Rock of Dunamase
Itxura
Rock of Dunamase | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Laoiseko konderria |
Herri | Portlaoise |
Koordenatuak | 53°01′54″N 7°12′37″W / 53.031666666667°N 7.2102777777778°W |
Ondarea | |
Rock of Dunamase Irlandako toki historiko garrantzitsuenetako bat da. Haitz handi baten gainean gazteluaren aztarnak mantentzen dira oraindik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII mendean lautada baten erdian 46 metrotako altuera daukan haitzaren gainean eratu zen gaztelua. Nork eraiki zuen ez da ezagutzen, Meyler FitzHenry izan zitekeela uste den arren. Marshall familiaren eskutan izan zen hasieran eta 1330 urtean Mortimer familiak hartu zuen. Badirudi 1350 urterako erabat utzita zegoela eta pixkanaka erortzen hasi zela, ez baitago inongo erasoren berririk garaiko idatzietan.
Cronwellen gerran gaztelua eztandarazi zuten, inork erabil zezan ekiditeko. XVIII mendean Sir John Parnellek jangela berreraiki zuen.