[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Verona

udalerri italiako

Verona[1] iparraldeko Italiako hiria da, Veronako probintziako hiriburua eta Venetoko hiri nagusietakoa. Lessini mendiaren oinetan dago, Adige ibaiaren ertzean, Veneziatik mendebaldera. 198,92 km²-ko eremua du eta 2015ean 259.012 biztanle zituen[2]. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000. urtean[3].

Verona
Verona
Veròna
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Veneto
ProbintziaVeronako probintzia
AlkateaDamiano Tommasi
Izen ofizialaVerona
Jatorrizko izenaVerona
Veròna
Posta kodea37100 eta 37121–37142
ISTAT kodea023091
Geografia
Koordenatuak45°26′19″N 10°59′34″E / 45.4386°N 10.9928°E / 45.4386; 10.9928
Map
Azalera198,92 km²
Altuera59 m
MugakideakBussolengo, Castel d'Azzano, Grezzana, Mezzane di Sotto, Negrar di Valpolicella, Pescantina, Roverè Veronese, San Giovanni Lupatoto, San Martino Buon Albergo, San Pietro in Cariano, Sommacampagna, Sona, Villafranca di Verona, Buttapietra, San Mauro di Saline eta Tregnago
Demografia
Biztanleria255.588 (2023ko urtarrilaren 1a)
255.588 (2023)/(2018)/(2017)/(2016)/(2011)/(2001)/(1991)/(1981)/(1971)/(1961)/(1951)/(1936)/(1931)/(1921)/(1911)/(1901)/(1881)/(1871)/(1862)/(1841)/(1820)/(1802)/(1780)/(1770)/(1756)/(1738)/(1710)/(1681)/(1652)/(1631)/(1630)/(1614)/(1603)/(1593)/(1572 (egutegi gregorianoa))/(1555 (egutegi gregorianoa))/(1541 (egutegi gregorianoa))/(1529 (egutegi gregorianoa))/(1514 (egutegi gregorianoa))/(1501 (egutegi gregorianoa))/(1491 (egutegi gregorianoa))/(1472 (egutegi gregorianoa))
alt_left 134.995 (%52,8) (%48,1) 123.036 alt_right
Dentsitatea1.285 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 550
Telefono aurrizkia045
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMunich, Pula, Nimes, Salzburgo, Betleem, Ra'anana (en) Itzuli, Maxhad, Ningbo, Saint-Josse-ten-Noode, Košice, Nagahama (en) Itzuli, Fresno, Albany, Batumi, Detmold, Korçë, Ayacucho (hiria), Lecce, Jagodina (en) Itzuli, Konya, Korfu, Korfu, Zintan (en) Itzuli, Zhuji (en) Itzuli, Tirana, Prilep (en) Itzuli, Namwon (en) Itzuli, Kragujevac, Kazan, Johannesburg, Hangzhou eta Serpukhov
Katastro kodeaL781
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaVR
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.verona.it

Historia

aldatu

K.a. 89. urtean Erromako kolonia bihurtu zen eta, denbora laburrean, garrantzi handiko hiri bilakatu zen Europarako bideak bertatik igarotzen zirelako. 489an ostrogodoen errege Teodoriko Handiak inbaditu zuen, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen Adige ibaiaren ertzean. 774an Karlomagnok konkistatu zuen, eta han bizi izan ziren haren seme eta errege Pepin eta Berengario Friulikoa.

XII. mendearen hasieratik herri burujabea izan zen, baina guelfoen eta gibelinoen arteko istiluak hasi ziren. 1260-1387. urteetan, della Scala sendiaren eskuetan egon zen Veronako aginpidea. 1387an Milan hiriaren mendean zegoen, eta 1405ean Veneziako Errepublikaren administraziopean. Napoleon Bonapartek Austriaren eskuetan utzi zuen (1797-1801). 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuaren barnean zegoen, eta Adigeko departamenduko hiriburua izan zen, ondoren, berriro Austriaren mende geratzeko. 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.

Veronak klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Verona 1971–2000, muturrekoak 1946–2011)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.8 22.1 27.2 31.8 36.6 36.4 38.2 39.0 33.2 29.2 23.6 18.8 39.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.1 8.9 13.4 17.2 22.7 26.3 29.2 28.8 24.4 18.0 11.0 6.7 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.5 4.5 8.4 12.0 17.2 20.8 23.6 23.3 19.0 13.3 7.1 3.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.2 0.1 3.4 6.8 11.7 15.4 18.0 17.8 13.7 8.7 3.2 -0.4 8.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.4 -18.4 -10.4 -2.2 0.0 3.8 7.3 8.1 2.0 -4.6 -7.9 -15.5 -18.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50.9 43.3 48.7 70.4 74.2 87.2 62.6 81.7 76.2 91.0 64.8 52.5 803.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.8 5.1 6.0 8.9 8.6 8.6 5.5 5.8 6.0 7.4 7.1 6.2 82.0
Hezetasuna (%) 85 78 73 75 73 73 73 74 76 81 84 84 77
Iturria: Servizio Meteorologico (humidity 1961–1990)[4][5][6]

Biztanleria

aldatu

Ekonomia

aldatu

Nekazaritza-produktuen merkataritza (frutak, barazkiak, laboreak, mahatsa) eta industria (ardogintza, kimika-industria, papergintza, ehungintza, azukre-findegiak, artisautza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepideen gune garrantzitsua da. Unibertsitatea eta aireportua ditu.

Ondarea

aldatu
Verona hiria1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 797
Kokalekua   Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Monumentuei dagokienez, oso hiri ikusgarria da, eta garai askotako obrak gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, I. mendeko Arena erromatar teatroa (gaur egun, operarako erabilia), mende bereko bi ate, K.a. I. mendeko Arco dei Gavi arkua (XX. mendean berritua), 1714ko Lapidario Maffeiano museoa (antzinateko Erroma eta Greziako gauzak gordetzen dituena), V. mendeko jatorria duen San Zeno basilika erromanikoa (XII-XIII. mendeetan berritua), XIII. mendearen bukaerako Sant'Anastasia eliza gotikoa (XV. mendean amaitua), XV. mendean berritutako katedral erromaniko-gotikoa, XI-XIII. mendeetako San Fermo Maggiore eliza, XV. mendean berritutako Santi Nazaro e Celso eliza eta mende bereko San Giorgio in Braida eliza.

Nabarmentzekoak dira, halaber, XIV. mendeko Castelvecchio jauregia (museoa gaur egun), Loggia del Consiglio jauregia (1493), XII. mendeko Palazzo della Ragione jauregia eta 1345. urteko Scaligero harrizko zubia, Bigarren Mundu Gerra amaituta berreraiki behar izan zutena. Aipatutako elizetan, Verona eta inguruko Erdi Aroko pintore ospetsuenen (Pisano, Montagna, Caliari) obrak daude ikusgai.

Veronar ezagunak

aldatu
  • Katulo (K.a. 84 - c. K.a. 53) erromatar olerkaria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori) Comune:Verona. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-20).
  3. City of Verona. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-01-20).
  4. Verona/Villafranca (VR). Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it.
  5. STAZIONE 090-VERONA VILLAFRANCA: medie mensili periodo 61 - 90. Servizio Meteorologico, clima.meteoam.it.
  6. Verona Villafranca: Record mensili dal 1946. Servizio Meteorologico dell’Aeronautica Militare, climaintoscana.altervista.org.

Kanpo estekak

aldatu