[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Normal (Illinois)

Koordenatuak: 40°30′44″N 88°59′19″W / 40.5122°N 88.9886°W / 40.5122; -88.9886
Wikipedia, Entziklopedia askea
Normal
Ameriketako Estatu Batuetako herria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Illinois
Illinoiseko konderriMcLean konderria
Posta kodea61761
FIPS kodea17-53234
Geografia
Koordenatuak40°30′44″N 88°59′19″W / 40.5122°N 88.9886°W / 40.5122; -88.9886
Map
Azalera48,53089 km²
Altuera265 m
Demografia
Biztanleria52.736 (2020ko apirilaren 1a)
239 (2010)
Dentsitatea1.087 bizt/km²
Etxebizitzak19.520
Informazio gehigarria
Sorrera1865
Telefono aurrizkia309
Hiri senidetuakAsahikawa
normal.org

Normal (ingelesez ['nɔrməl] ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako Illinois estatuko hiri bat da, Illinoiseko erdialdean kokatutakoa, McLean konderrian. 2010. urtean 52.497 biztanle zituen hiriak. Normal, Bloomington-Normal metropoli eremu barruan dago eta Bloomington ostean handiena da. Bloomington ondoko hiria da, eta batera aipatzen direnean "Hiri bikiak" (ingelesez, Twin Cities), "Bloomington-Normal", "BN" edo "BloNo" bezala ezagutzen dira.

Normalen Illinoiseko unibertsitate publikorik zaharrena dago, Illinoiseko Estatu Unibertsitatea,1857. urtean sortua. Honez gain, Heartland Ikastetxe Erkidegoa eta Lincoln Unibertsitatea daude bertan.

Hiria Ipar Bloomington (North Bloomington) bezala jaio zen 1854ko ekainak 7an Joseph Parkinsonen lurretan. Kokalekua, "Bidegurutzea" (ingelesez, The junction) izenaz ezagutzen zen, Illinois Central eta Chicago eta Alton trenbideen elkargunean baitzegoen.

1865ean Normal izena jaso zuen eta 1867ko otsailak 25ean izen hori ofizial bihurtu zen. Izenaren jatorria bertan kokatuta zegoen unibertsitate normal (iraskale-ikasketa eskola mota bat) batetik hartu zen, Illinoiseko Estatu Unibertsitate Normala (Illinois State Normal University). 1968an, unibertsitateak izena aldatu zuen, gaur egun mantentzen duena jasoz, Illinoiseko Estatu Unibertsitatea.

Jesse W. Fell, Normalen garapenean pertsona garrantzitsua.

Normalen lehen hedapena Jesse W. Fellek garatu zuen 1857an. Hedapen hau hiriaren jatorrizko lekutik iparralderantz eta ekialderantz egin zen. Nahiz eta askotan Fell hiriko sortzaile bezala aipatzen den, berak ez zuen jatorrizko diseinuan parte hartu, baina hala ere, laster bilakatu zen pertsona garrantzitsu hiriaren garapenean.

Felli hasierako hiriaren egiturak eraiki zituzten ekintza asko aitortzen zaizkio. Horien artean, zuhaitz asko landatu zituen bere lurretan eta lursailak lagatzean zuhaitz hauen mantentzera behartzen zituzten klausulak jarri zituen. Alkohol salmenta mugatzen zituen klausulak ere jarri zituen.

1850-1860. hamarkadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857an William Bissell gobernadoreak unibertsitate normal bat sortzeko lege-proiektu bat onartu zuen. Frantziar irakasle-ikasketa eskoletan oinarrituta, "normal" irakaskuntza ikasketak zituzten unibertsitateek hartzen zuten izena zen. Lege-proiektuaren arabera, unibertsitatearen kokapen finkoa pizgarririk onena eskaintzen zuen hirian jarriko zen. Jesse Fellek kanpaina egiteari ekin zion eta 141.000 dolar lortu zituen, gertuen zegoen lehiakidea, Peoria, 61.000 dolargatik gaindituz. Abraham Lincolnek, abokatu bezala, Bloomingtoneko herritarrek beren betebehar ekonomikoak beteko zituztela bermatzen zuen bonua egin zuen.

1860. urtean Normalek 847 biztanle zituen, eta 1862an hogei etxe inguru baino ez zeuden.

Hiriaren azalera 47,68 km²koa da, horietatik 47,52 km² lurra eta 0,16 km² ur dira.

Normaletik Estatuarteko Autobide Sareko hiru autobide igarotzen dira, I-39, I-55, Interstate 74, trenbide linea bat, eta ondoko Bloomingtoneko herrian Illinois Erdialdeko Eskualdeko Aireportua (BMI) dago. Connect Transitek autobus zerbitzu publikoa eskaintzen du inguru horretan.

Estatuarteko Autobideak
Interstate 39
Interstate 55
Interstate 74

Estatu Batuetako autobideak
US 51
US 150

Illinoiseko autobideak
Route 9

Nazioko Bide Panoramikoak
66 Errepidea

Illinois Erdialdeko Eskualdeko Aireportua (BMI) Bloomingtonen dago.

Normaldar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normal ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]