[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ahotiko antisorgailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahotiko antisorgailu
AurkitzaileaFerdinand Peeters (en) Itzuli
Motaahotiko antisorgailu
Erabilera
Rolafarmako esentzial
Identifikatzaileak
MeSHD003277

Ahotiko antisorgailua edo pilula antikontzeptiboa hormonaz osatutako sintesiko pilula da, ahoz hartzekoa, obulaziorako ezinbestekoak diren baldintza bat edo gehiago blokeatzen dituena emakumearengan.[1] Pilula 1960ko hamarkadan hasi zen erabiltzen antisorgailu gisa Estatu Batuetan, eta oso antisorgailu ezaguna da. Erabilera asko aldatzen da herrialdearen,[2] adinaren, hezkuntzaren eta egoera zibilaren arabera. Pilula antikontzeptiboak ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak babesten, hala nola GIBa (HIES), klamidia, herpes genitala, garatxo benereoa, gonorrea, B hepatitisa eta sifilisa. Sexu-transmisiozko infekzioen aurkako babesa lortzeko, kondoia erabili behar dugu.[3]

Emakumearen hormona zikloan du eragina, eta haurdunaldia ekiditen du. Gainera, hilerokoa erregulatzeko eta horrek sortzen dituen min eta ondoezak arintzeko ere balio dute pilulek, beti ere medikuak horrela gomendatzen badu.

Ahotik hartzeko pilulek ez dute Infekziorik babesten, hala nola GIB (hiesa), klamidia, herpes genitala, gonorrea, sifilisa... Sexu-transmisiozko infekzioen aurkako babesa lortzeko, preserbatiboa erabili behar da.

Antisorgailua[4],  sexu harremanetan ernalkuntza eta haurdunaldia ekiditeko substantzia, aparatu edo metodoak dira. Antisorgailuak zenbait taldetan bereiz daitezke, hala nola, hesi metodoak (preserbatiboa esaterako), eragile kimiko edo hormonalak (pilula antisorgailua, esaterako) eta kontrazepzio naturala (Ogino metodoa, esaterako).

Hainbat antisorgailu metodo daude: lehenik eta behin hesi bidezkoak daude (kondoia, preserbatibo femeninoa, diafragma), horiek sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak ekiditeko balio  dute. Ondoren, metodo hormonalak daude ( pilula antisorgailua, baginako eraztuna, partxe antisorgailua, azal azpiko antisorgailua eta DIUa),  horiek haurdunaldia hormonen bidez ekiditen dute. Azkenengo metodoak mediku batek preskribitu eta kontrolatu behar izaten ditu, hormonek gorputzean eragiten dituzten aldaketen jarraipena egiteko. Beste metodo bat, metodo naturala da (abstinentzia, hilerokoan oinarrituta…)  gorputzean objektu eta substantzia arrotzak ez sartzean oinarritzen da. Azkenengo metodoa, emergentziazkoa da, hau  biharamuneko pilula bezala ezaguna da, emergentziako medikamentu bat da eta ez da ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

1930eko hamarkadan, zientzialariek hormona esteroideoen egitura isolatu eta zehaztu zuten, eta androgeno, estrogeno edo progesterona dosi handiek obulazioa eragozten zutela aurkitu zuten.

1939an, Russell Marker, Pennsylvaniako Estatu Unibertsitateko kimika organikoko irakasleak, sapogenina esteroideia begetalen progesterona sintetizatzeko metodo bat garatu zuen, hasiera batean zarzaparrilla zarzapogenina erabiliz, azkenean, ez zen aurrera atera garestiegia baitzen. Hiru urte geroago,  beste lehengai bat aurkitu zuen, ñame mexikarraren saponina.  Ezin izan zuenez Parke-Davis, bere ikerketa babeslearia,  konbetsitu,  Markerrek Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea utzi zuen eta 1944an bi bazkiderekin Syntex sortu zuen Mexiko Hirian.

XX. mendearen erdialdean, antisorgailu hormonal bat garatzeko gai ziren, baina konpainia farmazeutikoek, unibertsitateek eta gobernuek ez zuten inolako interesik erakutsi ikerketarekin jarraitzeko.

Pilula 1960ko hamarkadan antisorgailu gisa  erabiltzen hasi zen Estatu Batuetan.

Obulazioa prebenitzeko progesteronari buruzko ikerketak[6]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951. urtearen hasieran, Gregory Pincus fisiologo ugaltzailea  Margaret Sangerrekin, antisorgailuaren mugimenduaren sortzailea, bildu zen. Abraham Stone-k, Planned Parenthood Federation of Americako (PPFA) mediku zuzendari eta lehendakariordeak, Pincusi PPFAren dirulaguntza bat lortzen lagundu zion antisorgailu hormonalen ikerketari ekiteko.

Ikerketa 1951ko apirilaren 25ean hasi zen Min Chueh Chang-en eskutik.

1952an, Katharine Dexterek, McCormick sufragista eta filantropoak, finantzazio izugarria eman zuen ikerketarekin jarrai zezaten.  

Geroago, John Rock Harvardeko ginekologia irakasle klinikoak bat egin zuen ikerketarekin. 1952an, antzuak ziren 8 pazienteei estrogeno dosiak handitu zizkien eta hurrengo 4 hilabeteetan %15a haurdun geratu zen.

Ikerketarekin jarraitu zuten eta 1953an,  zenbait emakumek hilekoen arteko odoljarioa izan zuten, eta lehen zikloan obulazioa emakumeen %85ean desagertu  zen, horrekin, obulazioa hasieran eta etengabe ezabatzeko progesterona dosi handiagoak eta garestiagoak beharko zirela ikusi zen.

Obulazioa prebenitzeko progesteronari buruzko ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pincusek konpainia farmazeutikoetan zituen kontaktuei jarduera progestogenikoa zuten konposatu kimikoak bidaltzeko eskatu zien

200 konposatu kimikotik, Changek Syntex-eko noretisterona, Searle-ko noretinodrela eta norentandrolona erabilgarriak zirela aurkitu zuen.

1951n, Carl Djerassi, Luis Ernesto Miramontes eta George Rosenkranz kimikariek lehen ahozko progestina aktiboa sintetizatu zuten, noretisterona.

Frank B. Colton kimikariak ahoko progestina oso aktiboa noretinodrela (noretindronaren isomero bat) sintetizatu zuen 1952an, eta norentandrolona 1953an.

1954ko abenduan, Rockek hiru progestinen obulazioa ezabatzeko lehen ikasketak hasi zituen. Bere berrogeita hamar paziente antzuetan probatu zuen. 5mg noretindrona eta noretinodrel dosiek eta norentandrolona dosi guztiek obulazioa ezabatzen zuten, baina hilekoen arteko odoljarioa eragiten zuten, baina 10mg eta gehiagoko noretindrona eta noretinodrel dosiek hilekoen arteko odoljariorik gabeko obulazioa kentzen zuten, eta hurrengo bost hilabeteetan %14ko haurdunaldi-tasara eraman zuten.

Ahotik hartzeko antisorgailu konbinatu eraginkorra garatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerora aurkitu zen noretinodrela (eta noretindrona) estrogeno ehuneko txiki batez kutsatuta zegoela.

1956an, noretinodrela ahalik eta puruena izatea lortu zutenean, hilekoen arteko odoljarioa eragiten zuen, beraz, mestranolaren %2,2 gehitu zuten, odoljarioa ekidituz. Konbinazio honi Enovid deitu zitzaion.

Edris Rice-Wrayk zuzendutako Enoviden lehen antisorgailu-entsegua 1956ko apirilean hasi zen Rio Piedrasen, Puerto Ricon. Edward T. Tylerrek zuzendutako Enoviden (eta noretindronaren) bigarren antisorgailu-entsegua 1956ko ekainean hasi zen Los Angelesen.

Beraz, estrogeno-ondorio gastrointestinalen intzidentzia murrizteko, hilekoen arteko odolusteen intzidentzia nabarmen handitu gabe Enoviden estrogeno-edukia % 33 murriztu zitekeela ondorioztatu zen.

1960an, ahotiko antisorgailua agertu zen.

Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957ko ekainaren 10ean, Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Administrazioak (FDA) hilekoa kontrolatzeko Enovid-a onartu zuen. Antikontzeptiboen entsegu askok  Enovid oso eraginkorra zela erakutsi zuten. 1960ko maiatzaren 9an, FDAk  Enovid 10mg antisorgailu gisa erabiltzea onartuko zuela iragarri zuen, eta 1960ko ekainaren 23an egin zuen.

Searlek ez zuen inoiz Enovid 10mg antisorgailu gisa merkaturatu. Zortzi hilabete geroago, 1961eko otsailaren 15ean, FDAk Enovid 5mg onartu zuen antisorgailu gisa erabiltzeko. 1961eko uztailean, Searle, azkenean, Enovid 5mg merkaturatzen hasi zen.

Antisorgailuak ez zeuden eskuragarri estatu guztietan ezkondutako emakume guztientzat 1965era arte, eta 1972ra arte ez zeuden eskuragarri estatu guztietako emakume ezkongabe guztientzat.

Espainian 1978ko urriaren 7an legeztatu zen pilula antikontzeptiboaren merkaturatzea eta erabilera

Ahotiko antisorgailua beste antisorgailu batzuekin batera 1969an legeztatu zen.

Estatu Batuetatik kanpo sartu zen lehen ahotiko antisorgailua Scheringeko Anovlar izan zen, 1961eko urtarrilaren 1ean, Australian.

Erresuma Batua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957an, Searle Enavid merkaturatzen hasi zen, hilekoaren kontrolerako. 1957an, FPAk Kontseilu bat ezarri zuen Ugalkortasuna Kontrolatzeko Ikerketarako (Council for the Investigation of Fertility Control) (CIFC) ahozko antisorgailuak probatu eta monitorizatzeko.

1960ko martxoan, Birminghameko FPAk eraginkorrak izan ez ziren saiakuntzak hasi zituen. 1960ko abuztuan, Slougheko FPAk entseguak hasi zituen, baina ez zuten emaitza onik izan. 1961eko maiatzean, Londresko FPA entseguetan hasi zen Scheringen Anovlar-ekin. 1961eko abenduaren 4an, Enoch Powellek, garai hartan Osasun ministro zenak, Conovid pilula antisorgailua Osasun Zerbitzu Nazionalaren bitartez onartu zuen. 1962an, Schering-en Anovlar eta Searler-en Conovid-E FPAren antisorgailu onartuen zerrendan sartu ziren.

1967ko abenduaren 20an, Neuwirth Legeak kontrazepzioa legeztatu zuen Frantzian, pilula barne. Pilula da Frantzian gehien erabiltzen den antisorgailua, emakume gazteen artean batez ere.

1971an onartu zen antisorgailuen salmenta. Eliza katolikoak metodo antikontzeptiboen aurka egiten zuenez, eta hedabide kontserbadoreen propaganda negatiboa zengoenez, oso txarto ikusi ziren ahotiko antisorgailuak.

Duela gutxiko datu estatistikoek erakusten dute, Italiako 15-55 urteko emakumeen %20ak baino gutxiagok antisorgailuren bat  modu erregularrean erabiltzen duela.

Japoniako Medikuen Elkarteko lobbyak ia 40 urtez eragotzi zuen pilula onartzea.

Elkarteak planteatutako bi eragozpen nagusiak hauek izan ziren: pilula epe luzera erabiltzeak eragin zitzakeen osasun-arazoak, eta pilula erabiltzeak kondoiak gutxiago erabiltzea eragingo zuen kezka, eta, horrela, sexu-transmisiozko infekzioen tasak handitzea.

Pilula 1999ko ekainean onartu zuten. Kalkuluen arabera, 28 milioi emakume japoniarren %1,3ak bakarrik erabiltzen dute pilula.  Pilularen erabiltzaileek hiru hilean behin mediku bat bisitatzen dute pelbiseko azterketak egiteko eta sexu-transmisiozko gaixotasunak eta umetokiko minbizia detektatzeko probak egiteko.

Bi motatako pilulak daude:

Sustantziak odolaren bitartez gorputz osoan zehar zabaltzen dira eta ez diete uzten obulutegiei obulurik sortzen. Badira pilula batzuk antisorgailu gisa erabiltzen direnak eta gainera hilerokoa gutxiagotan izatea eta honek min gutxiago izatea eragiten dutenak. Adibidez, hilekoak urtean lau alditara pasatzeko aukera eskaintzen duen Seasonique antisorgailua merkaturatu da. Medikuak preskribitu eta kontrolatu behar du metodo hau, eta emakume batzuk dituzten gaixotasunen arabera ezin dituzte erabili.

Pilula egunero hartu behar da, ordu berean eta jarraian, atseden egunik gabe.

Ahotiko pilula antikontzeptibo konbinatuak ordu berean hartu behar dira egunero. Pilula hartzeaz  ahaztean eta 12 ordu baino gehiago pasatzen badira, babes antikontzeptiboa murriztu egingo da.

Blister-ek 28 edo 21 pilula dituzte. 21 piluleko paketerako, hiru astetan zehar egunero pilula bat hartu behar da eta aste batean ez da pilularik hartzen. 28 piluletako paketea edukitzekotan, hiru astetan zehar pilulak hartzen dira eta laugarren astean plazebo pastilak hartzen dira.

Halaber, bi pilula antikontzeptibo berri daude (Yaz 28 eta Loestrin 24 Fe), 24 eguneko hormona aktibodun pilulak dituztenak, eta, ondoren, 4 eguneko plazeboa.

Erabilera farmakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat motatako pilula antikontzeptiboak daude, estrogeno-konposizio eta/edo progestina batean. Adibide batzuk:

Plazebo-pilulak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazebo-pilulei esker, erabiltzaileak egunero  pastila bat har dezake. Emakumeak hilerokoa duen astean ere hatzen da pilula. Plazeboko pilulek burdinazko gehigarri bat izan lezakete, hilerokoan burdinazko eskakizunak areagotu egiten baitira.

Pilula hauek ez hartzea ez du eraginkortasunari eragiten. Beti ere, pastila aktiboak astea amaitzean hartzen diren.

Plazebo ez hain ohikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003tik aurrera, emakumeek pilularen hiru hilabeteko bertsioa erabili ahal izan dute. Hilabetero hartu behar diren modukoak dira eta plazebo-asteak ere bete behar dira (Seasonale).

Seasonique beste bertsio bat da, non plazebo astea hiru hilean behin estrogeno dosi baxuko aste batekin ordezkatzen den.

Pilula konbinatuaren bertsio bat ere agertu da, plazebo pilulak eta hilekoen arteko odolusteak erabat ezabatzeko.

Eraginkortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antisorgailu guztien moduan, pilula hauen eragikortasuna bi modura azter daiteke. Erabilera perfektuaren tasa aztertzekotan, egunero pilulak ondo hartzen ditutzten emakumeak hartzen dira soilik kontuan. Ohiko erabileraren tasa aztertzean, pilulak hartzen dituzten emakume guztiak hartzen dira kontuan, egunero hartzen dituztenak eta modu irregularrean hartzen dituztenak ere.

Eraginkortasunaren tasa ikertzeko, Pearl indizea erabiltzen da gehienbat baina beste ikerketa batzuetan dekrementu tasak erabiltzen dira.

Ahotiko antisorgailuen erabiltzaileen artean, ohiko erabilerarako haurdunaldi-tasa aztertutako biztanleriaren arabera aldatu egiten da urtean, %2-8koa baita. Erabilera perfekturako haurdunaldi-tasa %0,3 da urteko.

Hainbat faktorek azaltzen dute erabilera tipikoaren eraginkortasuna erabilera perfektuaren eraginkortasuna baino txikiagoa dela:

  • Metodoa erabiltzeko jarraibideak ematen dituztenen akatsak
  • Erabiltzailearen akatsak.
  • Erabiltzaile kontziente batek jarraibideak ez betetzea.

Baldin eta pilula hilekoaren zikloaren lehen bost egunetan hartu bazen,  babes antikontzeptibo eraginkorra ematen dute lehen pilulatik. Hilekoaren zikloko beste edozein unetan hasten bada, pilulek babes antikontzeptibo eraginkorra ematen dute pilula aktiboak jarraian 7 egunez erabili ondoren.

Zergatik ez dira eraginkorrak?

  • Pilula aktibo baten faltagatik
  • Hurrengo pilula aktiboen paketearen hasiera atzeratzeagatik (hau da, epea 7 egun baino gehiagoz luzatzea pilularik gabe, edo plazebo-pilulak/ez-aktiboak)
  • Gorputzak ondo ez xurgatu izateagatik, gorakoengatik edo hesteetako arazoren batengatik.
  • Eraginkortasun murritzileak diren beste medikamentu batzuk hartzeagatik.

Ikerketa batek aurkitu zuen,  12 eta 18 urte bitarteko neska nerabeetan alkohola edan eta 2 astera haien estrogeno-mailak deprimitu egiten zirela.

Albo ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako ondoriorik ohikoena hilekoen arteko odoljarioa da. Mexiko Berriko Unibertsitateko Ikasleen Osasun Zentroaren web orri batek dio emakume gehienek (%60 inguruk) ez dutela bigarren mailako efekturik izaten, eta gehienek, izatekotan, ondorio txikiak baino ez dituztela.

1992ko berrikuspen frantseseko artikulu batek esan zuen erabiltzaile berrien %50ek pilula antikontzeptiboa lehen urtea baino lehen eten zutela, bigarren mailako ondorioen ondorioz, hala nola hilekoen arteko odoljarioak eta amenorrearen ondorioz.

Bestalde, pilulek pelbiseko hantura-gaixotasuna, dismenorrea, hilekoaren aurreko sindromea eta aknea bezalako baldintzak hobetzen dituzte, eta endometriosiaren, obulutegi polikistikoaren sindromearen sintomak eta anemia-arriskua murrizten dituzte.

Bigarren mailako ondorio larriak: tronbosia (odol-koaguluak). Gainera, emakume batzuek odoljarioetan aldaketak izaten dituzte (odoljario arinagoa, irregularragoa edo hilekorik ez izatea – Amenorrea-), zefalea, zorabioak, goragaleak, bularretako mina, pisu-aldaketa, umore-aldaketak. Medikamentu-marka bakoitzaren erabilera-orri espezifikoa kontsultatu behar da; izan ere, albo-ondorio orokorrak bat datozen arren, sendagai bakoitzak bere berezitasunak ditu.

Zainetako tronboenbolismoa[7]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aho bidezko antisorgailu konbinatuek zainetako tronbosia izateko arriskua areagotzen dute, tronbosi benoso sakona (TVP) eta biriketako tronboenbolismoa (TEP) barne. Batez beste, 100.000 emakumeko 1ek TEP bat izatearen arriskua dauka.

Tronboenbolismo-arriskua prestakuntza desberdinekin aldatu egiten da; bigarren mailako pilulekin (50μg baino estrogeno-eduki txikiagoarekin), tronboenbolismo-arriskua txikia da, urteko 100.000 erabiltzaileko 15en inguruko intzidentziarekin.

Hirugarren mailako progestagenoak (desogestrela edo gestodenoa) dituzten prestakinak erabiltzen dituzten emakumeen kasuan, tronboenbolismoaren intzidentzia urteko 100.000 erabiltzaileko 25 da, gutxi gorabehera.

Halaber, arriskua handiagoa da beste faktore batzuk dituzten pertsonetan, hala nola erretzea (arriskua era nabarmenean handitzen da) eta pilularen erabilera luze eta jarraituan hartzekotan, batez ere 35 urtetik gorako emakumeen kasuan.

2010ean egindako berrikuspen sistematiko batek, hainbat minbizi motari buruzko aurreko azterlan batzuk aztertu zituenak, ahotiko antisorgailu konbinatua erabiltzen duten pertsonek minbizia izateko arrisku handiagoa zutela erakutsi zuen.

Bularreko minbizia izateko arriskuaren eta hormona bidezko kontrazepzioaren arteko loturari buruzko ikerketak konplexuak eta itxuraz kontraesankorrak dira.

Kalkuluen arabera, pilula hartzen den bitartean, bularreko minbiziaren 0,5 kasu gehiago daude 16-19 urteko 10.000 emakumeko, eta gutxi gorabehera 5 kasu gehiago 25-29 urteko 10.000 emakumeko.

Obulutegiko minbizia eta endometrioa - Arriskua murriztea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa askok erakutsi dute pilula antikontzeptiboen erabilerak obulutegiko eta endometrioko minbizia izateko arriskua murrizten duela.

Zerbixeko minbizia- Arriskua handitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agerian geratu da pilula antikontzeptiboek lepoko minbizia (zerbixa edo umetoki-lepoa) izateko arriskua areagotzen dutela, baina giza papilomaren birusa da gaixotasun horren arrisku-faktore nagusia.

Gibeleko minbizia - Arriskua handitzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibeleko minbizia izateko arriskua handiagoa da pilula antikontzeptiboa hartzen duten emakumeen artean.

2013ko Cochrane berrikuspen sistematiko batekin ahotiko antisorgailuek ez zueteka aldaketa handirik egiten ikusi zen. Ebidentzia ez zen nahiko sendoa metodo antikontzeptiboek pisu-aldaketarik eragiten ez duten ziurtasuna izateko, baina ez zen inolako eragin garrantzitsurik aurkitu.

Pilulek baginako lubrikazio kantitatea handitu ahal dute. Beste emakume batzuek, lubrikazio falta sentitzen dute.  

2007an 1700 emakumek egindako azterlan baten arabera, pilulen erabiltzaileek ez zuten inolako aldaketarik izan haien sexuarekiko pertzepzioan.

2005eko genitalen eszitazioaren laborategiko azterketa batek hamalau emakume probatu zituen pilula hartzen hasi aurretik eta ondoren. Ikerketak, emakumeek pilula hartu ondoren eszitazio gorakada eta beherakada handiak izan zituztela erakutsi zuen.

Serotonina maila baxuak, garuneko neurotransmisore bat, depresioarekin lotu dira. Estrogeno nibel altuek serotoninaren nibelak txikitzen dituzte gorputzean. Beraz, ahotiko antisorgailuek depresioa eragin dezakete.

Prgestageno-antisorgailuak deprimituta dauden emakumeen egoera okertzeagatik ezagutzen dira. Halaber, ikusi da ahoko antisorgailu konbinatuek (dosi baxuak) ez dutela depresio-arriskua handitzeko probabilitate handirik.

Hipertentsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bradikininak odol-presioa jaisten du, eta odol-hodiak dilatatzea eragiten du. Entzima batzuk gai dira bradikinina deskonposatzeko.

Progesteronak P (AP-P) aminopeptidasa-mailak handitu ditzake, eta, horrela, bradikininaren deskonposizioa areagotu, hipertentsioa garatzeko arriskua areagotuz.

Beste ondorio batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leucorrea (baginako jariaketa handitzea), hilekoaren fluxua murriztea, mastalgia (titietako sentikortasuna) eta aknea gutxitzea. Goragaleak, gorakoak, odol-presioaren igoerak eta melasma (aurpegiko larruazalaren koloregabetzea) ere sartzen dira;

Estrogeno gehiegi izateak, pilula antikontzeptiboek bezala, kolesterol-mailak areagotzen dituela dirudi.

Pisu bidezko entrenamenduaren eraginkortasuna mugatu dezakete muskulu-masa handitzeko zailtasunak izanez.

Interakzio farmakologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikamentu batzuek pilularen eragina murrizten dute eta hilekoen arteko odolusteak eragin ditzakete, edo haurdunaldiaren probabilitatea handitu.

Espektro zabaleko antibiotikoen gaineko neurriak hartzen dira, hala nola anpizilina eta doxiziklina, arazoak sor baititzakete emakumeen flora minduz.

Planned Parenthoodek esplizituki dio errifanpizina antibiotikoak bakarrik murrizten duela pilulen eraginkortasuna, eta ez gainerako antibiotikoek.

Ingurune inpaktua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilula hartzen duen emakume batek bere gernua eta gorozkian estrogeno naturalak erabiltzen ditu, estrona (E1) eta estradiola (E2), eta estrogeno sintetikoko etinilestradiola (EE2). Hormona horiek ura tratatzeko instalazioetatik eta ibaietatik igaro daitezke.

Beste kontrazepzio-forma batzuek, hala nola partxeak diren antisorgailuak, piluletan dagoen estrogeno sintetiko bera (EE2) erabiltzen dute, eta komunetik botatzean uretako hormona-kontzentrazioa areagotu daiteke. Uretara doazen hormona horiek, animalien garapen sexualean eragiten dute.

Adineko emakumeak[9]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menopausia aurreko 124 emakumek 2006an egindako azterlan batek sexu-hormonen globulina finkatzailea (SHBG) neurtu zuen, ahotik hartzeko antisorgailuari utzi aurretik eta ondoren. Ahoko antisorgailuak erabiltzen jarraitu zuten emakumeek SHBG maila inoiz erabili ez zituztenek baino lau aldiz altuagoa zuten, eta mailak altu mantendu ziren, baita haien erabilera eten zuen taldean ere. Teorikoki, SHBGren igoera hormonen hazkundeari emandako erantzun fisiologiko bat izan liteke, baina beste hormonen maila libreak murriztu ahal izango lituzke, hala nola androgenoenak.

Kristauek ekintza bat bekataria den definitzen saiatzen direnean, Biblia da gehien kontsultatzen den autoritatea.

Historikoki, eliza katolikoak ugalketa ikusi du sexurako arrazoi nagusitzat — baita bakartzat ere —.

Sexua ugaltzeko sortu zen, antisorgailuekin ezin da gauzatu, eta hori erlijioaren aurka doa.[11]

Antisorgailuak eta emakumearen kanpoan eiakulatzea gaizki ikusiak daude katolizismoan.

Budismoak sexuari buruz duen ikusmoldea nahiko irekia da, nahiz eta sexuaren barruan fededunen eta monjeen artean dagoen korrontea bereizi behar den, hauen praktikak askoz ere murriztaileagoak baitira. Ezkontza aurreko harremanak baimenduta daude, ezkontzan ez da derrigorrezkoa sexu-harremanak izatea, desleialtasuna, homosexualitatea eta dibortzioa ez dira kondenatzen, abortua onartzen da eta antisorgailuak erabiltzekoaskatasuna dago.

Sexua ezkontzaren barruan bakarrik dago baimenduta, eta azken helburua ugalketa da. Debekatuta daude antisorgailuak eta esterilizazioa edo ugalketa eragozteko edozein ekintza. "Semena alferrik galtzea bekatua da", "Gizon baten hazia ezin da kanpoan egon, ezin da alferrik izan" -Rabino Daniel Bitton.

Erlijio honetan antisorgailuak debekatzen dituzte. Islamean emakumea eta bere osasuna ez dira garrantzi handikoak, haien helburua ugaltzea eta familiari gizon bat ematea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. (Ingelesez) UN Population Division. (2006). (PDF) New York: United Nations ISBN 9-211-51418-5..
  3. Prospecto Melodene-15 de Bayer
  4. r01e00000fe4e66771ba470b8e35584d9d7da8391, r01e00000ff26d46687a470b8c8bcb02ab28b8c45. «Antisorgailuak eta emergentziazko metodoak» www.gazteaukera.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. uh.edu (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. «Historia de la píldora anticonceptiva - Revista Ciencias» www.revistacienciasunam.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  7. (Ingelesez) Qiu, Yuxuan; Hu, Yuanyuan; Xing, Zhichao; Fu, Qingyu; Zhu, Jingqiang; Su, Anping. (2021-06-01). «Birth control pills and risk of hypothyroidism: a cross-sectional study of the National Health and Nutrition Examination Survey, 2007–2012» BMJ Open 11 (6)  doi:10.1136/bmjopen-2020-046607. ISSN 2044-6055. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Píldoras anticonceptivas y el riesgo de cáncer - NCI» www.cancer.gov 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  9. «Validate User» academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Anticonceptivos en la Biblia» Explora Dios (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  11. (Gaztelaniaz) «Católicos y protestantes frente a la anticoncepción» protestantedigital.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  12. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Sexualidad y budismo» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  13. «Medicamentalia» Medicamentalia (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  14. Ridwan, Ahmad; Susanti, Emy. (2019). «Women And The Cultural Practice Of Anti-Birth Control Pills In The Islamic Community In Surabaya» Opción: Revista de Ciencias Humanas y Sociales (Extra 22): 798–809. ISSN 1012-1587. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]