Txakur afganiar
Txakur afganiar | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Afganistan |
Altuera | arra: 68 cm gutxienekoa, heldu arra: 74 cm gehienez, heldu emea: 63 cm gutxienekoa, heldu emea: 69 cm gehienez, heldu |
Masa | arra: 27 kg batezbestekoa, heldu emea: 23 kg batezbestekoa, heldu |
Bizi-itxaropena | 12 eta 14 |
Katalogo kodea | 228 |
Txakur afganiarra[1] ehiza-txakur ikusgarria da, erbi-txakurra, NFZren arraza sailkapenean 10. taldekoa, hau da, xarlagoen artekoa[2]. Ilaje bereizgarria du, oso luzea, fina eta zeta-antzekoa, eta etengabeko zainketa behar du, korapilatu egiten baita eta distira galtzen baitu.[3]
Baliteke arraza honen jatorria saluki arrazan egotea, Persiaren bidez Afganistanera iritsiko zena. Afganistanen, salukiak ilaje egokiagoa beharko luke herrialde honetako mendietako klima gogorrerako, eta hortik egingo zen bereizgarria ezaugarri hori.
Arraza honen antzinatasuna ez dago dokumentatua, lehenengo erregistroak XIX. mendekoak dira.
1880. urtean, afganiar eta britainiarren arteko gerra amaitu zenean, britainiar armadako ofizialek txakur horietako batzuk eraman zituzten Britainia Handira. Txakur hazleen eta arrazen zaletuen artean berehalako arrakasta handia izan zuen, eta pedigriak eta arrazak sailkatzen zituen Kennel Klub britainiarrak azkar definitu zuen arraza gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Osoko bilkura - 4.2. Arrazak, diru zaharrak eta txanponak. Euskaltzaindia, 197 or..
- ↑ «AFGHAN HOUND» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
- ↑ Stanley Coren. The Intelligence of Dogs: Ranks 01 to 79. .