[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Rosa Ponselle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Ponselle

(1918)
Bizitza
JaiotzaMeriden1897ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBaltimore1981eko maiatzaren 25a (84 urte)
Hobiratze lekuaDruid Ridge Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Thorner (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta opera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasoprano dramatikoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0690544 Musicbrainz: 57ea2457-650b-4264-bf78-3932abe1b7fa Discogs: 914900 Allmusic: mn0000926920 Find a Grave: 826 Edit the value on Wikidata

Rosa Ponselle, sortzez Rosa Melba Ponzillo (Meriden, Connecticut, Ameriketako Estatu Batuak, 1897ko urtarrilaren 22a- Baltimore 1981a) estatubatuar soprano dramatikoa izan zen. Napolitar etorkinen alaba. XX. mendeko kantu lirikoaren erakusgarri handienetakotzat jotzen da; New Yorkeko Metropolitan Operan oinarritutako ibilbidea du, eta, Enrico Caruso, Geraldine Farrar eta Mary Gardenekin batera, atrakzio gorenetarikoa izan zen.

Edertasun eta potentzia handiko ahotsa zuen, eta bere batez besteko erregistroa 'urre likido' gisa deskribatu zen. Bere teknikak eta estiloak inspiratu zuen Maria Callas urte batzuk geroago, La Vestale eta Norma rolak hartzean.

Ahots Paraleloak liburuan, Giacomo Lauri-Volpi tenoreak honela definitzen du Ponselleren ahots bikaina: "Hatsaren gidaritzapean lerrokatutako nota baxu, ertain eta zorrotzek harmonikoen bidezko ‘ahots-lorratz’ granitikoa osatzen zuten, bibrazioaren bidez mamitsua; berak perfekzio gorena adierazteko abileziaz exekutatzen zekien biolontxelo bat zen".

Ahizpa Carmelarekin batera hasi zen vodeville egiten, Ponzillo ahizpen duoarekin, eta oso ezaguna izan zen Bostongo zirkuituan 1915-1918 artean.

1918an, William Thorner kantu-maisuak Enrico Caruso tenore ospetsua konbentzitu zuen Ponzillo ahizpak entzun zitzan. Rosarekin txundituta, tenoreak Metropolitan Operako gerentearekin, Giulio Gatti-Casazzarekin, entzunaldi bat moldatu zuen, eta New Yorkeko antzokian debuta egiteko kontratua eskaini zion. Leonora rolean egin zuen debuta, Carusorekin batera, Verdiren la forza del destino operan. Denboraldi hartan, gainera, Rezia kantatu zuen Oberonen, eta Santuzza Cavalleria rusticanan. Gonadun Caruso ezizena jarri zioten.

Beste paper batzuk La Juiveko titular izan ziren (Carusok azken aldiz abestu zuen), William Tell, Ernani, Il trovatore, Aida, La Gioconda, Don Carlo, L'Africaine, L'amore dei tre re,eta Andrea Chénier.1927an bel canto-ren lorpen eta erronka gorena.Belliniren Normarekin lortu zuen.

Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo, Londresko Covent Garden eta Florentziako Maggio Musicale Fiorentinon baino ez zuen abestu. Europatik itzuli zenean, Don Giovanniren Donna Anna, La Traviata, Carmen eta beste batzuk abestu zituen. Hain zuzen ere, Bizeten operarekin, kritika txarrak jaso zituen eta 1937an erretiratu zen modu zakarrean, 40 urte zituela, oraindik ere ahots-baliabideen fakultate betean.

Bere ibilbidea 19 urteko arrakastaren ostean eklipsatu egin zen.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baltimoreko Carle Jackson aberatsarekin ezkondu zen eta Villa Pace egoitzatik grabazioak egin zituen. Ondoren, Baltimoreko Operaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Nerbio-arazoak eta eszenarekiko izua izan zituen, eta gero jakin zen elektroshockez tratatu zutela.

Erreferentziazko diskografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Rosa Ponselle RCA Victor Vocal Series.
  • Rosa Ponselle: The Columbia Acoustic Recordings; Pearl.
  • Rosa Ponselle: The Victor Recordings 1923-25; Romophone.
  • Rosa Ponselle: The Victor Recordings 1925-29; Romophone.
  • Rosa Ponselle: The 1939 Victor and 1954 "Villa Pace" Recordings; Romophone.
  • Rosa Ponselle in Opera and Song; Nimbus Prima Voce
  • Rosa Ponselle On the Air Volume 1 1934-36; Marston.
  • Rosa Ponselle On the Air Volume 2; Marston.
  • Rosa Ponselle: When I Have Sung My Songs

Bibliografia nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • American Association of University Women, (Towson, Maryland, Branch), "Baltimore County Women, 1930-1975", (Baltimore: The Sunpapers, 1976)
  • Drake, James A., Rosa Ponselle: A Centenary Biography (Amadeus Press: Portland 1997)
  • Fitzgerald, Gerald ed., Annals of the Metropolitan Opera (G. K. Hall & Co.: Boston 1989)
  • Jackson, Paul, "Saturday Afternoons at the Old Met: The Metropolitan Opera Matinee Broadcasts, 1931-1950" (Amadeus Press: Portland 1992)
  • Phillips-Matz, Mary Jane, Rosa Ponselle: American Diva (Northeastern University Press: Boston 1997)
  • Ponselle, Rosa & Drake, James A., Rosa Ponselle: A Singer's Life (Doubleday & Sons: New York 1982)
  • Scott, Michael, "The Record of Singing, Vol. 2" (Gerald Duckworth & Co., Ltd.: London 1979)
  • Steane, J.B, The Grand Tradition (Amadeus Press: Portland 1993)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]