[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Veronako katedrala (italieraz: Duomo di Verona, Cattedrale di Santa Maria Matricolare) Verona hirian dagoen katedrala da. Lurrikara baten ondorioz 1117an erori ziren bi eliza paleokristauen hondakinen gainean eraiki zen. Katedrala erabat berreraikia izan zen erromaniko estiloan eta 1187ko irailaren 13an sagaratua. Bere egitura denborarekin aldatu egin da, hainbat berreraikuntzengatik, baina horrek ez zuen esan nahi oinplanoa aldatu zenik.

Veronako katedrala
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Veneto
ProbintziaVeronako probintzia
Italiako udalerriVerona
Koordenatuak45°26′50″N 10°59′49″E / 45.4472°N 10.9969°E / 45.4472; 10.9969
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1117
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Verona (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
pizkundetar arkitektura
Webgune ofiziala

Ezaugarri arkitektonikoak

aldatu

Kanpoaldea

aldatu

Hiru aldeko fatxadak bi isurkiko errematea du, eta erdikoa arkupea da, beheko aldea marmol zuri eta arrosaz egina duena. Arkuari eusten dioten zutabeek lore-motiboekin, ehiza-eszenekin eta santuen irudiekin zizelkatuta daude alboak; arkupearen goialdea tobazkoa da, eta bi grifo eta zortzi zutabetan bermatuta dagoen frontoi batek koroatzen duen arku bat du. Ataria profeten eta animalien irudiekin zizelkatuta dago. Michele Sanmichelik egindako kanpaia dagoen aldeko arkupeak bi zutabe-lerro ditu, kapitel apainduekin, XIV. mendeko hondakinen behe-erliebe eta freskoekin. Kanpaiaren dorrea ez zuten inoiz amaitu.

Barrualdea

aldatu

Barnealdearen itxura garaikidea XV. mendeko eliza erromanikoari egindako aldaketen ondorio da. Veronako marmol arrosaz eraikitako pilastra altuko hiru nabetan banatzen da, ganga gotikoei eusten dietenak.

Bibliografia

aldatu
  • Brugnoli, P.. (1987). La cattedrale di Verona nelle sue vicende edilizie dal secolo IV al secolo XVI. Venezia ISBN 88-7743-023-0..
  • Borelli, G.. (1980). Chiese e monasteri di Verona. Verona: Banca popolare di Verona.

Kanpo estekak

aldatu


Arkitektura  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.