[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Autobus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gasteizko TUVISA garraio-konpainiaren autobusa.
Elbarrituentzako bereziki prestatutako mikrobusa.
Argindar kableei lotutako autobusa. Watertown Square. Massachusetts. 2022.

Autobusa pertsona-kopuru handiak garraiatzeko erabiltzen den gurpildun garraiobide luzea da. Autobusak tamaina eta mota askotakoak izan daitezke, eta 8tik ehunka bidaiari arte eraman ditzakete. Autobusak oso erabiliak dira garraio publikoko zerbitzuetan.

Autobus-motarik arruntena gorputz bakarrekoa da, baina badaude bi gorputz edo gehiagokoak edo bi solairukoak ere. Bestalde, autobus txikiagoak ere erabiltzen dira, minibus edo mikrobus deiturikoak. Normalean autobusen energia-iturria barne-errekuntzako motorra da, nahiz eta hasierako ereduek zaldiak erabiltzen zituzten. Trolebusak, berriz, argindarrez mugitzen dira.

Hasieran garraio-mota honi omnibus zeritzon, latinezko omnes ("denok") hitzetik, eta denontzat (garraio publikoa) zela adierazten zuen. Motordun garraioak zaldi bidezkoa ordezkatu zuenean, 1905. urtetik aurrera, omnibus motordunari autobus deitzen hasi zitzaion. Gaur egun horixe da hitzik erabiliena.









Zaldiz garraiatutako omnibusa (1861)
Benz-Omnibus, 1896
Araban matrikulaturiko lehen autobusa, VI-13E matrikuladuna. 1910. urtean.

Lehen autobus-linea publikoa 1662an sortu zuen Blaise Pascal-ek, baina bertan behera geratu zen 15 urte geroago[1], eta ez zen antzeko zerbitzurik egon XIX. mendeko bigarren hamarkadara arte. Hasierako busak zaldiz mugitzen ziren eta taxien eta diligentzien arteko nahastea ziren. 1830etik aurrera lurrunez mugitutako autobusak sortu ziren. Aldi berean, harien sistema baten bidez argindarra jaso eta energia horrekin mugitzen ziren trolebusak asmatu ziren. Barne-errekuntzako motorra baliatu zuten lehen autobusak automobilaren sorrerarekin bat etorri ziren. Mota honetako lehen autobusa 1895ean agertu zenetik, eredu berriak sortu ziren XX. hamarkadan, gaur egun ezagutzen diren autobus-motak sortu arte 1950eko hamarkadan.



















Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]