[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Mingarratz handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mingarratz handi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPolygonaceae
LeinuaRumiceae
GeneroaRumex
Espeziea Rumex acetosa

Mingarratz handia edo uztao handia (Rumex acetosa), herriak andre-belar, andra-bedar, matxin-belar, matxin-bedar, gazibelar, gazibedar, txomingarratz, mingots edo mineta izenez ere izendatua, batzuetan barazki legez hazten den polygonaceae familiako landare bizikor belarkara da. Landarearen izen asko bere hostoen zapore mingotsetik datozkio.

Metro bat inguru garai izateraino hazten den landarea, mingarratz handiak sakon sartzen den ardatz-formako zuztarra, zurtoin urtsuak eta jan daitezkeen hosto luzangak ditu. Beheko orriek 7 eta 15 cm arteko luzera eta hosto-txorten luzeak izaten dituzte, txoten ondoan apur bat gezi itxurakoak dira. Zenbat eta gorago egon hostoek gero eta txorten laburragoa dute; goikoak txorten gabekoak izaten dira eta, askotan, gorriztak.
Lore berde gorriztako buruxkak dituen landare dioikoa da, lore ar eta emeak landare ezberdinetan agertzen direla. Udaberriaren amaian loratzen da eta geroago loreak gorrindol edo more antzekoak bihurtzen dira. Umotutako haziak marroiak eta distiratsuak dira.

Mingarratz handiaren ernariak.

Euskal Herrian asko erabiltzen ez bada ere, Okzitanian eta Europako beste toki askotan aspaldidanik erabili den barazkia da, gehienbat Erdi Aroa arte, geroago beste barazki batzuek ordezkatu dute eta[1]; kremak, zopak eta saltsak prestatzeko erabil daiteke eta entsaladan jan ere. Zaporea zerbarenaren atzekoa du baina mingostasun apur batekin, kiwien edo basa marrubien zaporea gogoratzen du. Mingostasuna duen azido oxalikoagatik datorkio. Kopuru txikitan uztao handia ez da kaltegarria baina ez da gehiegi hartu behar, duen azido oxalikoa pozoitsua da eta; azido oxalikoa kopuru handitan hilgarria izan daiteke[2].

Rumex acetosa

Azpiespezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiespezie batzuk izendatu dira; batzuk hazten ez direnak:

  • Rumex acetosa ssp. acetosa
  • Rumex acetosa ssp. ambiguus
  • Rumex acetosa ssp. arifolius
  • Rumex acetosa ssp. hibernicus
  • Rumex acetosa ssp. hirtulus
  • Rumex acetosa ssp. vinealis

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]