[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Erdialdeko Afrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko Afrika: Berde ilunaz NBEren arabera, berde argiaz eskualdeko beste herrialde batzuk.

Erdialdeko Afrika kontinente horretako erdiko aldean dauden herrialdeek osatzen duten eskualde handia da.

Alfabetikoki ordenatuta, 11 herrialde hauek osatzen dituzte eskualde hau:

  1.  Afrika Erdiko Errepublika
  2.  Angola*
  3.  Burundi**
  4.  Ekuatore Ginea
  5.  Gabon
  6.  Kamerun
  7.  Kongoko Errepublika
  8.  Kongoko Errepublika Demokratikoa
  9.  Ruanda**
  10.  Txad
  11.  Sao Tome eta Principe

Hala ere, izartxoaz (*) markatutako herrialdea Hegoaldeko Afrikako lurraldetzat eta bi izartxoezkoak (**) Ekialdeko Afrikakotzat ere hartzen dituzte bestelako irizpideei jarraituz.

Geografikoki, alde batetik Sahararen azpiko lurraldean kokatuta daude herrialde hauek, eta bestetik eskualde hau Gineako golkoaren ekialdean hedatzen da. Bestela, Afrikako Laku Handiak izeneko lurraldea eskualdearen ekialdean dugu.

Azkenik, afrikar ibai handiena den Kongo ibaiak lurraldea zeharkatzen du bere ibilbide osoan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]