Núria harana
Itxura
Núria harana | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°24′N 2°09′E / 42.4°N 2.15°E |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Eremu funtzionala | Comarques Gironines |
Eskualdea | Ripollès |
Kataluniako udalerria | Queralbs |
Babestutako-eremua | Capçaleres del Ter i del Freser Natural Park (en) |
Núria harana (katalanez: Vall de Núria) Kataluniako Gironako probintzian kokatzen den Queralbs udalerrian dagoen Pirinioetako haran edo ibar bat da. Itsas mailatik 1.964 metrotara dago, aldiz bere gailur garaienak 3.000 metroko garaierara ailegatzen dira, bertan iturburu eta erreka ugari jaiotzen direlarik.
Bertaratzeko garraiobide ohiko eta erabiliena Queralbs udalerritik ateratzen den Núriako kremailera-trena da.
Haran honetan aintzira artifizial bat dago, bere aldamenean Núriako Ama Birjinaren santutegia kokatzen delarik. Gaur egun ikus daitekeen eraikina 1911ean eraiki zen. Hemen 1931. urtean Kataluniako Autonomia Estatutua edo Núriako Estatutua idatzi zen.
Santutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Núriako Ama Birjinaren santutegia eta aintziraren aireko ikuspegia.
-
Núriako Ama Birjinaren beiratea.
-
Santutegiaren aurrealdea.
-
Haranerako sarbidea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Núria haranaren webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Núriako Adiskideen Elkartea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez)