1990eko hamarkada
Itxura
1990eko hamarkadak 1990etik 1999. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Hamarkadak: | 1980koa - 1990koa - 2000koa |
Urteak: | 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko apirilaren 24an jaurti zuten Hubble espazio teleskopioa, oraindik han kanpoan lanean dagoena.
- 1995eko azaroaren 11an Bilboko metroa inauguratu zuten, Plentziatik [Zazpikaleak|Zazpikaleetara]] doan tartea zehazki.
- 1996ko martxoan Europar Batasunak Erresuma Batuko behien esportazioa debekatu zuen, behi eroen gaitza zela eta.
- Uztailaren 5ean Dolly ardia jaio zen Edinburghen (Eskozia), lehenengo ugaztun klonatua izan zena.
- Abenduaren 4an Martitzera iritsi zen lehenbiziko misioa, Mars Pathfinder espazio-ontzian.
- Urte hartan bertan HIESaren aurkako tratamendu iraultzaileak ("HAART") sindrome horren pronostikoa erabat hobetu zuen.
- 1998an lehenengo aldiz ama zelulak haztea lortu zuten, etorkizuneko tratamenduak iradokituz.
- 1999an giza genomaren mapa osatu zuten.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko abuztuaren 2an hasi zen Golkoko Gerra, nagusiki George H. W. Bush presidente estatubatuarrak gidatuta Saddam Husseinen erregimen irakiarraren aurka. 1991ko otsailaren 28an amaitu zen.
- 1991ko abuztuaren 19tik 21era Moskun estatu-kolpea eman zuten, SESBeko desagerpena aragin zuena.
- 1993ko irailaren 13an Osloko lehenengo ituna sinatu zuten Jassir Arafat palestinarrak eta Isaak Rabin israeldarrak Bill Clinton estatubatuarraren aurrean.
- 1994ko apirilaren 7tik uztailaren 15era Ruandako genozidioa gertatu zen hutu eta tutsi etniakoen artean.
- 1995eko abenduan Bosniako gerra amaitu zen.
- 1997ko uztailaren 12an ETA-k Miguel Angel Blanco politikaria erail zuen, egun bi bahituta eduki ondoren. Gertaera honek astindu erraldoia eragin zuen gizartea hala Euskal Herrian nola hemendik kanpo.
- 1998ko apirilaren 10ean Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zuten Ipar Irlandan, bakea ekarriz eta gatazka politikoa konponketarantz eramanez.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1991ko irailaren 24an Nirvana grunge talde estatubatuarrak "Nevermind" diskoa kaleratu zuten.
- Urte hartan ere "Behi euskaldun baten memoriak" liburua Bernardo Atxagak argitaratu zuen.
- 1992ko urriaren 6an R.E.M. musika taldeak "Automatic for the People" albuma kaleratu zuen, aurreko urtean ateratako "Out of Time"-k lortutako arrakastaren ildo beretik.
- Urte hartatik bertatik hurrengo urtea arte "Zoo TV Tour" bira ikusgarria burutu zuten U2 musikari irlandarrek, mota horretako euren lehenengoa.
- "The Silence of the Lambs" filmak eskuratu zituen 5 Oscar Sari, tartean pelikula onenarena.
- Pablo Picassok egindako "Gernika" margolana Reina Sofía Museora (Madril) eraman zuten.
- 1993ko hasieran Pixies talde bostondarra banandu egin zen, hamarkada honetan "Bossanova" eta "Trompe le Monde" oihartzun handiko diskoak argitaratu ostean.
- 1994an Steven Spielbergek pelikula onenaren Oscar Saria lortu zuen "Schindler's List" filmarekin.
- Berri Txarrak taldea sortu zuten Lekunberrin (Nafarroan).
- "Otto Pette" eleberria Anjel Lertxundik eta "Kutsidazu bidea, Ixabel" Joxean Sagastizabalek argitaratu zituzten.
- 1995ean Bilboko Kafe Antzokia zabaldu zuten, hiriko eta Euskal Herri osoko euskalgintza eta kulturaren erreferentziazko topalekua, antzeko beste ekimenen pizgarria beste leku batzuetan.
- Urte hartan ere "Hamaika pauso" eleberria Ramon Saizarbitoriak eta "Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)" Joseba Sarrionandiak argitaratu zituzten.
- 1996an Spice Girls pop taldeak "Spice" diskoa kaleratu zuen, eta hurrengo urtean "Spiceworld" deiturikoa. Arrakasta itzela lortu zuten mundu osoan zehar lan hauei eta zuzeneko emanaldiei esker.
- Urte hartan bertan Wislawa Szymborska idazle poloniarrak Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen.
- Halaber, Ken Zazpi taldea sortu zuten Gernikan, eta Oskorri taldeak 25. urteurrena ospatu zuen Getxon.
- 1997ko urriaren 18an Guggenheim Bilbao Museoa zabaldu zuten.
- Azaroaren 1ean "Titanic" film arrakastatsua estreinatu zuten Tokion. "The Lost World: Jurassic Park" pelikula ospetsua urte hartan ere aurkeztu zuten.
- Urte hartan bertan Zea Mays musika taldea sortu zuten Bilbon.
- 1998an José Saramago idazle portugaldarrak Literaturako Nobel Saria lortu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko Munduko Futbol Txapelketan, Italian antolatua, Alemaniak Argentinari irabazi zion finalean. Hirugarrena Italia bera izan zen.
- Urte hartan bertan Martina Navratilovak bere bederatzigarren eta azken Wimbledongo txapelketa lortu zuen.
- 1991an Miguel Indurain txirrindulari nafarrak Frantziako Tourra lehenengo aldiz irabazi zuen, eta hurrengo 4 urteetan marka bera lortu zuen.
- Urte hartan bertan Chicago Bullsek irabazi zuten lehenengo aldiz NBA saskibaloi txapelketa, hamarkada horretan beste 5 aldiz lortu zutena.
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituzten Bartzelonan (Katalunia). Sobietar ohiak ("Talde batua") garaileak izan ziren dominei dagokienez. Bigarrenak, gertutik, AEBak izan ziren, eta hirugarrenak Alemania. Atleta nabarmenen artean Evelyn Ashford, Jennifer Capriati, Michael Jordan, Magic Johnson, Larry Bird, Krisztina Egerszegi eta Vitaly Scherbo izan ziren.
- Urte hartan bertan Orio Arraunketa Elkarteak irabazi zuen Kontxako Bandera, eta hamarkada guztian beste 3 aldiz garailea izan zen, urte haietan garaipen gehien lortu zuena izan zelarik.
- 1993an Julian Retegik irabazi zuen hamaikagarren eta azken txapela Buruz buruko lehiaketan, txapelketa honetan inoizko garailerik handiena izanda.
- Urte hartan bertan Pete Sampras tenislari estatubatuarrak irabazi zuen bere lehenengo Wimbledongo txapelketa, hamarkadan zehar beste 5 aldiz garaipena errepikatuz.
- 1994ko Munduko Futbol Txapelketan, AEBetan antolatua, Brasilek Italiari irabazi zion finalean. Hirugarrena Suedia izan zen.
- 1996ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituzten Atlantan (AEB). Herrialde antolatzailea garailea izan zen dominei dagokienez. Bigarrena Errusiaak eta hirugarrena Alemania izan ziren. Atleta nabarmenen artean Amy Van Dyken, Andre Agassi, Lilia Podkopayeva, Marie-José Pérec, Michael Johnson eta Michelle Smith izan ziren.
- Urte hartan bertan Steffi Graf alemaniarrak bere zazpigarren eta azken Wimbledongo txapelketa eskuratu zuen.
- 1998ko Munduko Futbol Txapelketan, Frantzian antolatua, herrialde hark berak Brasili irabazi zion finalean. Hirugarrena Kroazia izan zen.
Pertsona nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diana Galeskoa. "Herriaren printzesa" Ingalaterrako erreginagaia izan zen, 1996an Karlos Galeskoarengandik dibortziatu zen arte. 1997ko abuztuaren 31n hil zen auto istripuz Parisen.
- John Hume eta David Trimble Ipar Irlandako poltikariei 1998an eman zioten Bakearen Nobel Saria haien herrialdean indarkeriaren amaiera eta gatazka politikoa konpontzeko egindako lanagatik.
- Nelson Mandela eta Frederik Willem de Klerk hegoafrikarrek 1993an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuten, euren herrialdean apartheid erregimen arrazista luzeari behin betiko amaiera eman ostean.
- Rigoberta Menchú Tum guatemalarrak 1992an jaso zuen Bakearen Nobel Saria giza eskubideen eta bertako komunitate amerindiarren aldeko bere borrokagatik.
- Saddam Hussein presidente irakiarra (1979-2003). Golkoko Gerran bete-betean parte hartu zuen hamarkada honetan, Kuwait inbaditu ostean.
- Yasser Arafat agintari palestinarrak eta Shimon Peres eta Yitzhak Rabin israeldarrek 1994an jaso zuten Bakearen Nobel Saria haien herrialdeen arteko gatazka konpontzen saiatu izanagatik.