Shubiluliuma II.a
Shubiluliuma II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. XIII. mendea |
Heriotza | K.a. XII. mendea ( urte) |
Familia | |
Aita | Tudhalia IV.a |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Shubiluliuma II.a azken errege hitita izan zen, eta, beraz, berarekin, hititen inperioaren historia amaitu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tudhalia IV.aren semea eta Arnuanda III.aren anaia, azken honen heriotza goiztiarraren ondorioz tronuratu zen. Bere erregealdiaren hasieran, bere hurbileneko aurreko erregeen arazo berberei aurre egin behar izan zien, Arzawa, Tarhuntassa, Alasiya eta Sirian matxinada batzuk egon zirelarik. Itxura batean, matxinada guzti hauek baretzeko gai izan zen.
Baina, laster geratu zen Itsasoko herrien mehatxupean, Ekialde Hurbil osoa suntsitu zutenak. Hititen inperioa, ziur aski, barne borrokengatik eta basailuek ematen zizkien indarren gehiegizko beharraren ondorioz ahulduta, ez zen erasoa jasateko gai izan, eta historiatik desagertu zen, Karkemisheko erregeordetza eta Tarhuntassako erresuma, oraindik denbora batez mantendu ziren arren.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Arnuanda III.a |
Errege hitita K. a. 1207-K. a. 1178 |
Ondorengoa Azkena izan zen. |