Pierre Bonnard
Pierre Bonnard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fontenay-aux-Roses, 1867ko urriaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Le Cannet, 1947ko urtarrilaren 23a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marthe Bonnard (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Lycée Louis-le-Grand (en) Académie Julian (en) Lycée Michelet, Vanves (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, grabatzailea, inprimatzailea, ilustratzailea, litografoa eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Aljeria Belgika Le Cannet Paris Saint-Tropez Trouville-sur-Mer Hanburgo Italia Espainia Tunisia Erresuma Batua eta Pittsburgh |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Paul Gauguin eta Katsushika Hokusai |
Kidetza | Comité national de l'estampe (en) Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Les Nabisa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza genero-margolana biluzia erretratua |
Pierre Bonnard (Fontenay-aux-Roses, Frantzia, 1867ko urriaren 3a - Le Cannet, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 23a) margolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Vuillard, Valloton eta beste zenbaitekin batera Nabis taldekoa izan zen. Hasieran inpresionismoaren eragin nabarmena izan zuen: Moulin Rouge, Jardin de Paris (1896), Le fiacre (1898).
Gerora, ikuskariak eta erretratuak egiten jarraitu bazuen ere, familia bizitza, lorategi eta bainu eszenak pintatzen hasi zen.
Bere izadi hiletan eta emakume biluzietan bereziki, argi-ilun efektu ederrak lortzen ditu, gai horiek ñabardura sotilez hornituz: Nu à contre-jour (1919), Ambroise Vollard (1920), Sourire (1920), La toilette (1922), Le jardin. Lan grafiko ugariren egilea: litografiak, liburuak eta kartelak.
Bonnarden garaian pinturan izan ziren iraultzek ez zuten izan ia eraginik beregan, betiere balio plastiko hutsei atxikia iraun zuenez. Guztiz alderantzizko bidea hartua zuten pintoreek, haatik, haren moldea miretsi baitzuten eta eragin handia izan baitzuen abstrakzio lirikoaren jarraitzaileen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Bonnard |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.