[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Donets

Koordenatuak: 51°00′26″N 37°03′34″E / 51.007222°N 37.0595°E / 51.007222; 37.0595
Wikipedia, Entziklopedia askea
Donets
Северский Донец (ru), Сіверський Донець (uk)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.053 km
EponimoaSeverians (en) Itzuli
Don
Geografia
Map
Koordenatuak51°00′26″N 37°03′34″E / 51.007222°N 37.0595°E / 51.007222; 37.0595
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kharkiveko oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera98.900 km²
Arro hidrografikoaDon basin (en) Itzuli
Ur-emaria159 m³/s
LakuakBelgorod Reservoir (en) Itzuli eta Pechenihy Reservoir (en) Itzuli
IturburuaErrusiako erdialdeko goi-ordokia
BokaleaDon

Donets[1] (errusieraz: Северский Донец; ukraineraz: Сіверський Донець) Ekialdeko Europako ordokiko ibaia da, Don ibaiaren adar nagusia, hego-mendebaldeko Errusia eta ekialdeko Ukraina zeharkatzen dituena[2]. 1.053 km luze da.

Errusiako erdialdeko goi-ordokian du iturria[2], Belgorod oblastean. Ukrainan barneratu eta Kharkiv, Luhansk eta Donetskeko oblastak zeharkatzen ditu. Berriz ere Errusian sarturik, Konstantinovsken ondoan (Rostov oblasta) Don ibaira isurtzen da.

Behe ibilguan Ekialdeko Europako mea eta metalurgia gune handienetakoa den Donbass arroa inguratzen du[3].

Ibaiadar nagusiak hauek dira:

Donets ondoko hiri hauetatik igarotzen da:

Donetsen emaria Belaia-Kalitvan (Rostov oblasta, Errusia), Don ibaira isuri baino 100 km lehenago, 47 urtez (1933-1985) neurtua izan da[4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 80.900 km² ditu, arro osoaren % 82a. Emari handiena martxo-apirilean izaten da eta txikiena abuztu-irailean. Abendu hasieratik martxo amaiera arte izozturik egoten da[2].

Donetsen batez besteko emariak (/s) Belaia-Kalitvan (Errusia) neurtuak
Datuak: 1933 eta 1985 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]