[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Sendagai biologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sendagai biologiko edo biologiko[1], iturri biologikoetatik garatutako edozein farmakori deritzo. Produktu horiek erauzketa zein semisintesi bidez lortu dira. Sintesi bidez ekoiztutako gainontzeko farmakoetatik desberdintzen dira eta txertoak, odola, odol konposatuak, alergenoak, zelula somatikoak, terapia genetikoak, ehunak, proteina birkonbinatu terapeutikoak eta zelula terapian erabilitako zelula biziak sartuko dira biologikoen artean. Azken horiek karbohidratoz, proteinez edo azido nukleikoz osatuta egon daitezke; baita molekula horiez egindako konbinazio konplexu, zelula bizi zein ehunez ere. Konposatu horiek (edo horien aitzindari nahiz konposatuek) iturri bizidunetatik isolatu dira-gizaki, animali, landare, onddo, mikrobio.

Sendagai biologiko termino inguruan aldagai ugari daude, talde eta entitateen araberakoa, alegia. Sendagai biologiko arloaren barne, terminoak aldaera bat edo beste izango du. Agentzia erregulatzaile batzuek medikamentu biologiko edo produktu biologiko terapeutikoa terminoak erabiltzen dituzte produktu makromolekularrak izendatzeko; horien artean, protein eta azido nukleikoan oinarritutako farmakoak; odola, odol osagai edo txertoetatik bereizteko aipa daitezke. Azken horiek zuzenean iturri biologikoetatik[2][3] garatzen dira. Espezialitate farmazeutikoak, sendagai sailkapen mota bat, medikamentu garestiak eta biologikoak izan ohi dira[4][5][6][7]. Medikamentuen Agentzia europarra terapia aurreraturako medikamentu (ATMPs ingelesez[8]) terminoa erabiltzen du giza erabilera duten sendagaientzako, eta horien iturri "gene, zelula edo ehun ingeniaritza" denean; baita terapia geniko, zelula somatiko terapia, ehun ingeniaritza eta horien konbinazioetan oinarritutako sendagaiak ere. Termino horrek ez du zentzu handiri izango testuinguru horretatik kanpo.

Genetan edo zeluletan oinarritutako sendagaiak biomedikuntzako [9]ikerketan nagusi ohi dira, eta beste tratamenduak erabili ezin ezean badira hautagai.

Zenbait jurisdikzioetan, sendagai biologikoak modu desberdinean erregulatzen dira beste osasun produktu eta farmako sinpleekin alderatuz.

Biofarmakalogia terminoa erabili ohi da sendagai biologikoak aztertzeaz arduratzen den farmakologia arloa izendatzeko.

Mota nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunetatik erauziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologiko zaharrenetariko batzuk, nagusiki, animalia eta gizaki gorputzetik irazi izan dira. Aipatzekoak dira:

Lehen animalietatik erauzten ziren zenbait sendagai biologiko, intsulina, besteak beste; DNA birkonbinatuz sintetisatu ohi dira, gaur egun.

DNA proteina birkonbinatu jatorri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arestian aipatu bezala, "sendagai biologiko" terminoa erabili daiteke medikuntza arloan produktu ugariri errefentzia egiteko. Hala ere, horren erabilera ohikoa mugatuago dago, DNA birkonbinazio teknikan oinarritutako sendagaiei, alegia. Horiek hiru motatakoak izan daitezke:

  1. Giza organismoan dauden proteina-seinale endogenoen analogoak. Horien artean, eritropoietina, odol produkzioaz arduratzen den proteina estimulatzailea; hazkunde hormona, organismoaren hazkundea estimulatzen duen hormona; edo giza intsulina eta horien analogoak aipatu daitezke.
  2. Antigorputz monoklonalak. Organismo biziek berez sintetizatzen dituzten antigorputzen parekoak dira, eta birus eta bakteria bezalako patogenoen aurka egiteko erabiliko dira. Horien arteko desberdintasun bakarra monoklonalak behar espezifikoetarako diseinatuak izan direla (hibridoma[11] teknologia erabilita, bestaek beste). Eredu honen adibide desberdinak aurrerago ikusiko den taulan azaltzen dira.
  3. Konstruktu hartzaileak (fusio-proteinak), orokorrean, immunoglubulina tarteari lotuta egon ohi den hartzailean oinarrituta daude. Kasu honetan, hartzaileak espezifitate handiaz eskaintzen du konstruktua; immunoglobulina egitura, ordea, egonkortasuna eta ezaugarri farmakologikoki esanguratsuak damaizkio. Zenbait adibide azalduko dira hurrengo taulan.

Sendagai mota hauek ekarpen handia suposatu dute, bereziki, erreumatologia eta onkologian. Hala ere, aipatu beharra dago, kardiologian, dermatologian, digestio aparatuaren medikuntzan eta neurologian ere; besteak beste, garrantzi handia dutela. Horietariko arlo gehienetan tratamendu terapeutiko alternatiboak egotea eragin dute. Aurretik tratamendurik ez zuten gaixotasunak edo desegokia zen bat ordezkatzea posible izan da ere sendagai biologikoekin. Hala ere, medikamentu horiek konbentzionalak baino garestiagoak direla kontuan hartu behar dugu, eta horrek ardura farmakoekonomikoak eragin dituela. Faktore honek garrantzia hartu du sendagai biologikoak gaixotasun kronikoetan erabiltzen hasi direnean, artritis erreumatoidea, heste minberaren sindromea edota minbizi tratamenduak, adibidez. Terapia antigorputz monoklonal ohikoekin eta erlatiboki ohikoa den tratamenduaren kostua 7000-14000 € bitartekoa da urtero.

Sendagai biologikoekin terapia egin eta artritis erreumatoide, atritis psoriasiko[12] edo espondilitis ankilosante gaixotasunak pairatzen dituzten agureek arrisku kardiobaskular, infekzio larri edo, orokorrean, okerragotzeak pairatzeko probabilitate handiagoa dute.[13]

DNA birkonbinatuz lortutako "giza" intsulina izan zen bere erabilgarritasun terapeutikoa onartu zuten lehenengo substantzia. Zenbaitetan rHI izenaz ere deitua, Humulina izen komertzialaz ezaguna, Genentech[14]-ek garatu zuen, baina Eli Lilly and Company[15]-ak lortu zuen lizentzia zein ekoizpen eta merkaturatzen hasteaz arduratu zen 1982an.

Sendagai biologiko gehienak hurrengo horien artean sartzen dira:

2008an industria farmazeutikoak $65.2 bilioi inbertitu zituen medikamentu berri horien ikerkuntza eta garapenean. DNA birkonbinatzailean oinarritutako zenbait sendagai biologikoren adibide azaltzen dira hurrengo taulan:

USAN/INN Izen komertziala Helburu terapeutikoa Teknologia Ekintza mekanismoa
abatacept Orencia artritis erreumatoidea CTLA-4 antigorputz fusio-proteina T linfozito desaktibazioa
adalimumab Humira artritis erreumatoidea, espondilitis ankilosantea, artritis psoriatikoa, psoriasia, kolitis ultzerosoa, Crohn gaixotasuna antigorputz monoklonala TNF antagonista
alefacept Amevive psoriasiaren plaka kronikoa G1 antigorputz fusio-proteina ez dago guztiz argi
eritropoietina Epogen kimioterapiak eragindako anemia, giltzurrun gutxiegitasun kronikoa, etab. proteina birkonbinatzailea eritrozitoen ekoizpen estimulazioa
etanercept Enbrel artritis erreumatoidea, espondilitis ankilosantea, artritis psoriatikoa, psoriasia giza TNF hartzaile birkonbinatu fusio-proteina TNF antagonista
infliximab Remicade artritis erreumatoidea, espondilitis ankilosantea, artritis psoriatikoa, psoriasia, kolitis ultzerosoa, Crohn gaixotasuna antigorputz monoklonala TNF antagonista
trastuzumab Herceptin bularreko minbizia humanizatutako antigorputz monoklonala HER2/neu (erbB2) antagonista
ustekinumab Stelara psoriasia humanizatutako antigorputz monoklonala IL-12 eta IL-23 antagonistak
denileukin

diftitox

Ontak azaleko linfoma T linfozitikoa (CTCL) toxina difteriko proteina IL-2 eta toxina difterikoarekin konbinazioan IL-2 hartzailearekin lotzen da
golimumab Simponi artritis erreumatoidea, espondilitis ankilosantea, artritis psoriatikoa, psoriasia, kolitis ultzerosoa antigorputz monoklonala TNF antagonista

Txerto ugari ehun kulturetan hazten dira.

Terapia genikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birusetan oinarritutako terapia genikoa birus bat artifizialki manipulatzean datza,hots, terapian erabilgarria den material genetikoa bertan txertatzea.

2012 eta 2019 urte bitartean zenbait sendagai biologiko arrakastatsuren patenteak baliogabetu ziren. Gauzak horrela, bioantzekoen ekoizpenean interesa handitu zen.[17] Molekula txikiekin konparatuz, kimikoki berdinak diren osagai aktiboak barneratzen dituzte bioantzekoek; sendagai biologikoak txit konplexuak dira, eta azpiespezie ugariz osatuta daude. Azken horiek hain dira talde heterogeneo eta zehatzak non jatorrizko eta horien deribatu diren bioantzekoak ugariak eta aldakortasun handikoak izango diren. Aldakortasun handia egongo den arren, azken bi horien segurtasuna eta eraginkortasuna mantendu behar dira.[18] Garapen prozesuan zehar gerta daitezkeen bariazioak teknika analitiko modernoekin monitorizatzen dira (likido kromatografia, immunoentseguak eta masa espektrometria, besteak beste).

Hariarekin jarraituz, eta molekula txiki generikoekin alderatzen baditugu, bioantzekoek erregulazio prozedura desberdinak behar dituzte. XXI. mendeko legislazioak hori aitortu du, bioantzekoak frogatzeko bitarteko prozedurak, alegia. Orokorrean, molekula txikiek baino froga gehiago baina sendagai berriak baino gutxiago behar dituzte.

2003an Europako Medizina Agentziak tarteko bidea sortu zuen biologikoentzako, antzeko biologiko produktu medizinal deritzona. Bide hori bioantzekoen eta onartuta dauden produktuen arteko "antzekotasuna" frogatzeaz arduratzen da.[19] Estatu batuetan, Patien Protection and Affordable Care Act-ak onarpen bide laburtua sortu zuen 2010ean produktu biologikoak bioantzeko onartzeko, edo azken horien ordezkari jarduteko; FDA-lizentziatu erreferentzia.[20] Bioantzekoak bideratzea paziente eta osasun sistemaren gastuak murriztea suposatuko litzateke.

Merkaturatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresek biologiko berriak garatzen dituztenean horien patenteak eskatzeaz arduratu behar dira, horrela, fabrikazio eskubideak onartuko baitzaizkie. Farmako garapenaren arduraduna, ikerketan inbertitutakoa berreskuratzea posible izango du horiek eskatuta. Patenteen legea Ameriketako Estatu Batu eta Europan patenteak lortzeko baldintzetan desberdintzen dira; Europan eskaria, esate baterako, zailagoak dira lortzen. 1970tik aurrera eskainitako patente kopurua nabarmen igo da. 1978an 30 patente eskaini ziren. 1995ean 15,600ra igo ziren, eta 2001erako bazeuden 34,527 patente aplikazio.[21] 2012an Jabetza Intelektual (JI) sorrera handiena AEBak zuen bereganatuta, mundu osoan eskaintzen diren patenteen % 37, alegia. Hala ere, oraindik badago industrian garapen eta berrikuntzarako bide luzea. Gaur egungo Jabetza Intelektualaren sistema berrikusi nahi izatea, I+G (ikerkuntza eta garapena) finantziazioa fidagarriagoa izan daiten ziurtatzeko, AEBetan debate eragile omen da. Odol produktuak eta gizaki deribatu diren beste produktu batzuk (ugatz esnea), eta merkaturatuak izan daitezen, erregulazio oso zehatzak jarraitu behar dituzte. Ondorioz, bezeroei zaila egiten zaie mota horietako produktuak lortzen; eta zenbaitetan horiek gordetzeaz arduratzen diren erakundeak, "banku" deritzena, ez dira gai produktuen banaketa eraginkorra bideratzeko.[22] Ugalketa-zelula bankuek hedatuago daude espermatozoo eta obozelulekin lan egiteagatik ugalkortasun tratamenduetan.

Eskala handiko produkzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikamentu biologikoak zelula mikrobiano (E. coli birkonbinatzailea edo legami kultura, adibidez), ugaztunen zelula lerro (ikus zelula kultura), landare zelula kultura eta goroldioan oinarrituta garatu daitezke bioerreaktoretan; fotobioerreaktore baten, esate baterako.[23] Kontuan hartzekoak dira produkzio kostea (bolumen txikiko eta purutasun handiko produktuak dira erakargarriak) eta kontaminazio mikrobiarra (bakterio, birus, mykoplasmek eraginda). Frogatzen ari diren produkzio bide berrien artean landare osoen erabilera aipatu daiteke (landarez osatutako sendagaiak).

Transgenikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrobersia handia dago biologikoen produkzio metodo honi buruz, organismo transgenikoen erabilera, alegia. Gehienak genetikoki aldatutako landare eta animaliak dira farmakoen produkzioan. Produkzio lerro hau arriskutsua gerta dakioke inbertitzaileari, arrisku eta arazo etikoen aurrean agertu baitaiteke. Biologikoek kontaminatzeko arriskua dute eraldatu ez diren produktu edo helburu terapeutikoekin garatu ez direnekin.

Hurrengo planteamendu hau garatzen ari dira: sendagai biologikoa berez ekoizten duten ugaztun transgenikoen sorrera, esnean, odolean edo gernuan bertan biologikoa egotea. Ohikoa da animalia berri baten garapena pronuklear mikroinjekzio metodoaz, eta horrek ere ondorengo egokiak sortzea eragingo luke.[24] ATryn da genetikoki aldatutako eta ahuntz esnetik lortu izan den lehenengo farmakoa, baina komertzializazio baimena blokeatu zuen Europako Sendagai Agentziak 2006ko otsailean. Erabaki hori urte bereko ekainean gaitzetsi zen, eta baimena lortu 2006ko abuztuan.[25]

Europar Batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunean, medikuntzarako produktu biologikoa[26] sistema biologiko (bizidun) batetik erauzitako edo ekoiztutako osagai aktiboa(k) d(ir)a. Horien ezaugarrien zehaztapenerako proba fisikokimiko eta biologikoak behar dituzte. Medikuntzarako produktu biologikoen probak, osagai aktibo eta amaierako produktu medizinala konbinatzen ditu ekoizpen prozesu eta kontrolarekin. Esate baterako:

  • Ekoizpen prozesua - bioteknologia edo beste teknologia batzuetatik eratorri daiteke. Teknika konbentzionalagoak ere erabili daitezke, odola edo plasma deribatuen eta zenbait txertoen kasuan, adibidez.
  • Osagai aktiboa - mikroorganismo osoz, ugaztun zelulez, azido nukleikoez, material proteikoaz, edo jatorri mikrobianoa duten konposatu polisakaridikoez , animalia, gizaki, edo landare jatorriaz osatuta dago.
  • Ekintza mekanismoa - produktu medizinal terapeutiko eta immunologikoak, gene transferentziarako materialak, edo zelula terapiarako materialak.

Ameriketako Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetan, biologikoek lizentzia lortzen dute biologics license application (BLA) bidez, gero FDA barnean dagoen biologikoen ebaluazio eta ikerkuntzarako zentroan[27] aurkezten dira; eta farmakoen erregulazioa farmakoen ebaluazio eta ikerkuntza zentroan.[28] Luze irauten du sendagai biologikoen onarpenak, urteetan zehar entsegu kliniko ugari egiten baitira. Farmakoa komertzializatuta egon arren farmakozaintza prozesua jarraituko da non eraginkortasuna eta segurtasuna monitorizatuko diren. Ekoizpen prozesua FDAren "Good Manufacturing Practices"-ak onartu behar du; eta hori gela garbietan gerta ohi da, hots, aire partikula kopurua eta gainontzeko kontaminatzaile mikrobiar maximoak definituta egongo da.[29]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «biological | Definition of biological in English by Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. (Ingelesez) Food and Drug Administration. 2018-03-17 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  3. (Biochemist), Walsh, Gary. (2003). Biopharmaceuticals : biochemistry and biotechnology. (2nd ed. argitaraldia) J. Wiley ISBN 9780470843260. PMC 51922758..
  4. (Ingelesez) Specialty drugs in the United States. 2018-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  5. (Ingelesez) Gleason, Patrick P.; Alexander, G. Caleb; Starner, Catherine I.; Ritter, Stephen T.; Houten, Holly K. Van; Gunderson, Brent W.; Shah, Nilay D.. (2015-09-15). «Health Plan Utilization and Costs of Specialty Drugs Within 4 Chronic Conditions» Journal of Managed Care Pharmacy 19 (7): 542–548.  doi:10.18553/jmcp.2013.19.7.542. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  6. (Ingelesez) Thomas, Katie; Pollack, Andrew. (2015-07-15). «Specialty Pharmacies Proliferate, Along With Questions» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  7. (Ingelesez) Murphy, Chad, O.. (PDF) "Specialty Pharmacy Managed Care Strategies". (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 2an).
  8. (Ingelesez) «Advanced therapies - Public Health - European Commission» Public Health (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  9. (Gaztelaniaz) Biomedicina. 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
  10. (Gaztelaniaz) «Transplante de la microbiota fecal: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).
  11. (Ingelesez) «Anticuerpos Monoclonales Producidos Por Hibridomas» Scribd (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).
  12. «Artritis psoriásica» espanol.arthritis.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  13. (Ingelesez) «The Use of Biologic Agents in the Geriatric Population | Rheumatology Network» www.rheumatologynetwork.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  14. «Genentech: About Us» www.gene.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  15. «Sobre Lilly» www.lilly.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
  16. «Colony-Stimulating Factor (CSF) Function» www.sinobiological.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-07).
  17. Calo-Fernández, Bruno; Martínez-Hurtado, Juan Leonardo. (2012-12-12). «Biosimilars: Company Strategies to Capture Value from the Biologics Market» Pharmaceuticals 5 (12): 1393–1408.  doi:10.3390/ph5121393. ISSN 1424-8247. PMID 24281342. PMC PMC3816668. (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  18. (Ingelesez) (PDF) Maintaining consistent quality and clinical performance of biopharmaceuticals. (Noiz kontsultatua: 2018/04/23).
  19. (Ingelesez) «European Medicines Agency - Overview - Biosimilar medicines» www.ema.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  20. (Ingelesez) Nick, Cecil. (2012-06-01). «The US Biosimilars Act» Pharmaceutical Medicine 26 (3): 145–152.  doi:10.1007/BF03262388. ISSN 1178-2595. (Noiz kontsultatua: 2018-04-23).
  21. Patenting in the biopharmaceutical industry - comparing the US with Europe - Thomson Scientific. 2006-03-16 (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  22. (Ingelesez) Carlyle, Erin. «The Guys Who Trade Your Blood For Profit» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  23. Decker, Eva L.; Reski, Ralf. (January 2008). «Current achievements in the production of complex biopharmaceuticals with moss bioreactors» Bioprocess and Biosystems Engineering 31 (1): 3–9.  doi:10.1007/s00449-007-0151-y. ISSN 1615-7591. PMID 17701058. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  24. Dove, A.. (October 2000). «Milking the genome for profit» Nature Biotechnology 18 (10): 1045–1048.  doi:10.1038/80231. ISSN 1087-0156. PMID 11017040. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  25. (Ingelesez) Go-ahead for 'pharmed' goat drug. 2006-06-02 (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  26. (Ingelesez) «Public Health - European Commission» Public Health (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  27. (Ingelesez) Center for Biologics Evaluation and Research. 2018-04-03 (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  28. (Ingelesez) Center for Drug Evaluation and Research. 2017-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-04-26).
  29. Txantiloi:Ingelera KiNGHAM R., KLASA G., and HESSLER CARVER K.. [https://www.cov.com/-/media/files/corporate/publications/2013/10/chapter4_key_regulatory_guidlines_for_the_development_of_biologics_in_the_united_states_and_europe.pdf «Key Regulatory Guidelines for the Development of Biologics in the United States and Europe 1»] (PDF) European (Noiz kontsultatua: 2018/04/26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]