[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Medina

Koordenatuak: 24°28′N 39°37′E / 24.47°N 39.61°E / 24.47; 39.61
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Saudi Arabiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Medina (argipen)».
Medina
المدينة المنورة
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Saudi Arabia
ProbintziaMedinako probintzia
Izen ofizialaمدينة
Jatorrizko izenaالمدينة المنورة
Geografia
Koordenatuak24°28′N 39°37′E / 24.47°N 39.61°E / 24.47; 39.61
Map
Azalera589 km²
Altuera608
Demografia
Biztanleria1.411.599 (2022)
1.027.064 (2010)
Dentsitatea2.397 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. IX. mendea
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakMeka
amana-md.gov.sa

Medina[1] (arabieraz مدينة madīna) Saudi Arabiako hiri bat da, Hiyaz eskualdean dagoena. Bere izen osoa Madīnat an-Nabī ("Profetaren Hiria"), Madīnat Rasūl Allāh ("Jainkoaren mandatariaren hiria") edo Al-Madīna al-Munawwara ("Hiri Argitsua") da, bertan, lehen elkarte musulmana sortu zelako. Aurretik Jatrib deitzen zen. Medinak, 2006an, 1.300.000 biztanle zituen.

Mekak eta Medinak osatutako multzoari, arabieraz, Al-Haramayn Ash-Sharifayn deitzen zaio, hau da "Bi Toki Santuak".

Medina hitzak "hiria" esan nahi du. Batzuetan Europako hizkuntzetan erabiltzen da, hiri arabiarren hirigune zaharra izendatzeko.

Jatrib edo Yatrib, gaur egungo Saudi Arabiako Medina hiriak, Mahoma profeta Mekatik 622an Hejiran , bere jarraitzaileekin ihesi iritsi zenean jasotzen zuen izena da. Ondoren, izena, gaur egun duen Medinara aldatu zuen, arabieraz Madināt an Nābi dena eta Profetaren Hiria esan nahi du.

Hiri honetan, arabiar politeistez gain, elkarte judu bat ere bazegoen, bi tributan banatua zegoena: Banu Nadir eta Banu Qurayza tribuak.

    Datu klimatikoak (Medina)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23 26 29 34 39 42 42 42 41 36 29 25 34
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12 14 17 22 26 28 29 29 28 23 18 13 21.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 0 10 13 5 0 0 0 0 0 10 5 48.3
Iturria: Weatherbase [2]

622. urtean, hau da, bere predikazioa hasi eta hamabi urtera, Mahomak eta hazten ari zen Mekako elkarte musulmanak, ondoan zegoen Jatrib hirira joatea erabakitzen dute, jasaten ari ziren jazarpenetik ihes egiteko. Urte horrek, Hejirarena deituak (arabieraz hijra, "migrazioa"), islamdar egutegiaren hasiera adierazten du. Mahoma eta bere erlijiokideak Jatribera joatera gonbidatuak izan ziren, hiriko bi tribuak ziren 'Aws eta Jazrayen arteko etengabeko ika-miketan epaile izan zitezen. Hiriko biztanle gehienek onartu zuten Mahoma buruzagi bezala. Hiritik gertu eraiki zen lehen meskita, Qubako meskita deitua, eta jada hirian, Mahomaren etxea izan zen lehen otoitz eta musulmanen toki nagusia. Bere egiturak, aurretik patio bat zuen eraikina, meskitak eraikitzeko eredu bezala balio izan zuen aurrerantzean.

Jatribeko musulman biztanleek, gatazka asko izan zituzten Mekako politeisten aurka, horietako azkena, profetari, bere jaioterrira 629an erromesaldia egitea ahalbidetu zion armistizio batera iritsi zelarik, mekatar garrantzitsu asko Islamera bihurtzea eragin zuen bisita. Hilabete beranduago, Medinako musulmanek, Mekara joatea erabaki zuten. Abu Sufyan buruzagia, geldiaraztera bidalia, Islamera bihurtu zen, eta hiriari, amore ematea beste erremediorik ez zitzaion geratu. Meka, honela, Islamaren gune izpirituala bihurtu zen, botere gunea, omeiatarren dinastia iritsi zen arte, Jatrib edo Medinan izaten jarraitu zuen arren. Dinastia honek, hiriburua Damaskora pasa zuen. Medinan hil zen Mahoma, 632ko ekainean. Bere etxeko patioan lurperatua izan zen, ondoren, Profetaren meskita edo Masjid al-Nabawi meskita bihurtu zena, bigarren garrantzitsuena, Mekakoaren ondoren, nora musulmanak makurtzen diren otoitz egiterakoan.

Medina izena duten beste hiri batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]