Adonis (poeta)
Itxura
Ali Ahmad Said Esber (arabieraz: علي أحمد سعيد إسبر, alî ahmadi sa'îdi asbar edo Ali Ahmad Sa'id; Al Qassabin, Latakia, 1930eko urtarrilaren 1a) Siriako poeta eta itzultzailea da. Poesia arabiar modernoaren berritzaileetakoa izan da. Beiruteko Chir taldearen bultzatzailea izan zen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta Mawaqif aldizkariaren sortzailea (1968). Adonisen obrak kutsu metafisikoa du: Mihyar damaskoarraren kantuak (1961), Antzerkia eta ispiluak (1968), Otoitza eta ezpata (1993), Bereziak, poemak (1995).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-10-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adonis (poeta) |