[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Tabrizko bazarra

Koordenatuak: 38°04′51″N 46°17′32″E / 38.080772222222°N 46.292286111111°E / 38.080772222222; 46.292286111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tabrizko bazarra
بازار تبریز
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaEkialdeko Azerbaijan
Irango eskualdeaTabriz County
Koordenatuak38°04′51″N 46°17′32″E / 38.080772222222°N 46.292286111111°E / 38.080772222222; 46.292286111111
Map
InaugurazioaXVIII. mendea
Arkitektura
Materiala(k)adreilua eta Morteroa
EstiloaSafavidar arkitektura
Zand architecture (en) Itzuli
Qajar architecture (en) Itzuli
Azalera28,9733 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia1346
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2010 (XXXIV. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Tabrizko bazarra (persieraz: بازار تبریز‎Bāzār-e Tabriz) azoka historiko bat da, Tabriz hirigunean kokatua. Ekialde Hurbileko azoka zaharrenetakoa da, batez ere XII. mendean garatu zena Zetaren Bideko merkataritza biziari esker. Multzoa handituz joan zen mendez mende, baina ia guztiz berreraiki zen XVIII. mendean Zand eta Qajar dinastiaren garaian. Munduko azoka estali handienetakoa da, 75 ha luze-zabal baita.

2010ean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Tabriz kultura-truke lekua izan da Antzinatetik. Bertako bazar historikoa Zetaren Bideko gune garrantzitsuenetakoa izan da. Bazarra leku berean egon da Islama iritsi ondorengo irandar hirigintzaren lehen garaietatik. Marco Polo veneziar bidaiariak aipatu zuen, Zetaren Bidea egitean bazarra zeharkatu omen zuelako[1].

Hirigunean kokatua, azpi-bazarretan banatua dago, hala nola Amir Bazar (urre eta bitxiena), Mozzafarieh (tapiz azoka, korapilo tamainaren eta motaren arabera sailkatua), oinetako bazarra eta beste hainbat. Tabrizen eta bere bazarraren gorena XVI. mendean izan aen, safavi erresumako hiriburu bilakatu zenean. XVII. mendean hiriburutza galdu zuen, baina bazarrak garrantzia mantendu zuen maila ekonomiko eta merkataritzakoan[2]. Nahiz eta gaur egun denda eta merkatari gune moderno igari ezarri diren, Tabrizeko Bazarra hiriko eta ipar-mendebaldeko Irango bihotz ekonomikoa izaten jarraitzen du[3].

Tabrizeko bazarrak politikoki ere garrantzia izan du, batez ere XX. mendeko mugimenduetan, hala nola Iraultza Konstituzionalean (1905-1911) eta Iraultza Islamikoan (1979).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Assari,A., Mahesh, T.M., Emtehani, M.E. and Assari, E., "Comparative Sustainability of Bazaar in Iranian Traditional Cities: Case Studies of Isfahan and Tabriz," International Journal on “Technical and Physical Problems of Engineering”, Vol. 3, no. 9, 2011, pp 18-24
  2. Assari, Ali; Mahesh, Talkad; Emtehani, Mohammed; Assari, Erfan. (2011ko abendua). «Comparative sustainability of bazaar in Iranian traditional cities: case studies in Isfahan and Tabriz» International Journal on Technical and Physical Problems of Engineering (9): 18–24..
  3. Editorial Board, East Azarbaijan Geography, Iranian Ministry of Education, 2000 Text Book in Persian

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]