[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Pradoko Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pradoko Museoa
Diego Velázquez margolariaren estatua museoaren atari nagusian. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1819ko azaroaren 19a
ZuzendariaMiguel Zugaza
Webguneahttp://www.museodelprado.es/ www.museodelprado.es

Prado Museoa (gaztelaniaz Museo del Prado) Espainia eta Europa osoko museorik garrantzitsuenetarikoa da, margolaritzan espezializatuta eta Madrilgo erdigunean kokatuta dagoena. 5.000 margolan eta 2.000 grabatu inguru gordetzen ditu, 700 eskultura baino gehiagorekin batera.

1819an inauguratu zuten Museo Real de pinturas izenarekin Fernando VII.a Espainiakoa erregearen garaian, eraikina Karlos III.a erregearekin egin bazuten ere. XII. mendetik XIX. mendeko hasiera arteko artelanak biltzen ditu. Besteak beste, Rubens, El Greco, Tiziano, Francisco Goya eta Diego Velázquez margolarien lanak barne hartzen ditu.

Gaur egungo zuzendaria Miguel Falomir da, 2017tik postu horretan dagoelarik.

  • Espainiako margolaritza.
  • Italiako margolaritza.
  • Flandria eta Herbehereetako margolaritza.
  • Frantziako margolaritza.
  • Alemaniako margolaritza.
  • Ingalaterrako margolaritza.
  • Eskultura.
  • Arte dekoratiboak.
  • Grabatuak.

Espainiako margolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko bildumarik handiena gai horretaz, alde nabarmenarekin. Kronologiaren aldetik, XII. mendeko mural erromanikoetatik XX. mendera bitartekoa da.

Erdi Aroko margolarien artean, Bartolomé Bermejo eta Berruguete daude, Pizkundekoen artean, Pedro Machuca eta Joan de Joanes; Manierismoan El Greco nabarmentzen da, eta Barrokoan, berriz, Zurbarán, Ribera, Murillo eta Velázquez. Lau pintore horien lanak 200 baino gehiago dira. XVIII. mendekoan, Goyaz gain, Luis Meléndez eta Luis Paret daude. Egun, Goya ondoko pintura espainiarraren balorea handitu gogo da, Neoklasizismotik hasi eta Maria Fortunyn eta Sorollan buka.

Italiako margolaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundeko margolarien artean, Fra Angelico, Mantegna, Antonello da Messina eta Botticelli daude. Rafaelek edo bere lantegiak egindako 8 margolan ditu museoak. Veneziako eskola nabarmentzen da, Tiziano, Tintoretto, Paolo Veronese eta Bassano margolarien lanekin. Horretaz aparte, Correggio, Bronzino, Andrea del Sarto, Sebastiano del Piombo, Federico Barocci, Annibale Carracci, Caravaggio, Guido Reni, Luca Giordano ere badaude.

Pradoko Museoaren ikuspegi orokorra.
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
Bi "maja" famatuak, jantzirik eta biluzik, Goyaren margolan ezagunak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]