[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Vibrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vibrio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaVibrionales
FamiliaVibrionaceae
Generoa Vibrio
[[|]]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Vibrio generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kakotx itxura dutenak (bazilo okerrak). Anaerobio fakultatiboak dira eta flageloen bitartez mugitzen dira. Ez dute esporarik sortzen.

Genero honetan 20 espezie baino gehiago daude, gehienak uretan bizi direnak (ur gazitan zein gezetan). Espezie eta serotipo gehienak saprofito ez-kaltegarriak badira ere, Vibrio batzuk lehen mailako patogenoak dira: Vibrio cholerae (koleraren eragilea), Vibrio parahaemolyticus eta Vibrio vulnificus dira esanguratsuenak.

Vibrioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Laborategian hazteko medio hautakorrak erabiltzen dira. Medio hauek gatz konzentrazio handiak dituzte (Vibrio halofiloa baita) eta pH alkalinoa (7,5-9). Mikrobioak ez ditu eskaera nutritibo zorrotzak, ondo haziz hazkuntza-inguru arruntetan.


Vibrio patogenoek hesteetako gaixotasunak eragiten dituzte, batzuetan oso larriak. Gaitz hauek aho-bidetik harrapatzen dira, bakterioz kutsatutako ur eta janariak irensterakoan.

Patogeno garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Vibrio cholerae, koleraren eragilea. Robert Koch-ek aurkitu zuen 1884 urtean, kolerak jotako gaixoen gorozkietan. Bakterio honek flagelo luze bat dauka, bakterioari abiadura oso handia ematen diona (V. cholerae da bakteriorik azkarrena, segundo batean 50 aldiz bere gorputzaren luzera korritzen baitu)
  • Vibrio parahaemolyticus, gastroenteritis sortzen duena. Bakterio honekin kutsatutako arrainak eta itsaskiak irentsitakoan agertzen da gaitza. Ur gazitan bizi da.
  • Vibrio vulnificus, aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituena. Gastroenteritis eragiten du kutsatutako arraina jaterakoan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vibrio Aldatu lotura Wikidatan