Berrespen pragmatiko
Itxura
Berrespen pragmatikoa, erregeak, estatuaren funtsezko arloekin zerikusia duen aldarrikatutako lege edo arau orori deritzo, tronurako oinordekotza edo beste kontu batzuk erregulatuz. Aldarrikatuak izan ziren urteagatik identifikatzen dira:
Azpimarragarritasun historikoa lortu dutenen artean, honako hauek aipa daitezke:
- 554ko Berrespen pragmatikoa, Justiniano Bizantziar enperadoreak aldarrikatua
- 1438ko Berrespen pragmatikoa (Bourges), Karlos VII.a Frantziakoak aldarrikatua
- 1549ko Berrespen pragmatikoa, Karlos Habsburgokoak (V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuan eta I.a Espainian), Hamazazpi Probintzien inguruan.
- 1713ko Berrespen pragmatikoa, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak aldarrikatua.
- 1767ko Berrespen pragmatikoa, Karlos III.a Espainiakoak aldarrikatua, jesuitak Espainiatik kanporatzeko
- 1776ko Berrespen pragmatikoa, Karlos III.a Espainiakoak aldarrikatua, klase ezberdinetako pertsonen arteko ezkontzei buruz.
- 1789ko Berrespen pragmatikoa, Karlos IV.a Espainiakoak aldarrikatua
- 1830eko Berrespen pragmatikoa, Fernando VII.a Espainiakoak aldarrikatua, honen bidez, Lege Salikoa baliogabetzen zuelarik.