[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Katu

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Katu
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaFelis
Espeziea Felis catus
Linneaus, 1758
Datu orokorrak
Ernaldia64 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcat dander (en) Itzuli
Bizi itxaropena22 urte
Bihotz-frekuentzia125
Haginkadaren indarra58
Entzumen frekuentzia45 hertz — 64.000 hertz
Eguneko zikloagaueko
Gaixotasunakatuei alergia

Katua edo etxe-katua (Felis catus[1] edo, batzuetan, Felis silvestris catus) animalia haragijale txiki, gehienetan iletsu eta etxekotua da. Karniboro ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felido batzuek ere katu izena izaten dutenez, askotan etxe katua bereizteko erabiltzen da, nahiz eta basakatua eta hura desberdinak izan. Beharrik ez dagoenean, katu hitza soilik nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik[2] eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da.[3] Gizakiekin batera bizi direnez, mundu zabalean ia edonon daude.

Anatomiari dagokionez, katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, atzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Egunsentitarrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta maiztasun garaiagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.

Ehiztari bakartiak dira, eta beren komunikazioan bokalizazio ezberdinak zein feromonak sartzen dira; gainera, gorputz-hizkuntza berezia dute.[4] Bestalde, azkar ugaltzen dira. Ugaltzea kontrolatua bada, pedigria izan dezakete, eta erakusketak antolatzen dira. Etxeetatik alde egindakoek nahiz alde batera utzitakoek sasiko katuak ugaritzea ekarri du. Kontuan hartu behar da horiek eta basakatua ez direla espezie bera. Ameriketako Estatu Batuetan 60 milioi sasiko katu daudela jotzen da.[5]

Etxe-katuen portaera ez da soziala, parasoziala baizik. Felido sozial bakarra lehoia da; gainerako felido guztiak bakartiak dira, eta ugaltzeko baizik ez dira elkartzen; halaber, amek umeak hazten dituzten bitartean.Gizakiek eskaintzen dizkieten kondizio seguruek eragiten dute batzuek normaltzat duten gremialismo hori: ematen zaien babesak eta, bereziki, jan ugariak. Bizitza askeak eragiten duen estresa erlaxatuta, espeziekideen presentzia hurkoa aiseago eramaten dute etxe-katuek. Baina kontzentrazio artifizial horien eraginez, katu-kolonietan beste inon baino askoz ere sarriago pairatzen dituzte gaixotasun kutsakorrak, eta borrokak eta borrokek eragindako zauriak ere inon baino maizago izaten dira kolonietan.

'Kolonia' terminoa bera ere, beraz, oso eztabaidagarria da heien kasuan, ez baitaude berez; aitzitik, giza jarduerek sortuak dira.

Kultu animaliak izan ziren Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela etxekotuak lehen aldiz.[6] 2004an gizakien eta katuen arteko harremana orain dela 9.500 urtera eraman zen, Zipreko ume baten hilobian katakume bat aurkitu zutenean.[7][8] Gaur egun Zipren ez dago Felis silvestrisik. 2007an egindako ikerketa genetiko batek adierazi zuen Felis silvestris lybicaren bost emerengandik sortu direla egungo katu guztiak, K. a. 8. milurtekoan, Ekialde Hurbilean.[6]

Katakumea

Hainbat modu daude animalia talde bat izendatzeko. Izen kolektibo ohikoak urdaldea (txerriak), andana (hegaztiak) edo sarda (arrainak) dira. Hala ere, ez dago modu zehatzik nomenklatura zoologikoan katu talde bat izendatzeko; katuen kolonia hitza erabiltzen da. Gauza antzekoa gertatzen da katu txikiak izendatzerako garaian, batez ere, heldutasunera iritsi ez diren garaian.

Orokorrean, katu txikiari, katakume deritzo. 6 hilabetera heldu ez diren katu gazteak katakume deitzen dira.

Katu baten arbasoen harreman genealogikoak eta arrazak jasotzen dituen dokumentuari pedigri deitzen zaio. Katu baten arbasoak arraza berdinekoak badira, arraza purua dela esaten da. Arbasoak formalki erregistratuta dituzten animaliei pedigri gisa kalifikatzen dira, eta arbaso horien erregistro genealogiko bat existitzea funtsezkoa izango da, arraza berdinetakoak izan edo ez.[9]

Sailkapen zientifikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe-katua Felis catus gisa izendatu zuen Carolus Linnaeus-ek bere  Systema naturæ obran, 1758an.[10] Johan Christian Daniel von Schreber-ek Felis silvestris izena jarri zion basakatuari 1775ean; gaur egun ordea, onartua da Felis silvestris basakatuaren azpi-espezieetako bat dela.

Bulletin of Zoological Nomenclature-n (2003ko martxoaren 31a) 2027. iritzian,[11] Nomenklatura Zoologikoaren Nazioarteko Batzordeak berretsi zuen F. silvestris erabiltzea basakatua izendatzeko eta F. silvestris catus azpi-espezie etxekotua izendatzeko erabiltzea.

Ez dago argi noiztik lagundu dion katuak gizakiari. Ohiz, bere etxekotzea egiptoarrekin, asiriarrekin edo aurreko kulturaren batekin lotu izan da, Afrikako katu basatitik (Felis silvestris lybica) abiatuta. Arratoiak eta saguak beren aletegietatik kanpo mantendu ohi zituzten katuek.

Katu egiptiar baten eskultura

Egiptoarrentzat, animalia sakratuak ziren, eta, beraz, hauetako bat hiltzeagatik heriotza-zigorra izaten zuten. Bastet jainkosa, adibidez, katu buruarekin irudikatzen zuten. Katuak hiltzen zirenean, batzuetan momifikatu egiten ziren. Freya eskandinaviar jainkosak katuek tiratutako gurdi hegalari bat gidatzen zuen.

Etxeko katuaren jatorria eztabaida zientifiko handiko gaia izan da. Katua etxean mantendu baino askoz lehenago, antzinako egiptoarrek etxe inguruan edukitzen zituzten. Egiptoko katua, katu etxekotuaren jatorrizko arrazatzat har daiteke. Katu basati hau kolore grisekoa edo lehoi itxurakoa (kolorez) da. Tamaina arruntekoa da; buztana, gaur egun ezagutzen ditugun katu gehienen antzekoa dauka, eta belarri luzeak ditu. Hezitako animalia hauek Egiptotik mendebalderantz hedatzen direla uste da, giza zibilizazioarekin batera. Txakurra ez bezala, katua ez dute inoiz gizadiaren arraza basatiek etxekotu. Baina munduko herri zibilizatuetan, baita erdi-zibilizatuetan ere, katua etxeko maskota preziatu gisa balioesten da gaur egun ere. Nabarmena da, katu basatia Ingalaterran oso ugaria izan zela une batean, katu-etxea ezezaguna zenean. Jakina, inportazio atzerritarreko animalia bat zen, eta benetako estatutuak babesten zuen. Katuaren erregistrorik goiztiarrena, herrialde honetan, K.a. 948. urtekoa da.[12]

Sorginen senideak zirela uste zen. Batzuetan, bizirik erretzen zituzten edo eraikinetako teilatuen gailurretik botatzen zituzten jaietan. Mendebaldeko munduan ohikoa da katu beltza zorte txarrarekin lotzea (salbuespenak badaude ere, adibidez, Erresuma Batuan). Superstiziosoentzat, katu beltz bat bat-batean gurutzatzen bada, gauza txar baten iragarpena da. Izan ere, katuei, izurri bubonikoa transmititzearen errua egotzi zitzaien. Baina, gaur egun, Eliza Katolikoak, katuen patroi santu bezala, San Antonio Abad, San Frantzisko Asiskoa eta San Martin Porres ere izendatu ditu, arraza eta kolorea kontuan hartu gabe, felido hau onartu egin du. Bestalde, Vietnamgo zodiakoaren hamabi urteko zikloko hamabi animalietako bat da katua. Txinatar egutegiarekin ere badago lotua, zeinu zodiakal bat katua delako.

Antzina-antzinatik, erlikien eta tenpluen zaindaritzat hartzen dira, beharbada, munduaren tontorrean garatzen den aldaera siamdarrari egotzitako sendotasun eta inteligentziagatik. Animalia sakratua, gurtua eta batzuetan gehiegi mimatua izan da. Budismo tibetarraren baitan, hilberriaren igarobidean laguntzailetzat hartzen da, eta, amets ludikoetan baita. Amets egiten duen subkontzientea, katu erraldoi, gizen, mutu eta on-puska batek irudikatzen du.

Esaten denez, Mahoma profetak, Islamaren sortzaileak, oso gogoko zituen bere etxean eta bere predikuetan laguntzen zioten katuek. Turkiako elezahar batek dioenez, katuei paradisuan sartzen utzi zieten, eta beti zutik erortzen zirenez, Profetak bizkarra laztantzea gustuko zuelako gertatzen zela. Mahomak katuekiko duen zaletasunak herrialde musulman batzuetan zaintza eta tratu berezia izatea eragin du.

Katuak herrialde batetik bestera hedatuz joan direnez, litekeena da gaur egungo katuak arraza konposatukoak izatea. Etxe-katua munduko lekuetako herriko basa-arrazekin noizbehinka hazi izan zitekeelako.

Maine Coon konpainiako katua.

Katua, konpainia-animalia gisa, munduko maskota ezagunenetarikoa da. Animalia hauen etxekotzea nahiko berria denez, oraindik ere basa-inguruetan bizi daitezke, kolonia txikiak osatuz eta basakatuekin erlazionatuz, adibidez. Kasu horietan, ez dute gizakien beharrik elikatzeko.

Katu etxekotua Felidae espezieko animalia familiaren parte da, duela 10-15 milioi urte inguru arbaso komun bat eduki zutelako.[13] Duela 6-7 milioi urte felis espeziea felidae espezietik banandu zen.[14] Ikerketa filogenikoen emaitzen arabera, felis espezie basatiak espeziazio sinpatriko edo parapatrikoari esker eboluzionatu du; katu etxekotuak berriz, hautespen artifizialari esker eboluzionatu du.[15] Katu etxekotua eta bere arbaso basati hurbilena zelula diploidedun organismoak dira, 38 kromosoma[16] eta 20.000 gene inguru[17] dituztenak. Katu lehoinabarra, prionailurus bengalensis, era independentean hezi zen Txinan, K.a. 5.500 urte inguruan. [18]

Basakatua

Katu basatiar afrikarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felis silvestris lybica felido txiki bat da, katu etxekotuaren arbaso zuzena, eta ia berdin-berdinak dira. Afrikan bizi da, landaredi lehorra dagoen toki guztietan, eta Indo haraneraino iristen da. Saguez eta arratoiez elikatzen da ia bere osotasunean, eta ez du beldurrik janari bila giza populazioetara hurbiltzeko. Narrasti txiki, anfibio edo intsektuak soilik noizean behin jaten ditu.

Katu basatiar afrikarrak, ia gainontzeko felido guztiak bezala, animalia bakartiak dira; ugalketa garaian eta kumeak hazterakoan soilik onartzen dute arraza bereko katuekin harremana izatea. Urtean behin ugaltzen dira, eta ez garai finko batean, baizik eta, garai hezeenetan. Horren eraginez, elikagai gehiago eskuratzeko eta beraien habiak enborretan, lurpean edo zuloetan jartzeko erraztasun handiagoa izaten dute.[19]

Afrikar katu basatia (Felis silvestris lybica) katu etxekotuaren arbaso zuzena dela uste da, katu etxekotuaren atributu biologiko berdinak guztiak dituelako. Katu mota honen etxekotzeari buruz ezagutzen den lehen adierazpena duela 9.500-9.200 urte ingurukoa da Shillourokambosen, Zipreko hegoaldean. Zipreko ugaztun-faunaren ebidentziarik ez dagoenez, ziurrenik herri neolitiko horretako biztanleek katuak eta beste ugaztun basati batzuk eraman zituztela uhartera, Ekialde Hurbiletik hartuta.[20] Beraz, zientzialariek diote katu basatiar afrikarrak, karraskariek (etxeko saguak edo sagu arruntak) erakarrita, Ilgora Emankorreko lurretara (Ekialde Hurbileko eskulade historikoa) joan zirela, eta bertako nekazari neolitikoek etxekotu zituztela. Azken aurkikuntza genetikoen arabera Ekialde Hurbileko basakatutik datoz.[21]

Katu etxekotuen eta lehen nekazarien arteko harreman horrek milaka urte iraun zituen. Nekazaritza zabaltzen zihoan heinean, animalien, eta zehazki, katuen etxekotzea ere zabalduz zihoazen.[22][23] Grezian katuak etxekotzearen lehenengo ebidentzia K.a. 1200. urtearen inguruan izan zen; Greziako merkatariek, feniziarrek, kartagoarrek eta etruskoek katu etxekotuak zabaldu zituzten Europako hegoaldean zehar.[24] Erromatar Inperioaren garaian Korsikara eta Sardiniara zabaldu zen katu exekotua, lehen milurtekoa hasi aurretik.[25] K.a. V. menderako Magna Graecian eta Etrurian familia-animaliak ziren.[26] Erromatar Inperioaren amaieran, Egiptoko katu etxekotuen “taldea” Itsaso Baltikoko portu batera iritsi zen, Alemania iparraldean.[27]

Katu etxekotuentzat, bizi diren lurraren zati bat beraien gordelekua da: Londresen egindako azterketen arabera, gordeleku horren tamaina 600 metro karratu bezain txikia izan daiteke (0.06 hektarea), ezer ez beren basa-ahaideen 80 hektareekin alderatuz gero. Gordeleku horretako lurretan ehizatzen jarraitzen du (ez du bere jokabidea aldatzen), jabeak elikatzen duen modua kontuan hartu gabe. Katu etxekotuentzat, bizi diren etxea ere beraien gordelekua da, eta bertan bizi diren gizakiak onartzen dituzte erosotasuna eta janaria ematen dietelako; ez du gizakiekiko inolako konpromiso sozial edo afektiborik sentitzen. Katua gizakien gorputzaren kontra igurtzen denean, bere lurraldea markatzeko beste modu bat dela frogatu da. Beraz, salbuespenak salbuespen, gizakien presentzia eta kontaktu fisikoaren beharraren etengabeko interesa onartzen dituzte, horren truke, jabeak onurak ematen dizkiolako.[19]

Katuen eta gizakien arteko elkarketaren ondorioz, mitologian eta kultura desberdinetako kondairetan nabarmena izan da katuen presentzia: Egiptoko, Japoniako, Txinako eta Eskandinaviako zibilizazioetako kondairetan, adibidez.

Etxekotzeak eragindako aldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxekotze denboraldian, anatomia eta portaeran aldaketa txikiak baino ez dituzte izan eta hori dela eta, oraindik ere gai dira izadian bizirauteko. Basakatuek zituzten hainbat portaera eta ezaugarri jatorrizko funtzioa betetzetik beste bat betetzera igaro dira (exaptazioa) etxekotzearen eraginez. Ezaugarri horien artean daude adibidez daukaten tamaina txikia, gorputz-hizkuntza, jolasteko maitasuna eta adimen handi samarra. Gatibu dauden Leopardus katuek ere gizakiekiko maitasun-portaerak izan ditzateke, baina ez ziren etxekotuak izan.[28] Askotan, katu etxekotuak basakatuekin elkartzen dira[29] eta horrela Eskoziako Kellas motatako katuak bezalakoak sortzen dira.[30] Katu etxekotu eta felinae motako gainontzeko espezieen artean elkartzea ere gerta liteke.[31] Beraz, katuen etxekotze prozesuak katuengan izan duen eragina nahiko txikia izan dela dirudi, gehienbat hurrengo arrazoien eraginez, besteak beste:

  • Etxekotze prozesua ez da duela urte askokoa
  • Ezaugarri fisiko zehatz batzuetarako hautespen sendorik jasan ez izana. Etxekotuak izan diren beste ugaztun asko ehizarako, artzaintzarako edo segurtasunerako haziak izan dira, katuak berriz etxeko karraskariak harrapatu eta kontrolatzeko etxekotu ziren.
  • Basakatu eta katu etxekotuen arteko harreman estua

Etxekotze prozesuaren ondorioz katuek jasan dituzten aldaketa morfologiko eta fisiologikoak, katuaren ernaldian gandor neuraleko zelulen defiziten eraginez dira. Gandor neuraleko gene horien aldaketak doilortasunarekin lotuta daudela uste da. Izan ere, gizakiek janaria ematera ohitu ziren karraskariak harrapatzearen sari gisa, eta horren eraginez, katu etxekotuen lehen genomak aldatu ziren.

Hauek izan ziren aldaketak jasan zituzten geneetako batzuk:

Gene hauek guztiak oso garrantzitsuak dira prozesu neuronaletan, besteak beste, portaeran eragiten duten zirkuitu sinaptikoekin lotutakoak. Gandor neuralarekin lotutako gene hauetan aldaketak jasanez gero, katuaren etxekotze prozesuan eragin dezakete, doilitatearen bilakaeran adibidez.[32]

Katuak, berez, harrapariak dira. Aske dauden katuak modu erdi basati batean bizi dira, arratoiak eta saguak harrapatuz, besteak beste. Etxekotuta dauden katuek, berriz, intsektu, sagu zein txori txikiak harrapatzen dituzte beraien senari kasu eginez, baina gehienetan, ez dituzten jaten. Gainera, baliteke harrapakinak jabearentzako opari moduko bat izatea.

Etxekotzea pausoz pauso[19]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.pausua: Basakatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 7.000 urte inguru, nekazaritza hasi baino lehen, felis silvestris lybica Nilo haraneko beste harraparietako bat zen. Garai haietan, lurraldea gizakiekin partekatzen zuen, eta baita canidae arrazako beste sei espezierekin, mustelidae eta viverridae arrazako animaliekin ere. Felis silvestris lybica-ren portaera harraparia, bere elikadura eta gaueko ohiturak zirela eta, ziurrena da gizakiarekin harreman askorik eduki ez izana; soilik sagu eta arratoiak ehizatzerako gizakien kanpamenduetara hurbiltzen zirenean.

Katuak nekazaritza-eremuetan.

2.pausua: Basakatua eta nekazaritza-eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza duela 6.500 urte inguru hasi zen Egipton. Giza bizimoduaren aldaketa honek, pixkanaka, Nilo haranean eragina izan zuen. Karraskari eta haragijale txikien faunak bi taldetan banatu ziren: nekazaritza-eremu horiek onartu zitzaketenak eta onartu ezin zitzaketenak. Arratoiak eta saguak lehen multzokoak ziren, eta honen eraginez, katuak nekazaritza-eremuetan ibiltzen hasi ziren. Nekazaritza-eremu horiek, katuak ibili ohi ziren sastraka eta larreetatik oso desberdinak ez zirenez, noizean behin harrapakinen bila nekazaritza-eremuetara sartzea ez zen arazo handia izan.

3.pausua: Katua nekazaritza-soloen jabe egiten da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixkanaka, gizakia nekazaritza garatuz zihoan, eta felidoa nekazaritza-eremuarekin lotutako faunaren parte zenez, ezinezkoa zen behin baino gehiagotan gizakiak eta katuak elkarrekin topo egin ez izana. Garai haietan, Nilo haranean bizi zen Afrikako katu basatien biztanleria bi taldetan banatzen zen: gizakiaren presentzia ondo onartzen zutenak eta onartzen ez zutenak. Lehenengo motako katuek pixkanaka nekazaritza-lurrak beraien lurraldearen zati gisa hartu zituzten, eta bertan zeuden karraskarien ohiko harrapari bihurtu ziren.

4.pausua: Ohitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katua nekazaritza-eremuan kokatu ondoren, gizakia bere presentziaz jabetzen hasi zen. Katuek ahoan hildako sagu edo arratoi bat edukitzeak, gizakia adi mantentzea eragin zuen, baina baliteke, katuen jokabide zakarrak gizakiek katuengana ez hurbiltzea eragin izana. Berriro ere katuen biztanleria bitan zatitu zen: gizakien inguruan bizi zitezkeenak, uneren batean edo bestean gizakiren batekin topo egiteak beldurtu gabe, eta gizakia haiengandik hurbil jasaten ez zituztenak. Lehen motako katuak gizakiekin bizitzera ohitu ziren, eta bigarren motakoak gaur egun ezagutzen den Felis silvestris lybica motakoak dira: gizakien bizitokietatik hurbil ibiltzen direnak harrapakinen bila, baina, gizakiekin harremana mantentzea saihesten dutenak.

5.pausua: Katua eta gizakia bizilagun iraunkor modura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katua eta gizakiaren arteko harreman estua.

Katuak gero eta agerikoagoak egiten zihoazen, neurri batean, beraien lurraldea zelako, eta beste hein batean, gizakiek sarrera librea uzten zietelako. Landatutako landareak hazten ziren momentuan, karraskariak bat-batean ugaritzen ziren, baina, pixka bat geroago, katuen presentzia ere handitu egiten zen. Pixkanaka, nekazaritza-eremuak gero eta handiagoak ziren, eta gero eta katu gehiago zeuden. Uneren batean, gizakiek janaria eta ura eskaini zieten eta katuek onartu eta bien arteko kontaktu fisikoa hasi zen. Hala ere, ugalketa-faseak gizakien esku-hartzearen beharrik gabe egiten zituzten.

6.pausua: Katua gizakiaren jabe egiten da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza-eremuen okupazioa, Nilo haranaren urteko zikloaren zati bat baino ez zen, eta litekeena da, denboraldi lehorretan, katuak gizakien ingurutik desagertzea edo gutxiago agertzea; elikagaiak aurkitzeko lurralde gehiago arakatu beharko luketelako. Garai lehor horietan, gizakien presentziaz beldurtzen ez ziren katuak, gizakien etxeetara hurbildu eta janaria jateko aukera edukitzen zuten. Katu horiek abantaila zuten gizakiekin beldurtzen ziren katuen aldean, izan ere, arazorik gabe hurbiltzen ziren aletegietara. Han, gizakiek ematen zieten janariaz gain, lehorte garaietan bestelako harrapakinak zituzten, eta uzta garaian, berriro ere, sagu eta arratoiak harrapatuko zituzten. Horrela, pixkanaka, ugaltze-prozesuak giza eremuetan egingo lituzkete, ziurrenik soroetan, baina hala ere, gizakiek ezingo lituzkete katakumeak ukitu.

7.pausua: Etxekotze-prozesuaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken fase honetan katua erabat irekitzen da gizakien presentziara, baita erditzeko unean eta katakumeekin ere. Kultura batzuetako gizakiak katu arraza desberdinak gurutzatzen hasi ziren.

Orokorrean, 2,5 eta 7 kilogramo bitartean pisatzen dute gehienek. Ragdoll eta Maine Coon arrazak salbuespentzat hartzen dira, 10 kilo inguru pisatzera heldu daitezkeelako. Zenbait katuk gehiegizko pisua izateko joera dute, eta hau zaindu beharra dago, oso kaltegarria baita katuentzat bere ohiko pisu egokitik kanpo egotea. Arazo hori ekiditeko, katua dieta orekatu baten bidez elikatzea eta ariketa fisikoa egitea komeni da.

Etxeko katuak, katu basatiak baina txikiagoak izan ohi dira.[33] Etxeko katuek, batez beste, 46 zentimetroko luzera dute eta 24 zentimetroko altuera. Isatsaren tamaina arrazaren arabera aldatzen da, baina, isats luzea izan ohi dute.[34] Aipatu beharra dago, arrak emeak baino handiagoak izan ohi direla.

Sphynx endako katua

Ilearen koloreari dagokionez, arrazaren arabera, oso desberdinak izatera iritsi daitezke. Kolore bakarreko katuez gain, kolore konbinazio desberdineko katuak ere topa ditzakegu. Esate baterako, arraza batzuk, gorputzaren atalaren arabera kolore aldaketak izan ditzakete.

Hiru kolore edo gehiagoko katuak, gehien bat, emeak izaten dira. Kasu honetan, arrak, normalean anomalia genetikoaren ondorioz izaten dute kolore aniztasun hau, eta antzuak izaten dira, honi, Klinefelterren Sindromea deitzen zaio.

Orbanak duten eta atal zuriak nagusitzen diren ileak, tximeleta izenez edo katu espainiarra izenez ezagutzen dira.[35] Ilean zuriune gutxi eta koloreak nahastuta duten katuak, Carey edo dortoka katuak deitzen zaie.

Ile motzeko katuak Sphynx izenez ezagutzen dira, ia ikusezina den ilea dute. Bestalde, kizkur formako ilea duten katuak, Rex Devon izenez ezagunak dira.

32 giharrek osaturiko belarriak dituzte, horrek, entzuteko gaitasun handia ematen die. Belarri bakoitza zentzu ezberdinean mugitu ahal izateko gaitasuna dute. Katu arraza gehienak, belarri zuzenak izaten dituzte. Haserre daudenean, belarriak beherantz begira jartzen dituzte.

Maine Coon katua belarriak tente dituenean.
Katuaren hezurdura

Katuak, ugaztun gehienek bezala, zazpi lepaorno ditu; hamahiru bizkar-orno; zazpi gerri-orno; hiru errainezur eta buztanean, arrazaren araberako orno kopuru desberdinak.

Katuen bizkarrezurrak, dituzten bizkar-ornoei esker, mugikortasun eta malgutasun bereizgarriak ditu.

Katuek hamahiru saihets dituzte. Gizakiek ez bezala, katuen hankak lepauztaiari loturik daude, eta katuen lepauztaiak berezitasun bat du, aske baitago.[36]

Katuek, energiarik ez xahutzeko, beste animalia batzuek baino ordu gehiago egiten dute lo. Gainera, zahartzen doazen heinean, lo gehiago egiten dute. Katu baten lo-kuluxkak 13-14 ordu bitartean iraun ohi du.[37] Gauean zehar, normalean oso aktiboak izaten dira.

Katuen pisua, arrazaren araberakoa izaten da, baina, normalean ile motzeko katuak argalagoak eta aktiboagoak izan ohi dira, eta ile luzekoak lodiagoak eta energia gutxiagokoak.

Katuen gorputz tenperatura, batez beste, 38,6 gradu zentigradokoa da.[38] Katuaren tenperatura 39,5 gradu zentigraduren mugaren gainetik badago, sukarra duela kontsideratzen da eta 37,5 gradu zentigraduko mugara ez bada iristen, tenperatura oso baxua duela kontsideratzen da.[39]

Katuen bihotz taupadak, minutuko 120 eta 140 taupada bitartean egoten dira egoera arruntetan.

Oinez ibiltzerakoan, atzeko hankek, aurreko hankek zapaldu duten toki berean zapaldu ohi dute. Aurrealdeko hankan bost atzapar dituzte, atzealdekoan, aldiz, lau. Katuak beti zutik erortzen direla esan ohi da, eta honi katuen zuzentze erreflexua deitzen zaio, baina, beti ez dira zutik erortzeko gai eta batzuetan lesioak izan ditzakete.[40]

Katuen atzaparrak

Atzapar hedagarri eta erretraktilak dituzte.[41] Atzaparrak erlaxatuta, bere ohiko posizioan daudenean ilearekin babestuta egoten dira. Horri esker, atzaparrak zorroztuta mantentzeko aukera ematen die, higadura ekiditen baita. Aurrealdeko atzaparrak, atzekoak baino zorrotzagoak izaten dira.[42] Katuek ehizatzerako orduan, defendatzeko edo eskalatzeko, nahi dutenean atzaparrak luzatu dezakete.

Artikulu nagusia: Katuen zentzumenak

Katuak bost zentzumen ditu, tartean, gehien nabarmentzen direnak, entzumena eta usaimena dira, gizakiarenak baino askoz ere garatuagoak baitituzte. Honekin batera, ukimena, dastamena eta ikusmena nahiko garatuta dute. Guzti honek sistema sentsorial sofistikatuenen artean kokatzen du katua.

Katuek ikusmen oso garatua dute. Objektuak era berdinean ikusten dituzte, nahiz eta, beraiengandik bi metrotara edo sei metrotara egon. Aldiz, hogei zentimetro baino gutxiagora dauden objektuak ezin dezakete ikusi eta elikatzerako orduan, beharrezkoa da euren usaimen ona. Bestalde, koloreak bereizteko zailtasun handiagoa dute.

Katuaren begirada

Zenbait ikerketak, katuen ikusmena gauean gizakiena baino hobea dela diote, aldiz, egunean zehar gizakiek katuek baino ikusmen hobea dutela diote ikerketek.

Txakurrek bezala, Tapetum Lucidum izeneko geruza bat dute begian, honek, argi gehigarria islatzen du erretinarantz. Geruza honi esker, argi gutxiagorekin ikusmen hobea izateko gaitasuna ematen dio, baina aldi berean, zehaztasuna galarazten dio. Argi gehiegi dagoenean, begiko irisa itxi egiten zaie, argi gutxiago sartzeko erretinan eta eremu sakonera hobetzeko helburuarekin.[43] Begiko niniak handiak dituztenean, argiaren kantitateari moldatzen direnaren ondorioa da, kasu honetan, argi gutxi dagoenean, begi niniak handitzen zaizkie. Etxeko katuek, begi-niniak ebakita dituzte, eta honi esker, argi oso intentsuei begiratu diezaieke, ikusmenean inungo kalterik izan gabe. Esan bezala, argi gutxirekin, begi-niniak hedatu egiten dira, katuaren begiak duen gainazalaren eremua osorik probesteko, ikuseremua ahalik eta gehien handituz.[44] Etxeko katuek, kolorearen pertzepzio nahiko pobrea dute, soilik bi zelula koniko mota izatean: Kolore urdinarentzat optimizatutakoak eta berde-horixkakoarentzat optimizatutakoak. Esate baterako, etxeko katuek gorria eta berdea desberdintzeko zailtasunak dute.[45]

Katuen ikuseremua nahiko zabala da, gutxi gorabehera, 200 gradukoa. Gizakien ikuseremuaren aldean, katuen ikuseremua 20 gradu zabalagoa da gizakiena baino.

Katuek entzumena oso garatua dute eta gizakiak edo txakurrak baino soinu gehiago aditzeko gaitasuna dute. Belarriak, bakoitza bere kabuz mugitu dezakete, soinuaren jatorria antzeman ahal izateko. Belarriak, era independentean mugitzeko gaitasuna, katuak belarrian muskulu asko dituelako da. Katuen entzumena sendotzen da, beraien belarri handi mugikorrei esker. Honek, soinuak anplifikatzen dute eta soinuaren jatorria detektatzen laguntzen dute.

Katuek, 55 Hz eta 79.000 Hz bitarteko soinuak antzeman dezakete.[46][47]

Barne belarrian, bestibulu aparatua dute eta honi esker, oreka mantentzeko gai dira. Aparatu hau, beharrezkoa da katua ondo erori ahal izateko distantzia altuetatik. Katuen zuzentze erreflexuan garrantzia handiko atal bat da.

Katuaren usaimenarentzako oinarrizko organoak.

Usaimena, katuek oso garatua duten zentzumen bat da. Zentzumen honen bidez, egoera txarreko elikagaiak edo pozoitutako elikagaiak aurrez antzemateko gai dira. Katuen zelula-hartzaile kopurua, gizakiek dutena bikoizten du, honek esan nahi du, katuek gizakiek usaindu ezin dezaketen usainak usaintzeko gai direla.

Ahosabaiaren gainean, Jacobsonen organoa dute, honi esker feromonak antzeman dezakete. Flehmenen erreflexua deituriko ohiko mugimendu fazial bat egiten dute, konposatu kimikoak Jacobsonen organora bidaltzeko.

Katuen genomak aztertuz gero, feromona bomeronasalen bidez izaten dute, komunikazio kimiko sentsoriala. Txakurrekin konparatuz, azken hauek, usain feromonak erabiltzen dituzte. Desberdintasun hau, katuek usaimena ehizatzeko eta harrapakina lokalizatzeko gutxiago erabiltzen dutelako da.[32]

Biboteen garrantzia ukimenean.

Katuek ukimena ondo garatuta dute. Hanka edo bibrisen bidez, jasotzen dute informazio ukitzean. Hankak, sentsibilitate oso handiko informazioa jasotzeko gai da eta bibrisak, bibotearen gainean dauden ile bereziak dira, katuari zerbait ukitzerakoan sentimena handitzen laguntzen dio.

Katuek duten bibote luzeek, oztopoak antzemateko balio diete. Bibotearen bidez, objektuen luzera jakiteko gai dira eta argirik gabe mugitu ahal izateko gai dira, biboteei esker. Biboteen luzera, katuaren gorputzaren zabaleraren adinakoa izan ohi da. [48][49]

Katuen zentzumenen artean gutxien garaturik dagoena da. Lau zapore antzemateko gai dira: Garratza, gazia, mikatza eta gozoa. Katuek 475 dastamen-papila dute, gizakiek dutenaren erdia. Katuek zapore txarreko edo pozoitutako elikagaiak jatean, listu ugari sortzen dute, zapore hori desagertu nahian.

Katuak sentsibleak dira, zapore gazi, mikatz eta garratzen aurrean, aldiz, zapore gozoarekin ez. Elikagai gozoak, soilik kantitate handietan antzemateko gai dira. Txokolatea edo mahatsak kantitate oso handian janez gero, heriotza eragin diezaioke katuari.

Katuen mihia, ez da dastatzeko erabiltzen den organo bat. Batez ere, harrapakinetatik haragia hezurretik banatzeko erabiltzen dute organo hau.[48]

Bizi-itxaropena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko katu arrek, 12 eta 15 urte bitarteko bizi-itxaropena dute. Emeek aldiz, arrek baino urtebete-bi urte gehiagoko bizi itxaropena dute. Etxetik irten gabe egonez gero, urte gehiago bizitzeko joera dute katuek, etxean lesioak izateko arrisku gutxiago izaten dutelako.

Bitxikeri gisa, izan den katurik zaharrena 38 urterekin hil zen.[50]

Katu basatiek, kaleak egunerokotasunean sortzen dizkien estresa eta kaleko gaixotasunak (Adb.: Amorrua, mukieria…) jasateko duten arriskuaren ondorioz, 2 eta 5 urte bitarteko bizi itxaropena dute.

Portaera eta komunikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea pixa eginez markatzen dute. Batzuetan, etxeko katuak lasai eta deskantsatuta ez badira sentitzen, elkarbizitzen duten beste animalia batzuekin borrokak eta arazoak izan ditzakete. Horregatik, katuak egunaren zati handi batean, lo egoten dira, deskantsatuta eta lasai egoteko beharrezkoa dutelako.

Katu basatiek, estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera baitu.

Etxeko giroan hezitako katu batek kaleak gurutzatzen ditu begiratu gabe. Pentsatzen du ez dela ezer gertatuko eta zoritxarrez beti ez da horrela, horregatik katu harrapaketa asko gertatzen dira. Honen eraginez, batzuetan elbarri geratzen dira eta beste askotan hil egiten dira.

Katuak beraien emozioak eta sentimenduak belarrien bidez adierazteko gai dira. Horrez gain, katuaren egoeraren berri izateko kontuan hartu behar da gorputzeko beste atal batzuk. Belarriak tente dituztenean, lasai daudenaren seinalea da, belarriak alboetara okertuta badituzte haserre daudela esan nahi du. Belarriak beherantz eta alboetarantz aldi berean okertuta badute, jarrera defentsiboa dutela esan nahi du eta belarriak beherantz eta atzerantz badute, beldurrez daudenaren seinale da.

Katua beldurraren aurrean edo bere lurraldea babestu nahiaren eraginez, kosk egiteko joera izan dezake.[51]

Elikadura eta ehiza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katua hegazti bat jaten.

Katuak animalia haragijaleak dira eta harrapakinen haragia jateko ohitura dute. Egunean zehar, hainbat otordu izaten dituzte. Otordu bakoitzean jaten duten elikagai kopurua, katu bakoitzaren araberakoa da. Jaterako orduan, katuak aurrez elikagaien aukeraketa bat egiten du, tenperatura, usain eta testuraren araberakoa. Aurrez esperientzia txar edo atsegin ez duten zaporea duen elikagai bat jaterako orduan oso argiak dira, eta elikagai hori baztertzeko gaitasuna dute.[52][53] Katuek elikagai gozoak eta laktosadun elikagaiak ekiditen dituzte, azken hauek, katu heldu gehienek laktosari intoleranteak direlako. Katu batzuek ohitura bitxiak hartzen dituzte, esate baterako, plastikoa edo artilea murtxikatzeko ohitura. Ohitura hauek, arriskutsuak dira katuarentzat, zenbait kasutan material batzuk toxikotasun indize altua dutelako.[54]

Katuak harrapakari oso eraginkorrak dira. Ehizatzerakoan, harrapakinen gainean bota ohi dira, hozkada handi bat emanez harrapakinen bizkarrezur muinean. Horrez gain, beste metodo desberdin bat erabiltzen dute, zehazki, harrapakina itotzearen metodoa.

Katuek, batez ere, hegazti, sagu, arratoi eta muskerrak ehizatu ohi dute. Animalia hauek ehizatzeko arrazoia, harreman txeratsuen eraginez dela eta ondoren, katuek beraien harrapakina garaikur gisa, familia edo beraien harremanei erakusten dietela, esan ohi da.

Beraien ehiztari sena dela eta, herrialde batzuetan, katuak izurriteak kontsideratzen dira, beste espezie batzuk desagertze arriskuan egotearen errudunak direlako ustea zabaldu ohi da. Horregatik, etxeko katuak, etxean gelaraztea eskatzen zaie jabeei. Jabe batzuek beste irtenbide bat hartu dute, eta katuei txintxarri bat jartzea erabaki dute, harrapakinak katuaren berri izateko, katuak harrapatu baino lehen ihes egiteko aukera emanez.

Ziklo biologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ernari dagoen katu baten erradiografia.

Katuak urte osoan zehar hainbat araldi ditu, normalean lau eta zazpi egun irauten dutenak. Araldietan, katuek maizago marraka egiten dute eta hainbat katu, eme batengatik borrokan aritzen dira; irabazten duenak, emearekin kopulatzeko eskubidea irabazten du. Emea hasieran, kopulazioaren aurrean uzkur agertzen bada ere, azkenean arra onartzen du. Arra trebea izanez gero, lepoaren atzealdean hozka egingo dio, emea  immobilizatzeko. Penetrazioa nolabait mingarria da, izan ere, katuaren zakilak, lehoiarenak bezala, bagina igurtzen duten puntuak ditu, espikula deritzona, obulazioa eragiten duen erreakzio naturala pizten du; Hori beti gertatzen ez denez, oso gutxitan lortzen da ernalketa lehen kopulazioan. Katuek, gainera, hainbat arrekin kopulatzen dute, kumaldiak guraso desberdinak izan ditzaten. Kopulazioaren ondoren, emea garbitzen da eta oso agresiboa bihur daiteke araldia amaitu arte, araldia amaitu ostean, zikloa errepikatu egiten da.

Emeak 4-5 hilabetetan iristen dira heldutasun sexualera; arrak, 6-7 hilabetean. Gestazioak 65-67 egun irauten du eta kumaldiak 1 eta 10 seme-alaba eduki dezake, Nazioarteko Felina Federazioaren arabera, amarekin mantendu behar dira gutxienez 30 egunez. Gomendagarriena amarengandik seigarren astetik zortzigarrenera bereiztea da, orduz geroztik ez baitzituzten beharrezko mantenugaiak behar: lehenago bereiztea akatsa litzateke, hiltzeko aukera handiagoa dute edo ahulagoa izantekoa.

Ezaugarri genetikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuak 38 kromosoma ditu, eta 200 patologia inguru aurkitu dira, eta horietako asko ohikoak dira gizakietan[55].

2014an, katuaren genoma sekuentziatu zen, zatien sekuentziazio sistema txiki bat erabiliz, non proteinak kodetzen dituzten. 19.493 gene gutxi gorabehera eta kodetu ez diren 1.855 ARN lortu ziren. A, B, C, D, E eta F hizkiek kodetutako 18 autosoma osatzen dute. XX. kromosomak emakumezkoen kasuan eta XY gizonezkoetan.

Uste da begi urdin urdinak dituzten katuak gorrak direla, salbuespen gisa bi begiak kolore ezberdinekoak dituztenak daude (heterokromia). Hori egia da neurri batean; Gortasuna duten katuen portzentaje handiagoa da, baina ez dira beti gorrak.

Katuen kolore zuria melaninen gabezia da. Lau mekanismo daude, honen bidez, katu bat zuriza "sendoa" izan daiteke:

  • Ca alelo (homino urdinen albinoa) homozigotoa izatea
  • Alelo c  homozigotoa izatea (begi gorriko albinoa da)
  • Homozigotoa S aleloa (pio genea, leku zuria)
  • allelo w (menpekotasun zuriko geneak) edukitzea bere genotipoan

Gortasunaren geneak, katu zurien ezaugarria den geneari, w alelo deritzo eta katuaren  kolore zuriaren eta gortasunaren kausa da. Katu zuri guztiak ez dira gorrak, katu gorrak gen alelo w-a aurkezten dutenak dira. W geneak katua zuria bihurtzen du, nahiz eta bere geneak katu beltza edo marroia dela esan, gene horrek gainontzeko koloreak "maskararazteko" berezitasuna du. Katu hauek ere begi urdinak edo berdeak izaten dituzte.

Katu arraza aniztasun handia dago, 100 katu arraza baino gehiago baitaude. Katu arrazak, antzeko ezaugarriak duten katuek osaturiko multzoak dira. Zenbait kasutan, arrazen arteko nahasketak egon daitezke. Arraza bakoitza zehazteko ardura, katu-elkarteek dute. Katuaren ezaugarriaren arabera, arraza baten aitortza ematen zaio katuari, aurrez zehaztuta dagoen legediaren babesarekin, beti ere, baldintza zehatz batzuk betez. Katuak sailkatzerako orduan, irizpide askoren arabera sailkatu daitezke: Ilaje tamaina, kolorea[56][57][58]

Katu arrazarik ospetsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Persiar katua

Persiar katua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiar katuak munduko arrazarik ospetsuenen artean daude. Katu handi eta iletsuak dira. Izaera zintzoa dute eta itxura gozoa transmititzen dute. Tamaina ertaineko katuak dira eta bereziki zaindu beharra dago beraien elikadura, gehiegizko pisua izateko joera baitu.

Katu ireki eta lasaiak dira. Aldi berean, maitekorrak dira eta jabeari denbora asko eskaintzea eskatzen dio. Harreman oso ona izaten dute jabeekin, baita batez ere, umeekin duten harremana nabarmentzekoa da.

Arraza hau tailandiar jatorrikoa da. Estilo dotoreko katuak dira eta begi urdin bizikoak. Bi mota bereiz daitezke: Siamdar modernoa eta siamdar tradizionala. Katu siamdar modernoak, gorputz dotore eta luzea dute. Oso malguak eta belarri handikoak dira. Gorpuzkera indartsua dute, batez ere, muskuluak oso garatuak dituztelako. Katu siamdar tradizionalak, gorpuzkera trinko eta borobila du. Begi luzexkak eta isats motza duen katua da. Katu siamdarrek arrakasta lortu dute lagunarteko animalia gisa, maitekorrak eta leialak izan ohi direlako.

Errusiar katu urdina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu arrazarik zaharrenen eta ospetsuenen artean dago errusiar katu urdina. Izenak esan ohi duen bezala, errusiar jatorrikoak dira. Tamaina ertaineko katuak dira eta ile motz distiratsua dute, beste katuengandik bereizgarri egiten diote ezaugarri hauek. Katu argi eta txeratsua izateagatik ezagutu ohi da. Hanka luzeak ditu eta hiruki formako burua. Begi handi eta berde kolore bizikoak ditu. Gizakiekin izandako harremanekin disfrutatu egiten dute eta familian izateko egokiak dira. Oso katu maitakorrak dira eta korrika, salto eta halako ekintzak egitea atsegin dute. Katu oso leialak dira eta mimoak jasotzea atsegin dute.

Japoniar Bobtaila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniar Bobtaila

Japoniar Bobtail, izen esan ohi duen bezala, Japoniar jatorrikoa da. Ezaugarri bereizgarrietako bat, bere buztan motza da. Katu mota honen, burua hiruki aldekidearen formakoa da. Belarriak beti tente izaten ditu, edozein soinu jasotzeko prest. Ilaje leuna du eta bi mota bereiz daitezke, ile luzekoak eta ile motzekoak. Isatsa motza eta espiral formakoa du.

Katu hauek somaliar jatorrikoak dira. Beraien itxurak, katu basatiaren antza du, batez ere, ilaje sendoarengatik. Baina, etxeko katu bikainak dira, familiarekin moldatzeko gaitasun handia baitute. Jarrera oso aktiboa duten katuak dira eta hezitzailearengandk ikasteko gaitasun handikoak.

Katu arraza hau, errusiar jatorrikoa da, zehazki, Siberiakoa. Ilaje nahiko luzea izateari esker, Siberian bizirauteko aukera eman dio, -30 graduko tenperaturak jasanez. Katu hauen ileak aldatu egiten dira sasoiaren arabera. Negua ile luzeagoa izan ohi dute, tenperatura hotzak jasan ahal izateko eta udan ile motza izaten dute. Katu indartsua da eta 4-9 kilo artean pisatu ohi du. Oso katu azkarra da eta abiadura altuetara iritsi daiteke. Portaera oso irekia du eta urarekin jolastea gustatzen zaio. Batzuetan, bakarrik egoteko joera duten katuak dira.

Ragdoll arrazako katua.

Ragdoll katuek beraien jabeak maitatzen dituzte eta ez dute gustuko bakarrik egotea.

Malgutasun handiko katuak dira, baina, muskuluak gutxi garatuak dituzte. Ilaje luzeko katuak dira eta gorputz luzea dute. 5 eta 8 kilo artean pisatu ohi dute. Arriskuaren aurrean ez du jokaera oso aktiborik izaten. Oso lasaia da eta etxean egotea gustuko izateaz gain, jabeen menpe egon ohi da. Jabeen besoetan egotean, gihar guztiak erlaxatzeko gai da eta panpina baten antzerakoak dira.

Maine Coon katua

Maine Coon katuak, Amerikako Estatu Batuetan dute jatorria, zehazki Mainen. Ospetsuak dira, munduko katurik handienak izateagatik. Maine Coon heldu batek, 10 kilo pisatzera eta 70 zentimetroko luzeera izatera iritsi daiteke. Begi handi eta belarri luze zorrotzak ditu. Gorputz indartsua izan ohi duten katuak dira eta beraien ilajea aldatzen joan daiteke. Ilaje oso lodia dute. Katu hauek bakarrik eta lasai egotea gustatzen zaizkie, baina, jabearen ondoan esertzeko ohitura dute, oso maitekorrak baitira. Oso ondo moldatzen dira, familia aktiboetan eta baita, txakurrekin bizitzera. Oso bizkorrak dira.

Manx katua

Katu arraza hau, britaniar jatorrikoa da, zehazki, Man Irlakoa. Mota honetako katuek, isatsik ez dute eta bizkarrezurrean mutazio bat dute. Tamaina ertaineko ilajea dute katu mota hauek. Buru handi eta biribila dute. Sudur luze eta lepo indartsu eta motza dute Manx katuek. Atzealdeko zangoak, oso luzeak izateak, untxiaren eta katuaren arteko nahasketa bat izatearen mitoa zabaldu zuen. Isatsa katuetan oso garrantzitsua izan ohi da, oreka mantentzerako orduan, baina, Manx katuek atzealdeko hankak oso garatuta izateari esker, oreka mantentzearen funtzioa betetzen dute. Katu oso lasai eta irekiak dira. Gainontzeko katuekin alderatuta, jauzi oso handiak emateko gaitasuna dutela esan ohi da.

Katu birmaniarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu birmaniarra, thailandiar jatorriko katua da. Bi katu birmaniar mota daude: Katu birmaniar europarra eta katu birmaniar amerikarra. Ilaje luzeko animalia da eta katu hauek oso muskulatura aldetik, indartsuak dira. Lepo motza eta buru borobileko animaliak dira.

Katu hauek, lasaiak izan ohi dira eta oso begirale onak. Oso lagunkoiak dira eta zenbait kasutan eta familiartean bizitzea gustatzen zaie, txakurren antza topatzen dio jendeak, horri esker, katu herrikoi bilakatu direla esan ohi da jendartean. Bakardadea ez zaio gustatzen katu mota honi, horrez gain, jendearekin jolasean aritzea gustatzen zaie.

Katu mota honen bizi-itxaropena, ezaugarri bereizgarri bat da. 15 urte bizi izatera iritsi daitezke.

Katuen gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuen gibela ez da gizakiena edo txakurrena bezain eraginkorra desintoxikatzerako orduan, eta horrek, pestiziden eta sendagaien erabilera mugatzen du. Parazetamolaren kasuan, adibidez, digeritzeko behar diren entzimak ez dituztenez, oso substantzia toxikoa da katuentzat eta kantitate txikian ere arazo larriak eragiten dizkiete.[59] Fenolean oinarritutako produktu desinfektatzaile eta garbigarriak ere oso toxikoak dira katuentzat,[60] eta batzuetan, hilgarriak ere izan daitezke.[61]

Gizakiek jaten dituzten elikagai batzuk ere toxikoak dira katuentzat. Txokolatea, adibidez, hilgarria izan daiteke teobromina deituriko substantzia bat duelako.[62]

Landare batzuk ere toxikoak dira katuentzat, Pazko lorea, kasu. Landare honek, katuen begiak eta larruazala narritatu ditzake, eta jatera iritsiko balitz, beherakoa, oka egitea, sabeleko mina eta mukosetako kalteak eragin diezaioke. Oro har, aurkitzen duen edozein landare jan ez dezan zaindu behar da.[63]

Teknikoki bezoar edo trikobezoar deitzen zaie, eta hildako ileak jariakinekin nahastuta katuaren urdailean pilatzen direnean sortzen da. Baliteke katuak oka egitea guztia kanporatzeko, baina, horrela arazoa konponduko ez balitz, kirurgiaren beharra izango luke, ile-bola gero eta handiagoa eta sendoagoa bihurtuko litzatekeelako. Ile-bola hauek katuek beraien burua garbitzeko duten ohituragatik sortzen dira, beraien ilea miazkatzen baitute garbi mantentzeko asmoz, eta beraz, beraien ileak irensten dituzte. Gaixotasun hau katu etxekotu eta ile luzea duten katuengan da ohikoena, batez ere, muda garaian. Aurreneurri gisa katuen ilea maiz orraztea gomendatzen da, hildako ileak kentzeko.[64]

Obesitatea duen katua.

Gehiegizko pisua edo obesitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun hau ohikoa da katu etxekotuetan, gehiegizko elikadura eta jarduera fisiko ezaren eraginez. Katu bakoitzaren tamaina eta arraza kontuan hartu behar den arren, batez beste, 4,5 kg dira gehiegizko pisurik ez duen katu baten pisua. Katu bat gizena dela esaten da bere pisu optimoa baino %20 gehiago pisatzen duenean, eta gaur egun, etxeko katuen %25 inguru gizenak direla uste da. Gizentasunak diabetesa, lipidosi hepatikoa eta beste hainbat gaixotasun eragiten dizkie, eta ondorioz, katuen bizi-itxaropena nabarmen jaisten da. Gehiegizko pisua asko ez denean, aparteko elikagaiak saihestu eta dosi egokia ematearekin nahikoa izan daiteke arazoa konpontzeko, baina, gehiegizko pisua nabaria denean albaitariarengana joatea gomendatzen da. Katuetan pisu aldaketa azkarrak oso arriskutsuak dira (pisua azkar jaistea edo aldaketa nabarmen eta bat-batekoak elikaduran). Kontuan izan behar da katuak haragijaleak direla eta haragia behar dutela beraien dietan. Horregatik, dieta hipokalorikoetan oreka mantentzen saiatu behar da, proteina kopuru altuekin eta grasa eta karbono hidrato kopuru baxuekin.[65]

Urdail-hesteetako gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, urdail-hesteetako gaixotasunak tratatzerako orduan, lehentasuna ematen zaie xarabe eta botikei. Hala ere, emaitzarik onenak elikadura kontrolatzearen bitartez lortzen dira, dela elikadura kontrolatzea tratamendu bakarra den kasuetan edo dela elikaduraren kontrola eta botika egokien konbinazioko tratamenduetan. Beherako kronikoa duten katuen kasuetan, adibidez, gluten eta laktosa gabeko eta koipe kopuru gutxiko dieta bat gomendatzen da.[66]

Minbiziak heriotza eragiten du katuetan, batez ere, katu helduetan. Tumore ohikoenak leuzemia eta linfomak, larruazaleko minbizia eta bularreko minbizia dira. Zikiratuak izan diren katuek zikiratuak izan ez direnek baino aukera txikiagoa dute minbizia edukitzeko. Kolore zuriko katuek azaleko minbizia edukitzeko aukera gehiago dute, eta horregatik, jabeei eguzkitik ondo babesteko gomendatzen zaie. Linfomek katuengan duten eragin handia, hein handi batean, leuzemia felidoaren birusak eta inmunourritasun felidoaren birusak eragiten ditu (birus onkogenikoak dira). Linfomen sintomak desberdinak dira katu batetik bestera: urdail- edo hesteetako-linfomek goragalea eta pisua jaistea eragiten diete, adibidez. Minbizia ahal bezain lasterren detektatzea oso garrantzitsua da, sendabide bat aurkitu ahal izateko. Hori dela eta, zerbait arraroa nabarituz gero (bularraldean, azalean…) albaitariarengana jo behar da berehala.[67] Hainbat ikerketatan frogatu da tabakoaren keaz kutsatutako tokietan bizi diren katuek ahoko minbizia izateko aukera handiagoa dutela tabakorik erretzen ez den etxeetako animaliek baino.[68]

Immunourritasun felidoaren birusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immunourritasun felidoaren birusa erretrobirusen taldekoa da. Katuen artean kutsatzen da, hozkada baten bitartez, adibidez. Etxetik kanpora ateratzeko aukera duten katu harrei eragiten die gehienbat. Gizakiak ezin dira birus honekin kutsatu, baina, bai beste hainbat felido: lehoi, jaguar edo lehoinabarrak, adibidez. Immunitate-sisteman urritasuna eragiten du, eta, beraz, gizakien hiesaren itxura handia du. Gaixotasunaren bilakaera kronikoa da, eta etapa desberdinetan banatzen da: lehenengo sukarra eta gongoil linfatikoen hantura (gaztelaniaz, adenopatía) eragiten ditu. Hilabete edo urteen ondoren anemia, pisuaren jaitsiera, leukozitoak gutxitzea (leukopenia) eta arnas-aparatuari, digestio-aparatuari, azalari eta beste organo batzuei eragiten dieten bigarren mailako infekzio batzuk eragiten ditu. Gainera, birus hau duten animaliak minbizia izateko joera dute, batez ere, linfomak. Gaixotasuna diagnostikatu eta batez besteko biziraupena 24 hilabetetakoa da.[69]

Leuzemia felidoaren birusa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus hau erretrobirusen taldekoa da. Katuei eragiten die, eta gizakiak ezin dira kutsatu. Katuen artean hozka egiteagatik, miazkatzeagatik eta, katu batek baino gehiagok, uraren edo janarien erretilu bera erabiltzeagatik sortzen da. Birusa berehala desagertzen da animaliak ukitzen ez badu; listuan 1 edo 2 ordu irauten ditu; odolean, berriz, 48 ordu iraun ditzake eta beroarekiko eta desinfektatzaileekiko sentikorra da. Katua ezin da birus honekin kutsatu albaitariaren kontsultan egoteagatik soilik, beste katu batekin edo bere odolarekin harreman zuzena eduki ezean.[67]

Birus honek hainbat sintoma eragiten dizkie katuei, besteak beste: jangalea galtzea, azaleko, maskuriko eta arnas-traktuko infekzioak, ahoko edo hortzetako gaixotasunak, gongoil linfatikoen hantura, azaleko lesioak, sukarra eta pisua jaistea. Gainera, kaltetutako katuen %20ak minbizia edukitzen du, batez ere, leuzemia eta linfoma. Linfoma edukitzeko aukera, 62 aldiz handiagoa da birus honekin kutsatuta dagoen katu batentzat, osasuntsu dagoen batentzat baino. Prebentzio-neurri gisa, txertoa jartzea gomendatzen da. Txertoa jartzearen eraginez sortzen den sarkoma izeneko minbizia ez da oso ohikoa, 1000 eta 10.000 katuren artean bati soilik sortzen zaiola estimatzen da. Hori dela eta, txertoa jartzearen onurek nabarmen gainditzen dute eragin ditzakeen kalteak, batez ere, etxetik ateratzen diren edo beste katu batzuekin harremanetan egoten diren katuak baldin badira.[67]

Gizakien %90eko kasuetan amorrua zakurren hozkadak eragiten badu ere, katuek edo beste edozein ugaztunek ere horrela transmititu dezake. Gaixotasun hau zabalduta ez dagoen tokietan zabaltzea ekiditeko, animaliei txertoa jartzea komeni da; batez ere, animaliak, nahi duenean, etxetik atera edo sartzeko aukera baldin badu.

Gainontzeko ugaztun guztiei bezala, bizkarroiek katuei ere eragiten diete. Bi motatakoak daude: kanpokoak eta barnekoak. Kanpokoen artean arkakusoak, zorriak, ezkabiak, hazteriak eta akainak daude. Barnekoen artean, adibidez, digestio-hodiari eragiten dion harra dago (gaztelerazko Toxocara cati).[70]

Beheko gernu-bideei eragiten dien gaixotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honek zistitisa eta uretraren blokeoa eragiten ditu, adibidez. Katuen %0,5-%1ari eragiten dio. Bedin-berdin eragiten die katu ar zein emeei, baina, arretan larriagoa da: uretran blokeoa jasateko aukera gehiago dituztelako, emeena baino luzeagoa delako. Sintoma nagusiak hauek dira: animalia ohi baino maizago joatea pixa egitera eta mina edo zailtasuna izaten du; normalean pixa bere lekutik kanpo egiten du eta gehienetan odolarekin nahastuta (hematuria). Uretra guztiz blokeatuz gero, katuak ezingo du pixa egin eta arazoa berehala konpontzen ez bada, katua hidrofrenosiaren eraginez hil daiteke. [71]

Umetokiko infekzio bat da, bere barruan jariakinak eta zornea pilatzearen eraginez sortzen dena. Katu emeei eragiten die. Bat-batean hasten den gaixotasun larria da, eta garaiz sendatzen ez bada, hilgarria izatera iritsi daiteke.[72] Ohiko sintoma batzuk hauek dira: umetokiaren tamaina handitzea (sabelaldetik hazta daitekeena), sukarra, apetitua galtzea, gehiegizko logura (letargia), pisua galtzea, gehiegizko egarria (polidipsia)...[73] Gaixotasun honen tratamendua txakurrari egiten zaionaren antzekoa da: kirurgia bidez obulutegia eta umetokia erauzten zaizkie. Aldez aurretik, baliteke beharrezkoa izatea antibiotiko eta seruma ematea animaliari, bere egoera hobetzeko eta deshidratazioari aurre egiteko. Kasu gutxi batzuetan baliteke antibiotikoekin eta prostaglandinekin (umetokiaren uzkurdura areagotzen duen substantzia) egin ahal izatea tratamendua, eta horrela, kirurgia saihestea ugalketa-gaitasuna mantenduz. [74]

Mycobacterium lepraemurium

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycobacterium motako bakterio bat da eta katu, sagu zein beste felido batzuei eragiten die, baina, gizakiei ez. Gaixotasun honek, gehienbat, azalari eragiten dio. Hori dela eta, katuen legenarra bezala ezagutzen da. Katuek arratoi infektatu baten hozkadaren ondorioz harrapatzen dute gaixotasun hau, beraz, kanpora atera edo kanpoan bizi diren katuei eragiten die gehienbat. Gorputzeko hainbat atalei eragiten dio, batez ere buruari eta gorputz-adarrei, eta baita ahoko eta sudurreko mukosari ere. Gutxi batzuetan lesio horiek barne-organoetara iritsi daitezke, hala nola hezurretara, giltzurrunera, gibelera edo biriketara.[75]

Odoleko glukosa-maila altua duten katuetan sortzen den gaixotasuna da. Azken urteetan asko handitu da diabetesa duten katuen kopurua. 200 katutik bati eragiten diola kalkulatzen da eta ohikoagoa da 7 urtetik gorako katu ar, gizen eta jarduera fisikorik egiten ez duten katuetan. Gehiegizko egarria (polidipsia), gehiegizko gosea (polifagia) eta pixa egiteko gehiegizko gogoa (poliuria) dira sintoma nagusiak. Gaixotasunaren eboluzioan baliteke katuak pisua galtzea, baina hasieran, gehiegizko pisua edo obestitatea edukitzea da ohikoena. Diabetes mota asko dauden arren, kaltetutako katu gehienek II. motako diabetesa dute, gizakiak edukitzen duen II. motako diabetesaren antzekoa dena. Sintomak, besteak beste, hauek dira: ibiltzeko zailtasuna, letargia, oka egitea eta deshidratazioa. Sintomengatik katuak diabetesa duela susmatzen da, eta odoleko glukosa-maila begiratuz egiaztatzen da. Hala ere, batzuetan emaitzak ez dira guztiz fidagarriak eta katuak estresak eragindako hipergluzemia izan dezake. Tratamendua egunean behin edo bitan intsulina ematea da, eta baita, karbohidrato gutxi eta proteinetan aberatsa den dieta bat ematea ere. Gehiegizko pisuari aurre egiteko, komeni da animaliak jaten duen guztia kontrolatzea eta egunero jarduera fisikoa eginaraztea.[64]

Katuek eragiten dituzten gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizaki batzuek, katuen listuan dagoen Fel d1 glikoproteinari alergia diote. 50.000 katutik batek ez dauka glikoproteina hori, DNA-ren aldaketa genetiko baten eraginez. Glikoproteina honek doministikuak, arnasbideetako narriadura eta, kasu larriagoetan, asma eta bestelako erreakzio alergikoak eragiten dizkie gizakiei. 2006ko irailaren 24an, Allerca enpresa bioteknologikoak jakinarazi zuen aldaketa genetikorik gabeko lehen katu hipoalergenikoak sortzen hasi zirela. Siberiar arrazako katuek ez daukate Fel d1 glikoproetina, eta beraz, ez dute alergiarik sorrarazten (kasuen %20an izan ezik).[76]

Toxoplasmosia

Toxoplasmosia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Toxoplasmosi

Toxoplasmosia infekzio-gaixotasuna da eta katuari zein esperantzetan den emakumeari eragin diezaioke, fetuan malformazioak eraginez. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, toxoplasmosia edukitzeko arrazoi nagusiak haragia gordinik edo gutxi egosita jan ondoren, garbitu gabeko barazkiak jatea da, eta baita, gaixorik dauden katuen gorotzekin kontaktua edukitzea ere. Katuak toxoplasmosiaz kutsatzen dira infektatuta dagoen txori edo sagu bat jaten duenean. Ondorioz, saguak harrapatzen ibiltzen den katuak aukera gehiago ditu toxoplasmosia edukitzeko (basakatuek, baserrietako katuek…) katu etxekotu batek baino. Gaixorik dagoen katu etxekotu batek gorozkietan kanporatzen ditu kisteak, eta gizakia ahotik kutsatzen da, gorotz horiek garbitu ondoren eskuak ez garbitzeagatik, adibidez. Hala ere, ez da oso ohikoena katu etxekotu bat saguez eta txoriez elikatzea, eta beraz, gizaki bat horrela kutsatzeko aukerak ez dira handiak. Aurreko guztia kontuan hartuta, emakume haurdun batek kaleko katuekin kontaktua izatea saihestu beharko luke eta etxeko katuen gorozkiak garbitu eta gero, eskuak garbitu beharko lituzke. Arau hauek jarraituz gero, toxoplasmosiaz kutsatzeko aukerak nabarmen jaisten dira. Toxoplasmosiarekiko seropositiboak diren emakumeak betirako immunizatzen dira: emakume seronegatiboentzako berriz, ernaldiko lehenengo 4 hilabeteak soilik dira arriskutsuak, hilabete horietan kutsatzeko aukera dutelako.

Katuen harramazkaren eraginez sortzen den gaixotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzio-gaixotasun bat da, Bartonella henselae izeneko proteobakterioaren eraginez sortzen dena. Berez sendatzen den gaixotasun bat da, bakterioak infektatutako pertsonarengan jarraitu dezakeen arren. Gehienbat haurrek edukitzen duten gaixotasuna da, eta katu batek harramazka edo hozka egin eta bi astetara agertzen da. Sintometako batzuk hauek dira, besteak beste: nodulu linfatikoetako mina, tumefakzioa, sukarra, zefalea, hotzikarak eta sabeleko mina. Hala ere, gaixotasun hau bakarrik joaten da, hilabeteren buruan, gutxi gora behera.[77][78]

Katuen hozkaden eraginez sortzen den gaixotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuek egindako hozkaden erdia baino gehiago infektatzen dira. Hortz estu eta zorrotzak dituztenez, erraz sartzen dituzte gizakien zein beste animaliaren baten azalean. Gainera, katuen hozkadek artritisa edo osteomielitis septikoa eragiteko aukera handiagoa dute txakurren hozkaden baino, batez ere eskuan hozka egiten badute. Katuen hozkadek zein harramazkek eragindako zauriak katuen ahoko mikroorganismoen eraginez kutsatzen dira normalean.[79]

Esperimentazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicholas Dodman  felidoak ikasten dituen zientzialariaren arabera, "Katuek lobulu frontalak, tenporalak, okzipitalak eta parietalak dituzte burmuin-azalean, guk bezala. Eta burmuinen zati horiek materia gris eta zuriz osaturik daude, gizakiengan bezala. Beraien burmuinetako eskualde guztiak gizakienak bezala konektatuta daude eta neurotransmisore berdinak erabiltzen dituzte informazioa bidaltzeko". Komunera joatean egitean ere, giza eta felidozko burmuinaren zati berak argiztatzen dira. Kontua da katuen burmuina oso erabilgarria dela, ia giza burmuinaren bertsio txiki bat delako.[80]

Primateen burmuinak gizakienen antzekoak dira, baina gorila, orangutan eta txinpantzeekin esperimentatzeak muga asko ditu, gero eta herrialde gehiagok defendatzen baitituzte animalia horiek. Aitzitik, katuek ez dute horrelako babesik eta errazak dira aurkitzen. Animalien aurkako Krudeltasuna Prebenitzeko Estatu Batuetako Elkartearen (ASPCA, ingelesezko siglengatik) arabera, animalientzako babeslekuek 3.4 milioi kaleko katu inguru biltzen dituzte urtero Europan, eta horietatik 1.4 milioi sakrifikatzen dituzte. Babesleku batzuek animaliak laborategietan erabiltzeko baimena eskatzen dute. Hala ere, gaur egun laborategiko katu gehienak Estatu Batuetako Nekazaritza Sailak bermatutako haztegietatik datoz. Animalia horiek osasuntsuagoak dira eta ez dituzte gaixotasunik (hala ere, pertsona batzuek maskotak bahitu eta kaleko katuak harrapatzen dituzte laborategiei saltzeko).

Claude Bernardek, XIV. mendeko fisiologo eta animaliekin esperimentatu zuenak, kaleko katuak erabili zituen. Berak pankreak irekitzen zituen digestioan zuen funtzioa ikusteko eta gibelak azukrea prozesatzeko zuen prozesua ikusteko.

1988an, Ameriketako Estatu Batuetako Medikuntza Elkarteak (AMA, siglak ingelesez) gutun bat argitaratu zuen animaliekin esperimentatzearen alde, eta honako hau zioen: "Zientzia medikoak XX. mendean egindako aurrerapen ia guztiak, antibiotikoetatik eta txertoetatik hasi eta antidepresibo eta organo-transplanteetaraino, esperimentu zientifikoetan animaliak erabiltzeari esker izan ziren, zuzenean edo zeharka". Hala ere, katuekin esperimentatzeko istorioa bortitza eta desatsegina da.

50 eta 60ko hamarkadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yale Unibertsitateko José Delgadok, "Stimoceiver" izeneko irakasleak,  50 zentimoko txanpon baten tamainako txip hartzaile bat ezarri zuen katu baten burmuinean, urrutitik kontrolatzeko.[81] Erreakzio fisiko eta emozionalak lehertzeko bulkadak FM irrati-transmisore baten bidez bidaltzen ziren. Gailuok tximinoetan eta zezenetan ere ezarri zituen. Unerik gogoangarrienetako bat irakasleak zezena irrati-transmisorearen seinaleak erabiliz harrapatzear zegoela geldiarazi zuenean izan zen. Beranduago, Delgadok txipak ezarri zituen gizakiengan, eta nahigabe mugiarazi zitzakeela jakin zuen, baita euren emozioak kontrolatu ere, zezenekin eta katuekin bezala. Behin, paziente batek gitarra hautsi zuen abesti erdian, estimulua jaso ondoren.

Garai horretan, gobernuak katuei LSDa emateko esperimentuak finantzatu zituen. Gizakiek bezala, katuek ere ostikoak galtzen zituzten azidoa jaso ondoren. Garai horretan grabatutako bideo batek katu bat giharretako zurruntasun atake batekin erakusten du. Beste bideo batean, katu bat izututa ikus daiteke, bere kaiola barruan sagu pare bat ikustean, bere dosia jaso aurretik bat hil zuen arren. Ez dago argi zientzialariek benetan informazio erabilgarria lortu zuten esperimentu hauekin.

LSDarekin katuetan esperimentatu eta bi urtera, 1958an, David H. Hubel eta Torsten Wiesel izeneko bi zientzialari ospetsuk mikroelektrodo bat ezarri zuten katu baten begian, A Clockwork Orange filmeko Alexi bezala zinema eserleku batera lotu zuten eta zenbait irudi ikustera behartu zuten. Saiakuntza horrek burmuina ikusmen-estimulu sinple batetik abiatuta ikus-irudi konplexuak garatzeko gai dela deszifratzeko balio izan zuen, eta funtsezko pieza izan zen ikusmen hierarkikoko prozesamenduaren teoriarako. SIFT izeneko algoritmo konputazional bat garatzeko ere balio izan zuen, sarri erabiltzen dena objektuak ezagutzeko eta irudia erregistratzeko. 1981ean, bikote zientifikoak Nobel Saria irabazi zuen neuropsikologia bisualari egindako ekarpenagatik, katutxo jaioberri baten begia josi zuten sei hilabetez itxita egon zedin eta, horrela, aldebakarreko ikusmenak burmuinaren lehen azal bisualean duen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, katuak begia berriro ireki eta gero ere bere prozesamendu bisuala berreskuratzerik ez zuela lortu jakin zuten.

1980ko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colin Blakemore neurobiologoak antzeko ikerketa bat gidatu zuen, non katu jaioberri talde bat iluntasunean mantendu zuen ikusmen estimuluak kentzeko. Noizean behin, paper tapiz marratua zuen edukiontzi batera sartzen zituen, eta lepoko berezi bat jartzen zien, beren gorputza ikus ez zezaten. Baldintza hauetan hilabetetan bizi ondoren, zientzialariak giro normal batean jarri zituen, lurrazala nola garatzen den aztertzeko. Hasieran, katuek ez zuten erreakzionatzen objektu batekin talka egiten zutenean, ezta euren ahatetxoak hurbiltzen zituzten azaleren gainean jartzen zituztenean ere; horrek esan nahi zuen funtzio motorra ez zegoela estimulu bisualekin konektatuta. Hala ere, handik gutxira erreakzio normalak izan zituzten, katuek burmuinen zati hau inoiz garatu ez zuten arren. Blakemorek Hubelek eta Wieselek asmatutako esperimentua ere errepikatu zuen, ameztia eta haurren itsutasunari aurre egiteko tresnak zituzten umeentzako tratamendu eraginkor bat sortu zuena.[82]

Katuekin esperimentatzeak gaixotasun batzuk hobeto ulertzeko ere balio izan du. Katuek leuzemia eta GIB baliokideak ere badituzte: felidozko leuzemiaren birusa eta felidozko immunoeskasiaren birusa. Izan ere, GIBaren hain antzekoa denez, Floridako Unibertsitateko eta Kaliforniako San Frantziskoko Unibertsitateko zientzialariek duela gutxi aurkitu zuten GIBdun gizakiengan erreakzio immunologiko bat antzematen duen proteina bat VIFean, nahiz eta katuek eta gizakiek ezin dituzten euren gaixotasunak elkar kutsatu. Aurkikuntza hau oso lagungarria izan daiteke GIBaren aurkako txerto bat aurkitzeko. Gainera, aurkikuntza iraultzaile honetarako ez zen beharrezkoa izan katutxoei sufriaraztea.[83]

Beren bizkortasun eta sendotasunagatik, eta beren hanken gainean erortzeko duten abileziagatik, zazpi bizitza dituztela esaten da; bederatzi, berriz, mundu anglosaxoian, kasu bietan zorte onaren kopurutzat hartzen dena.

Kultura kontuengatik, mendebaldean ez da katurik jaten. Gertaera honek, katu, txakur edo beste animalia batzuen haragia hartzeak, herritarren artean nazka eragiten du.

Urrezko Mendean, katu larruz egindako poltsak erabiltzen ziren dirua gordetzeko, azkenean, "Katu" deituak izango zirenak.

Hainbat irudikapen artistikotan agertu dira, hala zineman zein telebistan, literaturan, musikan, eskulturan, pinturan, bideo-jokoetan eta abarretan. Haien xarmak oztopo kulturalak gainditu ditu, eta grazia, fintasun, maltzurkeria eta, kasu batzuetan, maltzurkeriaren sinbolo ere bihurtu da.[84]

Katuekin zerikusia duten hainbat sinismen daude: Katua ugaztun guztien artean zikinena da. Katuaren ilea gizaki guztientzako kaltegarria da. Katu beltz batekin gurutzatuz gero zorte txarra ekartzen du. Katu zuriek zorte ona ematen dute. Katuek elkarri “miau” esaten diote. Txurrundunek ezin dute katurik eduki. Katuak eta txakurrak ezin dira elkarrekin bizi. Haurrek ezin dute katuekin bizi, transmititzen dituzten bakterio eta parasitoengatik. Katuak zazpi bizitza ditu. Jakin-minak katua hil zuen.

Katuak ikus-entzunezkoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema eta telebista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Shrek

Zineman eta telebistan, sorginen lagunak bezalako paperak antzezten aurkitu daitezke, edo "gauza arraroak" aurkezteko gaitasuna nabarmentzen; adibidez, Alien, non Jonesy, Ripley tenientearen katua agertzen den eta the Godfather.

Beharbada, pantaila handiko pertsonaiarik gogoangarri eta protagonistenetako bat, “The Adventures of Milo and Otis” filmeko Chatran da. Halaber, DisneyrenThe Aristocats” lana nabarmentzen da. “Meet the Parents” filmaren Jinxie, rol protagonista batean ez bada ere, garrantzi gutxiagokoa den agerpen bat dago. “Shrek”-en ere, Le Maître Chat ou le Chat botté agertzen da.[85]

Beste katu nabarmen bat Salem da, “Sabrina, Teen Witch” telesailekoa. Beste adibide bat, Belfyko CGs Ted Nudegent katua da, 1997an Bigglesworth mister bezala agertu zena “Austin Powers (International Man of Mistery)” film iparramerikarrean. Urte berean Snow (Snowbell) agertu zen “Stuart Little” filmean; era berean, Mittens ere aipa daiteke, “Bolt” filmaren protagonistetako bat.

Bestalde, Alfred Hitchcockek, zirrarazko filmen zuzendariak, To Catch filmean lapur bat harrapatzeko, John Robie (Cary Grant) "katua" deitzen zioten. Bitxien lapur erretiratu bat dela aipatzen du,  lapurtzen zituen etxeetako teilatuetatik ihes egiteko trebetasunagatik.[86]

Marrazki bizidunak (Anime)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunetan protagonista gisa erabili dituzte batzuetan, baita antagonista gisa ere beste batzuetan. Aipagarrienak Heathcliff katua, El Gato Félix, Garfield, Hello Kitty, Tom and Jerry, Top Cat, El gato silvestre, Krazy Kat, Azrael katua eta Doraemon dira.[87] Japoniar kultura modernoaren barnean, eta are gehiago manga eta anime sailetan, nekomimi (neko) izeneko gizaki eta katuen arteko hibridoen irudikapena sortu zen, hauen irudikapenek, ezaugarri fisiko eta katuen portaerazko pertsonaiak adierazten dituzte.

Katuak pertsonaia errepikakorrak dira bideo-jokoetan. Protagonismorik handiena duten jokoetako bat PSOne Tail Concerto, Bandairen jokoa da. Japoniar anime estilo nabarmenekoa, non protagonistak animaliak diren. Pertsonaia onak txakurrak dira, katuak, berriz, gaiztoak. Klonoa ere nabarmendu behar da, Namcok sortutako katu antropomorfoa da, zazpi izenburu dituen bideo-joko saga bateko pertsonaia nagusia dena. Istorioa heroi bati buruzkoa da (Klonoa), abisurik gabe, aukeratua izan ondoren, ezagutzen ez duen mundu kaotiko batean, bidaia arriskutsu batean parte hartzera derrigortuta ikusten da, erantzun bila. Bere beste agerpen batzuk, Namco x Capcom jokoa adibidez. Saga hau osatzen duen jolasa, fantasiazko mundu batean garatzen da. Countdown Vampires jokoan, sarrera sekuentzian, diskotekako segurtasun guardiarengana hurbiltzen den katutxo bat ikus daiteke, banpiroak ikusteko gai dena.

Katuei buruzko aipamen ugari aurkitzen ditugu, baina bat bera ere ez Andrew Lloyd Webberren Cats musikala bezain esplizitua; Delilah-Queen, Roberto Carlosen Un gato en la oscuridad, Rocio Dúrcalen La gata bajo la lluvia, Amanda Miguelen El gato y yo, The Lovecats eta The Phrase abestietan ere agertzen dira.[88][89]

Katu oskiduna

Literaturan, Lope de Vegaren La gatomaquia poema narratiboa, Charles Perraulten El gato con botas alegia, eta Lewis Carrollen Alicia en el país de las maravillas, Theodor Seuss Geiselen The Cat in the Hat, Edgar Allan Poeren El gato negro, Pablo Neradoren Oda al Gato, besteak beste.[90]

Terry Pratchett ingeles idazlearen Mundodisco liburu-bilduma ospetsuan, katuaren irudia errepikakorra da, bilduma osoan zehar behin baino gehiagotan errepikatzen baita, magoez gain, katuek bakarrik ikus dezaketela heriotza.[91]

Erakundeek antolaturiko katu ikuskizun bat.

Nazioartean hainbat erakunde daude katuen babesa helburu gisa dutenak. Erakunderik ezagunenak eta handienak, partaide kopuruaren arabera, hurrengoak dira: The International Cat Association (TICA), Federation Internationale Feline (FiFe) eta Rare and Exotic Cat Registry (RECR).[92]

TICA 1979an sorturiko katu-elkartea da. Elkarte hau, gaur egun, garrantzitsuena dela esan daiteke, mundu osoan zehar bazkide kopuru handia baitu eta ekintza askoren antolatzaileak baitira.[93]

FiFe, 1950ko hamarkadan, Europan sorturiko erakundea da. 2000 katu inguru erregistratuta daude erakunde honetan eta 200 epaile inguruk egiten dute lan erakunde hontan. FiFe egiten dituen ekintzen artean, katu ikuskizunak antolatzen dute eta urtean mundu osoan zehar 350 ekitaldi inguru antolatzen dituzte.[94]

Hainbat erakunde daude, katu basatien zaintza eta babesaz arduratzen direnak. Erakunde hauen helburuak, katu basatiak gaixotasunetan babestea, osasun-zaintza ona bermatzea eta katuak elikatzea dira. Elkarte hauek oldezko langileek osatzen dituzte, eta ez dute inongo irabazi ekonomikorik izateko helbururik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ITIS Standard Report Page: Felis catus» ITIS Online Database (Reston, Virginia: Integrated Taxonomic Information System) (Noiz kontsultatua: 2011-12-14).
  2. «Oldest Known Pet Cat? 9500-Year-Old Burial Found on Cyprus» National Geographic News (National Geographic Society) (Noiz kontsultatua: 2007ko martxoak 6).
  3. Driscoll, Carlos A.. «The Evolution of House Cats» Scientific American (New York: Nature Publishing Group) (Noiz kontsultatua: 2009ko abuztuaren 26a).
  4. Mildred, Moelk. (1944). Vocalizing in the House-Cat; A Phonetic and Functional Study. in: 2. 57 The American Journal of Psychology, 184–205 or.  doi:10.2307/1416947..
  5. Rochlitz, Irene. (2007). The Welfare of Cats. Springer, 141–175 or. ISBN 1-4020-6143-9..
  6. a b Wade, Nicholas. (2007ko ekainaren 29a). Study Traces Cat's Ancestry to Middle East. New York: New York Times Company (Noiz kontsultatua: 2008ko apirilaren 2a).
  7. Meet Helen and Aphrodite, Cyprus's Indigenous Cats. China Daily 2009ko azaroaren 3a.
  8. Rementeria Argote, Nagore. Katua, etxeko animalia basati hori. zientzia.net (Noiz kontsultatua: 2011-12-31).
  9. (Ingelesez) Cats, Institute of Laboratory Animal Resources (U S. ) Committee on. (1978). Laboratory Animal Management - Cats: A Report. National Academies (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  10. (Frantsesez) Linné, Carl von (1707-1778) Auteur du texte. (1766-1768). Systema naturae per regna tria naturae : secundum classes, ordines, genera, species cum characteribus, differentiis, sinonimis, locis. Tomus 1 / [Pars 1 / Caroli a Linné. ] (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  11. «Bulletin of Zoological Nomenclature 60(1) March 2003» web.archive.org 2006-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
  12. Rule, Philip M.; Perez, Bernard. The cat : its natural history; domestic varieties; management and treatment (with illustrations) /. Swan Sonnenschein, Lowrey & Co., (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  13. (Ingelesez) Johnson, Warren E.; O’Brien, Stephen J.. (1997-01-01). «Phylogenetic reconstruction of the felidae using 16S rRNA and NADH-5 mitochondrial genes» Journal of Molecular Evolution 44 (1): S98–S116.  doi:10.1007/PL00000060. ISSN 1432-1432. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  14. (Ingelesez) Johnson, Warren E.; Eizirik, Eduardo; Pecon-Slattery, Jill; Murphy, William J.; Antunes, Agostinho; Teeling, Emma; O'Brien, Stephen J.. (2006-01-06). «The Late Miocene Radiation of Modern Felidae: A Genetic Assessment» Science 311 (5757): 73–77.  doi:10.1126/science.1122277. ISSN 0036-8075. PMID 16400146. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  15. (Ingelesez) Mattern, Michelle Y.; McLennan, Deborah A.. (2000). «Phylogeny and Speciation of Felids» Cladistics 16 (2): 232–253.  doi:10.1111/j.1096-0031.2000.tb00354.x. ISSN 1096-0031. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  16. (Ingelesez) Nie, Wenhui; Wang, Jinhuan; O'Brien, Patricia C.M.; Fu, Beiyuan; Ying, Tian; Ferguson-Smith, Malcolm A.; Yang, Fengtang. (2002-03-01). «The genome phylogeny of domestic cat, red panda and five mustelid species revealed by comparative chromosome painting and G-banding» Chromosome Research 10 (3): 209–222.  doi:10.1023/A:1015292005631. ISSN 1573-6849. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  17. (Ingelesez) Pontius, Joan U.; Mullikin, James C.; Smith, Douglas R.; Team, Agencourt Sequencing; Lindblad-Toh, Kerstin; Gnerre, Sante; Clamp, Michele; Chang, Jean et al.. (2007-11-01). «Initial sequence and comparative analysis of the cat genome» Genome Research 17 (11): 1675–1689.  doi:10.1101/gr.6380007. ISSN 1088-9051. PMID 17975172. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  18. (Ingelesez) Vigne, Jean-Denis; Evin, Allowen; Cucchi, Thomas; Dai, Lingling; Yu, Chong; Hu, Songmei; Soulages, Nicolas; Wang, Weilin et al.. (2016-01-22). «Earliest “Domestic” Cats in China Identified as Leopard Cat (Prionailurus bengalensis)» PLOS ONE 11 (1): e0147295.  doi:10.1371/journal.pone.0147295. ISSN 1932-6203. PMID 26799955. PMC PMC4723238. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  19. a b c Valadez, Raul. Y los gatos, ¿Qué sabemos de su domesticación?. .
  20. (Ingelesez) Vigne, J.-D.; Guilaine, J.; Debue, K.; Haye, L.; Gérard, P.. (2004-04-09). «Early Taming of the Cat in Cyprus» Science 304 (5668): 259–259.  doi:10.1126/science.1095335. ISSN 0036-8075. PMID 15073370. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  21. (Gaztelaniaz) «Encuentran el origen de los primeros gatos domésticos» El Universal 2017-06-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  22. (Ingelesez) Driscoll, Carlos A.; Menotti-Raymond, Marilyn; Roca, Alfred L.; Hupe, Karsten; Johnson, Warren E.; Geffen, Eli; Harley, Eric H.; Delibes, Miguel et al.. (2007-07-27). «The Near Eastern Origin of Cat Domestication» Science 317 (5837): 519–523.  doi:10.1126/science.1139518. ISSN 0036-8075. PMID 17600185. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  23. (Ingelesez) «The Evolution of House Cats» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  24. Faure, Eric; Kitchener, Andrew C.. (2009-09-01). «An Archaeological and Historical Review of the Relationships between Felids and People» Anthrozoös 22 (3): 221–238.  doi:10.2752/175303709X457577. ISSN 0892-7936. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  25. (Ingelesez) Vigne, Jean-Denis. (1992). «Zooarchaeology and the biogeographical history of the mammals of Corsica and Sardinia since the last ice age» Mammal Review 22 (2): 87–96.  doi:10.1111/j.1365-2907.1992.tb00124.x. ISSN 1365-2907. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  26. (Ingelesez) Ragni, Bernardino; Possenti, Mariagrazia; Sforzi, Andrea; Zavalloni, Daniele; Ciani, Ferdinando. (1994). «The Wildcat in Central-Northern italian peninsula: a biogeographical dilemma» Biogeographia – The Journal of Integrative Biogeography 17 (1)  doi:10.21426/B617110417. ISSN 1594-7629. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  27. (Ingelesez) Ottoni, Claudio; Van Neer, Wim; De Cupere, Bea; Daligault, Julien; Guimaraes, Silvia; Peters, Joris; Spassov, Nikolai; Prendergast, Mary E. et al.. (2017-06-19). «The palaeogenetics of cat dispersal in the ancient world» Nature Ecology & Evolution 1 (7): 1–7.  doi:10.1038/s41559-017-0139. ISSN 2397-334X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  28. (Ingelesez) Cameron-Beaumont, Charlotte; Lowe, Sarah E.; Bradshaw, John W. S.. (2002-03-01). «Evidence suggesting preadaptation to domestication throughout the small Felidae» Biological Journal of the Linnean Society 75 (3): 361–366.  doi:10.1046/j.1095-8312.2002.00028.x. ISSN 0024-4066. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  29. (Ingelesez) Bradshaw, J. W. S; Horsfield, G. F; Allen, J. A; Robinson, I. H. (1999-12-01). «Feral cats: their role in the population dynamics of Felis catus» Applied Animal Behaviour Science 65 (3): 273–283.  doi:10.1016/S0168-1591(99)00086-6. ISSN 0168-1591. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  30. (Ingelesez) Kitchener, C.; Easterbee, N.. (1992). «The taxonomic status of black wild felids in Scotland» Journal of Zoology 227 (2): 342–346.  doi:10.1111/j.1469-7998.1992.tb04832.x. ISSN 1469-7998. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  31. Oliveira, Rita; Godinho, Raquel; Randi, Ettore; Alves, Paulo C. (2008-09-12). «Hybridization versus conservation: are domestic cats threatening the genetic integrity of wildcats (Felis silvestris silvestris) in Iberian Peninsula?» Philosophical Transactions of the Royal Society B: Biological Sciences 363 (1505): 2953–2961.  doi:10.1098/rstb.2008.0052. PMID 18522917. PMC PMC2606743. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  32. a b (Ingelesez) Montague, Michael J.; Li, Gang; Gandolfi, Barbara; Khan, Razib; Aken, Bronwen L.; Searle, Steven M. J.; Minx, Patrick; Hillier, LaDeana W. et al.. (2014-12-02). «Comparative analysis of the domestic cat genome reveals genetic signatures underlying feline biology and domestication» Proceedings of the National Academy of Sciences 111 (48): 17230–17235.  doi:10.1073/pnas.1410083111. ISSN 0027-8424. PMID 25385592. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  33. (Ingelesez) O'Connor, T. P.. (2007). «Wild or domestic? Biometric variation in the cat Felis silvestris Schreber» International Journal of Osteoarchaeology 17 (6): 581–595.  doi:10.1002/oa.913. ISSN 1099-1212. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  34. Sunquist, Melvin E.; Sunquist, Fiona. (2002). Wild cats of the world. Chicago : University of Chicago Press (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  35. «Los gatos carey y calicó (o tricolores) explicados – www.animaltia.es» www.animaltia.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  36. «Cat Skeleton 1» web.archive.org 2006-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  37. (Gaztelaniaz) «Los gatos nuestras mascotas favoritas en Interzoo» Interzoo (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  38. «Normal Values For Dog and Cat Temperature, Blood Tests, Urine and other information in ThePetCenter.com» web.archive.org 2005-08-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  39. «Mascotas OnLine» web.archive.org 2008-04-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  40. «Reto Schneider :: Verrückte Experimente» web.archive.org 2005-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  41. (Ingelesez) «(PDF) Felid form and function» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  42. (Ingelesez) The School Journal. E.L. Kellogg & Company 1900 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  43. (Ingelesez) Ollivier, F. J.; Samuelson, D. A.; Brooks, D. E.; Lewis, P. A.; Kallberg, M. E.; Komáromy, A. M.. (2004). «Comparative morphology of the tapetum lucidum (among selected species)» Veterinary Ophthalmology 7 (1): 11–22.  doi:10.1111/j.1463-5224.2004.00318.x. ISSN 1463-5224. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  44. (Ingelesez) T, Malmström; Rh, Kröger. (2006 Jan). «Pupil Shapes and Lens Optics in the Eyes of Terrestrial Vertebrates» The Journal of experimental biology PMID 16354774. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  45. (Ingelesez) Loop, M. S.; Bruce, L. L.. (1978-03-17). «Cat color vision: the effect of stimulus size» Science 199 (4334): 1221–1222.  doi:10.1126/science.628838. ISSN 0036-8075. PMID 628838. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  46. (Ingelesez) Heffner, Rickye S.; Heffner, Henry E.. (1985-01-01). «Hearing range of the domestic cat» Hearing Research 19 (1): 85–88.  doi:10.1016/0378-5955(85)90100-5. ISSN 0378-5955. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  47. (Ingelesez) Heffner, Henry E. (1998-05-01). «Auditory awareness» Applied Animal Behaviour Science 57 (3): 259–268.  doi:10.1016/S0168-1591(98)00101-4. ISSN 0168-1591. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  48. a b (Gaztelaniaz) Veterinaria, Lidia Rosell. (2016-11-22). «Gatos y sus sentidos, vista, oído, tacto, olfato y gusto» Gatos Paradais Sphynx (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  49. «Glosario CvdB -Barril - barrel - barril.html» web.archive.org 2006-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  50. «Caterack Dies - World's Oldest Cat Was 30! - National Ledger» archive.vn 2012-09-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  51. (Ingelesez) «​El comportamiento de los gatos» Purina ONE® (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  52. (Ingelesez) Bradshaw, John W. S.; Goodwin, Deborah; Legrand-Defrétin, Véronique; Nott, Helen M. R.. (1996-07-01). «Food selection by the domestic cat, an obligate carnivore» Comparative Biochemistry and Physiology Part A: Physiology 114 (3): 205–209.  doi:10.1016/0300-9629(95)02133-7. ISSN 0300-9629. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  53. (Ingelesez) G, Zaghini; G, Biagi. (2005 Aug). «Nutritional Peculiarities and Diet Palatability in the Cat» Veterinary research communications PMID 16244923. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  54. (Ingelesez) Bradshaw, John W. S.; Neville, Peter F.; Sawyer, Diana. (1997-04-01). «Factors affecting pica in the domestic cat» Applied Animal Behaviour Science 52 (3): 373–379.  doi:10.1016/S0168-1591(96)01136-7. ISSN 0168-1591. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  55. (Ingelesez) Montague, Michael J.; Li, Gang; Gandolfi, Barbara; Khan, Razib; Aken, Bronwen L.; Searle, Steven M. J.; Minx, Patrick; Hillier, LaDeana W. et al.. (2014-12-02). «Comparative analysis of the domestic cat genome reveals genetic signatures underlying feline biology and domestication» Proceedings of the National Academy of Sciences 111 (48): 17230–17235.  doi:10.1073/pnas.1410083111. ISSN 0027-8424. PMID 25385592. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  56. (Gaztelaniaz) «Razas de gatos, una increíble diversidad ¿las conoces todas?» FeelCats | Gatos y la mejor información sobre ellos (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  57. (Gaztelaniaz) «Razas de gatos domésticos, tipos o clases según determinados criterios» Gatos Paradais Sphynx (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  58. (Ingelesez) «Biblioteca de razas» PURINA® (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  59. (Ingelesez) Al, Allen. (2003 Jun). «The Diagnosis of Acetaminophen Toxicosis in a Cat» The Canadian veterinary journal = La revue veterinaire canadienne PMID 12839249. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  60. «Toxic to Cats» VetInfo (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  61. (Ingelesez) Cg, Rousseaux; Ra, Smith; S, Nicholson. (1986 Aug). «Acute Pinesol Toxicity in a Domestic Cat» Veterinary and human toxicology PMID 3750813. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  62. «El chocolate es tóxico?» gatos.mascotia.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  63. (Gaztelaniaz) «Cuáles son las plantas tóxicas para los gatos - 13 pasos» uncomo.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  64. a b (Ingelesez) «Encyclopedia of Feline Clinical Nutrition | IVIS» www.ivis.org 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  65. «Gatos gordos: obesidad y sedentarismo - Salud de gatos | Mundo Animal» web.archive.org 2013-04-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  66. (Ingelesez) Wg, Guilford. (1994 Dec). «Nutritional Management of Gastrointestinal Tract Diseases of Dogs and Cats» The Journal of nutrition PMID 7996263. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  67. a b c «BLOG VETERINARIO: ONCOLOGÍA FELINA II» web.archive.org 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  68. (Ingelesez) «Veterinary Pathology» SAGE Journals (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  69. Estudio seroepidemiológico de la leucemia e inmunodeficiencia felinas en Madrid. , 75-83 or..
  70. «PARASITIPEDIA» parasitipedia.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  71. «Qué es el FLUTD» web.archive.org 2013-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  72. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  73. «Wayback Machine» web.archive.org 2010-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  74. «¿Qué es la piómetra?» web.archive.org 2011-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  75. (Gaztelaniaz) Mycobacterium lepraemurium. 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  76. (Ingelesez) [http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/science/newsid_5376000/5376442.stm Se venden gatitos hipoal�rgicos. ] 2006-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  77. (Ingelesez) L, Foil; E, Andress; Rl, Freeland; Af, Roy; R, Rutledge; Pc, Triche; Kl, O'Reilly. (1998 Sep). «Experimental Infection of Domestic Cats With Bartonella Henselae by Inoculation of Ctenocephalides Felis (Siphonaptera: Pulicidae) Feces» Journal of medical entomology PMID 9775583. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  78. (Ingelesez) Bb, Chomel. (2000 Apr). «Cat-scratch Disease» Revue scientifique et technique (International Office of Epizootics) PMID 11189710. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  79. (Ingelesez) Principios de medicina interna. , 1268 or. ISBN 84-486-0215-3..
  80. (Ingelesez) Hales, Steven D.. (2008). What Philosophy Can Tell You about Your Cat. Open Court Publishing ISBN 978-0-8126-9652-3. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  81. «Animal Experimentation: The Legacy of Claude Bernard» www.hughlafollette.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  82. «Experiment Module: Effects of Visual Deprivation During the Critical Period for Development of Vision» thebrain.mcgill.ca (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  83. (Gaztelaniaz) Jaeger, Kyle. (2014-12-04). «Platicamos con el científico que probó LSD en gatos» Vice (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  84. (Ingelesez) Williams, Charles Alfred Speed. (1976-01-01). Outlines of Chinese Symbolism and Art Motives: An Alphabetical Compendium of Antique Legends and Beliefs, as Reflected in the Manners and Customs of the Chinese. Courier Corporation ISBN 978-0-486-23372-7. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  85. (Gaztelaniaz) G, Víctor López. (2019-03-14). «De Jones ('Alien') a Goose ('Capitana Marvel'): 11 gatos de cine que son unos perfectos robaescenas» Espinof (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  86. (Gaztelaniaz) GATOS DE CINE (PARTE II). 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  87. (Gaztelaniaz) LadyGira. Gatos famosos del anime | Anime en Español. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  88. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Alberto Zurrón. (2016-04-28). Historia insólita de la música clásica II. Ediciones Nowtilus S.L. ISBN 978-84-9967-795-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  89. «10 canciones protagonizadas por un felino» b-sidemg.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  90. (Gaztelaniaz) «Entérate. Los gatos en la literatura» El Universal 2017-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  91. (Gaztelaniaz) «¿Es el gato el animal favorito de la literatura?» Eterna Cadencia (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  92. (Gaztelaniaz) «Principales federaciones felinas» Mis animales 2019-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  93. «Welcome to TICA - The International Cat Association, TICA cats, TICA pedigreed cats, pedigreed cats, pedigreed cats registry, household pet cat registry, domestic cat registry, Savannah cat, Bengal cat, Persian cat, Maine Coon cat» tica.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  94. (Ingelesez) http://www.fotografics.it,+Bob Schwartz-. «Fédération Internationale Féline :: Introduction to the FIFe» fifeweb.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: katu .