[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Txikipedia:Belize

Wikipedia, Entziklopedia askea

Belize Amerika erdialdeko esbazterrean kokatzen dena, mendebaldean Mexikorekin du muga, eta hegoaldean Guatemalarekin. 1973ra arte Britainia Handiko kolonia izan zen, Britainiar Honduras izenarekin, eta independentzia 1981ean lortu zuen. 22.966 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an, 387.879 biztanle zituen. Hiriburua Belmopan da.[1]

Belizeko herrialdeko bandera.
Belize herrialdeko bandera.
Belizeren kokapena.
Belizeren kokapena.

Belize Guatemalaren eta Mexikoko Yucatán penintsularen artean dago, penintsula horretako hego-ekialdean. Erdialdeko Amerikako estatu bakarra da Ozeano bareko kostalderik ez duena. Karibe itsasora bai, ordea, Hondurasko golkoaren sartaldea hartzen baitu.[1]

Herrialdeak laukizuzen itxura du, 280 kilometro inguru ipar-hego eta 100 kilometro inguru ekialde-mendebalde. Estatuaren luze-zabalera 22.966 kilometro koadro da, eta itsasertza 386 kilometro luze. Lehorreko mugak Mexikorekin (250 kilometro) eta Guatemalarekin (266 kilometro) ditu.[1]

Kostaldea padura eta ordokiz osatua dago, eta hegoaldean mendi txikiak daude: Maia mendiak. Tontorrik garaiena Victoria mendilerroa da (1.160 metro). Hondo eta Sarstoon ibaiek mugatzen dute kerrialdea, eta erdialdetik Belize ibaia igarotzen da, ‘8  m aldetik gertu, luzera osoan, koralezko uharri lerroa dago. [1]

Klima tropikala du, hau da, oso beroa eta hezea. Urtaro euritsua maiatzetik azarora da, eta urtaro lehorra otsailetik maiatzera. Ekainetik azarora zikloi ugari izaten dira.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Belice. 2024-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).