[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Cao Pi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cao Pi

Cao Wei (en) Itzuli Txinako enperadorea

220ko abenduaren 11 - 226ko ekainaren 29a
Emperor Xian of Han (en) Itzuli - Cao Rui (en) Itzuli
Cao Wei (en) Itzuli Chinese king (en) Itzuli

220ko martxoaren 15a - 220ko abenduaren 11
Cao Cao - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaBozhou187ko maiatzaren 29a
HerrialdeaCao Wei
HeriotzaLuoyang226ko ekainaren 29a (39 urte)
Familia
AitaCao Cao
AmaEmpress Dowager Bian
Ezkontidea(k)Lady Zhen (en) Itzuli
Q10884663 Itzuli
Guo Nüwang (en) Itzuli
datter av keiser Xian (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Cao (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, erregea eta politikaria

Cao Pitxinera tradizionalez: 曹丕; pinyinez: Cáo Pī— (Bozhou, 187ko maiatzaren 29a - Luoyang, 226ko ekainaren 29a) txinatar poeta eta enperadorea izan zen, Wei dinastiaren sortzailea.

Cao Caoren bigarren semea. Cao Ang haurriderdiaren heriotzaren ondoren, Cao Caoren oinordeko bihurtu zen. Bere aitari lagundu zion Ji probintziaren inbasioan, eta Weien errege izendatu zutenean, bere anaia Cao Zhirekin ondorengotza-gerra izan zuen. Cao Pi, maltzurra zena, bere aitaren oinordekoa izan zen, eta Handarren lehen ministro, Weitarren errege eta Ji probintziako Babesle Inperial izendatu zuen bere burua. Bere ondorengotza gertatu eta gutxira, Cao Pik Weitarren erresuma ezarri zuen, Xian enperadorea tronutik kendu eta Weitarren lehen enperadore bihurtuz. 221ean, Cao Pik Wuko errege titulua eman zion Sun Quani, eta haren erresumatik inbasioa agindu zuen, Shu erresumaren inbasioa agindu baino pixka bat lehenago. Bi inbasioetan porrot egin zuen.

223an, Cao Zhang anaiak tronua usurpatu nahi ziola susmatu, eta weiqi jokatzen ari zirela, anaia pozoitu egin zuen.[1] Bere konkista porroten ondoren, Cao Pi Wutarrei eraso egiten tematu zen eta inbasioan pertsonalki parte hartu zuen, baina berriro garaitua izan zen. Zazpi urteko erregealdiaren ondoren, gaixotu egin zen, eta Cao Rui bere ondorengoaren boterea finkatzeko asmotan bere ohera Sima Yi, Chen Qun, Cao Zhen eta Cao Xiu deitu zituen. Cao Pi berrogei urte zituela hil zen,[2] eta historian arrasto garrantzitsua utzi zuen poeta gisa, militarren porrot sonatuak gorabehera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Cao Pi, Cao Zhang and Cao Zhi
  2. de Crespigny, Rafe. (2007). A biographical dictionary of Later Han to the Three Kingdoms (23–220 AD). Brill, 45 or. ISBN 978-90-04-15605-0..