[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Kataluniako eskualdeak

Wikimediako zerrenda artikulua

Kataluniako eskualdeak 41 dira. Gaur egungo lurralde zatiketak Kataluniako Generalitateak 1936an egindako dekretu baten du jatorria, zeinak frankismoaren ondorioz 1939an balioa galdu zuen. Ondoren, 1987an, Generalitateak zatiketa hau berrezartzea erabaki zuen, hurrengo urtean, 1988an, hiru eskualde gehitu ziren arren: Pla de l'Estany, Pla d'Urgell eta Alta Ribagorça. 1990ean mugaren bat aldatu zen.

Kataluniaren eskualdekako banaketa gaur egun

Kataluniako eskualdeen izenek el edo la artikuluak izan behar dituzte aurretik beti, dagokionaren arabera. Hala eta guztiz ere, badago salbuespen bat: artikulurik behar ez duen Osonako eskualdea; eta beste hirutan aukerakoa da artikulua: Anoia, Garraf eta Terra Alta. Hasierako artikulu hori letra xehez idazten da, bai mapa eta bai testuetan, esaldiaren hasieran izan ezean.

Kokapena

aldatu
Kataluniako Eskualdeak

Eskualdeen zerrenda

aldatu
Eskualdea Hiriburua Biztanleria (2001) Biztanleria (2022) Azalera (km²)
l'Alt Camp AC Valls 35.635 45.540 544,7
l'Alt Empordà AE Figueres 99.321 144.926 74
l'Alt Penedès AP Vilafranca del Penedès 80.976 110.929 592,4
l'Alt Urgell AU La Seu d'Urgell 19.105 20.482 1.446,9
l'Alta Ribagorça AG Pont de Suert 3.477 3.958 426,8
l'Anoia AI Igualada 93.529 125.065 866,6
el Bages BG Manresa 155.112 180.873 1.295,2
el Baix Camp BC Reus 145.675 197.525 695,3
el Baix Ebre BB Tortosa 66.369 79.636 987,9
el Baix Empordà BM La Bisbal d'Empordà 102.566 138.517 700,5
el Baix Llobregat BT Sant Feliu de Llobregat 692.892 833.540 486,5
el Baix Penedès BP El Vendrell 61.256 112.460 295,5
la Baixa Cerdanya (Cerdanya) CD Puigcerdà 14.158 19.443 546,4
el Barcelonès BR Bartzelona 2.093.670 2.280.042 143,1
el Berguedà BD Berga 37.995 40.279 1.182,5
la Conca de Barberà CB Montblanc 18.766 20.176 648,9
el Garraf GF Vilanova i la Geltrú 108.194 156.794 184,1
les Garrigues GG Les Borges Blanques 18.999 19.011 799,7
la Garrotxa GX Olot 47.747 59.750 734,2
el Gironès GN Girona 198.582 136.543 575,5
el Maresme MM Mataró 356.545 462.213 396,9
el Moianès MO Moià 13.209 14.428 335,19
el Montsià MT Amposta 57.550 68.744 708,7
la Noguera NG Balaguer 34.744 39.297 1,733,0
Osona OS Vic 129.543 165.229 1.263,8
el Pallars Jussà PJ Tremp 12.057 13.199 1.290,0
el Pallars Sobirà PS Sort 6.174 7.181 1.355,2
el Pla de l'Estany PE Banyoles 24.347 32.941 262,7
el Pla d'Urgell PU Mollerussa 29.723 37.045 304,5
el Priorat PR Falset 9.196 9.238 496,2
la Ribera d'Ebre RE Móra d'Ebre 21.656 21.920 825,3
el Ripollès RI Ripoll 25.744 25.510 958,7
la Segarra SR Cervera 18.497 23.601 721,2
el Segrià SI Lleida 166.090 212.388 1.393,7
la Selva SV Santa Coloma de Farners 117.393 177.542 995,5
el Solsonès SL Solsona 11.466 13.632 998,6
el Tarragonès TR Tarragona 181.374 263.428 317,1
la Terra Alta TT Gandesa 12.196 11.408 740,0
l'Urgell UR Tàrrega 31.026 37.447 586,2
era Val d'Aran VN Vielha e Mijaran 7.691 10.268 620,5
el Vallès Occidental VC Sabadell eta Terrassa 736.682 940.881 580,7
el Vallès Oriental VR Granollers 321.431 417.543 851,9

Datuak

aldatu

Eskualderik populatuena Barcelonès, bertan herrialde osoko hiriburua dagoelarik, 2 milioitik gorako populazioarekin. Hurrengoak, Bartzelona ingurualdean, Vallès Occidental eta Baix Llobregat(800.000-900.000 biztanlerekin), Maresme eta Vallès Oriental (400.000 inguru) dira.

Biztanle gutxien dituztenak, berriz, Alta Ribagorça eta Pallars Sobirà (Pirinio aldean) eta Priorat dira, guztiak 10.000 pertsonatik beherako populazioarekin.

Azalerari dagokionez, eskualderik handienak Noguera, Alt Urgell, Alt Empordà, Pallars Jussà, Pallars Sobirà eta Segrià dira, 1.300 km2-tik gora. Txikienak, bestela, Baix Penedès, Barcelonès, Garraf, Maresme, Moianès, Pla de l'Estany, Pla d'Urgell eta Tarragonès, 400 km2-tik behera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu