[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

São Miguel uhartea

Koordenatuak: 37°48′N 25°30′W / 37.8°N 25.5°W / 37.8; -25.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
São Miguel uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico da Vara (en) Itzuli
Motauharte
Luzera90 km
Zabalera16 km
Azalera744,55 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°48′N 25°30′W / 37.8°N 25.5°W / 37.8; -25.5
UTC orduaUTC−01:00
Honen parte daAzoreetako artxipelagoa
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaAzoreak

São Miguel uhartea Azoreetako (Portugal) ekialdeko uhartea da, uhartedi osoko handiena (759 km2) eta populatuena (137.830 biztanle 2011n); horregatik, Uharte handia ere esaten zaio. Beste ezizen bat Uharte berdea da. Hiri handiena Ponta Delgada da.

Uharteak hainbat faila ageri ditu ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Hainbat sumendi daude uhartean: Nordeste, Água de Pau, Sete Cidades, Furnas eta Povoação. Hona hemen eskualdeak:

  • Sete Cidades mendizerra: Uharteko mendebaldea hartzen du. Hainbat konok inguratzen duten kraterra da eta aintzira bat dago bertan.
  • Picos eskualde bolkanikoa: Garaiera txikiko lautadan, hainbat kono daude.
  • Água de Pau mendizerra: Lagoa do Fogo (Suzko aintzira) aintziraren inguruan dagoen sumendia da.
  • Achada das Furnas lautada: Hainbat sumendi kono (Furnas eta Povoação) dituen lautada da. Lagoa das Furnas aintzira ere bertan dago.
  • Tronqueira eskualdea: Uharteko ekialdea hartzen du. Eskualde menditsua da.
  • Iparraldeko kostaldeko plataforma.

Jatorrizko laurisilva ereindako soroek eta kanpotik ekarritako zuhaitz eta landareek ordezkatu dute. Animaliei dagokienez, turismoak baleak ikusteko jarduerak bultzatu ditu. Haiekin batera, izurdeak eta itsas dortokak ere ikusten dira.

Gonçalo Velho Cabral-ek aurkitu zuen 1427an, Azore uharteetan aurkituriko bigarrena izan zen. Lehen asentamendua Povoação Velha izan zen, uharteko hego-ekialdean. 1444 inguruan lurrikara bat izan zen eta Vila Franca do Campo uharteko gune populatuena bihurtu zen. 1522ko beste lurrikara batek hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil zirenean, Ponta Delgada hiriburu berria bilakatu zen. Egun ere, uhartediko hiri garrantzitsuena da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]