[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Inari Ōkami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inari Ōkami
Japoniar mitologia eta mitologia budista
Ezaugarriak
Ikonografiaazeria
BaliokideakUkanomitama (en) Itzuli
Domeinuarice farming (en) Itzuli

Inari Ōkami (japonieraz: 稲荷大神?) edo Ō-Inari (japonieraz: 大稲荷?) ugalkortasunaren, arrozaren, nekazaritzaren, azerien, industriaren eta, oro har, arrakastaren kamia da. Jainko maskulino, femenino edo androgino gisa irudikatzen da, eta, batzuetan, 3 edo 5 jainkoren multzo gisa irudikatzen da. Jainko hau ezaguna da bai erlijio sintoistan bai budistan. Inariren azeriak, edo kitsune, zuri garbikoak dira eta bere mezulariek bezala jokatzen dute.

Inari jainko maskulino zein femenino gisa irudikatu dute. Irudikatzeko modurik ezagunena, Karen Ann Smyersen ikerketen arabera, emakume jainko gazte bat bezalakoa da, gizon zahar bat arroz-gurdi bat edo bodhisattva androgino bat eramaten.[1] Errepresentazio hauetako bat ere ez da bakarra edo egiazkoa, generoa eta errepresentazioa eskualdeko tradizioaren arabera aldatzen baitira.[1] Kitsuneekin duen harremana dela eta, batzuetan Inari azeri gisa irudikatzen da, nahiz eta monje budistek edo sintoistek ez duten azken irudikapen hori onartzen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Smyers, Karen Ann. (1999). The Fox and the Jewel: Shared and Private Meanings in Contemporary Japanese Inari Worship. Honolulu: University of Hawaii Press, 8 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.