Zor publiko
Zor publikoa estatuak edo beste botere publiko batzuek baliabide finantzarioak eskuratzeko modu bat da[1]. Horretarako, balore-tituluak jaulki daitezke, burtsan negozia daitezkeenak.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zor publikoaren zerbitzua, printzipala itzultzea eta interesak ordaintzea, alegia, nahitaezko partida da estatuaren aurrekontu orokorretan. Zor publikoa betierekoa izan daiteke, diru-itzultzerik gabe, eta interes batekin, datarik gabe; eta amortizagarria, barrukoa zein kanpokoa.
Epe laburrerako zorrak Altxorraren obligazioen, letren eta ordaindukoen forma har dezake. Obligazioak era guztietako enpresa edo entitateek jaulkitzen dituzten balore-tituluak dira, kapitalen merkatuan kreditua lortzeko. Altxorraren letrak Ekonomiako eta Ogasuneko Ministerioak jaulkitzen ditu, urtebeteko epean baliabideak eskuratzeko. Ordaindukoa pertsona edo entitate batek izenpetzen duen dokumentua da eta onartzen du halako kopuru bat denbora jakin batean ordaintzeko obligazioa.
Zor publikoekin iruzurra egin izan dela ere salatu izan da. 2007an Ekuadorko Gobernuak eskatutako zorraren auditoria egin zen, eta hainbat irregulartasun aurkitu ziren, esate baterako baliorik gabe geratutako zorrak ordaintzen jarraitzen ari zela.[2]
Era berean, zor publikoak aurrekontu-politika erabat baldintzatzen duela salatzen duenik ere bada, funtsean bankuentzako negozio ildo bat delakoan, zorra egiturazkoa bihurtuz. ELA sindikatuak emandako datuen arabera[3], esate baterako, 2020ko aurrekontuetan, Nafarroako Gobernuak 354,3 milioi euro biltzen zituen zorra ordaintzeko (aurrekontuaren %7,7), eta Eusko Jaurlaritzak 929,8 milioi euro (aurrekontuaren %8)..
Zor publikoa Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako estatuan, zor publikoaren jatorria juroen garaitik dator. Errege-erregina Katolikoek jarri zituzten zirkulazioan, harik eta errege-bonuek ordeztu zituzten arte, Karlos III.agandik Fernando VII.a arte. Bi zor mota horiek Koroaren jarduerak (batez ere belikoak) finantzatzeko balio zuten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Udalaitz, Daniel. «Zer da: Zor publikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ Muñagorri Garmendia, Lander. «"Zor publikoa zer den jakin behar du jendeak, zer ordaindu behar den erabaki dezan"» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ Azterketa Bulegoa, ELA. «Egiturazko zor publikoa, bankuentzako negozioa» ELA sindikatua (2020) (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |