Pedraforca
Pedraforca Kataluniako iparraldean dagoen mendia da, Berguedàko ekualdean kokatutakoa, ekialdean Saldes eta mendebaldean Gósol udalerrien artean. Bi tontor (Pollegó Superior eta Inferior) eta tartean mendilepoa dituenez, V itxura berezia dauka. Isolatuta dago halaber, inongo mendilerroren parte ez denez, baina Cadí-Moixeró izeneko Natura Parkearen barruan dugu. Magalean Lluís Estasen izeneko aterpetxea du.
Pedraforca | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.506 m |
Prominentzia | 654 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°14′24″N 1°42′11″E / 42.239941°N 1.702938°E |
Mendikatea | Cadíko mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Eremu funtzionala | Catalunya Central |
Eskualdea | Berguedà |
Kataluniako udalerria | Saldes |
Babestutako-eremua | Cadí-Moixeró Natural Park (en) |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Montserratekin batera erreferentzia historiko nagusietakoa da Katalunian eskaladaren arloan.
Faunari dagokionez, sarrioak dira animalia basatien artean esanguratsuenak.