[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Champlain (aintzira)

Koordenatuak: 44°32′N 73°20′W / 44.53°N 73.33°W / 44.53; -73.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Champlain (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera30 m
Motaaintzira
Luzera201 km
Zabalera23 km
Azalera1.269 km²
Sakonera122 m
EponimoaSamuel de Champlain
Geografia
Map
Koordenatuak44°32′N 73°20′W / 44.53°N 73.33°W / 44.53; -73.33
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
EskualdeaMontérégie
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRichelieu River (en) Itzuli
Erresidentzia denbora2,6 a
Arroaren azalera21.326 km²
Arro hidrografikoaLake Champlain basin (en) Itzuli

Champlain aintzira Estatu Batuak eta Kanada arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da.

1989an UNESCOk Biosfera erreserba izendatu zuen Champlain-Adirondack izenarekin[1].

Aintziraren gehiengoa Estatu Batuetako New York eta Vermont estatuetan dago, baina iparraldea Kanadako Quebec probintzian sartzen da. Nahiko luzea da itxuran eta 1.331 km2-ko azalera du. Estatu Batuetako ibai askoren urak jasotzen ditu eta Champlain aintziratik

Richelieu ibaia ateratzen da iparralderantz. Richelieu ibaia San Laurendi ibai handira iristen da eta hau San Laurendi golkoan itsasoratzen da.

Aintziraren barnean 80 uharte inguru daude, aipagarrienak Grand Isle, North Hero eta Isle La Motte dira, hirurak ere Vermont estatuan daudenak.

Nekazal eremuan kokaturik dagoenez eutrofizazio maila handia du eta 1996an fosforo maila jeisteko proiektua jarri zen martxan[2].

Ubarroien kopurua oso handia da, 14.000-16.000 ale daudela estimatzen da (2010). Aintzirako arrain kopurua ikusita ubarroiak 3.000 inguru izatea hobetsi zen. Kontuan izan behar da aurrez 1940 eta 1950 hamarkadetan DDTaren erabilerak ubarroiak ia desagertzea ekarri zuela, konposatu kimiko horrek arrautzen oskola hauskorra bihurtzen baitzuen[3].

Delawareko kaioen kopurua ere gehiegizkoa da. Espezie hauek gutxitzeko bestelako espezie batzuk ekarri dira, hauek ere DDTaren ondorioz alde egin zutenak, hala nola; amiltxori arrunta, koartzatxo itzaina eta lertxun urdina[3].

81 arrain espezie deskribatu dira Champlain aintziran. Aintzirako amuarrainaren eta izokin arruntaren arrantza turismo jarduera bihurtu da[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Bendavid, Ike. (2021-05-25). «Wildlife Watch: Long-term effort underway to restore Champlain Valley floodplains» https://www.wcax.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  2. «Publication Details» web.archive.org 2009-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  3. a b Page, Candace. (2010). Cutting the cormorant population. Burlington Free Press. Burlington, Vermont., 1C, 8C or..
  4. «LAKE CHAMPLAIN BASIN ATLAS: Plants and Animal Habitats» web.archive.org 2010-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]