[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ulianovsk

Koordenatuak: 54°19′N 48°22′E / 54.32°N 48.37°E / 54.32; 48.37
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ulianovsk
Ульяновск
hiri/herria
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Ulianovsk oblasta
AlkateaDmitriy Vavilin (en) Itzuli
Izen ofizialaУльяновск
Jatorrizko izenaУльяновск
Posta kodea432000–432999
Geografia
Koordenatuak54°19′N 48°22′E / 54.32°N 48.37°E / 54.32; 48.37
Map
Azalera316,9 km²
Altuera134
Demografia
Biztanleria613.334 (2023ko urtarrilaren 1a)
−4.018 (2021)
Dentsitatea1.935 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1648
Telefono aurrizkia8422
Ordu eremuaUTC+04:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakKrefeld, Macon, Homel, Wuhu eta Minsk
http://www.ulmeria.ru/

Ulianovsk[1] (errusieraz: Ульяновск), 1780 arte Sinbirsk eta 1780-1924 bitartean Simbirsk (errusieraz: Симби́рск) deitua, Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Ulianovsk oblastaren hiriburua. Volga eta Sviyaga ibaien bilgunean dago[2], Moskutik 893 kilometrora. 2010ean 613.786 biztanle zituen[3].

Vladimir Leninen (Vladimir Ilyich Ulyanov sortzez) sorlekua izan zen, eta haren omenez jarri zitzaion Ulianovsk izena 1924an.

1648an eraiki zuten Simbirskeko gotorlekua, Volga ibaiaren ezkerraldeko muino batean, Errusiar Inperioaren sortaldeko mugak babesteko asmoz. Errusia Siberiarantz zabaldu ahala, Simbirsk hiriaren garrantzi estrategikoa apalduz joan zen. 1796an hiri bihurtu zen, eta Volga ibaiertzeko merkataritza guneetako bat zen. Arrantza, abeltzantza, nekazaritza eta basotik lortutako produktuak merkaturatzen zituzten.

1924ko maiatzaren 9an izena aldatu zioten hiriari, ordutik aurrera Ulianovsk deitua izateko, Vladimir Lenin politikari eta iraultzailearen omenean. Han jaioa zen 1870ean, eta jaiotzaren mendeurrena ospatzeko (1970.ean) hiriaren hainbat gune eraldatu zituzten, ulianovtarrekin lotura zuzena zuten eraikuntzak kasu.

Egun industria hiria da: autoak eta hegazkinak ekoizten dituzte, besteak beste.

Ulianovskek klima kontinental hezea du; udak beroak dira eta neguak hotzak.

    Datu klimatikoak (Ulianovsk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.7 5 16.5 30 36.3 37.5 38.9 39.3 33.1 25.7 14.6 6.2 39.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -7.7 -7.1 -0.4 11.4 20.8 24.2 25.4 23.4 17.3 7.5 -0.4 -5.1 9.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -15.5 -9.2 0.9 7.3 12.2 13.9 11.7 7.2 0.2 -5.9 -11.7 0.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -39.1 -39.9 -31.1 -23.2 -6.9 -2.8 4.4 -1.3 -5 -19.4 -28.6 -36.9 -39.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 29 21 19 29 36 66 87 47 53 41 29 27 484
Iturria: [4]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulianovsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ulianovsktar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]