Potentilla erecta
Potentilla erecta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Potentilleae |
Generoa | Potentilla |
Espeziea | Potentilla erecta Uspenski ex Ledeb.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | tormentil root (en) |
Basionimoa | Tormentilla erecta |
Potentilla erecta landare iraunkor belarkara da, Rosaceae familiakoa.[1] Zazpi-hosto eta zazporri izenak ematen zaizkio euskaraz.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurtoin herrestaria du, 5-30 zentimetro luze. Hosto palmatisektuak, 3-5 foliolo obobatuz osatuak eta 2 estipulaz hornituak. Folioloak horztunak dira muturrean, eta estipulak aldakorrak, folioloen antzekoak askotan; pezioloa oso laburra, baldin bada ere. Lore gutxiko infloreszentziak; lore bakoitzak 4 sepalo, 4 lore-hosto hori, eta lorezil anitz ditu. Akenio askoz osaturiko fruitua dauka.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru azidoetan bizi da, larre, sastrakadi eta baso bakanetan, estai muinotarretik subalpetarreraino.[3]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan eta mendebaldeko Asian hazten da. Ipar Amerikako ekialdean sartua izan da. Euskal Herrian iparraldeko bi herenetan banaturik dago.[4]
Erabilpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errizoma lehortua eta birrindua beherakoak eta ahoko hanturak tratatzeko erabiltzen da medikuntza tradizionalean.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Zazporria. Orotariko Euskal Hiztegia. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
- ↑ Potentilla erecta. euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).
- ↑ Tormentillae rhizoma. European Medicines Agency, ema.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-9-4).