Lorea Agirre
Lorea Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lorea Dorronsoro Agirre |
Jaiotza | Beasain, 1968ko maiatzaren 30a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, antropologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea Euskaldunon Egunkaria Berria Argia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, Gipuzkoa, 1968ko maiatzaren 30a) kazetaria eta antropologoa da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio Zientzietan lizentziaduna. Goierritarraren lehenengo aleetan kolaborazioak egin zituen, eta Ordiziako Arlote Irratian ere literatur saioak egin zituen. Kazetaritza ikasten ari zela, Egin egunkariko «A ze astelehenak» gehigarria egiten zuen, Argia aldizkariak osatutako lantaldearekin batera. Argiako talde hartatik Euskaldunon Egunkariara salto egin, eta ondoren Berrian ere kazetari lanetan ibilia da. Euskararen, feminismoaren eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Sorguneak ikerguneko ikerlaria baita. 2014tik, Jakin aldizkariko zuzendaria da.[1]
2015eko Korrikan, Lorea Agirrek idatzi eta irakurri zuen Korrikaren lekuko barruan zihoan mezua, "Bagara nor".[2] Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide ere izan da.[3]
Lankidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EUSKARRIAK izeneko egitasmoko lankide izan da. Bagera elkarteak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean sortutako egitasmoa da.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosa Luxemburg (Elkar, 2000)
- Gazteei eta eta kulturari buruzko hausnarketa: Gipuzkoa 2001 (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2001)
- Pilotaz egitasmoa (Kutxa Fundazioa, 2002)
- Joxemi Zumalabe. Ipurtargiaren itzal luzea (Euskaldunon Egunkaria, 2002)
- Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika (Alberdania, 2004)
- Hedabideak : euskararen berreskuratzea III (Garabide Elkartea, 2010)
- Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen (Txatxilipurdi Elkartea, 2015)
- Euskalgintza eta feminismoa : identitateak berreraiki, demokrazia sendotu, boteretze kolektiboa bultzatu eta subalternitate eraldatzaile unibertsalak eraikitzeko proposamen bat (Bat. Soziolinguistika aldizkaria, 2016).
- Trikua esnatu da : euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara. Lorea Agirre Dorronsoro, Idurre Eskisabel Larrañaga (Susa, 2019). ISBN 978-84-17051-36-5
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri hezitzailea , eskola herritarra (Hik Hasi 27, 2013 negua)
- Euskalgintza eta feminismoa
- Garenak nola egin esaten baitu. Euskal kulturaren gaineko oinarri eta estrategia batzuk.
- Tonucci, Francesco. Haurren hiria : hiria pentsatzeko beste modu bat (Txatxilipurdi, 2013)
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Reflexiones sobre los jóvenes y la cultura : Gipuzkoa 2001 (Diputación Foral de Gipuzkoa, 2001)
- (Katalanez) Plouen mentides: crònica del tancament d'Egunkaria (S.n., 2005)
- (Ingelesez) The press and media : Basque language recovery III (Garabide Elkartea, 2010)
- (Gaztelaniaz) Los medios de comunicación : la recuperación del euskera III (Garabide Elkartea, 2010)
- (Frantsesez) Les médias : la récupération de la langue basque III (Garabide Elkartea, 2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lorea Agirre Dorronsoro. Jakin.
- ↑ Korrika 2015. .
- ↑ Kulturaren Euskal kotseiluko kide. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
- ↑ Euskarriak sorburua. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bideo-elkarrizketa zuzeu.com webgunean (2013-02-11)
- Jakin nor garen (2017-03-14) 1*
- Elkarrizketa Berrian[Betiko hautsitako esteka] (2015-01-07)
- Elkarrizketa Goiberrin (2015-09-29)
- Jakin zuzendaritzako izendapen berria EITBn (2014-05-16)
- Euskarriak egitasmoa
- "Euskal Kultura, hainbat gogoeta" hitzaldia eman du Lorea Agirre kazetari eta antropologo beasaindarrak Elhuyar inspirazio-gosarien 4. saioa (2013-10- 14)
- “Euskalhalduntzea, nondik jo?”(2016-01-26)