[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Biosfera erreserba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biosfera Erreserben Mundu Sarearen mapa, 2009an, herrialde bakoitzak duen biosfera erreserben kopurua adierazita. Oharra: mugaz gaindiko erreserbak hainbat aldiz zenbatu dira; hots, zenbat herrialdetakoak diren, hainbat aldiz.

Biosfera erreserba, UNESCOk planetako habitat moten adierazgarritzat izendatu dituen eremu geografikoak dira, lehorreko nahiz itsasoko ekosistemak barne hartzen dituztenak. Izendapen horiek Gizakia eta Biosfera (MaB) programaren barruan egiten dira[1]; izan ere, 1970eko hamarkadaren hasieran abiatutako programa horren helburu da bioaniztasunaren galerak ekologian, gizartean eta ekonomian dakartzan ondorioak aztertzea, eta bioaniztasunaren galera hori geldiaraztea. Eta helburu horretarako tresna bat da Biosfera Erreserben Mundu Sarea.

Hiru helburu dituzte biosfera erreserbek: natura kontserbatzea, garapen jasangarria eta laguntza logistikoa, ezagutza zientifikora eta jasangarritasunerako hezkuntzara zuzendua. Esperimentazio-eremu eta esperientzia-laborategi gisa konfiguratzen dira, haietan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren arteko oreka lortzeko helburuarekin[1].

Gaur egun, munduan 580 biosfera erreserba dira, eta 114 estaturen lurretan daude.[2]

Biosfera erreserbak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dira biosfera erreserbak Euskal Herrian: Urdaibai[3] (Bizkaian) eta Bardea[4] (Nafarroan).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Zer dira biosfera erreserbak» Urdaibai. Dibertsitate biologiko eta geologikoa. www.euskadi.eus (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlartitza) 2017-11-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Ingelesez) UNESCO: «Biosphere Reserves – Learning Sites for Sustainable Development». Webgunearen kontsulta data: 2011-09-20.
  3. (Ingelesez) Urdaibai, UNESCOren webgunean
  4. (Ingelesez) Bardea, UNESCOren webgunean

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]