[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Psametiko III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Psametiko III.a

Faraoi

K.a. 526 - K.a. 525
Bizitza
JaiotzaK.a. VI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 525 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaAmosis II.a
AmaTentkheta
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakEgiptoera
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Ankhkaenra Psametiko edo Psametiko III.a Egiptoko XXVI. dinastiako azken faraoia izan zen. K.a. 526 eta K.a. 525 bitartean gobernatu zuen.

Manetonek Psammekherites deitzen du eta sei hilabeteko erregealdia izan zuela dio Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan. Eusebio Zesareakoak ez du aipatzen.

Psametiko III.a Amosis II.a faraoiaren eta honen emazteetako baten, Takheta erreginaren semea zen, erregina honen izenak bere amaordearekin lotura bat eta faraoiaren aitak tronutik kendu zuen dinastiaren aurreko elementuenganako lotura bat adierazten duen arren. Bere aitaren oinordeko bihurtu zen faraoi bezala K.a. 526an, Amosis 44 urteko erregealdi luze eta oparo baten ondoren hil zenean. Herodotoren arabera, Psametikok Amosis izeneko seme bat izan zuen, baita alaba eta emazte bana ere, biak izenik gabekoak bere dokumentuetan.

Esperientziarik gabeko faraoi gazteak herrialdea inbasiotik defendatzeko ahal izan zuen guztia eta ahal izan zuen ondoen egin zuen arren, Egipto ez zen persiarrentzako arerio. Kanbises II.a errege persiar akemenidarrak zuzendutako persiar armadak Sinai eta basamortua arabiarren laguntzarekin zeharkatu ondoren, gudu odoltsu bat gertatu zen Pelusiotik gertu, Egiptoko ekialdeko mugako hiri bat, K.a. 525ean. Behin Pelusioko guduan garaitua izan ondoren, bere aliatuetako bat zen Fanes Halikarnasekoak traditu zuen, eta Menfisera ihes egin zuen. Persiarrek hiria hartu zuten setio luze baten ondoren, eta Psametiko harrapatu zuten handik gutxira. Kanbisesek bertako hiritar garrantzitsuenetako bi mila biztanleren exekuzio publikoa agindu zuen, horien artean, ustez, Psametiko III.aren semea zegoelarik.

Gatibutza eta exekuzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotoren Historia izeneko lanaren III. liburuan, bere alaba esklabu bihurtua izan zela, bere semea hiltzera zigortua, zatitan moztuz, bere lagunak hondatuak eta bera aurreko guztiak erregearen aginduz geratu ziren egoera ikustera behartua izan zela aipatzen da, soilik bere lagunen egoera ikustean asaldatuz. Tronutik kendutako erregea preso hartua eta kateatua eramana izan zen Susara, non hasieran nahiko ongi tratatua izan zen. Denbora baten ondoren Psametiko Kanbisesen aurkako matxinada bat prestatzen hasi zen, baina bere planak deskubritu zituzten eta azkenik zezen odola behartua izan zen, hil arte.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Baxuerliebea Karnakeko tenpluan
  • Vatikanoko Egiptoar Gregoriar Museoko estatua batean aipatua, 158. zenbakia (Posener)


Aurrekoa
Amosis II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVI. dinastia
Ondorengoa
Kanbises II.a