[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Transplante (medikuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transplantea» orritik birbideratua)
Kosme eta Damian deunek mirarizko moduan Justiniano zuriari transplantatu omen zioten "mairu" baten hanka beltza XVI. mendean, Alemanian.

Transplantea edo mentua medikuntzaren arloan organismo batetik beste batera zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da. Gehienetan organoak transplantatzen dira. Transplantatutako organoa kaltetutakoa ordeztu eta bere funtzioa hartzen du, biziak salbatuz edo pertsonen bizi egoera hobetuz. Hala ere, prozesu honek zenbait zailtasun ekar ditzake; hala nola, infekzioak eta errefusa. Operazio hau ebakuntza-gelan egiten da.

Zelula, organo eta ehun transplantatuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transplante motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emailearen eta hartzailearen artean dagoen harremanaren arabera, honelakoak izan daitezke:

Autotransplanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transplante mota honetan emailea eta hartzailea pertsona bera dira. Emailea eta hartzailea genetikoki berdinak direnez, ez da errefusik gertatuko. Autotransplante baten adibidea gorputzaren leku batetik bestera egiten den larruazal transplantea da.

Isotransplanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isotransplanteetan emailea eta hartzailea genetikoki berdinak dira, baina ez dira pertsona bera. Adibidez, biki unibitelinoen arteko transplantea isotransplantea izango litzateke. Errefusa gertatzeko oso aukera gutxi daude.

Alotransplanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alotransplanteetan, emailea eta hartzailea espezie berekoak dira, baina genetikoki desberdinak. Izaki bizidunen arteko organo, ehun eta zelulen transplante mota ohikoena da. Errefusak gerta daitezke, beraz transplantea egin baino lehen histokonpabilitate-probak egitea oso garrantzitsua da. Transplantea egin eta gero farmakoak hartu behar izatea ere oso probablea da.

Xenotransplanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak. Errefusa gertatzeko aukerak beste transplante motetan daudenak baino gehiago dira. Adibide bat balbula transplanteak izango lirateke.

Organo berriak hartzailearen gorputzarekin ahalik eta kidetasun immunologikorik handiena eduki behar du errefusa ez gertatzeko, hau izanda oso konplikazio larria eta prozesu guztiaren porrota.

Errefusaren aukerak murrizteko, paziente hartzaileak transplantea jaso ondoren farmako immunosupresoreak hartu behar izaten ditu, normalean bat baino gehiago. Hauek immunitate-erantzuna inhibitzen dute. Beraz, errefusa blokeatzen da. Sendagai horien artean, aipagarrienak dira esteroideak eta ziklosporina. Medikazio honek, beste alde batetik, albo-ondorio ugari dakartza, eta hauetako nagusiak prebenitzeko beste farmako batzuk ere hartu behar dituzte.

Transplantearen ondorengo tratamenduaz gain, errefusa ez gertatzeko transplantea egin aurretik zenbait proba egin behar dira. Horiei histokonpabilitate-probak deritze.

Pertsona batek bizirik irauteko edo bizi-kalitatea berreskuratzeko egiten den eskuzabaltasun- ekintza da ematea. Prozesu hau altruista da, emaileak ordainetan ez duelako ezer jasotzen, nahi duelako egiten baitu.

Ematea Espainian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako emate-tasa munduko beste edozein lekutakoa baino handiago da. Hala ere, eskuratzen diren organo eta ehun kopurua ez da nahikoa eta gaixo asko itxaron-zerrendetan hiltzen dira urtero. Espainiako Transplanteen Antolakundea (gaztelaniaz, ONT) transplante-sistema hau koordinatzen du. Antolakunde honek hurrengoa bermatzen du: sistema doakoa dela eta herritar guztiek transplantea jasotzeko aukera bera dutela.

Nor izan daiteke emaile?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatako emaileak daude:

  • Bizirik dauden pertsonak: Bizirik dauden pertsonek ehunak (larruazala edo odola) edo beharrezkoa ez den organo bat (giltzurruna) eman ditzakete. Hala ere, transplantea burutu aurretik, emaileek legeak zehazten dituen baldintzak bete behar dituzte.
  • Garun-heriotzako egoeran dauden pertsonak: Pertsona hauek hilda daude, baina transplantatuko diren organoak egoera onean egon daitezen, bihotz-taupadak modu artifizialean mantentzen zaizkie. Kasu honetan, gibela, bihotza, pankrea, birikak eta zenbait ehun transplantatu daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]