Strongyloides stercoralis
Strongyloides stercoralis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Nematoda |
Klasea | Chromadorea |
Ordena | Rhabditida |
Familia | Strongyloididae |
Generoa | Strongyloides |
Espeziea | Strongyloides stercoralis [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | strongyloidiasis (en) |
Strongyloides stercoralis rabditidoen ordenako nematodo bizkarroia da. Zizare honek estrongiloidiasi izeneko gaitza sortzen du[1].
Bizimodua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Strongyloides stercoralis bizkarroi fakultatiboa da, hau da, bi ekosistematan bizi daiteke, gizakiaren bizkarroi gisa eta bizitza librean.
Gizakiaren bizkarroia den kasuetan hesteetako mukosan bizi da. Emea soilik izaten da bizkarroia eta partenogenesi bidez ugaltzen da. Eritasun gastrointestinala eragiten du beherakoak sortaraziz[2]. Kasu larrietan hesteen butxadura sor daiteke eta mugimendu peristaltikoen galera.[3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nematodo guztiak bezala zilindro itxurako zizarea da. Tamainaz txikia da.
Eme bizkarroiak 2'5 mm ditu. Aurreko muturra zorrotza da eta hiru ezpain txiki ditu. Hestegorriak gorputzaren luzeraren 1/3 edo 2/5 hartzen ditu. Bulba atzeko muturretik gorputzaren 1/3ko distantziara du.[3]
Bizitza libreko emea txikiagoa da, 1'5 mm ingurukoa, eta hestegorri rabditiko laburra du. Bulba gorputzaren erdialdean du. Arra oraindik eta txikiagoa da, 0'7 mm baino ez.
Banaketa geografiakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kutsaturiko ur fekalekin lotura du S. stercoralis-en infekzioak. Lehenengo deskribapenak XIX. mendean egin ziren Indotxinatik bueltn zetozten frantziar soldaduek ekarrita. Gaur egun ere Vietnam, Kanbodia eta Laosen endemikoa da. Japonian, Brasilen, Erdialdeko Amerikan eta Afrikan ere estrongyloidasia agertzen da, eremu tropikal eta azpitropikaletan bereziki[4]. Afrikan ordea S. fuelleborni espeziea ohikoagoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vanderkooi, M.. (2000). Village Medical Manual (5. edizioa). Pasadena: William Carey Library ISBN 0878087788..
- ↑ (Ingelesez) Thamwiwat, Alisa; Mejia, Rojelio; Nutman, Thomas B.; Bates, Jeffrey T.. (2014-09-01). «Strongyloidiasis as a Cause of Chronic Diarrhea, Identified Using Next-Generation Strongyloides stercoralis-Specific Immunoassays» Current Tropical Medicine Reports 1 (3): 145–147. doi: . ISSN 2196-3045. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ a b Roberts, L.; Janovy, J. Jr.. (2005). Foundations of Parasitology (7. edizioa). Boston: McGraw Hill, 412 or. ISBN 0071112715..
- ↑ (Ingelesez) Segarra-Newnham, Marisel. (2007-12). «Manifestations, Diagnosis, and Treatment of Strongyloides stercoralis Infection» Annals of Pharmacotherapy 41 (12): 1992–2001. doi: . ISSN 1060-0280. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).