[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Miren Gaztañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Gaztañaga

Bizitza
JaiotzaIrun1979 (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta idazlea

IMDB: nm6853703 Literaturaren Zubitegia: 983 Musicbrainz: 8bf2e8e6-e413-465c-84d7-f0b52e74c1be Edit the value on Wikidata

Miren Gaztañaga (Irun, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 3a) aktorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Antzerkiola Imaginarioarekin abiatutako bideak eraman zuen bete-betean antzerki mundura, eta Ainhoa Izagirre, Silvia Clemente, Cristina Samaniego, Ander Lipus eta Aristides Vargasekin ikasi zuen bere lanbidea[1].

Arte eszenikoen baitan bestelako diziplinak ere landu ditu, dantza eta musika kasu: Sagarroi taldearen abeslaria izan zen 2007-2010 urteen artean[2].

Oholtza gainean, zineman eta telebistan askotariko lanak egiteaz gain, hainbat galatan parte hartu du, Donostiako Zinemaldiko 68 Edizioko irekiera galan[3] edo XXXIV MAX sarien banaketan, adibidez.

Sorkuntza pertsonalarena ezinbestekoa duen esparru bat da beretzat[4]. Sormena, gorputza eta hitza harilkatzen ditu etengabe, ertzei muzin egin gabe. Berak idatzi eta zuzendu zuen Stereo, maskulinotasunaren eta feminitatearen inguruko gogoeta gorpuztua. Ainhoa Resano eta Ainhoa Jauregiren ekarpenekin taularatu zen, eta EHAZEk argitaratu zuen obra material gehigarriarekin[5].

Dinamoa Sormen Guneak sustatutako Hitzaren Eskolako[6] lehen edizioan parte hartu zuen irakasle lanetan, Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Irene Arrarats, Igor Elortza eta Lorea Agirrerekin batera[7]: hitza ardatz hartzen zuten sormen adierazpideen elkargunea, hitzaren lanketa integrala esperimentazioari leku eginez.

Zinema (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Zuzendaria Oharra
2024 Azken erromantikoak David Pérez Sañudo Metraje luzeko filma
2024 El hoyo 2 Galder Gaztelu-Urrutia Metraje luzeko filma
2023 Betiko gaua Eneko Sagardoy Metraje laburreko filma
2023 Nosotros Helena Taberna Metraje luzeko filma
2023 Sorbeltza Iban del Campo Metraje laburreko filma
2021 Ane David Perez Sañudo Metraje luzeko filma
2019 Legado en los huesos Fernando Molina Metraje luzeko filma
2016 El guardián invisible Fernando Molina Metraje luzeko filma
2015 Igelak Patxo Telleria Metraje luzeko filma
2014 Lasa eta Zabala Pablo Malo Metraje luzeko filma
2010 Zomorroak Lander Garro / Antton Aldekoa Metraje laburreko filma

Antzerkia (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Zuzendaria Ekoizpena
2022 Erresuma Kingdom Reino Calixto Bieito Arriaga Antzokia / Teatro Español
2021 Maitasunaren Itxiera Pascal Rambert Arriaga Antzokia
2021 Faces Alex Gerediaga Arriaga Antzokia
2021 Ama Kuraia / Madre Coraje Maria Goiricelaya Arriaga Antzokia
2020 Dido & Eneas Barbora Horáková Arriaga Antzokia
2020 Macbeth Alex Gerediaga Arriaga Antzokia
2019 Garai Zekenak / Tiempos Mezquinos Raul Cancelo Arriaga Antzokia
2018 Agur eta Dolore Amancay Gaztañaga Kamikaz / Ttak kolektiboa
2017 Obabakoak Calixto Bieito Arriaga Antzokia
2010 Errautsak Ximun Fuchs Artedrama / Dejavu / Le Petit Teatre de Pain
2010 Stereo Miren Gaztañaga Lan pertsonala
2009 Sagarrak Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Xabi Strubell Lan pertsonala
2005 Ezekiel Ander Lipus Antzerkiola Imaginarioa / Sagarroi
1999 8 Olivetti Poetikoak Ander Lipus Antzerkiola Imaginarioa

Telebista (hautaketa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Zuzendaria Oharra
2023 Querer Alauda Ruiz de Azúa
2021 Intimidad Jorge Torregrossa / Ben Gutteridge / Marta Font / Koldo Almandoz Netflix
2021 Beti Mugan Jabi Elortegi Pausoka
2020 Etxekoak Jabi Elortegi Pausoka
2015 Aitaren Etxea Jabi Elortegi Pausoka
2011-2014 Goenkale Olatz Beobide Pausoka
2008-2009 Martina Pablo Malo

Sarietarako hautagaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Maitasunaren itxiera lanagatik[8].
  • 2019: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Tiempos mezquinos lanagatik[9].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «"Vivo una época que es un regalo, transitando entre clásicos y modernos"» EITB 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  2. https://web.archive.org/web/20240503190022/https://musicapunk.net/grupos/sagarroi.php
  3. (Gaztelaniaz) «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  4. Miren Gaztañaga – Kamikaz Kolektiboa. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  5. Stereo. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  6. «You searched for hitzaren eskola » Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea» Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  7. «HE I. edizioa » Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea» Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  8. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-15). «‘El viaje a ninguna parte’, Miren Gaztañaga y Adriana Bilbao, entre las candidatas a los Max» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  9. (Gaztelaniaz) EFE. (2019-02-14). «"Tiempos mezquinos", del Arriaga, recibe tres nominaciones a tres Pemios Max» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]