2000
urtea
2000. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2000 MM |
Ab urbe condita | 2753 |
Armeniar egutegia | 1449 ԹՎ ՌՆԽԹ |
Bahá'í egutegia | 156 – 157 |
Bengaliar egutegia | 1407 |
Berber egutegia | 2950 |
Egutegi budista | 2544 |
Myanmarko egutegia | 1362 |
Bizantziar egutegia | 7508 – 7509 |
Koptoen egutegia | 1716 – 1717 |
Etiopiar egutegia | 1992 – 1993 |
Hebrear egutegia | 5760 – 5761 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2056 – 2057 |
Shaka Samvat | 1922 – 1923 |
Kali Yuga | 5101 – 5102 |
Iraniar egutegia | 1378 – 1379 |
Islamiar egutegia | 1420 – 1421 |
Korear egutegia | 4333 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2543 |
Unix denbora | 946684800 – 978307199 |
Holozeniar egutegia | 12000 |
- Artikulu hau 2000. urteari buruzkoa da, zenbakiari buruzkoaren bila bazabiltza, ikus Bi mila.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herrian
aldatu- Urtarrilaren 27a – Alderdi Popularrak harremanak eten zituen Juan Jose Ibarretxerekin.
- Otsailaren 1a – Baltasar Garzon epaileak kartzela zigorra agindu zuen HBko bost kideren aurka, ETAren nazioarteko aparatuko kide izatea leporatu eta gero.
- Otsailaren 8a – Bilboko Miribilla auzo berriaren eraikitze lanetarako egindako leherketa batek kalteak eragin zituen Miribilla ondoko San Adriango auzoko etxe eta kotxeetan.
- Otsailaren 22a – Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako sailburu-ohia eta bere bizkartzaina erail zituen ETAk.
- Otsailaren 24a – Vatikanoko San Pedro basilikako kupulatik zintzilikatu ziren Itoizekin Solidarioak taldeko kideak.
- Martxoaren 14a –
- Paueko Kontseilu Nagusitik euskal ordezkari instituzionalei zegozkien 21 eserlekuak ebatsi zituzten hainbat "demok". Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeko kide hauek eskatzen zuten Euskal Departamentua eratzea eta aulki horiek Euskal Herrira zeramatzatela adierazi zuten.
- Ezezagunek sabotajea burutu zuten Elgeako parke eolikoaren eraikuntzaren aurka, errotetako sei gurutze txikituz.
- Martxoaren 25a – Ertzaintzak kale borroka erasoaldiak burutzeko material ugari atzeman zuen Donostiako herriko taberna batean.
- Apirilaren 20a – Motorrean arazo bat izan zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Bilboko aireportuan.
- Apirilaren 28a – Odon Elorzak PSE-EEren zuzendaritzan zeukan kargua utzi zuen, alderdiaren estrategiarekin ados ez egoteagatik.
- Ekainaren 1a – Frank Gehry arkitektoak Eltziegon eraikiko zen Marqués de Riscal upelategi berriaren diseinua aurkeztu zuen.
- Uztailaren 10a – Nazio Batuek Gasteizko Gerriko Berdea munduko onenen artetik aukeratu zuen.
- Uztailaren 19a – Hiru urteko lanen ostean Eusko Legebiltzarraren egoitza berria inauguratu zen.
- Uztailaren 24a – ETAk kotxe-bonba bat jarri zuen Pilar Aresti Alderdi Popularreko kidearen Getxoko etxearen ondoan.
- Uztailaren 29a – Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia, erail zuen ETAk.
- Abuztuaren 7a – Hiru ETAkide hilik Bilboko Bolueta auzoan, bidaiatzen ari ziren kotxean zeramatzaten lehergailuek eztanda egin eta gero.
- Abuztuaren 8a – Jose Mari Korta, ADEGIko burua, erail zuen ETAk.
- Irailaren 7a – Karrantzako Molinar auzoan FEVEko bi merkantzia-trenek elkar talka egin eta lau hildako izan ziren.
- Irailaren 9a – Euskal Herritarrokek Eusko Jaurlaritzan EAJ eta EArekin egindako koalizioa utzi zuen.
- Irailaren 23a – Creditrans bidaia-txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Metro Bilbaon.
- Azaroaren 8a – Sute batek Fagorren Gasteizko lantegia birrindu zuen.
- Azaroaren 22a – Ernest Lluch erail zuen ETAk.
- Abenduaren 5a – Eusko Legebiltzarrak Euskal Herritarrokeko parlamentarien soldata izoztea adostu zuen.
- Abenduaren 14a – Emakume bat hilik eta bortxaketa arrastoekin agertu zen Gasteizen lan egiten zuen tabernan.
- Abenduaren 18a – ETAk lehergailu bat jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, irakasle bat erail nahiean. Lehergailuak huts egin zuen.
Espainiar Estatuan
aldatu- Otsailaren 1a – Emakume bat eta bere hiru haur hil ziren Jaéngo bere etxeak su hartzean.
- Martxoaren 12a – 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- Apirilaren 1a – Hamar urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion iruzurra eta bidegabeko jabetzearen delituengatik.
- Maiatzaren 31a – Ekintzaile bat Espainiako telebistako programarik ikusienetakoa zen Gran Hermanon sartu zen, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatuz.
- Abuztuaren 2a – Tajo ibaian egondako fuel-olio isurketa batek hondamendi ekologikoa sortu zuen.
- Abuztuaren 18a – Alfonso Antxia espeleologo euskaldun famatua Burgosko kobazulo batean hil zen.
- Urriaren 30a – ETAk Madrilen hiru pertsona hil zituen.
Munduan
aldatu- Urtarrilaren 8a – Bederatzi militar argentinar atxilotu zituzten ustez diktadura garaian jaiotako umeez jabetzeagatik.
- Urtarrilaren 16a – Ricardo Lagos Txileko presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 11 – Erresuma Batuko gobernuak Ulsterreko autonomia bertan-behera utzi zuen.
- Martxoaren 18a – Taiwanek independentziaren aldeko presidente bat aukeratu zuen Txina mehatxatuz.
- Martxoaren 26a – Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak irabazi zituen gehiengo absolutua lortuz.
- Ekainaren 13a – Joan Paulo II.a aita santua erailtzen saiaturiko Ali Ağcari indultua eman zion Italiako gobernuak.
- Uztailaren 1a – Zortzi pertsona hil ziren Danimarkako Roskilde hirian egiten ari zen Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
- Uztailaren 11 – 250 hildako Nigerian oliobide batek eztanda egin eta gero. Aurretik, oliobidean petrolioa lapurtzen ibili zen jendea.
- Uztailaren 28 – Ipar Irlandako preso politiko guztiak aske utzi zituzten. Ostiral Santuko Akordioaren puntuetako izan zen eta preso errepublikar zein unionistak kalera atera ziren.
- Uztailaren 30a – Stormonteko Akordioan erabaki bezala hilketa delituak zeuzkaten 86 preso kartzelatik atera zituzten.
- Abuztuaren 12a – K-141 Kursk urpekari nuklear errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
- Irailaren 8a – Palestinan Bigarren Intifada hasi zen. Gatazka Jerusalemgo Al Aksa meskitan sortu zen militarrek inguratu eta herritarrak jipoitzen hasi zirenean.
- Urriaren 12a – Al-Qaedako zelula batek, Yemengo Adengo portuan ainguratuta zegoela, USS Coleren aurkako atentatua burutu zuen.
- Abenduaren 10a – Ehud Barak Israelgo presidenteak dimisioa aurkeztu zuen, hauteskundeak aurreratzera behartuz.
Ekonomia
aldatu- Urtarrilaren 3a – BBVAk akordio bat sinatu zuen interneteko Terra enpresarekin.
- Martxoaren 8a – BBKk Banco Guipuzcoanoren akzioen %10a erosi zuen 51,09 milioi euro ordaindu eta gero.
- Martxoaren 30a – Vital Kutxaren kontrola PP-PSE-EEk eskuratu zuten.
- Irailaren 13a – Ameriketako Estatu Batuetako Chase Manhattan bankuak JP Morgan bankua erosteko eskaintza aurkeztu zuen (hau ere estatubatuarra). Guztira 33.200 milioi dolar ordainduz.
Arte eta kultura
aldatu- "Gatibu" euskal musika talde ospetsua sortu zuten.
- 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Igor Elortza izan zen.
- Apirilaren 15a – 2000ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, laugarren aldiz jarraian.
- Apirilaren 16a – 2000ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek txapelketa honetako bere lehen txapela jantzi zuen.
Musika
aldatu- Ace of Base – Greatest Hits
- AC/DC – Stiff Upper Lip
- Alejandro Sanz – El alma al aire
- Amaral – Una Pequeña Parte del Mundo
- Anahí – Baby Blue
- Aqua – Aquarius
- Barricada – Acción directa
- Belle Pérez – Hello World
- Björk – Selmasongs
- Blur – The best of
- Blonde Redhead- Melody of Certain Damaged Lemons
- Blonde Redhead- Mélodie Citronique EP
- Blondie – Live In New York
- Bobby Pulido – Zona de Peligro
- Bon Jovi – Crush
- Bouquet Garni – Bouquet Garni (21 de marzo)
- Bow Wow – Beware of Dog
- Brujería – Brujerizmo
- B'z – Eleven (6 de diciembre)
- Camilo Sesto – El Fantasma de la Ópera
- Celia Cruz – Siempre Viviré
- Chay Vdvoëm – Неродная
- Collective Soul – Blender
- Daddy Yankee – El Cártel
- Decapitated – Winds of Creation
- Diskoteka Avariya – Марафон
- Diskoteka Avariya – Авария Против!
- Diskoteka Avariya – Все Хиты: Авария Против!
- Do As Infinity – Break of Dawn (23 de marzo)
- Eminem – The Marshall Mathers LP
- Enrique Bunbury – Pequeño Cabaret Ambulante
- Enya – A Day Without Rain
- Eros Ramazzotti – Estilo Libre
- Evanescence – Origin (4 de noviembre)
- Fito Páez – Rey Sol
- Gillette – Sex Tonight
- Green Day – Warning:
- Hanson – This Time Around
- Hevia – Al Otro Lado
- HIM – Razorblade Romance
- Placebo – Black Market Music
- Jeans – [Jeans]
- José María Cano – Josecano
- Joaquín Sabina – Nos Sobran los Motivos
- Juanes – Fíjate Bien (17 de octubre)
- Julieta Venegas – Bueninvento
- La Oreja de Van Gogh – El viaje de Copperpot
- Laïs – Dorothea (15 de noviembre)
- Líbido – Hembra
- Limp Bizkit – Chocolate Starfish And The Hot Dog Flavored Water
- Linkin Park – Hybrid Theory
- Los Alegres de la Sierra – Shaka's Vs. Shaka's
- Los Alegres de la Sierra – Corridos Y Canciones
- Los Alegres de la Sierra – Los Shakas De La Sierra
- Los Planetas – Unidad de Desplazamiento
- Los Tigres del Norte – De Paisano A Paisano
- Luca Turilli- The King Of The Nordic Twilight
- Lucero- Mi Destino
- Luis Miguel – Vivo
- Madonna – Music
- Mägo de Oz – Finisterra
- Malagata- Una Década de Exitos
- María Gabriela Epumer – Perfume
- Marilyn Manson – Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death)
- Mark Knopfler – Sailing to Philadelphia
- Megadeth – Capitol Punishment: The Megadeth Years
- Méndez – Latino for Life
- Metallica – S&M (Symphony & Metallica)
- Miguel Bosé y Ana Torroja – Girados en concierto
- Morbid Angel – Gateways to Annihilation
- Murder City Devils – In name and blood
- Nightwish – Wishmaster
- Oasis – Standing on the Shoulder of Giants
- Otpetye Moshenniki – Липкие руки 2
- Pearl Jam – Binaural
- Patricio Rey y sus Redonditos de Ricota – Momo Sampler
- Paulina Rubio – Paulina
- Panda-Arroz Con Leche
- PJ Harvey – Stories from the City, Stories from the Sea
- Primal Scream – xtrmntr
- Radiohead – Kid A
- Rhapsody- Dawn Of Victory
- Ricardo Arjona – Galería Caribe
- Servando y Florentino – Paso a Paso
- Sean Paul – Stage One
- Shakira – MTV Unplugged
- Simply Red – It´s only love
- Siniestro Total – La historia del blues
- Ska-P – "Planeta Eskoria"
- Spice Girls – Forever
- Tierra Santa – Tierras De Leyenda
- Thalía – Arrasando
- The Beatles – "1"
- The Corrs – In Blue
- The Cure – Bloodflowers
- The Smashing Pumpkins – Machina: The Machines of God
- The Smashing Pumpkins – Machina II: The Friends and Enemies Of Modern Music
- Tryo – Tryo
- U2 – All That You Can't Leave Behind
- Underworld – Everything, Everything
- Vader – Litany
- Whigfield – Whigfield III
- Within Temptation – Mother Earth
- Yo La Tengo – And Then Nothing Turned Itself Inside-Out
Zientzia eta teknologia
aldatu- Urtarrilaren 6an azken bukardoa hilik topatu zuten.
Kirolak
aldatu- 2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sidney, Australia; irailaren 15a – urriaren 1a).
- 33 Euskal herritarrek hartu zuten parte 12 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Uztailaren 23a – Lance Armstrongek bigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 4a – Nerea Eizagirre, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Jorge Agirre De Céspedes, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Irene Ogiza, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a – Noah Cyrus, estatubatuar abeslari, konpositore eta aktorea.
- Urtarrilaren 8a – Cheikh Tiberghien, lapurtar errugbilaria.
- Urtarrilaren 9a – Teresa Abelleira, galiziar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Jon Aldekoa, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 10a - Reneé Rapp, estatubatuar kantautore eta aktorea.
- Urtarrilaren 19a – Daniel Garrido Peña, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 22a – Laia Codina, kataluniar futbolaria.
- Urtarrilaren 25a – Remco Evenepoel, flandriar txirrindularia, Donostia Klasikoa irabazi duen inoizko txirrindulari gazteena.
- Urtarrilaren 25a – Ander Ganzabal, bizkaitar txirrindularia.
- Urtarrilaren 26a – Yago Cantero, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 26a – Ester Expósito, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 31 – Hugo Guillamon, gipuzkoar futbolaria.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Iñaki Recio, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 9a – Idoia Arrazubi, nafar futbolaria.
- Otsailaren 12a – María Becerra, argentinar abeslaria, youtuber ohia eta influencerra.
- Otsailaren 13a – Irantzu Beloki, nafar txirrindularia.
- Otsailaren 13a – Iñaki Leon Merino, arabar futbolaria.
- Otsailaren 14a – Ander Zoilo, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 15a – Leyre Monente, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 19a – Hana Takahashi, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 20a – Kristóf Milák, hungariar igerilaria.
- Otsailaren 22a – Marta San Adrián Rocandio, Sanadri, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 23a – Femke Bol, herbeheretar atleta, abiadura eta hesi lasterketetan aditua.
- Otsailaren 24a – Antony Matheus dos Santos, brasildar futbolaria.
- Otsailaren 25a – Amaia Aldai, bizkaitar pilotaria eta futbolaria.
- Otsailaren 28a – Paula del Rio, kataluniar aktorea.
- Otsailaren 29a – Álvaro Jiménez Alonso, espainiar atlea, pisu-jaurtiketa egokituan aditua.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Christophe Atangana, kamerundar futbolaria, Athleticeko harrobian hezia.
- Martxoaren 2a - Nona Sobo, kataluniar aktorea eta modeloa.
- Martxoaren 4a - Jorge Yriarte, venezuelar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Beatrice Chebet, kenyar atleta, iraupen-lasterketetan eta landa-lasterketetan aditua.
- Martxoaren 5a – Joseba López, arabar txirrindularia.
- Martxoaren 6a – Ander Blanco, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a – Ewan Urain, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 13a – Luisa Ibarrola, arabar txirrindularia.
- Martxoaren 13a – Lorea Intxausti, gipuzkoar aktorea.
- Martxoaren 14a – Carla Bautista, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 15a – Ailetz Lasa, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 15a – Iñaki Murua Carrasco, gipuzkoar txirrindularia.
- Martxoaren 15a – Aitana Rodrigo, bizkaitar atleta, distantzia laburreko lasterketatan aditua.
- Martxoaren 17a – Anatz Elizondo, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 19a – Jokin Murgialdai, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 21a – Iholdi Beristain, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 25a – Sha'Carri Richardson, estatubatuar atleta, abiadura-lasterketetan aditua.
- Martxoaren 25a – Jadon Sancho, ingeles futbolaria.
- Martxoaren 27a - Sophie Nélisse, kanadar aktorea.
- Martxoaren 27a - Pelayo Sánchez, espainiar txirrrindularia.
- Martxoaren 30a – Paul Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 31 – Asier Córdoba, bizkaitar futbolaria.
Apirila
aldatu- Apirilaren 3a – Jon Gurutzeta, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 6a – Xabier Arberas, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 7a – Juan Artola Canales, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 8a – Xabier Berasategi, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 10a – Oihane Valdezate, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 11 – Aitor Aranguren, gipuzkoar pilotaria.
- Apirilaren 12a – Josu Juste, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 12a – Manuel Turizo, kolonbiar reggaeton abeslaria.
- Apirilaren 13a – Khea, argentinar abeslaria.
- Apirilaren 20a – Jon Barrenetxea, bizkaitar txirrindularia.
- Apirilaren 20a – Elene Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 21a – Eneko Aguilar, nafar futbolaria.
- Apirilaren 22a – Asier Martínez, nafar atleta, 110 metroko hesi-lasterketetan aditua.
- Apirilaren 24a – Roberto López Alcaide, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 25a – June Loidi, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 25a – Oihan Sancet, nafar futbolaria.
- Apirilaren 29a – Aitor Paredes, bizkaitar futbolaria.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 4a – Oihane Hernandez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 4a – Abdallahi Mahmoud, mauritaniar futbolaria.
- Maiatzaren 4a – Julia Zdanovska, ukrainar matematikaria (h. 2022).
- Maiatzaren 11 – Instasamka, errusiar pop eta rap abeslaria.
- Maiatzaren 11 – Ana Karolina Lannes, brasildar aktorea.
- Maiatzaren 20a – Georgie Stone, australiar aktorea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 21a – Thomas Dolhagaray, lapurtar errugbilaria.
- Maiatzaren 22a - Mariana Cerro, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Jun Endo, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Gorka Campo, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Nadia Erostarbe, gipuzkoar surflaria.
- Maiatzaren 27a – Aymane Jelbat, marokoar-arabar futbolaria.
- Maiatzaren 30a - Lorea Etxabe, traineru estropadetako gipuzkoar arraunlaria.
- Maiatzaren 30a - Sheynnis Palacios, nikaraguar kazetaria, komunitate-sustatzailea eta modeloa, 2023ko Miss Unibertso.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Unai Esparza, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 2a – Jon Trincado, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 6a – Iruri Altzerreka, bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea.
- Ekainaren 8a – Imanol García de Albeniz, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 8a – Beatriz Zudaire, nafar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- Ekainaren 9a – Polina Miller, errusiar atleta, 200 eta 400 metroko lasterketetan aditua.
- Ekainaren 12a – Olga Carmona, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 13a – Julen Egiguren, Egiguren V.a, gipuzkoar pilotaria.
- Ekainaren 19a – Unai Ruiz-Zeberio, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 20a - Mischa Bredewold, herbeherear txirrindularia.
- Ekainaren 20a – Jon Cabo, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 21a – Iker Kortajarena, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 30a – Ainhoa Larrañaga, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 30a – Joana Marcús, espainiar idazlea.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Nacho Castillo, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 3a – Maria Khoreva, errusiar ballet-dantzaria.
- Uztailaren 7a – Álvaro Núñez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 12a – Vinícius Júnior, brasildar futbolaria.
- Uztailaren 14a – Uta Abe, japoniar judoka.
- Uztailaren 15a - Julio Peña Fernández, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 18a – Angelina Melnikova, errusiar gimnasta-artistikoa.
- Uztailaren 20a – Loïck Lespinasse, frantziar futbolaria.
- Uztailaren 21a – Erling Braut Håland, norvegiar futbolaria.
- Uztailaren 22a – Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (h. 2022).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a - María Sanjurjo, galiziar patin-hockey jokalaria.
- Abuztuaren 2a – Paige Layle, kanadar kosmetologo eta aktibista.
- Abuztuaren 3a – Iñigo Betolaza, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 6a – Jon Mikel Magunagoitia, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Patricia Zugasti, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Jordanne Jones, irlandar aktorea.
- Abuztuaren 12a – Niamh Fisher-Black, zeelandaberritar txirrindularia.
- Abuztuaren 16a – Jon Ander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 17a – Lil Pump, estatubatuar abeslari, rapero eta konpositorea.
- Abuztuaren 25a – Elizabeth Duval, espainiar idazlea, artista eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abuztuaren 25a – Nicki Nicole, argentinar abeslaria eta musikagilea.
- Abuztuaren 30a – Julen Pagola, nafar futbolaria.
Iraila
aldatu- Irailaren 4a - Sergio Gómez Martín, kataluniar futbolaria.
- Irailaren 7a – Ariarne Titmus, australiar igerilaria.
- Irailaren 9a – Josu Etxeberria, nafar txirrindularia.
- Irailaren 9a – Ander Ioldi, nafar futbolaria.
- Irailaren 10a - Alba Planas, espainiar aktorea.
- Irailaren 17a – Diary Sow, senegaldar idazlea.
- Irailaren 18a – Julen Lobete, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 19a – Jakob Ingebrigtsen, norvegiar atleta.
- Irailaren 21a – Miriam Arrillaga, Arrillaga I.a, gipuzkoar pilotaria.
- Irailaren 24a - Jaël Bestué, kataluniar atleta, abiadura-probetan aditua.
- Irailaren 25a – Nahia Sillero, bizkaitar aktore eta idazlea.
- Irailaren 26a – Maria Redondo, gipuzkoar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 27a – Pablo Santiago, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 28a - Alemitu Tariku, etiopiar atleta.
- Irailaren 30a – Tsigie Gebreselama, etiopiar atleta, iraupen-lasterketetan eta kros-lasterketetan aditua.
Urria
aldatu- Urriaren 5a – Andere Basterra, bizkaitar txirrindularia.
- Urriaren 6a – Sarah Gigante, australiar txirrindularia.
- Urriaren 6a – Jazz Jennings, estatubatuar telebistako pertsona ospetsu eta LGBTIQ eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urriaren 7a – Marta Alberdi, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 10a – Desiet Kidane, eritrear txirrindularia (h. 2021).
- Urriaren 10a – Mattia Vlad Morleo, italiar konpositore eta musikaria.
- Urriaren 12a – Alexandre Léauté, bretainiar-lapurtar txirrindulari paralinpikoa.
- Urriaren 15a – Maddi Bengoetxea, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 21a – Mima Ito, japoniar mahai-tenis jokalaria.
- Urriaren 24a – Athenea del Castillo, espainiar futbolaria.
- Urriaren 24a - Michelle Gulyás, hungariar pentatleta modernoa eta Hungariako poliziako detektibe kriminala.
- Urriaren 31 – Willow Smith, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 2a – Alphonso Davies, ghanar-kanadar futbolaria.
- Azaroaren 3a – Vito Dell'Aquila, italiar taekwondolaria.
- Azaroaren 3a – Sergiño Dest, herbeheretar futbolaria.
- Azaroaren 5a – Oier Garai, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 10a – Mackenzie Foy, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Azaroaren 15a – Unai Vencedor, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 16a – Ander Martín Odriozola, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 18a - Yenesi, asturiar abeslari eta artista.
- Azaroaren 21a – Idoia Asurmendi, arabar abeslari, pianista, gitarrista eta konpositorea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 9a – Amaia Malatsetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- Abenduaren 13a – Amaiur Sarriegi, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 17a – Wesley Fofana, frantziar futbolaria.
- Abenduaren 18a – Flor Sheiza Quispe Sucapura, Muñequita Milly, perutar abeslaria (h. 2024).
- Abenduaren 19a – Lide Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
- Abenduaren 22a – Joshua Bassett, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abenduaren 25a – Álvaro Roncal, nafar futbolaria.
- Abenduaren 26a – Julen Agirrezabala, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 26a – Sergio González Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Aitor Zunzunegi, gipuzkoar atleta, mendi lasterketatan aditua.
- Andrea Mora, bizkaitar aktorea.
- Gorka Pagonabarraga, bizkaitar bertsolaria.
- Ilargi, gipuzkoar musikaria.
- Laida Arbizu Agirre, gipuzkoar ikerlaria.
- Maider Redin, gipuzkoar igerilaria.
- Mikele Arizkorreta, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Nagore Muriel, gipuzkoar film-zuzendaria.
- Nerea Intxausti Castiñeira, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Holly Humberstone, ingeles abeslari eta kantautorea.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – Ana María Martínez Sagi, kataluniar poeta, sindikalista, kazetaria, feminista eta atleta (j. 1907).
- Urtarrilaren 2a – Patrick O'Brian, ingeles idazlea (j. 1914).
- Urtarrilaren 2a – Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (j. 1912).
- Urtarrilaren 4a – Alfred Bohrmann, alemaniar astronomoa (j. 1904).
- Urtarrilaren 4a – Spiros Markezinis, Greziako lehen ministroa (j. 1909).
- Urtarrilaren 7a – Justi Arenaza, Vasquita I, gipuzkoar erraketista (j. 1919).
- Urtarrilaren 7a – Migel Irazusta, Polipaso, gipuzkoar aizkolari, segalari, gizonprobalari, akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabea (j. 1925).
- Urtarrilaren 8a – Carmen Balenziaga, gipuzkoar aktorea (j. 1922).
- Urtarrilaren 10a – Felisa Libano, bizkaitar nekazaria, pandero jotzailea eta dantzaria (j. 1917).
- Urtarrilaren 11 – Solomon Mamaloni, Salomon Uharteetako lehen ministroa (j. 1943).
- Urtarrilaren 14a – Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (j. 1925).
- Urtarrilaren 15a – Željko Ražnatović, serbiar buruzagi paramilitarra, eraila (j. 1952).
- Urtarrilaren 16a – Dionisio Gamallo, galiziar idazlea (j. 1914).
- Urtarrilaren 19a – Bettino Craxi, Italiako lehen ministroa (j. 1934).
- Urtarrilaren 19a – Antonio Hernández Palacios, espainiar komikigilea (j. 1921).
- Urtarrilaren 19a – Hedy Lamarr, austriar aktore eta asmatzailea (j. 1914).
- Urtarrilaren 22a – Joaquin Gurrutxaga, gipuzkoar olerkari eta artista (j. 1910).
- Urtarrilaren 24a – Florencia Pérez Padilla, Rosario, sevillar flamenko-dantzaria, aktorea, enpresaburua eta irakaslea (j. 1918).
- Urtarrilaren 25a – Herta Freitag, austriar-estatubatuar matematikaria, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna (j. 1908).
- Urtarrilaren 26a – Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (j. 1940).
- Urtarrilaren 26a – A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (j. 1912).
- Urtarrilaren 27a – Vicente Lozano López, espainiar ekonomialaria, Bilboko Unibertsitatearen bigarren errektorea (j. 1916).
- Urtarrilaren 28a – Rafael Ortiz Alfau, euskal herritar margolari eta ilustratzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 28a – Javier Sampedro, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 30a – Sigvard Eklund, suediar fisikaria (j. 1911).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 2a – Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1940).
- Otsailaren 5a – Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- Otsailaren 5a – Hidetoki Takahashi, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1916).
- Otsailaren 8a – Felicidad Duce, kataluniar jostuna, metodo baten sortzailea eta erreferentea moda diseinuan (j. 1908).
- Otsailaren 8a – Claudio Etxeberria, gipuzkoar traineru patroia (j. 1935).
- Otsailaren 10a – Jim Varney, estatubatuar aktorea (j. 1949).
- Otsailaren 11 – Jacqueline Auriol, Frantziako emakumezko lehen proba-pilotua, munduko abiadura-errekor batzuk lortu zituena (j. 1917).
- Otsailaren 11 – Roger Vadim, frantziar zinemagilea (j. 1928).
- Otsailaren 12a – Charles M. Schulz, estatubatuar marrazkilaria (j. 1922).
- Otsailaren 13a – Tomás Zarraonandia, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
- Otsailaren 16a – Lila Kedrova, Errusian jaiotako frantziar aktorea (j. 1909).
- Otsailaren 19a – Friedensreich Hundertwasser, austriar margolari eta artista grafikoa (j. 1928).
- Otsailaren 20a – Jean Dotto, frantziar txirrindularia (j. 1928).
- Otsailaren 21a – Constance Cummings-John, sierraleondar hezitzailea eta politikaria, Afrikan udal kontseilu batean sartu zen lehen emakumea (j. 1918).
- Otsailaren 21a – Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1934).
- Otsailaren 22a – Fernando Buesa, euskal herritar politikaria, ETAk eraila (j. 1946).
- Otsailaren 23a – Stanley Matthews, ingeles futbolaria (j. 1915).
- Otsailaren 26a – Joana Savoiakoa, Bulgariako erregina ezkontidea (j. 1907).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 5a – Lolo Ferrari, frantziar dantzaria, abeslaria eta aktore pornografikoa (j. 1963).
- Martxoaren 7a – Hirokazu Ninomiya, japoniar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 15a – Mikel Usatorre, bizkaitar itsastar eta militarra (j. 1913).
- Martxoaren 21a – María Cristina Vicente, espainiar biologo eta unibertsitate irakaslea (j. 1948).
- Martxoaren 21a – Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (j. 1916).
- Martxoaren 27a – Ian Dury, ingeles abeslaria (j. 1942).
- Martxoaren 28a – Anthony Powell, ingeles eleberrigilea (j. 1905).
- Martxoaren 30a – Rudolf Kirchschläger, Austriako presidentea (j. 1915).
- Martxoaren 31 – Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (j. 1908).
Apirila
aldatu- Apirilaren 5a – Lee Petty, estatubatuar automobil pilotua (j. 1914).
- Apirilaren 6a – Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (j. 1903).
- Apirilaren 8a – Claire Trevor, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- Apirilaren 10a – Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (j. 1925).
- Apirilaren 12a – David Crighton, galestar matematikaria (j. 1942).
- Apirilaren 13a – Giorgio Bassani, italiar idazlea (j. 1916).
- Apirilaren 13a – Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1910).
- Apirilaren 15a – Edward Gorey, estatubatuar irudigile eta idazlea (j. 1925).
- Apirilaren 16a – Putra Perliskoa, Perlisko raja eta Malaysiako erregea (j. 1920).
- Apirilaren 17a – Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1930).
- Apirilaren 21a – Al Purdy, kanadar poeta (j. 1918).
- Apirilaren 28a – Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1916).
- Apirilaren 29a – Antonio Buero Vallejo, espainiar antzerkigilea (j. 1916).
- Apirilaren 29a – Phạm Văn Đồng, Ipar Vietnamgo lehen ministroa (j. 1906).
- Apirilaren 30a – Poul Hartling, Danimarkako lehen ministroa (j. 1914).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Gretel Ammann, kataluniar filosofo eta ekintzaile feminista eta lesbiana (j. 1947).
- Maiatzaren 5a – Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (j. 1914).
- Maiatzaren 7a – Douglas Fairbanks Jr., estatubatuar antzezlea (j. 1909).
- Maiatzaren 7a – José Luis López de la Calle, gipuzkoar iritzi-kazetari eta ekintzaile politikoa, ETAk eraila (j. 1938).
- Maiatzaren 8a – Hubert Maga, Dahomeyko lehen presidentea (j. 1916).
- Maiatzaren 14a – Keizō Obuchi, Japoniako lehen ministroa (j. 1937).
- Maiatzaren 20a – Jean-Pierre Rampal, frantziar flautista, munduko ospetsuenetakoa (j. 1922).
- Maiatzaren 21a – Barbara Cartland, ingeles idazlea, 723 eleberri erromantikoren idazlea (j. 1901).
- Maiatzaren 21a – John Gielgud, britainiar antzezle, zinema-zuzendari eta produktorea (j. 1904).
- Maiatzaren 21a – Erich Mielke, alemaniar militar eta politikaria, Stasiko burua (j. 1907).
- Maiatzaren 27a – Maurice Richard, kanadar izotz hockey jokalaria, NHLren historiako goleatzaile handienetakotzat hartua (j. 1921).
- Maiatzaren 31 – Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (j. 1923).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 3a – Merton Miller, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 4a – Laurent Bidart, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- Ekainaren 4a – Takashi Kano, japoniar futbolaria (j. 1920).
- Ekainaren 4a – Jesús María Pedrosa, bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1942).
- Ekainaren 5a – Franco Rossi, italiar zinemagilea (j. 1919).
- Ekainaren 6a – Frédéric Dard, frantziar idazlea (j. 1921).
- Ekainaren 9a – Ernst Jandl, austriar idazlea (j. 1925).
- Ekainaren 9a – George Segal, estatubatuar eskultorea (j. 1924).
- Ekainaren 10a – Hafez al-Assad, Siriako presidentea (j. 1930).
- Ekainaren 13a – Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- Ekainaren 15a – Jules Roy, frantziar idazlea (j. 1907).
- Ekainaren 16a – Kōjun enperatriza, Japoniako enperatriz ezkontidea (j. 1903).
- Ekainaren 19a – Noboru Takeshita, Japoniako lehen ministroa (j. 1924).
- Ekainaren 20a – Carlota O'Neill, espainiar idazle eta kazetari feminista (j. 1905).
- Ekainaren 24a – Rodrigo, cuarteto musika motako argentinar abeslaria (j. 1973).
- Ekainaren 25 – Judith Wright, australiar poeta, ekologista eta aborigenen lurralde eskubideen defendatzailea (j. 1915).
- Ekainaren 27a – Pierre Pflimlin, Frantziako lehen ministroa (j. 1907).
- Ekainaren 29a – Vittorio Gassman, Il Mattatore, italiar antzerki eta film aktore eta zuzendaria (j. 1922).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Walter Matthau, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Uztailaren 3a – John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (j. 1929).
- Uztailaren 3a – Enric Miralles, kataluniar arkitektoa (j. 1955).
- Uztailaren 5a - Blanca Álvarez Mantilla, espainiar kazetaria eta irakaslea (j. 1931).
- Uztailaren 6a – Władysław Szpilman, poloniar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1911).
- Uztailaren 7a – Ursula Kuczynski, alemaniar aktibista komunista, Sobietar Batasunarentzat espioi lanetan aritutako (j. 1907).
- Uztailaren 10a – Gertrud Arndt, alemaniar argazkilari eta ehulea, Bauhauseko emakume esanguratsuenetariko bat (j. 1903).
- Uztailaren 13a – Alec Derwent Hope, australiar poeta (j. 1907).
- Uztailaren 13a – Masha Ivashintsova, Leningradeko errusiar argazkilaria (j. 1942).
- Uztailaren 14a – Jose Iribarren Zugasti, nafar apaiza, idazlea, margolaria eta poeta (j. 1927).
- Uztailaren 14a – Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria (j. 1901).
- Uztailaren 15a – José María Martín Carpena, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1950).
- Uztailaren 18a – Enrique de Gandía, argentinar historialaria eta idazlea (j. 1904).
- Uztailaren 18a – Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (j. 1918).
- Uztailaren 22a – Claude Sautet, frantziar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- Uztailaren 23a – Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (j. 1925).
- Uztailaren 23a - Carmen Santonja, espainiar egile abeslaria, musikagilea, idazlea, aktorea eta margolaria (j. 1934).
- Uztailaren 24a – Carmelo García Barrena, euskal herritar margolari inpresionista (j. 1926).
- Uztailaren 26a – John Tukey, estatubatuar estatistikaria, datuen azterketa esploratzailearen aitzindaria (j. 1915).
- Uztailaren 28a – Felix Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, Gasherbrum II mendian (j. 1967).
- Uztailaren 29a – Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta PSE-EEko zinegotzi Tolosako udalean, ETAk eraila (j. 1951).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 5a – Alec Guinness, ingeles aktorea (j. 1914).
- Abuztuaren 7a – José Luis Sanz-Magallón, euskal herritar arkitekto eta margolaria (j. 1926).
- Abuztuaren 8a – Joxe Mari Korta, gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea, ETAk eraila (j. 1943).
- Abuztuaren 9a – John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920).
- Abuztuaren 12a – Joxe Urbieta Takolo, gipuzkoar mendizale eta alpinista (j. 1941).
- Abuztuaren 12a – Loretta Young, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 17a – Franco Donatoni, italiar musikagilea (j. 1927).
- Abuztuaren 20a – Henri Theil, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- Abuztuaren 21a - Jesus Urkia, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
- Abuztuaren 22a – Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea (j. 1938).
- Abuztuaren 25a – Carl Barks, estatubatuar marrazkilari eta animatzailea (j. 1901).
- Abuztuaren 29a – José Ignacio Bilbao Iturburu, bizkaitar musikagilea (j. 1958).
- Abuztuaren 29a – Manuel Indiano Azaustre, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1970).
- Abuztuaren 31 – Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (j. 1929).
- Abuztua – Yasuo Suzuki, japoniar futbolaria (j. 1913).
Iraila
aldatu- Irailaren 5a – Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (j. 1918).
- Irailaren 6a – Jesusa Garitaonandia, bizkaitar erraketista (j. 1921).
- Irailaren 8a – Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (j. 1927).
- Irailaren 9a – Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (j. 1920).
- Irailaren 10a – Maria Elena Arizmendi, gipuzkoar idazle, etnografo eta koreografoa (j. 1916).
- Irailaren 15a – Frank John Kerr, australiar astronomoa (j. 1918).
- Irailaren 18a – Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (j. 1904).
- Irailaren 20a – Jeanloup Sieff, frantziar argazkilaria (j. 1933).
- Irailaren 20a – German Titov, sobietar kosmonauta, Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia (j. 1935).
- Irailaren 22a – Yehuda Amichai, israeldar poeta (j. 1924).
- Irailaren 23a – Aurelio Rodríguez, mexikar beisbol jokalaria (j. 1947).
- Irailaren 26a – Paul Gouyon, frantziar kardinala, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1910).
- Irailaren 27a – Isaac Oceja, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- Irailaren 28a – Pierre Trudeau, Kanadako lehen ministroa (j. 1919).
Urria
aldatu- Urriaren 3a – Wojciech Jerzy Has, poloniar zinema-zuzendaria (j. 1925).
- Urriaren 4a – Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (j. 1932).
- Urriaren 5a – Johanna Döbereiner, txekiar-brasildar ingeniari agronomoa, lurraren biologian aitzindaria (j. 1924).
- Urriaren 6a – José Cabanis, frantziar idazlea (j. 1922).
- Urriaren 6a – Cuco Sánchez, mexikar herri-musika egile eta abeslaria (j. 1921).
- Urriaren 7a – Leslie Kish, hungariar-estatubatuar estatistikaria eta inkesten metodologian aditua (j. 1910).
- Urriaren 8a – Anselmo Aranberri, gipuzkoar futbolaria (j. 1921).
- Urriaren 10a – Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa (j. 1916).
- Urriaren 11 – Donald Dewar, Eskoziako lehen ministroa (j. 1937).
- Urriaren 15a – Konrad Emil Bloch, estatubatuar biokimikaria, 1964ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- Urriaren 16a – Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1921).
- Urriaren 18a – Julie London, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1926).
- Urriaren 24a – Rudy Hirigoien, Lapurdin jaiotako abeslari lirikoa (j. 1919).
- Urriaren 26a – Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (j. 1930).
- Urriaren 30a – Henri Pichette, frantziar idazlea (j. 1924).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Julián Cuevas, espainiar txirrindularia (j. 1948).
- Azaroaren 1a – Steven Runciman, ingeles historialaria (j. 1903).
- Azaroaren 5a – Roger Peyrefitte, frantziar idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa (j. 1907).
- Azaroaren 6a – José Joaquín Arazuri, nafar medikua eta historialaria (j. 1918).
- Azaroaren 7a – Ingrid Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. 1910).
- Azaroaren 10a – Adamantios Androutsopoulos, Greziako lehen ministroa (j. 1919).
- Azaroaren 10a – Jacques Chaban-Delmas, Frantziako lehen ministroa (j. 1915).
- Azaroaren 17a – Louis Néel, frantziar fisikaria, 1970ko Fisikako Nobel Saria (j. 1904).
- Azaroaren 18a – Maria Txurruka, gipuzkoar erraketista (j. 1923).
- Azaroaren 19a – Ángel García Ariño, Garcia Ariño II.a, esku huskako bizkaitar pilotaria (j. 1934).
- Azaroaren 21a – Ernest Lluch, kataluniar ekonomista eta PSCri loturiko politikaria, ETAk eraila (j. 1937).
- Azaroaren 22a – Théodore Monod, frantziar naturalista, esploratzaile, zoologo, botaniko eta humanista (j. 1902).
- Azaroaren 22a – Emil Zátopek, Giza Tren-makina, txekoslovakiar kirolaria, iraupen probetan espezialista (j. 1922).
- Azaroaren 24a – Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (j. 1918).
- Azaroaren 24a – Félix Erbiti, nafar apaiz oblatua, Espainiar Sahara eta Ifniko prefektu apostolikoa (j. 1910).
- Azaroaren 25a – Joaquín Aguinaga, euskal ingeniari industrial eta politikaria (j. 1928).
- Azaroaren 27a – Elena Cernei errumaniar mezzo-sopranoa (j. 1924)
- Azaroaren 28a – Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (j. 1906).
- Azaroaren 30, Ansumane Mané, Ginea-Bissauko estatuburua (j. 1940).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Luis Villasante, gernikar apaiz frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina (j. 1920).
- Abenduaren 3a – Gwendolyn Brooks, estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea (j. 1917).
- Abenduaren 4a – Henck Arron, Surinamgo lehen ministroa (j. 1936).
- Abenduaren 12a – Libertad Lamarque, argentinar kantari eta antzezlea (j. 1908).
- Abenduaren 14a – Francisco Cano Consuegra, espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1955).
- Abenduaren 18a – Kirsty MacColl, ingeles pop abeslari eta egile-abeslaria (j. 1959).
- Abenduaren 19a – Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (j. 1946).
- Abenduaren 21a – Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea (j. 1932).
- Abenduaren 25a – Willard Van Orman Quine, estatubatuar filosofoa (j. 1908).
- Abenduaren 26a – Chico Albuquerque, brasildar argazkilaria (j. 1917).
- Abenduaren 26a – Jason Robards, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Abenduaren 29a – Jacques Laurent, frantziar idazlea (j. 1919).
- Abenduaren 30a – Louis-René des Forêts, frantziar idazlea (j. 1918).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- César Muñoz Sola, nafar margolaria (j. 1921).
- Jon Gisasola, Begoñes VII.a, bizkaitar palaria (j. 1935).
- Maria Oianguren, Txantxote, gipuzkoar hezitzaile eta euskaltzalea, Bergarako lehen ikastolaren sortzailea (j. 1914).
- Pilar Claver, nafar aktibista errepublikarra (j. 1918).
- Rafael Treku, gipuzkoar zinemagile eta ekoizlea (j. 1932).
- Teresa Atutxa, Sor Amparo, gipuzkoar erlijiosoa (j. 1913).
- Teresa Izu, nafar margolaria (j. 1965).
- Mats'eliso Moshabesha, lesothoar erizain eta politikaria.
- Outhine Bounyavong, laostar idazlea (j. 1942).
- Fisika: Zhores Ivanovitx Alferov, Herbert Kroemer, Jack Kilby
- Kimika: Alan Heeger, Alan MacDiarmid, Hideki Shirakawa
- Literatura: Gao Xingjian
- Medikuntza: Arvid Carlsson, Paul Greengard, Eric Kandel
- Ekonomia: James Heckman, Daniel McFadden
- Bakea: Kim Dae Jung
Kanpo estekak
aldatu