Berguedà
Berguedà Kataluniako iparraldean eta erdialdean dagoen eskualde zabala da, Bartzelonako probintzian, Lleidako probintziaren mugan. 1184.89 km2-ko azalera dauka eta 2009an 41.744 biztanle zituen (35.23 biz./km2).
Berga du herriburua.
Mugakideak
aldatuEskualde mugakideak iparraldean Cerdanya eta Ripollès ditu, hegoaldean Bages, ekialdean Osona eta berriro Ripollès eta mendebaldean Alt Urgell eta Solsonès.
Udalerriak
aldatuHogeita hamaika udalerrik osatzen dute, hauek izanda populatuenak:
- Berga: 16.596 biztanle (hiriburua).
- Gironella: 4.844.
- Puig-reig: 4.238.
- Bagà: 2.248.
- Avià: 2.108.
- Casserres: 1.599.
- Cercs: 1.331.
- La Pobla de Lillet: 1.322.
- Guardiola de Berguedà: 948.
Kultura ondarea
aldatu- Ciment Asland-eko lantegia, Clot del Moro (Castellar de n'Hug).
- El Palau edo Bagà-ko gaztelua.
- Santa Maria de Serrateix-eko monasterioa.
- Sant Andreu-ko eliza (Sagàs).
- Sant Ferrango gaztelua, La Patum jaia eta Sant Quirze de Pedret (Berga).
- Sant Jaume de Frontanyà-ko eliza.
- Sant Pere de la Portella-ko monasterioa (La Quar).
Inguru naturala
aldatuEskualdea Kataluniako Aurrepirinioan kokatuta dago, Andorra eta Frantziatik gertu. Iparraldean, 2.000 metrotik gorako mendiak topatzen ditugu, ipar-mendebaldeak tontorrik altuenak ditugularik, Pedraforca (2.506) horien artean. Cadí eta Moxeró-ko mendilerroek Natura Parkea osatzen dute iparraldeko zonalde hartan.
Bestela, ibarren artean aipatzekoa da Llobregat ibaiak osatutakoa, eskualdearen ipar-ekialdean sortzen dena.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Berguedà eskualdeko webgune ofiziala
- (Katalanez) Noticies Bergueda
- (Katalanez) Centre Informàtic del Bergueda - Web corporativa del Centre Informàtic del Berguedà situat a Berga
- (Katalanez) Bergueda Actual - Diari digital de Noticies del Berguedà