[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa

Koordenatuak: 32°03′13″N 48°50′55″E / 32.05372°N 48.84869°E / 32.05372; 48.84869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaKhuzestan
Irango eskualdeaShushtar County
Koordenatuak32°03′13″N 48°50′55″E / 32.05372°N 48.84869°E / 32.05372; 48.84869
Map
Arkitektura
EstiloaSasanian architecture (en) Itzuli
Azalera240,4152 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (v)
Erreferentzia1315
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2009 (XXXIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa (persieraz: سازه‌های آبی شوشتر‎) sasandar garaiko ureztatze sistema konplexu bat da, Khuzestango Xuxtar uharte-hirian dagoena. Azpiegituren artean daude errotak, zubiak, urtegiak, tunelak eta ubideak.

2009an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Dario I.ak abiatu zituen lanak K. a. V. mendean[1], baina sistema hidraulikoa mendeetan zehar aberastu zen, batez ere Sasandar Inperioaren garaian. Elememtu nagusia Gargar ubidea da, hiria urez hornitzen duena tunel eta erroten bidez[1]. Ura iristean, lurren ureztatzea eta landaketa ahalbidetu zuen[1].

Unescok banestutako eremuaren barruan daude Salasel gaztelua, nondik sistema hidraulikoa kontrolatzen den, Kolâh-Farangi dorrea, zeinak uraren maila neurtzen duen, eta Band-e Kaisar urtegi-zubia[1].

Band-e Kaisar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Band-e Kaisar erromatar urtegi-zubia.

Band-e Kaisar ("Zesarren urtegia") 500 m luze inguruko erromatar zubi-urtegia zen Karun ibaian zehar. Band-i-Mizan urtegiarekin batera, sistema hidraulikoaren giltzarria zen, ura bildu eta berbiratzen baitzuen ureztatze kanaletara[2]. III. mendean erromatarrek eraikia sasandarrek aginduta[3], ekialderago dagoen erromatar zubi eta urtegia da[4] eta Irango lehen azpiegitura zubi bat urtegiarekin konbinatzen dituena[5].

Zubi hau Pasargada eta Ktesifon lotzen zituen bidean zegoen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Frantsesez) Centre du patrimoine mondial. (2017)..
  2. Luzera: (Hodge 1992, 85 orr. ); (Hodge 2000, 337f. orr. ); ureztatze sastema: (O'Connor 1993, 130 orr. )
  3. (Smith 1971, 56–61 orr. ); (Schnitter 1978, 32 orr. ); (Kleiss 1983, 106 orr. ); (Vogel 1987, 50 orr. ); (Hartung & Kuros 1987, 232 orr. ); (Hodge 1992, 85 orr. ); (O'Connor 1993, 130 orr. ); (Huff 2010); (Kramers 2010)
  4. (Schnitter 1978, 28, fig. 7 orr. )
  5. (Vogel 1987, 50 orr. )

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]