[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Quark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quark
Elkarreraginakelkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
Antipartikulaantiquark (en) Itzuli

Quarka oinarrizko partikula mota eta materiaren funtsezko osagai bat da. Quarkak hadroi izeneko partikula konposatuak eratzeko konbinatzen dira[1]; hauetako egonkorrenak protoiak eta neutroiak dira, nukleo atomikoen osagaiak, alegia. Orokorrean, ikus daitekeen materia guztia quark mota batzuez eta elektroiez dago osatuta.

Quarkek berezko zenbait propietate dituzte, hala nola karga elektrikoa, masa, kolore-karga eta spina. Partikula-fisikaren eredu estandarrean, quarkak oinarrizko lau elkarrekintzak jasaten dituzten partikula bakarrak dira: elektromagnetikoa, grabitazionala, elkarrekintza nuklear bortitza eta elkarrekintza nuklear ahula. Halaber, oinarrizko kargaren multiplo osoa ez den karga elektrikoa duten  partikula bakarrak dira. Kolore-konfinamendua izeneko fenomeno baten ondorioz, quarkak ez dira inoiz isolatuta egoten; hadroien barruan baino ezin dira aurkitu.

Sei motatako quarkak daude, zapore deritzenak[2]:

  • u (up, “gorantz”)
  • d (down, “beherantz”)
  • c (charm, “xarma”)
  • s (strange, “arraroa”)
  • t (top, “gaina”)
  • b (bottom , “behea”)

U eta d quarkek, quark guztien masa baxuenak dituzte. Partikula-desintegrazio prozesua dela eta, quark astunenak azkar aldatzen dira u eta d quarketara; masa altuagoko egoera batetik masa egoera txikiagora bihurtzeko joera dagoelako beti. Hori dela eta, u eta d quarkak egonkorrak dira, eta unibertsoan ohikoenak; c, s, t eta b quarkak aldiz, energia handiko talketan baino ezin dira sortu.

Quark zapore bakoitzeko, antiquark izeneko antipartikula dago, haren propietate batzuk magnitude bera baina kontrako zeinua dutenak (karga elektrikoa, esaterako).

Erabilera eredu estandarrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Quark eredua»
Murray Gell-Mannek, New Yorken 1929an jaioa, Fisikako Nobel saria jaso zuen 1969an partikula atomikoen teoriaren gainean egin zuen ekarpenagatik.

1964. urtean[3], Murray Gell-Mann[4] eta George Zweig[5] [6]fisikariek Quark eredua proposatu zuten independenteki. Proposamen honen aurretik, 1961ean, Gell-Mannek partikulen sailkapenerako formulazio bat eskaini zuen: Eightfold Way izenekoa edo, termino tekniko batean esanda, SU(3) simetria mota[7][8]. Yuval Ne`eman fisikariak independenteki garatu zuen  Eightfold Way antzeko eskema bat, urte berean gainera[9][8][10].

Quark teoria proposatzerakoan, “partikulen zoologikoan” partikula askoren artean hadroi ugari zeuden. Gell-Mann eta Zweig ikertzaileen arabera, hadroiak ez ziren oinarrizko partikulak, baina quarken eta antiquarken arteko konbinazioaz osatuta zeuden. Haien eredua hiru motatako quarkez osatuta zegoen: up, down eta strange; eta hauetako bakoitzari spin eta karga elektrikoa bezalako propietateak ematen zizkioten[4][5][6] . Komunitate zientifikoak hainbat iritzi zituen gai honen inguruan. Eztabaida handia zegoen ea quarka izaki fisiko bat zen edo garai hartan zeharo ulertzen ez ziren kontzeptuak azaltzeko erabiltzen zen abstrakzio soil bat[11].

George Zwei[12]

Urtebete baino gutxiagoan, Gell-Mann-Zweig eredurako luzapenak proposatu ziren. Sheldon Glashowk eta James Bjorkenek laugarren quark zapore baten existentzia iragarri zuten: charm. Proposamen hori egin zen, hain zuzen, elkarrekintza nuklear ahula (quarkak hondatzeko aukera ematen duen mekanismoa) hobeto deskribatzeko, quarken eta leptoien kopurua berdintzeko eta mesoien [13] masak ondo birsortzen zuen masa formula inplementatzeko.

1968an, Stanford Linear Accelerator Center (SLAC) gunean, dispertsio inelastiko sakonaren esperimentuak egin ziren, eta 1969ko urriaren 20an argitaratu ziren emaitzak. Esperimentu hauen bidez ikusi zen protoiak elementu (askoz) txikiagoak zituela bere barnean. Beraz, ondorioztatu zen protoia ez zela oinarrizko partikula bat[14][15][16]. Momentu horretan, fisikariek ez zuten izan objektu horiek quarkekin identifikatu, eta "partoiak" deitu zituzten (Richard Feynmanek asmatutako terminoa, alegia). Ordea, SLACen behatutako objektuak, geroago, u eta d quarkak bezala identifikatuko ziren, (u eta d quarkekin identifikatuko ziren), beste zaporeak aurkitu ahala[17]. Hala ere, “partoi” termino kolektibo gisa mantendu da, hadroien osagaietarako (quarkak, antiquarkak eta gluoiak), hain zuzen ere [18] [19][20].1990ean, Richard Taylor, Henry Kendall eta Jerome Friedmanek Fisikako Nobel saria jaso zuten SLACen egindako lanagatik.

Stanfordeko SLAC partikula azeleragailua 1969. urtean.

SLACeko dispertsio- esperimentuetatik, zeharka lortu zen baieztatzea s quarkaren existentzia ere: Gell-Mann eta Zweig-en  hiru quarken ereduarentzat ezinbesteko osagaia izateaz gain, 1947an izpi kosmikoetan aurkitutako kaon (k) eta pion (π) hadroien azalpena eman zuen s quarkak[21].

1970ean, Sheldon  Glashow, John Iliopoulos eta Luciano Maianik GIM siglarekin ezagutzen den mekanismoa aurkeztu zuten. Mekanismo honen bidez,  zaporea aldatzen duten korronte neutralen behaketa ez- esperimentala azaltzeko eredu teorikoa proposatu zuten. Ohartu GIM izena hiruren abizenetik datorrela. Eredu teoriko horrek, c quarka (oraindik aurkitu gabea) behar zuen[22][23].

1973an, quarken ustezko zaporeen kopurua gaur egungo seietara igo zen, Makoto Kobayashi eta Toshihide Maskawa-k sumatu zutenean CPren haustearen behaketa esperimentala azal zitekeela beste quark bikote bat balego (azal zitekeela)[nb 3][24]

.

1974ko azaroan, c quarkak ia aldi berean ekoitzi zituzten bi taldek (ikus Azaroko Iraultza) – bata SLACen, Burton Richterrek zuzenduta, eta bestea Brookhaven Laborategi Nazionalean, Samuel Tingek zuzenduta. C quarkak xarmaz lotu ziren mesoietan. Bi aldeek deskubritutako mesoiari bi sinbolo esleitu zizkioten, J eta ψ. Eta, ondoren, formalki honela ezagutu zen: J/ψ  mesoia. Azkenean,  aurkikuntza honek fisikarien komunitate konbentzitu zuen quark ereduaren baliotasunaz[25].

Hurrengo urteetan iradokizun batzuk agertu ziren quark-eredua sei quarketara hedatzeko. Haim Harariren[26] 1975eko artikulua izan zen horietako bat. Artikulu hau lehenengoa izan zen goi eta behe terminoak erabiltzen quark gehigarrietarako[27].

1977an, Fermilabeko talde batek, Leon Ledermanek[28][29] zuzenduta, b quarka ikertu zuen. T quark-aren existentziaren adierazle sendoa izan zen hori; izan ere, t quarkik gabe, quarka egongo litzateke bikoterik gabe.

1995. urtera arte ez zen aurkitu  lehenengo t quarka.  CDF[30] and DØ[31] taldeak lortu zuen, Fermilab-en[32]. Espero zena baino masa handiagoa zuen behatutako quarkak[33], ia urrezko atomo batena bezain handia[34].

Propietate fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quarkak ez daude aske naturan, baizik eta hadroiak osatuz agertzen dira. Hauek bi motatan banatzen dira:

  • Mesoiak: quark eta antiquark batez osatutako bosoiak (pioiak, kaonak...)
  • Barionak: hiru, lau[35] edota bost[36][37] quark edota antiquarkez osatutako fermioiak (protoiak, neutroiak...).

Sei quark mota daude, eta bakoitzak bere zaporea, karga, isospin ahula eta masa ditu (propietate garrantzitsuenen artean). Quark bakoitzerako, propietate horien zerrenda bat hurrengo hau da[38][39]:

Izena Ikurra Maila Isospin Ahula Zaporea Karga Masa (MeV/c2)
Quark lebogiroa Quark dextrogiroa isospinaren proiekzioa xarma arraro gorantz beherantz
Gorantz (Up) u 1 ½ 0 ½ 0 0 0 0 2

1.8-2.7

Beherantz (Down) d 1 0 0 0 0 0 -⅓ 4.7-5.3
Xarma (Charm) c 2 ½ 0 0 1 0 0 0 1150 – 1350
Arraro (Strange) s 2 0 0 0 -1 0 0 -⅓ 80 – 130
Gaina (Top) t 3 ½ 0 0 0 0 1 0 170900 ± 1800
Behea (Bottom) b 3 0 0 0 0 0 -1 -⅓ 4100 – 4400

Leptoien ondoan, quarkek inguratzen gaituen ia materia guztia osatzen dute. Gehiena, lehenengo bi quarkek osatzen dute, protoien eta neutroien nukleo atomikoak eratzen baitituzte.

Quarkek energia elektriko zatikatua dute: zaporearen arabera,  -⅓  edo +⅔  aldiz oinarrizko karga. Up, charm eta top quarken (goi-motetako quarkak ere esaten zaie) karga +⅔ e da eta down, strange eta  bottom quarken (behe-motetako quarkak esaten zaie) karga, aldiz, -⅓ e da. Lehenengo hiru quark motei goi-motetako quarkak ere esaten zaie; bigarren motetakoak, ordea, behe-motetako quarkak dira. Antiquarkek dagozkien quarken kontrako karga dute, hau da, goi-motetako antiquarkek -⅔ e-ko kargak dituzte eta behe-motetako antiquarkek +⅓ e-ko kargak dituzte.

Hadroi baten karga elektrikoa hadroia osatzen duten quarken kargen batura da. Hadroiek karga osoak dituzte; izan ere, hiru quarken (barioiak), hiru antiquarken (antibarioiak) edo quark-antiquarken (mesoiak) konbinazioak zenbaki osoak dira[40].

Adibidez, nukleo atomikoan, protoiak eta neutroiak 0 eta +1e kargak dituzte, hurrenez hurren: bi down quarkek eta up quark batek neutroia osatzen dute, eta bi up quarkek eta down quark batek protoia osatzen dute[41].

Spina oinarrizko partikulen propietate bat da, eta haren norabidea askatasun-gradu garrantzitsu bat da. Batzuetan, objektu batek bere ardatzaren inguruan egiten duen birarekin konparatzen da; hala ere, eredu hori eskala azpiatomikoan ez da zuzena, oinarrizko partikulak puntualak direla uste baita[42].

Spina Planck konstante murriztuaren (ħ) unitateetan neurtzen den bektore baten bidez ordezka daiteke. Ardatzean zehar,  quarkentzat, biraketa-bektorearen neurketa batek +ħ/2 eta -ħ/2 balioak bakarrik eman ditzake. Horren ondorioz, quarkak spin-½ partikulen artean sailkatzen dira[43]. Ardatz jakin bateko (z ardatza hitzarmenez) biraketa-elementuak har ditzakeen balioak gezi batez irudikatu ohi dia: gezi gora batez (goranzko gezi batez), +½ balioa; eta gezi behera batez (beheranzko gezi batez), -½ balioa. Adibidez, Z ardatzean +½ spina duen up quarka u↑ sinboloz adierazi daiteke.[44]

Interakzio ahula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beta desintegrazio inbertituaren Feyman diagrama.

Interakzio ahula oinarrizko lau elkarrekintzetako bat da. Partikula subatomikoen arteko interakzio-mekanismo bat da, quarken koloreak aldatzea eragiten duena. Kolore aldaketa honek partikulen beta-desintegrazio eta alderantzizko beta-desintegrazio erradioaktiboa eragiten du.

β desintegrazioa, hadroi notazioan

β desintegrazioa, quark notazioan

Interakzio bortitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kromodinamika kuantikoaren arabera (QCD: Quantum Chromodynamics), kolore-karga izeneko propietatea dute quarkek. Quarken kasuan, hiru kolore bereiz daitezke: urdina, berdea eta gorria. Antiquarken kasuan: antiurdina, antiberdea eta antigorria. Quark batek kolore balio bakar bat izango du, ausazkoa dena.  Quarken kolore horiek, QCD-ren legeen ondorioz,  beste quarken koloreekin interakzioak sortzen dituzte.[45]

Eremu kronodinamikoak kolore kargen arabera, irudian kolore neutro/ kolore gabeko konbinazioak.[46]

Quarkak partikula bat osatzeko elkartzen direnean, sortutako partikula horrek kolore propietatea izango du ere, elkartutako quarken koloreen konbinazioaren ondorio dena. Hiru koloreen konbinazio desberdinez kargatutako quarken arteko erakarpen- eta aldarapen-sistemari interakzio bortitza deritzo, interakzio hau gluoi izeneko partikula subatomiko batek eragiten du.[47]

Baldin partikula batek kolore mota baokitzetik kantitate bera badu, partikularen konfigurazio berezi horri, “kolore neutraltasuna” deritzo. Kolore neutroko bi partikulak erakarpen-indarra eragingo diote elkarri; aldiz, partikula biak ez badira kolore neutrokoak, aldarapen-indarra eragingo diote elkarri.


Irudi honetan ikus daiteke sei zapore desberdinetako quarken masa, bolumen proportzionaleko bola gisa irudikatuta, eta protoi batekin (grisa) eta elektroi batekin (gorria) alderatuta.[48]

Bi kontzeptu erabiltzen dira quark baten masa adierazteko: batetik, aldiuneko quark-masa, berez, quark baten masari berari dagokiona; eta, bestetik, quark-masa osagarria, aldiuneko quark-masa eta quarkaren inguruko gluoi-partikulen eremuaren masaren batura[47]. Masa horiek oso balio desberdinak izan ohi dituzte. Hadroi baten masa osagarri gehiena, quarkaren aldiuneko masatik etorri beharrean, quarkak elkartzen dituzten gluoietatik dator. Gluoiak, berez, masa gabekoak diren arren, energia daukate (kromodinamika kuantikoaren lotura-energia, hain zuzen) eta horrek asko laguntzen dio hadroiaren quarkaren masa osagarriari (erlatibitate bereziaren arabera energia eta masa baliokideak dira).

Adibidez, protoi batek (2u eta 1d quarkez osatua) gutxi gorabehera 938 MeV/c2-ko masa du. U quarkaren aldiuneko masa 2 MeV/c^2 ingurukoa da, eta d quarkarena 5 MeV/c^2 ingurukoa. Beraz, masa horretatik quarken aldiuneko masa 9 MeV/c2 baino ez da, gainerako masaren zati handi baten jatorria gluoien lotura-energia izanik.[49][50]

Quarkak gluoietatik isolatzea oso zaila denez, quarkaren aldiuneko masa kalkulatzea oso zaila da eta, beraz, bere balioa ez da guztiz zehatza.


Kronodinamika kuantikoan, quarkak zero tamaina duten partikula puntualtzat hartzen dira. 2014. urtean lortutako froga esperimentalen arabera, quarkak ez dira 10−4  aldiz protoiaren tamaina baino handiagoak; esate baterako, 10−19 metro baino gutxiagoko tamaina izan dezakete.[51]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.britannica.com/science/quark
  2. Khazaradze, G.; Daraselia, D.; Japaridze, D.; Shengelaya, A.. (2019). «Magnetoelectric coupling in Y-type hexaferrite studied by a novel magnetic resonance technique» Magnetic resonance in solids 21 (3)  doi:10.26907/mrsej-19307. ISSN 2072-5981. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  3. Carithers, William C.. (1995). «Top Quark Physics at Hadron Colliders» Techniques and Concepts of High-Energy Physics VIII (Springer US): 201–215. ISBN 978-1-4613-5784-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  4. a b (Ingelesez) Gell-Mann, M.. (1964-02). «A schematic model of baryons and mesons» Physics Letters 8 (3): 214–215.  doi:10.1016/S0031-9163(64)92001-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  5. a b Konuma, M.; Tomozawa, Y.. (1964-04-27). «Proposal of Experimental Test of the Unitary Symmetry Model with Symmetry-Breaking Interaction» Physical Review Letters 12 (17): 493–495.  doi:10.1103/physrevlett.12.493. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  6. a b Anderson, Robert L.; Gupta, Suraj N.. (1964-12). «SU3 meson-baryon model with small symmetry-breaking interaction» Nuclear Physics 60 (3): 518–520.  doi:10.1016/0029-5582(64)90028-8. ISSN 0029-5582. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  7. (Ingelesez) Gell-Mann, M. (1961-03-15). THE EIGHTFOLD WAY: A THEORY OF STRONG INTERACTION SYMMETRY.  doi:10.2172/4008239. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  8. a b Gell-Mann, Murray, ed. (2000). The eightfold way. (2. Aufl; 1. Perseus Ed., [Nachdr.]. argitaraldia) Perseus Publishing ISBN 978-0-7382-0299-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  9. (Ingelesez) Ne'eman, Y.. (1961-08). «Derivation of strong interactions from a gauge invariance» Nuclear Physics 26 (2): 222–229.  doi:10.1016/0029-5582(61)90134-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  10. Olby, Robert Cecil, ed. (1996). Companion to the history of modern science. (1. publ. in paperback. argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-14578-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  11. Pickering, Andrew. (2008). Constructing quarks: a sociological history of particle physics. (Nachdr.. argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 978-0-226-66799-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  12. Peacearth. (2015-11-12). 中文(臺灣):喬治·茨威格於國立臺灣大學物理學系向大學部學生演講English: George Zweig at Department of Physics, National Taiwan University. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
  13. (Ingelesez) Bjørken, B.J.; Glashow, S.L.. (1964-08). «Elementary particles and SU(4)» Physics Letters 11 (3): 255–257.  doi:10.1016/0031-9163(64)90433-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  14. (Ingelesez) Bloom, E. D.; Coward, D. H.; DeStaebler, H.; Drees, J.; Miller, G.; Mo, L. W.; Taylor, R. E.; Breidenbach, M. et al.. (1969-10-20). «High-Energy Inelastic e − p Scattering at 6° and 10°» Physical Review Letters 23 (16): 930–934.  doi:10.1103/PhysRevLett.23.930. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  15. (Ingelesez) Breidenbach, M.; Friedman, J. I.; Kendall, H. W.; Bloom, E. D.; Coward, D. H.; DeStaebler, H.; Drees, J.; Mo, L. W. et al.. (1969-10-20). «Observed Behavior of Highly Inelastic Electron-Proton Scattering» Physical Review Letters 23 (16): 935–939.  doi:10.1103/PhysRevLett.23.935. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  16. Koester, Vera. (2021). «The Road to the Nobel Prize» ChemViews  doi:10.1002/chemv.202100093. ISSN 2190-3735. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  17. Peskin, Michael Edward; Schroeder, Daniel V.. (2019). An introduction to quantum field theory. CRC Press, Taylor & Francis Group ISBN 978-0-201-50397-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  18. (Ingelesez) Feynman, Richard P.. (1969-12-15). «Very High-Energy Collisions of Hadrons» Physical Review Letters 23 (24): 1415–1417.  doi:10.1103/PhysRevLett.23.1415. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  19. Kretzer, H. L.; Olness, F. I.; Tung, W. K.. (2004). «"CTEQ6 Parton Distributions with Heavy Quark Mass Effects"» Physical Review D (arXiv:hep-ph/0307022. Bibcode:2004PhRvD..69k4005K. doi:10.1103/PhysRevD.69.114005 S2CID 119379329) 69.
  20. Griffiths, D. J.. (1987). Introduction to Elementary Particle. John Wiley & Sons, 42 or. ISBN 978-0-471-60386-3...
  21. Ezhela, V. V.. (1996). Particle Physics. Springer, 2 or. ISBN 978-1-56396-642-2..
  22. Glashow, J.; Maiani, L.. (1970). "Weak Interactions with Lepton–Hadron Symmetry". Physical Review D  doi:10.1103/PhysRevD.2.1285. Bibcode1970PhRvD...2.1285G..
  23. Griffiths, D. J.. (1987). Introduction to Elementary Particles. John Wiley & Sons, 44 or. ISBN 978-0-471-60386-3...
  24. Kobayashi, T.. (1973). "CP-Violation in the Renormalizable Theory of Weak Interaction". Progress of Theoretical Physics  doi:10.1143/PTP.49.652. Bibcode1973PThPh..49..652K..
  25. Griffiths, D. J.. (1987). Introduction to Elementary Particles. John Wiley & Sons., 42 or. ISBN 978-0-471-60386-3..
  26. Harari, H.. (1975). «A New Quark Model for hadrons» Physics Letters B 57 (3): 265  doi:10.1016/0370-2693(75)90072-6. Bibcode1975PhLB...57..265H..
  27. Staley, K. W.. (2004). «The Evidence for the Top Quark» Cambridge University Press: 31-33. ISBN 978-0-521-82710-2...
  28. Herb, et al. (1977). «Observation of a Dimuon Resonance at 9.5 GeV in 400-GeV Proton–Nucleus Collisions» Physical Review Letters 39 (5): 252  doi:10.1103/PhysRevLett.39.252. Bibcode1977PhRvL..39..252H..
  29. Bartusiak, M.. (1994). «A Positron named Priscilla» National Academies Press: 245. ISBN 978-0-309-04893-4..
  30. Abe, et al. (CDF Collaboration). (1995). «Observation of Top Quark Production in pp Collisions with the Collider Detector at Fermilab» Physical Review Letters 74 (14): 2626–2631  doi:10.1103/PhysRevLett.74.2626. PMID 10057978. Bibcode1995PhRvL..74.2626A..
  31. Abachi, et al. (DØ Collaboration). (1995). «Observation of the Top Quark» Physical Review Letters 74 (14): 2632–2637  doi:10.1103/PhysRevLett.74.2632. PMID 10057979. Bibcode1995PhRvL..74.2632A..
  32. Carithers, P.. (1995. Retrieved 23 September 2008). «Discovery of the Top Quark» Beam Line 25 (3): 4–16.
  33. Staley, K. W. (2004). «The Evidence for the Top Quark» Cambridge University Press: 144. ISBN 978-0-521-82710-2..
  34. «"New Precision Measurement of Top Quark Mass"» Brookhaven National Laboratory News http://www.bnl.gov/newsroom/news.php?a=1190.
  35. (Ingelesez) Aaij, R.; Abellán Beteta, C.; Ackernley, T.; Adeva, B.; Adinolfi, M.; Afsharnia, H.; Aidala, C. A.; Aiola, S. et al.. (2021-08-17). «Observation of New Resonances Decaying to J / ψ K + and J / ψ ϕ» Physical Review Letters 127 (8)  doi:10.1103/PhysRevLett.127.082001. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  36. (Ingelesez) Aaij, R.; Adeva, B.; Adinolfi, M.; Affolder, A.; Ajaltouni, Z.; Akar, S.; Albrecht, J.; Alessio, F. et al.. (2015-08-12). «Observation of J / ψ p Resonances Consistent with Pentaquark States in Λ b 0 → J / ψ K − p Decays» Physical Review Letters 115 (7)  doi:10.1103/PhysRevLett.115.072001. ISSN 0031-9007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  37. (Ingelesez) Observation of a strange pentaquark, a doubly charged tetraquark and its neutral partner.. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  38. «QUARKS --- 2005 UPDATE» pdg.lbl.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  39. Olive, et al. (Particle Data Group). (2014). «Review of Particle Physics» Chinese Physics C 38 (9): 1–708  doi:10.1088/1674-1137/38/9/090001. PMID 10020536. Bibcode2014ChPhC..38i0001O..
  40. Fraser, Gordon. (2006). The new physics for the twenty-first century. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-0-521-81600-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  41. Munowitz, Michael. (2005). Knowing: the nature of physical law. Oxford Univ. Press ISBN 978-0-19-516737-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  42. «BBC - h2g2 - The Standard Model of Particle Physics» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  43. Close, Frank. (2007). The new cosmic onion: quarks and the nature of the universe. Taylor & Francis ISBN 978-1-58488-798-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  44. Lincoln, Don. (2005). Understanding the universe: from quarks to the cosmos. (3. Repr. argitaraldia) World Scientific ISBN 978-981-238-705-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  45. «The Color Force» hyperphysics.phy-astr.gsu.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  46. «Fitxategi:Qcd fields field (physics).svg - Wikipedia, entziklopedia askea.» commons.wikimedia.org 2012-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  47. a b Schumm, Bruce A.. (2004). Deep down things: the breathtaking beauty of particle physics. Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-7971-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  48. «Fitxategi:Quark masses as balls.svg - Wikipedia, entziklopedia askea.» commons.wikimedia.org 2012-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  49. Olive, K.A.. (2014-08). «Review of Particle Physics» Chinese Physics C 38 (9): 090001.  doi:10.1088/1674-1137/38/9/090001. ISSN 1674-1137. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  50. Weise, Wolfram, ed. (1984). Quarks and nuclei. World Scient ISBN 978-9971-966-61-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  51. (Ingelesez) «Smaller than Small: Looking for Something New With the LHC» www.pbs.org 2014-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]