[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Alilo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aliloa kimika organikoan CH2=CH−CH2− formula duen talde erradikal monobalente asegabea da, alil alkoholari hidroxilo taldea kenduta lortzen dena[1].

Sintesi kimikoan alilo taldea oso erabilia da. Substratu batean alilo taldea txertatzeari alilazio esaten zaio. Nomenklaturan alilo taldeak alil forma hartzen du, etsenplurako, alil ioduro edo alil kloruro.

Alilo taldea

Alilo izena baratxuriaren izen zientifikotik eratorria da: Allium sativum. Izan ere, Theodor Wertheim kimikari austriarrak baratxuri-oliotik alil konposatu bat isolatu zuen eta Schwefelallyl izena jarri zion, hots, sufre-aliloa[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alilo. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/alilo.
  2. (Alemanez) Wertheim, Theodor. (1844). «Untersuchung des Knoblauchöls» Annalen der Chemie und Pharmacie 51 (3): 289–315.  doi:10.1002/jlac.18440510302. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]