[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Rhea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhea
Pleistozeno-Holozeno 0,126 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaRheiformes
FamiliaRheidae
Generoa Rhea
Brisson, 1760
Azpibanaketa
Rhea americana American Rhea

Rhea pennata Darwin's Rhea

Datu orokorrak
Mugimenduabipedismo
Kumaldiaren tamaina27,5
Errute denbora6 aste

Rhea rheiformes ordenako hegazti paleognatoen generoa da, eta ñanduak izen arruntarekin dira ezagun.

Ostruka afrikarraren antzekoak dira, baina, harekin alderatuta, alde nabarmenak dituzte. Haiek baino tamaina txikiagoa dute, 1,50 eta 1,80 metro bitarteko garaiera dute, eta emea arra baino zertxobait txikiagoa da. Hiru behatz ditu oin bakoitzean, eta ostrukak, berriz, bi baino ez ditu. Arrek eta emeek ezaugarri morfologiko diferenteak dituzte, baina alde hori ez da oso nabarmena.

Ñandua ez da hegan egiteko gauza; hala ere, bere burua arriskuan ikusiz gero, abiadura handian korrika egiteko gai da (orduko 80 km-ko abiadura har dezake); jauzi egiteko traketsa da, baina, ibai baten ibilgua gurutzatu behar izanez gero, oso igerilari ona da.

Animalia taldekoiak dira; udazkenean eta neguan talde handiak osatzen dituzte, 50 aleko taldeak ere ikusi izan dira, baina, ugaltzeko garaia iristean, talde horiek desegiten joaten dira, estaltze-eskubidea dela medio arrek beren arteko liskarretan hasten direlako. Ugaltze-garaian ar bat eta hainbat emez osatutako taldeak ikus daitezke, edo baita ale gaztez eta ugaltzeko emerik aurkitzerik izan ez zuten arrez osatukoak ere.

Ñanduek belarra, haziak, fruituak, intsektuak, narrastiak eta ugaztun txikiak jaten dituzte. Sugeak gustuko izateak bereziki baliagarri egiten ditu. Oso entzima indartsuak ditu urdailean; hori dela eta, haren jatun-izaera oso ezaguna da.

Arreske-aldia uztailean eta abuztuan izaten dute. Habia egiteko eremu irekiak eta landaredi gutxikoak aukeratzen dituzte; emeak 40 arrautza inguru jartzen ditu 6 egunez, lurzoruko sakonune txikietan. Txitaldiak 37-38 egun inguru irauten du, eta arra soilik arduratzen da hartaz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]