiet Man (1952), Captain Lightfoot (1955), Mise Éire (1959), Ryan's Daughter (1970), Barry Lyndon (1975), Excalibur (1981), The Dead (1987), Taffin (1987), My Left Foot (1989), The Field (1990), Hidden Agenda (1990), The Commitments (1991), The Crying Game (1992), The Snapper (1993), In the Name of the Father (1993), Circle of Friends (1995), Michael Collins (1996), Some Mother's Son (1996), The Van (1996), The Boxer (1997), The General (1998), The Nephew (1998), Angela's Ashes (1999), Agnes Browne (1999), Ordinary Decent Criminal (2000), Bloody Sunday (2002), Evelyn (2002), The Wind That Shakes the Barley (2006), Once (2007) eta The Shore (2011).

Irlanderaz filmatutako zenbait filma honako hauek dira: Yu Ming Is Ainm Dom (2003) eta No Béarla (2007).

Bestalde, 1992ko Far and Away filmako lehenbiziko zatia Irlandako Dingle penintsulan filmatu zen. Aldiz, 1993ko In the Name of the Father nahiz 1967ko The Italian Job filmetako espetxe-eszenak Kilmainham Gaol espetxe-museoan filmatu ziren. Eskozian girotutako Braveheart (1995) filmeko guduen eszenak ere Kildareko konderrian filmatuak daude, Saving Private Ryan (1998) filmeko hondartza eta landetako eszenak ere Irlandan filmatuak daude, Normandiako Lehorreratzea jazo zen lekua gertakizunak jazo ziren garaitik gaur egun arte aldatua eta etxebizitzez betea baitago.

Kerry GAA eta Tyrone GAA taldeen arteko futbol gaeliko partidua 2005an Croke Park estadioan.

Irlandako kirol herrikoiena eta zaletu gehien dituena futbol gaelikoa da, herrialde honetan burutzen diren kirol ospakizunen %34a kirol honen ingurukoak direlarik. Ondorren %23arekin hurlingak jarraitzen dio, %16arekin futbolak eta %8arekin errugbiak. Futbol gaelikoaren urteko ospakizun garrantzitsuena den All-Ireland Football Final delakoa Irlandako urte osoko kirol egutegiko egunik garrantzitsuena da. Bestalde, Joko Gaelikoen artean irlandar pilota izeneko kirola ere, euskal pilotaren antza handia duelarik.

Guk futbola bezala ezagutzen duguna bertan Soccer edo Association Football izenez deitzen dute. Ipar Irlandan dagoen futbol liga (Irish Football Association Premiership) 1890ean sortu zen eta munduan Ingalaterrako Premier League baino ez da lehenago sortua. Hasiera batean uharte guztiko taldeek jokatzen zuten baina Irlanda bitan banatu zenean Irlandako futbol liga berria sortu zen Irlandako Errepublikarako. Bestela, Irlandako futbol selekzio nazionala 7. postuan gelditu zen 1990eko Munduko Futbol Txapelketan, Errumaniari penaltietan irabazita.

Errugbiari dagokionez, Irlandako errugbi selekzioak 14 aldiz irabazi du Sei Nazioen Txapelketa, 2021 arte. 1978an Munster Rugbyk irabazi zion All Black talde zeelandaberritarra.

Txirrindularitzan, Stephen Roche gailendu zen 1987an hiru txapelketa: Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Munduko Txapelketa. Golfean, Rory McIlroyk irabazi zuen 2011an AEBetako Irekia.

Irlandan parte hartze nahiz federatu gehien dituzten kirolak honako hauek dira: igeriketa, golfa, aerobika, futbola, txirrindularitza, futbol gaelikoa eta billar/snookerra dira. Nazioarteko kirolei dagokienez futbola jaun eta jabea da.

Zaletu nahiz kirolari asko dituzten beste kirol batzuk hauek dira: saskibaloia, boxeoa, cricketa, arrantza, galgo lasterketa, eskubaloia, zaldi lasterketa, motor kirolak, zaldi jauziak eta tenisa dira.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortu zuten irlandarrek. Katie Taylor boxeolaria izan zen 60 kg-z azpiko txapelketan garaipen handia lortu zuena. Bestela, Barry McGuigan 1985ean munduko txapelduna izan zen luma pisuaren kategorian.

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandako uhartean Gizateriaren Ondare diren hiru leku daude: Brú na Bóinne, Skellig Michael uhartea eta Giant's Causeway[39][40]. Zerrenda horretan sartzeko ondorengo leku hauek sartzeko saiakera ere egin da: The Burren eskualdea eta Mount Stewart jauregia[41].

Irlandako leku bisitatuenen artean Bunratty gaztelua, Rock of Cashel, Cliffs of Moher edo Moherreko itsaslabarrak, Holy Cross abatetxea eta Blarney gaztelua daude[42]. Historikoki garrantzitsuak izan diren Glendalough eta Clonmacnoise bezalako monasterioak ere badaude[43]

Eskualderik turistikoena Dublin hiriburua eta Dublingo konderria dira, bertan Guinness garagardotegia eta Kellseko liburua daudelarik. Irlandako mendebaldea eta hego-mendebaldea (Killarneyko lakuak barne), Kerry konderrian dagoen Dingle penintsula, Galway hiria eta Aran uharteak ere turismogune oso ospetsuak dira.

XVII, XVIII eta XIX. mendeetan zehar Palladiar, Neoklasiko eta Neogotiko arkitektura eratan eraikitako etxaleku bikainak ere badaude, adibide gisa, turistentzak interesgarriak diren Ward gaztelua, Castletown etxea edota Bantry etxea este baterako, hauetako batzuk ostatu edo hotel bilakatu direlarik, adibidez Ashford gaztelua, Leslie gaztelua eta Dromoland gaztelua, bertan gelak alokatu daitezkelarik[44].



Leku interesgarrien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Irlanda osoan zehar aurki daitezkeen leku interesgarri edo erakargarrien zerrenda. Bertan lekuaren izena eta kokatzen den konderria agertzen direlarik:


Sakontzeko, irakurri: «:Kategoria:Irlandako hiriak»
Dublingo O'Connell Street kalea.
Dublingo Grafton Street kalea.

Irlandako hiririk handiena Dublin da (Dublin Handiak 1.7 milioi biztanle ditu), bigarreba Belfast da (Belfasteko Gune Metropoliarrak 600.000 biztanle inguru ditu), ondoren eta biztanle kopuruaren arabera honela doaz: Cork (Cork Handian 380.000 ditu), Derry (Derryko Hiriguneak 110.000 biztanle), Limerick (bere auzuneak barne harturik 93.321 biztanle), Galway (71.983), Lisburn (71.465), Waterford (49.240 auzuneak barne), Newry (27.433), Kilkenny (23.967 auzuneak barne) eta Armagh (14.590).

Irlandako Errepublikako hiriak: Dublin/Baile Átha CliathCork/CorcaighLimerick/LuimneachGalway/GallimhKilkenny/Cill ChainnighDun LaoghaireKillarney/Cill AirneCashel/Caiseal**

Beste batzuk: Arklow/An t-Inbhear MórAthlone/Baile Átha LuainBray/BréCarlow/CeatharlachCastlebar/Caisleán an BharraighCavan/An CabhánCelbridge/Cill DroichidClonmel/Cluain MealaCobh/An CóbhDrogheda/Droichead ÁthaDundalk/Dún DealganEnnis/InisFermoy/Mainistir Fhear MaighGreystones/Na Clocha LiathaLetterkenny/Leitir CeanainnLeixlip/Léim an BhradáinLongford/An LongfortMalahide/Mullach ÍdeMaynooth/Maigh NuadMonaghan/MuineachánMullingar/An Muileann gCearrNaas/Nás na RíoghNavan/An UaimhNewry/Iúr Cinn TráNewbridge/An Droichead NuaPortlaoise/Port LaoiseSligo/SligeachSwords/Sord Cholm CilleTralee/Trá LíTrim/Baile Átha TroimTullamore/Tulach MhórWaterford/Port LáirgeWestport/Cathair na MairtWexford/Loch Garman

Ipar Irlandako hiriak: Belfast/Béal FeirsteDerry/DoireArmagh/Ard Mhacha

Beste batzuk: Newry/Iúr Cinn TráLisburn/Lios na gCearrbhachBallymena/an Baile MeánachBangor/BeannchorColeraine/Cúil RaithinDownpatrick/Dounpatrick/Dún PádraigEnniskillen/Inis CeithleannLarne/Olderfleet/LatharnaOmagh/An ÓmaighPortadown/Portadoun/Port an Dúnáin

**Hiri historikoa.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aer Lingus konpainiako Airbus A320 hegazkina.

Irlandan bost nazioarteko aireportu nagusi daude: Dublingo Aireportua, Belfasteko Nazioarteko aireportua (Aldergrove), Corkeko Aireportua, Shannon Aireportua eta Irlandako Mendebaldeko Knock Aireportua. Dublingo Aireportua Irlandako aireportu jendeztatuena da[45], bertatik urteko 22 milioi pertsona igarotzen direlarik[46]; orain terminal berri bat eta igarobidea eraikitzen ari dira, euren kostua 2 bilioi euro inguru izango dela aurreikusten delarik[47]. Denek Britainia Handia eta Europar kontinentearekin zerbitzu eta loturak dituzte, aldiz Belfast , Dublin, Shannon and Irlandako Mendebaldeko Aireportuak (Knock) zerbitzu transatlantikoak ere eskaintzen dituzte. Garai batean Shannon aireportua Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuten hegaldien errepostaje postu garrantzitsua izan zen[48] eta gaur egun oraindik Dublingo aireportuarekin batera Atlantikoa zeharkatzen duten hegaldien Irlanda eta Europarako sarreraguneak dira.

Beste zenbait eskualdeetako aireportu txikiagoak ere badaude: Belfasteko George Best aireportua, Derryko aireportua (Eglinton), Galwayko aireportua, Kerryko aireportua (Farranfore), Sligoko Aireportua (Strandhill), Waterfordeko aireportua eta Donegalgo aireportua (Carrickfinn). Eskualdeetako aireportu hauen zerbitzuak gehienetan Irlanda eta Britainia Handira mugatuak daude.

Irlandako hegazkin konpainiak honako hauek dira: Aer Lingus (Irlandako berezko hegazkin konpainia nazionala), Ryanair, Aer Arann eta CityJet.

Portu nagusiak Dublin, Belfast, Cork, Rosslare, Derry eta Waterford.

Energia sarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Irlandar» eta «Irlandar ezagunen zerrenda»

Irlandar herritar ezagunen artean, Jonathan Swift, Oscar Wilde, eta James Joyce idazleak ditugu, William Butler Yeats, George Bernard Shaw, Samuel Beckett eta Seamus Heaney 4 Nobel saridunekin batera.

Politika munduan, Michael Collins iraultzaile independentista, Eamon de Valera presidentea, Ian Paisley unionista eta Gerry Adams errepublikarra eta John Hume eta David Trimble Bakearen Nobel saridunak nabarmentzekoak dira.

Musikari eta abeslari ospetsuen artean, Liam O'Flynn, Van Morrison, Rory Gallagher, Bono (U2) eta Sinéad O'Connor ditugu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua: Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. Ingelesezko Ireland izenaren ahoskera: .
  3. Irlanderazko Eire izenaren ahoskera: .
  4. Irlandako Errepublikaren 1948ko Agiria. 1948. 2. Atala. Irlandako Gobernua. 2008ko urriaren 23a.
  5. Olson, 58. orr.
  6. Magee, 108. orr.
  7. Populazioa. 2006. Central Statistics Office (Ireland) CSO. 2008ko urriaren 13a.
  8. Migrazioak Ipar Irlandako populazioa 1.75 milioetara bultzarazten du. 2007ko uztaila. Breaking News. Demography and Methodology Branch, NISRA. 2008ko urriaren 23a.
  9. (Ingelesez) Irlandar Katolikoen Immigrazioa Ameriketara. Library of Congress. 2008ko urriaren 25a.
  10. Diocese of Kerry and Aghadoe. O'Shea, Kieran. Robert Appleton Company. (Ingelesez)
  11. La gran hambre irlandesa. José Carlos Rodríguez. Juandemariana.org (Gaztelaniaz)
  12. Crawford, John G. Anglicizing the Government of Ireland: The Irish Privy Council & the Expansion of Tudor Rule 1556-1578. Irish Academic Press. 1993.
  13. Ulstergo konderrien banaketa. 2008. Comhairle Uladh CLG. GAA. 2008ko urriaren 24a.
  14. NI Tourist board comprising Counties Armagh and Down. 2008. Armagh and Down. NI Tourist Board. 2008ko urriaren 24a.[Betiko hautsitako esteka]
  15. Populazioa probintziaz-probintzia. 2006. Population. CSO. 2008ko urriaren 13a.
  16. Call for all-Ireland soccer team. 2007ko urtarrilaren 19a. BBC Sport
  17. All-Ireland warning from Delaney. 2008ko urtarrilaren 17a. BBC Sport.
  18. Jones, Steve. Ireland: Fianna Fail and SDLP float unity pact. World Socialist Web Site. 2003ko otsailaren 1a.
  19. [1]2008-11-09National Competitiveness Council Submission on the National Development Plan 2007-2013. 2006ko urria. National Competitiveness Council. 2009ko abuztuaren 12a.
  20. Agreement Reached in the Multi-party Negotiations. 1998ko apirilaren 10a. Northern Ireland Assembly. 2009ko abuztuaren 12a.
  21. About SEMO. 2005. Single Electricity Market Operator (SEMO). 2009ko abuztuaren 12a.
  22. DUPeko ministroak gas merkatu bateratu bat sortzeko iritzia eman du. 2007-05-18. Belfast Telegraph. 2009ko abuztuaren 12a.
  23. a b 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  24. a b 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  25. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  26. (Ingelesez) Northern Ireland Life and Times Survey, 1999.
  27. «What languages are spoken in Northern Ireland?», Ipar Irlandako Kultura, Arte eta Aisialdi Sailaren webgunea. (Ingelesez)
  28. sartze-data = 2008-11-08 Background Note: Ireland. Bureau of European and Eurasian Affairs. US Department of State. 2008ko uztaila.
  29. Bloomsday 2007 Community Wide Events. Past Events. The James Joyce Centre. 2008ko azaroaren 8a.
  30. Newgrange. Archaeology Art and Legend. O'Kelly, Michael J / O'Kelly, Claire . ISBN = 978-0500273715. Thames and Hudson. 1982[Betiko hautsitako esteka]
  31. Working and Living in Ireland. Working and Living Publications. Houston, Eugenie. 2001. ISBN = 0-95368-968-9
  32. Stair na Taibhdheirce. An Taibhdheirce. 2005. 2008ko azaroaren 8a.
  33. An Taibhdhearc. Fodors. 2008ko azaroaren 8a.
  34. More Irish Street Ballads. O'Lochlainn, Colm. 1965. ISBN = 0-33025-317-4
  35. Re-imagining Ireland: Re-imaging Irish Dance. Butler, Jean. University of Virginia Press. 2006. 141 orr. ISBN = 0-81392-544-4
  36. Luke Kelly: A Memoir. Geraghty, Des. Basement Press. 1994. 26-30 orr. ISBN = 1-85594-090-6]
  37. One Voice: My Life in Song. Moore, Christy. Hodder and Stoughton/Lir. 2000. ISBN = 0-34076-839-8
  38. Ireland in shock Eurovision exit. BBC Online. 2005ko maiatzaren 19a.
  39. World Heritage Sites in Ireland. UNESCO's World Heritage Site. 2008ko urriaren 22a.
  40. World Heritage Sites in UK. UNESCO's World Heritage Site. 2008ko urriaren 22a.
  41. World Heritage List - Tentative listings database. UNESCO. 2008ko urriaren 22a.
  42. Tourism Facts. Fáilte Ireland. 2006. National Tourism Development Authority
  43. National Monuments in Ireland. National Monuments Service. 2008ko urriaren 22a.
  44. Editor: Fisher, Robert. Fodor's Ireland 2008. 2008. New York, ISBN 1-4000-1821-5. 30-31 orrialdeak
  45. About us. Dublin Airport. Dublin Airport Authority. 2008ko azaroaren 9a.
  46. Dublin Airport tops 23 million passengers in 2007. Business. Thomas Crosbie Media. 2008ko urtarrilaren 22a.
  47. DAA To Begin Building New Terminal Within Weeks. Press Releases. Dublin Airport Authority. 2007ko uztailaren 29a.
  48. Shannon stopover to go by 2008. Business News. RTE. 2005ko azaroaren 11.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlandako Ataria