Rostov
Rostov Ростов | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Rostoveko kremlina Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Jaroslavl oblasta | ||
Udalerria | Rostovsky District | ||
Urban settlement in Russia | Urban settlement Rostov | ||
Izen ofiziala | Ростов | ||
Jatorrizko izena | Ростов | ||
Posta kodea | 152150, 152151, 152153, 152155 eta 152159 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°11′00″N 39°25′00″E / 57.1833°N 39.4167°E | ||
Azalera | 32 km² | ||
Altuera | 100 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 30.969 (2018ko urtarrilaren 1a) 26 (2016) | ||
Dentsitatea | 999 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 862 | ||
Telefono aurrizkia | 48536 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Stevens Point, Elektrostal eta Arzamas (en) | ||
http://www.admrostov.ru/ |
Rostov (errusieraz: Ростов, rɐˈstof ahoskatua), mendebaldeko Errusian dagoen Jaroslavl oblasteko hiria da. Nero aintziraren ertzean dago, Moskutik 202 km ipar-ekialdera. Errusiako hiririk zaharrenetako bat, eta Urrezko Eraztuna deritzon inguruko turismo-guneko garrantzitsuenetako bat da. 2010ean 31.792 biztanle zituen[1].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren izen ofiziala Rostov da, baina errusiarrek Rostov Veliki (errusieraz: Ростов Великий, translit.: Rostov Handia) esaten diote, Rostov Don hiriarekin ez nahasteko. Dena den, Rostov Don, gaur egun, Rostov Veliki baino askoz handiagoa da. Hiriko geltokiaren izena, edonola ere, Rostov Jaroslavski da, probintziaren izena hartuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren lehen aipamena 862. urtekoa da[2]. Herri garrantzitsua izan zen, XIII. mendera arte errusiar erresuma garrantzitsuenetariko bateko hiriburua izan baitzen. 1474. urtean, Moskuko Printzerrian sartu zuten. 1777an, hiri-izaera eman zioten.
Erlijio-gune garrantzisua ere izan da historikoki. 988. urtetik aurera apezpiku-hiria izan zen; XIV. mendean Rostoveko apezpikuak artzapezpiku kargua hartu zuen; XVI. mendean, metropoliko apezpiku. Apezpiku horietako batek, Jona Sisoievitxek, sustatu zuen hiriko Kremlin ospetsua eraikitzea. XVIII. mendearen amaieran, metropoliko egoitza Jaroslavlera aldatu zuten.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kremlinaz gain, monumentu erlijioso garrantzitsuak daude: XVI. mendeko Jasokundearen katedrala (XII. mendeko eraikinaren gainean eraikia), Errusiako kanpai handi eta famatuenak dituena (kanpai handienak, 1688koak, 32.000 kg inguru ditu); Salbatzailearen eliza, San Gregoriorena, San Joanena, Piztuerarena; eta aipatzekoa da, halaber, Jona Sisoievitxek eraikiarazi zuen egoitza ikusgarria (jauregiak, dorreak, eliza...).
Rostov inguruan monasterio famatu bi daude; bata, Abrahamena, XI. mendekoa, Errusiako zaharrenetarikoa da; eta bestea Done Jakue Salbatzailearena, XVIII-XIX. mendeko eraikin neoklasikoa.
Bestalde, hiriko esmalteak oso ospetsuak dira.