Riff-Raff (filma)
Riff-Raff (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Riff-Raff |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta social comedy film (en) |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Loach |
Gidoigilea(k) | Bill Jesse (en) |
Antzezlea(k) | |
Robert Carlyle David Finch (mul) Ricky Tomlinson (en) Peter Mullan George Moss (en) Emer McCourt (en) Jim R. Coleman (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sally Hibbin (en) |
Konpainia ekoizlea | Parallax Pictures (en) |
Edizioa | Jonathan Morris |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stewart Copeland |
Argazki-zuzendaria | Barry Ackroyd |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Argumentu nagusia | Langile klasea eta marginalisation (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Riff-Raff (euskaraz literalki Jentilajea), 1990eko Ken Loach ingeles zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da. Robert Carlyle, Emer McCourt, Ricky Tomlinson eta Jimmy Coleman aktoreek antzeztu zuten.
Eduki sozial handiea duen filma da, batez ere 1980ko hamarkadako Erresuma Batuko langile mailako jendearen bizimodua azaleratzen baitu, baldintza kaskarrak eta gaizki ordaindutako aldi baterako lan eskergetan dabilen jendea, gaur egun oraindik eta gaurkotasun handiagoa duen gaia.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patrick "Stevie" Logan (Robert Carlyle) espetxetik atera eta Londres hirira iritsi berria den Glasgowko eskoziar gizon gazte bat da, bertan alokairuko gela bat eta eraikitzen ari den eraikin batean lana lortzen duelarik. Etxebizitzarik ez duela jakitean, lankide berriak diren Larry, Mo eta Shem-ek etxebizitza okupa baten alboan dagoen etxebizitza bat topatuko diote. Steviek Susan (Emer McCourt) ezagutzen du, aktore eta abeslaria izan nahi duen irlandar emakume gaztea, haren poltsa topatu eta itzultzean. Ezustekabeko topaketa honek bien arteko maitasun harreman gazi-gozoari hasiera emango dio.
Steviek bere bi lankideek Susani pub batetako bere musika emanaldian "Always On My Mind" abestean txalotu eta goratu dezaten konbetzituko ditu. Hasiera batean entzulegoa oldarkor agertzen da, baina Larryk entzuleei beren jarrera itsusitu eta Susan eszenatokira itzuli eta beste abesti bat abestu dezan bultzaraziko ditu, Susanek "With A Little Help From My Friends" abestia abestea erabakiz, entzuleek txaloz hartzen dutelarik. Susan Stevierekin bizitzen jartzen da, denboraldi batez pozik bizi direlarik.
Eraikinaren eraikuntza eta bizitza aurreruntz doaz, tartean abenturak eta delitu txikiak jazotzen direlarik. Larryk bere langile ezkertiarraren ikuspuntuak ematen ditu, Margaret Thatcher eta Alderdi Kontserbadorearen aurkakoak, baina inork ez du bere ikuspuntuekin bat egiten, eguneroko bizimodua axola baizaie, lan baldintzak eta segurtasuna alboratuz.
Stevie eta Susanen harremana gatazkatsua da. Susanek bere abeslari-aktore ibilbidean arrakastarik ez izatean sentipen ezkorrak izateko joera du. Bestalde, Stevie harekin zital eta ankerra izatera iritsi daiteke. Stevie irratian bere izena entzun ondoren ama hil zaiola jakingo du, hortaz Eskoziako hiletara joango da. Hura ez dagoela, Susanek bere etxebizitza blokeetako gazte batzuk emandako heroina ziztatzen hasiko da. Honek harremanaren amaiera eta Susanen bapateko joatea ekarriko du.
Larryk nagusiei lan baldintza hobeagoak eskatu ondoren lanetik botea izango da. Shemek bere nagusiaren telefonora deitu eta txantxa bat egin ondoren ere kaleratua izango da, ondoren bere nagusia jo nahi izateagatik atxilotua izango delarik. Desmonde teilatuan lanean ari dela irrist egingo du, nahiz eta Stevie eta Mok salbatzen saiatu izan, erori eta helbarritua geldituko da. Dena aurretik langileek abisatutako andamioen egoera txarraren ondorioz. Gauez Stevie eta Mo eraikinera itzuli eta su emango diote.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Carlyle: Patrick 'Stevie' Logan
- Emer McCourt: Susan
- Ricky Tomlinson: Larry
- Jimmy Coleman: Shem
- George Moss: Mo
- Ade Sapara: Fiaman
- Derek Young: Desmonde
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Riff-Raff filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)