[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

William Bateson

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Bateson

Bizitza
JaiotzaWhitby1861eko abuztuaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaIngalaterra
HeriotzaMerton1926ko otsailaren 8a (64 urte)
Familia
AitaWilliam Henry Bateson
AmaAnna Bateson
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Rugby School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFrancis Maitland Balfour (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Reginald Crundall Punnett
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgenetista eta biologoa
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zientzien Errusiar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

William Bateson (Robin Hood's Bay, Iparraldeko Yorkshire, 1861eko abuztuaren 8a - Surrey, 1926ko otsailaren 8a) Ingalaterrako biologoa izan zen. Lehenengo ikerketa garrantzitsuak balanoglosoen inguruan egin zituen. Balanoglosoek notokordioa eta bizkarreko nerbio-korda bazutela frogatu zuen. Horren arabera animaliak kordatuak zirela baiezta zitekeen; horretaz, ornodunak ere kordatuen barruan sar zitezkeen, baita gizona ere. Kordatuak ekinodermoen ondorengoak direla frogatu zuen horren ondorioz. Ezaugarri guztiak ez zirela banaka jasotzen, aldiz, ezaugarri batzuk batera ere heredatzen zirela baieztatzen zuten Batesonen saioek, Mendelen herentziaren legeen inguruan eginak. Herentziaren ikerketari "genetika" izena ematea proposatu zuen, eta hala zientziaren hiztegiari garrantzizko hitz bat gehitu zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Bateson Aldatu lotura Wikidatan