Nicolás Guillén
Itxura
Nicolás Guillén | |
---|---|
(1942) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicolás Guillèn, Nicolas Cristobal Batista Americano |
Jaiotza | Camagüey, 1902ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 1989ko uztailaren 16a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Habanako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Nicolás Guillén (Camagüey, Kuba, 1902ko uztailaren 10a - Habana, Kuba, 1989ko uztailaren 16a) gaztelaniazko poeta izan zen. Kultura hispaniko eta europarrari uko egin gabe, tradizio beltza jaso zuen, nazioko folklorea iturburutzat hartuta. Arraza beltzaren sakoneko sentimenduak eta haren askatze nahia kantatu zituen, musikaltasun handiz: Motivos de son (1930); Sóngoro Casongo (1931). Iraultza nagusitu zelarik, Kubako Idazleen Batasunako lehendakari izendatu zuten, eta Kubako poeta nagusitzat hartua izan da. Garai hartakoak ditu Poemas de amor (1964), Tengo (1964) eta El gran zoo (1968) poema-bildumak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guillén Nicolas; Mujika, Luis Mari: Nicolas Guillén, El son entero. - Egan, 1994-1, 216-219.